Joseba Goni: "Bakearen Izenean Torturatu Egiten Da Hamen"


2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Joseba Goñi, "Herria 2000 Eliza" aldizkariko zuzendariari elkarrizketa
Joseba Goni: "Bakearen Izenean Torturatu Egiten Da Hamen"
Joseba Goñi, 45 urte, ezkondua eta hiru semealaben aita, saltsa askotako perexila da. Abade zenean Portugaleteko gertuerak hurbiletik ezagutu zituen, orain hamar urte. Azkenengo zazpi urtetan 'Herria 2000 Eliza' aldizkariko zuzendari da, eta aldi berean, kanpainak antolatzen eta bultzatzen 'espezializatu' da: OTANen kontrako Manifestua, Herriei Gutuna, Autodeterminaziorako Kongresua... Hauetariko azkena, Europa Herrietako Oinarriko Kristau Elkarteen Kongresua.
GALDERA: Europa Herrietako Oinarriko Kristau Elkarteen III Kongresu honen geroztik, herriaren dagoen eliza bat, eta beraren parean dagoen beste bat esistitzen dela esan daiteke; hau da, herri minorizatuen eliza, eta eliza zentralista?
ERANTZUNA: Kongresu honek aportatu duen berritasuna, 'kristauen' munduan, eta batez ere Europako komunitate kristauen mailan, zera izan da, herri minorizatuen, edo estatu gabeko herrien erreibindikazio berria. Geroko topaketak markatuko dituen berrikuntza garrantzitsua izan da. Badakit jakin eliz-giroetan arretaz segitu izan dela, eta aldeko jarreraz.
GALDERA: Eskubide kolektiboez era herrientzako bakearen eraiketaz mintzatzen zarete, baina batzutan medio baketsuez gain beste medio batzutan sinisten duten taldeekin erlazionatzen zaituztete. Nola batu bata besteaz?
ERANTZUNA: Badakizu salaketak eta erlazioak norengandik datozen eta nora doazen araberakoak direla. Euskal Herriko gaur egungo apezpiku batek esan zuen behin Moskuk laguntzen zuela ekonomikoki 'Herria 2000'. Euskadiko Ezkerra inguruko batzuren aldetik, ETAren orbitan gaudena esan da, bai eta 'ETAm-ren adar kristaua' garena ere.
Guk salaketa hauek ulertzen ditugu, Euskadin 'alderdi edo teknka politikoen' arteko erasoak, guztion ongiaren bilaketaren gainetik dagoelako, edo hiriaren gobernatze onaren gainetik.
Orain ez asko, adibide argia eduki dugu: apaizen koordinakundea, 'Herria' aldizkaria eta oinarriko kristau elkarteak adierazpen askatasunaren aldeko dokumentuaren partaide eta sinatzaile izan gara. Guretzat, begi bistako kontua zen. Funtsezko eta kenduezinezko giza eskubide baten defentsa zen. Iniziatibaren jatorria ez zitzaigun ardura. Kasu honetan HBtik zetorren, baina bultzatzailea PNV, edo EE, edo EA izanez gero, berdin-berdin sinatuko genuen.
Gu, talde bezala, kolektibo bezala, ez gaude ez HB ezta beste edozein teknika politiko zehatzekin ere identifikaturik. Hori bai, esan beharra dago gure artean badagoela kolektibo, talde edo ideia batzuekiko sentsibilitatea, eta sentsibilitate horretan adostasun handiago egon daiteke alderdi politiko batzurekin besterekin baino. Baina esan oi denez, koinzidentzia hutsa da.
Gurekiko, euskal errefuxiatuak, edo autodeterminazio eskubidea, edo negoziazioa bera, izan dira eta dira gure eguneroko eginbeharraren lehentasuna duten gaiak, gizaki, politiko eta erlijiosoki.
GALDERA: Kongresuan zera esan zen, langabetuak, errefuxiatuak eta pobreak elizaren bihotza direla, baina kolektibo hauek sentitzen al dute loturarik elizarekiko?
ERANTZUNA: Begi bistan dago langabetuak, errefuziatuak eta pobreak, orain hogei mende bizi eta Jesus de Nazaret izena zeraman gizon haren Ebanjelioaren benetako jasotzaileak direla. Hau honela bada, kristauen komunitateek, hau da, beraren jarraitzaileek, ardura berbera eduki behar dute. Eliza esatea, ontasun komunitatea esatea da, eta bere kideen arteko egiazko berdintasuna. Elizak ez du jakin izan talde handi hauetara hurbiltzen, hau da, herriaren gehiengora, prebenda, botere eta diruaz prostituitu izan delako. Azken finean, elizak ez du bere sortzaile eta oinarri izan zen Harekiko fideltasunik gorde. Eta Eliza diodanean, kristau komunitateez eta gu guztiotaz ere ari naiz mintzatzen. Botereak eta diruak gu guztiok usteltzen gaituzte.
GALDERA: 'Herria 2000 Eliza' aldizkariko zuzendari zara, orain zazpi urte. Zein izan zen, eta da, beraren helburua?
ERANTZUNA: Aldizkariá orain bederatzi urte sortu zen, bi helburu argi zeuzkala: Herri Eliza deiturikoaren inguruan dauden talde guztien erlaziobide eta adierazpide izatea, eta bestaldetik, gure herrian bizi diren talde, kolektibo edo pertsona guztien topaleku eta erreflexio tresna izatea.
Lehen helburua neurri handi batean lortua dugu, eta aldizkariak, Euskadin gauzatzeko askatasun teologiaren inguruan erreflexio garrantzitsua bultzatu du. Bigarren helburuari dagokiola, gai eta kolektibo batzuekiko eduki dugun sentsibilitateak, guztiok onartuko luketen komunikabide 'objetibo' eta 'inpartziala' izatea oztopatu digu. Egia da izan teknika politiko askotako ordezkariak partaide izan dituen lanak, erreflexio eta argitarapenak burutu ditugula, baina batzuren eta besteren topaleku izatea, betezinezko ametsa eta garai hoberenentzako utopia zen.
GALDERA: Batzutan jendearentzako ezezagunak zaretelako inpresioa dugu. Norentzako argitaratzen duzue?
ERANTZUNA: Aldizkari espezializatua da. Ez al da miraria mota honetako aldizkariak bederatzi urtez irautea? Pentsa ezazu itxura oneko aldizkaria dela, inprenta gastu handiaz, eta subentziorik gabekoa. Harpidedune atera dute aurrera, eta hori da pozgarriena. Bestalde, nork ez du Euskal Herrian 'Euskadi. La Paz es posible' liburua ezagutzen? Euskadiko indarkeriaren jatorria eta zergatien inguruan aldizkarian argitaratu ziren artikuluen bilduma da liburu hori. 10.000 ale baino gehiago saldu ziren, eta azkenik Espainiako gobemuak bahitu egin zuen. Eta kontua da Euskadiko bortxakeriaz joera guztietako eritziak batzen zituela. Honen geroztik, beranduago garrantzia hartu duen gaia argitaratu genuen, aldizkarian agertutako artikuluak bilduz: 'Negociar: una historia de incomprension exige negociar .
Geroago, beste bi liburu atera genuen 'El derecho de autodeterminación' izenburuaz. Dena den, bat nator zurekin. Euskadin hutsunea dago, nahitaez bete beharreko hutsunea. Ez dago erreflexiorako benetako aldizkaria, benetako ikerketaz, zintzilik dauden gaiak tratatuko dituena.
GALDERA: Euskal abadeek herrikoiak izatearen ospea dute. Orain hamar urte gertaera garrantzitsuak bizi izan zenituen Portugaleten. Zenolako gogoramena duzu guzti hartaz?
ERANTZUNA: Portugaleteko gure talde hark zerak jasan zituen: gobernu isun ugari, polizia aurretiko galdaketak, orritan banatutako kalumniak, heriotz mehatxuak, eskuindarren jipoiak, Derioko seminarioan atxiloketak, eta Espainiako itsasertzean herbesteraturik egotea.
Gogoan ditut oraindik Hidalgo kapitainarekin jasotako galdaketa gaueko hamar orduak. Gogoan ditut bestalde, elizetxean egindako bilera sasi-klandestinoak. Guk lokalak uzten genituen, eta sarri batzen ziren han Felipe Gonzalez, Nicolas Redondo, Pablo Castellano, Peces Barba, Arbeloa etab.
Behin hola Gonzalez jaunak zera esan zidan torturaren arazoa berehala konpondu behar zen gaia zela, eta Euskal Herriko egoera larriagotzeko baino ez zuela balio.
Urte haiekiko dudan inpresioa guztiz positiboa da. Garai hark nire burua eratzen lagundu ninduen, eta ni, nire bizitza erlijiosoarekin bat egiten saiatzen nintzen.
Garai hartan euskal apaiz asko, gerra garaian bezalaxe, herriaren interesekin eta Euskal Herriko eskubide nazionalekin identifikaturik egon zen.
GALDERA: Ordutik hona, zer aldatu da eta zer mantentzen da berdin?
ERANTZUNA: Aldaketa garrantzitsua egon da: garai hartan guk ezin genuen kalera irten bakarrik, gauez behinik behin. Orduan pentsaezinak ziren oraingo askatasun formalak. 'Egin' bezalako egunkaririk, edo eskuan daukazun bezalako aldizkaririk ez zen kabitzen orduan. Urte haietan euskara, ikastolak eta herri kultura katakunbetan zeuden. Gaur egun pizkunde nabaria dago. Nire hiru semealabak, sei, lau eta hiru urtetakoak, euskara menderatzen dute. Gero eta poesia, nobela, antzerki eta saiakera liburu hobeagoak argitaratzen dira euskaraz.
Baina, aldi berean, euskara, hizkuntza bizi bezala, oraindik hilzorian dago; autodeterminazio eskubidea oraindik utopia da, eta Euskal Herriak ez du estatu espainoleko edo Europako beste herrien parekotasun juridiko bera.
GALDERA: Zure kasuan, aldaketa bat egon zen garai hartan, alde egin behar izan zenuelako.
ERANTZUNA: Garai hartan apaizek, eta elizak orohar, funtzio subsidiarioa betetzen genuen. Egoera berrian, elkarteak alderdi politikoak, komunikabideak eta erakundeak beraiek, orduan egin ezin zezaketen salaketa eta kritika funtzioa betetzen ari dira.
GALDERA: Añoveros-ek aldaketarako aportazioa egin zuen, edo bere kritika apala harrotu egin zuten kanpotik?
ERANTZUNA: Añoveros bere buruarekiko fidela eta koherentea izan zen, eta lehen aipatu funtzio subsidiario hori ondo bete zuen. Sermoi hartan salatzen zuena oso oinarrizkoa zen, baina garai hartan aportazio handia suposatzen zuen, eta bakarrik berak bete zezakeen hutsunea betetzen zuen. Izan ere, bere jarrerak heroikotasun kutsua zuen, eta ondorioak guztiok ezagutzen ditugu.
GALDERA: Nola baloratzen duzu Añoveros-en figura?
ERANTZUNA: Nirekiko Añoveros apezpiku-laguna izan zen, une guztietan gu ulertzen jakin zuena; laguntzearren etorri zitzaigun komisaldegietara, eta gobernu zibilen aurrean zein Portugaleteko herriaren aurrean, gure defentsan irten zen.
GALDERA: Urteak aurrera joan ahala, bakearen mezua indartzen doa, edo baikor agertzeko arrazoi gutxi dago?
ERANTZUNA: Nire ustez, Euskal Herria eta mundu osoa orohar, Bakearen biderako aurrerapausoak ematen doa. Lehen aipatu ditut euskal gizartean egondako aurrerapausoak, eta mundu mailan argi dago, giza eskubideen formulazioak berak aurrerapen kualitatiboa suposatzen duela, aurreko garaiekin gonbaratuz.
Baina aldi berean, baikorrak ez izateko arrazoi ugari dago: pertsonalki, gu guztiok besteentzako otsoago gara lagun baino; Euskadi mailan, indarkeria fisikoa konstantea da oraindio: tortura, gartzela inhumanoak, bahiketak, tirokatutako hildakoak; munduan heriotzarainoko gosea, langabezia progresiboa, gero eta handiagoak diren desberdintasunak e.a.
GALDERA: Gaur egun ideologia batzu mintzatzen dira bakeaz, eta Bakearen Arbolaren atzean PSOE eta EE dande. Bake mota diferentetaz mintzatzen zarete?
ERANTZUNA: 'Bake' hitza polibalente eta kontraesanguratsua da. Euskadin ezaugarri dramatikoak hartzen ditu, bakearen izenean tortura, bahiketa, exilioa, herbesteratzea eta kalean isurtzen den odola konstanteak direlako.
Gure taldekoa den Mugikeren testu batek ondo adierazten du polibalentzia: "Gaur egun biolento modura publikoki aurkeztuak direnek, bakearen bandera erakusten dute, eta bakezale edo baketzaile modura jarduten dutenek, indarkeriaren armak hartzen dituzte... Gaur, indarkeria praktikatzen, dialogorako deia egiten da; eta bakea baieztatuz, kruzada odoltsuak hedatzen dira munduan zehar... Indarkeriak olibondoaren ostoa fusilaren muturrean jartzen duen bitartean, bakeak bere mokoan bala eta mehatxua daramatza.
Nik printzipioz, bakearen alde mintzatzen diren pertsona edo taldeen borondate onaz sinisten dut. Gakoa zerean datza, jakin behar da guzti horien arteko nortzuk mantentzen duten, beraien jarreraz, indarrean dagoen sistema, eta nortzu ari diren bake berria eraikitzen.
Eta hemen topatzen ditugu bizi gareneko gizartearen azterketa soziologiko eta zientifikoa egiteko modu diferenteak. Nirekiko, esaterako, Euskadirentzat autodeterminazio eskubidearen alde egitea, egiazko bakerako oinarriak jartzea da. Beste batzuk aldiz, autodeterminazio hau Euskal Herrian eginik dagoela pentsatzen dute. Hortik bada, alderdi politikoetatik kanpo, eta gei hauekiko azterketa serio eta zientifikoen beharra.
GALDERA: Kanpaina askoren dinamizatzailea izan zara, labur zenitzake kanpainok hite gutxitan?
ERANTZUNA: Nik oso gogoramen ona dut errefuxiatuen aldeko kanpaina hartaz. 'Herriei Gutuna' idazten hasi nintzenean, nire barruan euskal errefuxiatuen estradizioekiko gaitzeste sakona eta amorrua sentitu nuelako izan zen, beste jende askok bezalaxe. 'Gutuna'ren inguruan sortu zen magimendua, dudarik gabe, Euskadin azken urteetan sortutako handienetarikoa izan zen. Kanpaina hartaz, unitarioa eta zabala izan zela azpimarratuko nuke, estradizioen aurka borrokatzeko prest zeuden pertsona eta organizazio politiko guztiak barneratzeko ahalmena. Oraindik ez dut ulertu nola ez dugun erantzun indar eta ahalmen berberaz oraingo entrega masiboen aurrean.
GALDERA: Eta OTANen aurkako Manifestuaz?
ERANTZUNA: OTANen aurkako kanpaina horretarako nituen arrazoiak hauek ziren: OTAN estatuen Europaren alde egitea zen, eta Herrien Europaren aurka; Kortzega, Galiza edo Euskadi bezelako herriak, ez bakarril Madril eta Parisen menpe, baizik eta OTANeko beste kideen menpe geratzen direlako; kanpoko militarren presentzia handiagoa suposatzen duelako gure lurrean; eta ingurugunearen suntsidura handiago delako.
GALDERA: Gaia aldatuz, Derioko Seminarioan egon zinenean, zure kurtso berean Jose Antonio Ardanza, Iñigo Agirre, Juan Mari Arregi eta Jose Felix Azurmendi egon ziren. Bizitzaren jirabirak?
ERANTZUNA: Gure kurtsoak Derioko Seminarioa inaguratu zuen. Ehun bat hasi ginen, eta hogeitamarrek amaitu. Ardanza, Agirre eta Azurmendi ez ziren abadetu. Arregi eta biok, bai. Gaur egun hamabi bat edo dira oraindik abade.
GALDERA: Zer azpimarratuko zenuke Ardanzarengan?
ERANTZ=A: Ardanza solteago ikustea gustatuko litzaidake, freskura handiagoz. Nire ustez, arau, itun eta etsai politikoen artean Iotuegi dago. Bestalde, preso eta errefuxiatuekiko sentsibilitatea handiagoa adieraz dezala nahi nuke.
GALDERA:Zu, bizimoduz, ertain mailako enpresagizona zara. Egiten duzun guztia konpatiblea da?
ERANTZUNA: Bai, nire gurasoak gasolindegi baten jabeak dira, eta ni bertoko gerentea. Azken fin an enpresario txikia naiz, eta alde horretatik esplotatzaileen mundukoa. Gaurko gizarteak inposatzen duen kontraesan horietarikoa da, nire ustez. Bankuetxean edo multinazional batetan beharra egiten duenarena; bezalakoa. Baina beti dago garena edo egiten duguna justifikatzeko arriskua.
LAURA MINTEGI
35-39

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAtxiloketakTortura
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBesteakHerria 2000
PertsonaiazGOÑI3
EgileezMINARD1Politika

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Kapitalismoaren aurkako artikuluak debekatu ditu Bezosek ‘The Washington Post’-en

Hemendik aurrera egunkarian soilik "norbanakoen askatasuna eta merkatu librea" sustatzen dituzten iritziak jasoko direla adierazi du enpresaburuak. Iritzi artikuluen zuzendariak hedabidea utzi duela ere argitaratu du. 


PKKri borroka armatua amaitzeko eskatu dio Öçalan buruzagi kurduak

Urteak iragan dira bere azken argazkia ikusi zenetik. 26 urte daramatza preso Abdullah Öçalanek Turkiako Imrali uhartean, "erakunde terroristako" buruzagitza egotzita. Ostegun eguerdian bere bideo bat ez, baina argazki berri bat zabaltzeko baimena eman du... [+]


Lur arraroak nahi ditu orain Trumpek, baina ba al dago halakorik Ukrainan?

AEBek Ukrainako gerraren aurrean egindako jarrera aldaketaren barruan, “lur arraroak” deiturikoak negoziaziorako gai nagusi bilakatu dira Volodymyr Zelenskyren eta Donald Trumpen artean. Lehenak nahi du AEBek bere segurtasuna bermatu dezatela Errusiaren aurrean,... [+]


Israelek larunbatean aske utzi behar zituen 642 preso palestinarrak askatu ditu

Asteburua baino lehen lau gatiburen gorpuak itzuliko ditu Hamasek. Horrela, Gazarako su-etenaren lehen faserako adostutako preso truke guztiak gauzatuko dituzte Israelek eta talde palestinarrak.


2025-02-27 | Gedar
Presoak gerrara bidaltzen jarraitzen du Ukrainako Gobernuak

Jarritako kondenak barkatzearen truke, armadara batu da preso andana. Azken urtean, errekrutatze-legeak gogortu ditu gobernuak.


Arma nuklearren industria finantzatzen jarraitzen dute banku espainiarrek

Arma nuklearren produkzioarekin, mantentze lanekin eta modernizazioarekin loturak dituzten hainbat enpresa aztertu dituzte, eta horien artean agertzen dira BBVA, Santander bankua eta SEPI. 


Bioaniztasunarentzako finantzamenduak kudeatzeko egitura bat espero dute Hego hemisferioko estatuek

Iazko urriko bileran lortu ez zuten akordioa erdiestea espero dute COP16ko parte-hartzaileek, eta ostegun honetan dute gailurraren azken eguna. 2030. urtea bitartean, bioaniztasunaren alde 200.000 milioi dolar bideratzeko engaiamendua hartu zuten 2022ko COP15 gailurrean, eta... [+]


Eskoletan katalanaren biziraupena kolokan jar dezakeen galdetegia abian jarri dute Valentzian

570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]


Historia militarraren kontra, eta alde

Ezpatak, labanak, kaskoak, fusilak, pistolak, kanoiak, munizioak, lehergailuak, uniformeak, armadurak, ezkutuak, babesak, zaldunak, hegazkinak eta tankeak. Han eta hemen, bada jende klase bat historia militarrarekin liluratuta dagoena. Gehien-gehienak, historia-zaleak izaten... [+]


2025-02-26 | Roser Espelt Alba
Trumpen ispilua

Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]


Eguneraketa berriak daude