Musikaren Kalitatea Bikaina Omen Da Juanjo Tomasenaren Boskarren Diskoan


2021eko uztailaren 28an
Juanjo Tomasena musikoarekin
Durangorako Izango Da Kalean Eta Bertan Nafar Doinuak Daude Tartean Flautaz Lagundurik .
Musikaren Kalitatea Bikaina Omen Da Juanjo Tomasenaren Boskarren Diskoan
Etxalarreko Juanjo Tomasena biziki ezagutua da soinuaren munduan. Gehien bat doinu zaharrak erabili ditu, eta halaxe egin du hondarreko diskoan ere. Bere musikaz, soinuaren bide berriez eta Bortzireko tradioaz mintzatu zitzaigun.
ARGIA.–Zure bostgarren diskoa duzu hau. Zer nolako esperientzia hartzen da estudioan iharduteko bost disko kaleraturik?
JUANJO TOMASENA: Hala da bai, denborak esperientzia ematen dizu, grabatzen duzun aurreneko aldian urduri zaude eta hainbat gauza ez da zuk nahi bezala irteten. Etxean huts horiez ohartzen zara gero, eta beste era batean hobeto legokeela. Estudioak halako errespetoa sortzen du, diskoan grabatzen dena betiko bait da. Gauza guztietan bezala, orain askozaz lasaiago aritzen naiz estudioan.
A.–Zer gai ibili duzu zure diskoetan?
J.T.–Lehendabizikorik aitak ezagutzen zituen Baxenafarroako jota batzu, ez ziren aditzen jota horiek hemen, zaharrak ziren oso. Bigarren diskoan kalejira ezagunak eta jotak. Hirugarenean Pepe Iantziren zerbait egin nuen. Laugarrenean musika italiarra eta frantsa nahasi nuen, baltsak, martxak, polkak e.a.
A.–Durangorako aterako den azkeneko honetan?
J.T.–Honetan Etxalar izeneko jota bat, eta Iturmendi izeneko kalejira. Iturmendin ia larrua utzi nuen automobilez. Doinu zahar eta biziki onak ere hartu ditut, Maritxu, bikoteak eta bariazio zenbait erantsirik, Donostiako hiru damatxo, iriyarena e.a. Iribasko ingurutxoa berriz grabatu dut. Bestalde Legasa, Narbarte inguruko zortzikoak. Flauta eta sartu ditut inoizka. Musikaren kalitatearen aldetik oso ona iduritzen zait.
-A.–Zuk tradizioa etxetik jasoa duzu:
.J.T.–Hala da bai, aitak lanari utzi eta soinua hartzen zuen egunero, eta horrek bere eragina du, halarik ere ez zidan berak irakatsi, pazientzia gutti horretarako, nik Bartzelonako eskola batekin ikasi dut, «por correspondencia» delako horien bidez.
A.–Bortziri alde horretan zer nola doa soinuaren tradizioa?
J.T.–Ni gehien bat Iruñean mugitzen naiz, baina esan dezaket tradizioa duela urte batzu erdi itzalirik zegoela, dena den, zail izanen da orain galtzea, badira Beran, edo Lesakan. Etxalarren ere badira 10, 11 bat gaztetxo jotzen ikasten.
A.–Zer diozu egun soinuz jotzen diren erritmo eta doinu bizi eta modernoez?
J.T.–Ez dakit, begira, ene ustez soinua ez da biziki ongi egokitzen gaurko erritmo moderno horietara. Gauza bat da soinuarekin laguntzea, baina oso bestelakoa, ezkerrez egungo erritmoak eraman beharra eta aldi berean melodia, eta asko da, zailagoa baita.
A.–Gaur egiten diren malabarismoez?
J.T.–Ederra bai, teknika onak dira, tremoloa, auspo teknikak e.a. Politak baina baita tristea ere, inoizka ulertzen ez duen jendearen aitzinean joaz gero tristea da, ez bait da ixtimatzen, jende ulertuaren aitzinean aldatu egiten da. Musikarako kulturan anitz aitzindu beharrak gara oraino.
A.–Zein dituzu kuttun soinujoleen artean?
J.T.–Beharbada norbait atzenduko dut. Hor duzu Pepe Andoain, uste dut gainera munduko txapeldun gertatu zela behin. Bikondoa bat, nik grabatutako "El caserio"ko konponketa berea du, benetako musikoa duzu. Bilbon Loroño bat, Urquijo, Eibarren Palacin izenekoa e.a. Gaur egun Gipuzkoa da altzinduena soinuan estatu guztian, gehien jotzen den lekua da, alde handia daramakiote estatu guztiari. Hor dira Elixabete Illarramendi oso ona, Nekane Iturrioz bestea.
IÑAKI CAMINO
Tomasenak boskarren diskoa kaleratuko badu ere, grafikoan hasierakoetako bat ikus dezakegu.
49

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakMusikoakTOMASENA1
PertsonaiazTOMASENA1
EgileezCAMINO1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude