"Estatu Frantsesean Dagoenekoz Ez Da Asilorik Euskaldunentzat"


2021eko uztailaren 23an
AABBn Ihardunaldiei buruz Mariasun Monzoni elkarrizketa
Mariasun Monzonekin Jestoren Ihardunaldiez
"Estatu Frantsesean Dagoenekoz Ez Da Asilorik Euskaldunentzat"
Donostian Amnistiaren aldeko Batzordeek antolatuta ospatu dira joan den asteburuan «Munduko herrietako errepresio eta torturari buruzko nazioarteko jardunaldiak». Bertan hiru salletako baten buru izan den Mariasun Monzonengana jo dugu argitasun eske, zuzendaritzako idazkari lanetan ari den "Egin" egunkarira.
ARGIA.– Asilo eskubidearen aritu zarete aztertzen zure taldean.
Mariasun Monzon: Gure sailean Christianne Fandok prestatutako ponentzia aurkeztu zuen Mireille Gleymann abokatuak, Fandok ezin duelako egoera muga pasatu. Ponentzia hau eztabaidatzen zen taldean zegoen polizia frantsesak espainolari entregatutako errefuxiatu talde bat. Gurekin egon ziren Parisko Giza Eskubideenaldeko Batzordekoak, kortsoak ere bai, eta abar. Gure taldea aparte utzita, besteetan atzerrietatik etorritako ordezkaritza oso ugaria zen, horien artean Argentinako «Abuelas de Mayo»en ordezkari bat.
A.–Zuen ponentziaren zenbait xehetasun interesatuko litzaiguke.
M.M.– Hasteko, ponentziak euskal errefuxiatuen egoeraren okertzean data klabe batzuk ipintzen zituen. 1979a da urte klabe bat: gobernu frantsesak erabaki zuen ordurarte errefuxiatu karta zeukatenei karta hori kentzea eta asilo eskakizun gehiago ez onarzea. Giscard d'Estaing-en denborak ziren.
1981ean Miterrand agintera iritsitakoan, karta eskatzeko posibilitatea aurkeztu zitzaien berriro errefuxiatuei, baina aldi berean OPFRAk ez zituen eskariak martxan jartzen. Urte horretan gelditzen da garbi errefuxiatuen egoera une bakoitzeko gobernuen mende geldituko dela, Geneveko komenioa ahaztuta.
Urte bete pasata, 1982an, errefuxiatuei Euskal Herritik kanpo bizi beharra inposatzen hasten zaizkie, eta hola hasten da beraz beren kriminalizazioa, berriz Euskadira itzultzean ezkutuan bizitzera behartuta bait zeuden.
A.–Orain arte aipatu dituzunak umejokoak dira gero etorri denaren aldamenean.
M.M.– Dudarik gabe 1984ekoa urrats koalitatibo oso inportantea izan zen, deportazioekin eta estradizioekin. Baina gainera hurrengo urtean, 1985ean, OPFRA hasi zen ordura arte mantso tramitatzen zituen estatuto eskariak abiada batean erabakitzen. Oso fase inportantea da.
Joan den urtean, 1986an, entregen erasoa hasiko da. Gure taldean aztertu genuenez, bi helburu zituen eraso honek: batetik errefuxiatuen morala haustea, eta bestetik Iparraldean zeukaten edozein laguntza beldurtzea. Guzti horrekin, errefuxiatuak damutze bidetik sartzea nahi zen.
1986ko abenduan gertatu den gauza bat azpimarratu dugu. Izan ere, ordura arte errefuxiatuak kalean aurkituta harrapatzen zituzten, baina etxera sartu gabe. 1986ko abenduan, Estatu Frantsesean egiten den lege antiterrorista berriarekin, epaile berezi bat izendatzen da eta honek ematen dituen "comission rogatoire" direlako aginduekin edozein arbitrarietate egin dezakete. «Sokoa»ren kasuan bezala ikusi da Santi Arrospideren detenitzearen ondoren: inbestigazio hari bati segitzeko edozer zaio zilegi poliziari. Horri erantzi behar diozu poliziak norbait detenitu eta juezak libre uzten baldin badu, poliziak berak hartu eta entregatzen diela espainolei.
Asilo eskubidearen desagertze hori marko batean gertatu da, autoritarismoa, polizien arteko kolaborazioa eta aginte judiziala politikoaren mende jartzea desarroilatu diren marko batean.
A.–Zuen topaketa edo ihardunaldiak errepresioaren kontrako mugimendu bezala planteiatuta zeudenez, nola ikusi duzue eboluzio horren kontrako erreazioa egiteko bidea?
M.M.–Egoera horren aurrean oso inportantetzat jo dugu bide juridiko guztiak lantzea agortu arte, gobernuaren kontraesanak lege aldetik ere azalera atera daitezen. Abokatu batek esan zuen legez, euskaldunok asko maite behar gaituzte zeren eta akuri edo indietako untxi bezala erabiltzen gaituzte: lege bat atera eta gurekin probatzen dute. Baina bide guztiak agortu behar ditugu.
Beste aldetik, gure arazoa internazionalizatzeko ahaleginak egin behar ditugu eta horretarako Europako erakunde eta instituzio guztietara jo behar dugu. Asko aipatu den arazoa da Europan gutaz dagoen desinformazioa, eta oso inportantea dela hesi hori haustea, ez bakarrik arazoa orokorki aztertzen duten dossierrekin, baita kasu indibidualak aztertzen dituztenekin ere.
Informazio-hesia hausteko dena erabili behar dugu, bai kanale alternatiboak, bai irratiak, prentsa dena. Eta, konklusioa, solidaritatea lortu behar dugu. Solidaritatea eta mobilizazioa.
Eta azken konklusio gisa, denok dakigu zergatik dauden errefuxiatuak prolema politiko bat dagoelako. Prolema hori da konpondu beharrekoa, eta konponketa negoziaketaren bidetik bakarrik etorriko da.
A.– Eta errefuxiatuen kontra aurrerantzean ze urrats emango dituzten aztertu al duzue?
M.M.–Urrats berriak nondik egingo dituzten jakitea ez da erreza. Orain, badakigu berriro egingo dutela urriaren 3an egin zutena. Hori eta gauza gogorragoak. Konkretuki ze? Ezin jakin. Baina ondorioa garbi dago: euskal errefuxiatuentzako asilo eskubidea dagoenekoz ez da esistitzen Estatu Frantsesean.
Oso itxura negatiboa eman dezake esaldi horrek, baina ondorengo konklusioa ere garbi atera dugu: borrokatu egin behar dugu egoera aldatzeko, erasoa gainditzeko. Baina momentu honetan oso larriak dira gauzak.
A.–Zuk diozan hori egia izatekotan, behar bada Hegoaldekook Ipa. rraldeari buruzko gure ideiak berrikustera behartuta geundeke...
M.M.– Horretaz ez zen hitzegin. Esan dezaket «Ekin»eko ordezkariak konstatazio bat egin zuela: gauzak oso txarto daude baina hemen gauzak egiten ari gara. Bestela, Iparraldeko egoera ez zen planteiatu. Estatu Frantsesari dagokionean, abokatuek garbi utzi zuten ez dela egia askotan aipatu izan dena, «etxeraino terrorismoa iritsi zaigunez, errefuxiatuak hemendik bidali behar ditugu». Ez, politika global bat batean sartzen da eraso hau, eta aipatzen denean errefuxiatuak trukerako txanpon bezala erabiltzen dituztela egia osoa da. Ilegalitate osoan daude gehienak, eta egin dugun azterketa ez dut uste pesimista denik, errealitatea da. Gure esku dagoena borrokarekin egoera gainditzea da.
A.–Orokerrean hartuta, egin dituzuen ihardunaldi hauetaz ze inpresio emango zenuke?
M.M.–Oso positiboa izan da, inolako zalantzarik gabe. Alde batetik, kanpotik etorri den jendea oso kontentu gelditu da, asko hartu du parte eta hemengo egoera hurbildik ezagutu ahal izan dute. Eta beste aldetik, Amnistiaren aldeko Batzordeentzako oso esperientzia inportantea izan da. Lehendabiziko aldia zen holako antolakizun batean sartzen ginela, eta beldur piska batez geunden. Baina ohartu gara iritsi garela, hutsuneak hutsune. Helburuak bete dira. Eta zer esango dizut giroa? Oso ona izan dela, goizetik gauera. Gure prolematika kanpora ateratzeko oso urrats inportantea izan da.
I.Z.

Mariasun Monzonen ustez, ihardunaldietara etorritako kanpotarrak harrituta gelditu ziren Euskadiko errepresioarekin.
Amnistiaren aldeko Batzordeak arras konten daude Donostiako ihardunaldiekin.
14-15

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBesteakAAB
PertsonaiazMONZON3

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude