"Txominen Eta Gure Belaunaldiak Urrats Handi Bat Eman Zuen"


2021eko uztailaren 26an
Xabier Zubizarreta, Arrasateko Alkatea
"Txominen Eta Gure Belaunaldiak Urrats Handi Bat Eman Zuen"
Mundu osoan bere kooperatibismoak famatu egin duen Arrasatek Herri Batasunako alkatea dauka. Horkoa zen Txomin Iturbe, eta horko alkate izatetik iritsi da Gasteizko Gobernuko gaurko lehendakaria. Parte zaharreko kaleak dotoretzen ari diren makinen artetik pasata, udaletxean zain daukagu Xabier Zubizarreta.
ARGIA.–Herri Batasunako alkate bat orain dela urte batzuk Jose Antonio Ardanza alkate zen lekuan. Zer moduz aurkitu duzu alkategoa?
Xabier Zubizarreta.–Aurretik lau urtez zinegotzi izana abantaila handi bat da, ezagutza maila bat suposatzen du, eta sorpresa handirik ez dut hartu oraingoz behintzat.
Nolabait esateko, guk betidanik kritikatu izan ditugun gauzak dira orain udal honetan aldatzera goazenak. Arrasateko udala orain artean arazo puntualei gehiegi lotuta, urbanistikoei eta. Talde maioritarioen ardurak ere gehienbat hortik joan dira, eta aldiz beste arlo interesgarri batzuk abandonaturik egon dira: alde batetik euskal kulturaren mundua, eta bestetik udalak herriaren martxan, ekonomikoan-eta, eduki behar duen eragina.
Behar bada une honetan udal batek dauzkan medio ekonomikoekin ezingo da gehiegi egin, baina dudarik ez dago udaletxe batek daukan pizu morala erabilgarria dela arlo guztietan, eta honetan ere bai. Era berean zerbitzuen mailan. Udalak kontzienizia eduki behar du zerbitzuak eman behar dituela, zerbitzu konkretuak, eta horretara gehiago dedikatu behar dugu.
A.–Ballara edo eskualde zentzu oso sendoa aurkitzen da Debaldean. Hor daukazue udalen artean osatutako Amankomunitatea ere.
X.Z.– Sentipen berezi bat badugu bai, bailara honetan: hain zuzen, Donostiatik urruti gaudela eta ahaztu ere egiten gaituztela askotan. Distantziaren eragina nabaritzen da, dudarik gabe. Bailara honek badu dinamika berezi bat, eta bere buruaren kontzientzia berezitxoa ere bai, igoal probintziari begira hainbeste ez dagoena.
Historiari begiratu besterik ez dago, gainera. Leintzeko juntak-eta funtzionatzen zuten garai batean, beren autonomia zuten. Gero Leintz bailara batzuetan Bizkaiari begira egon da, beste batzuetan Arabara ere bai, gero Gipuzkoako juntetan integratu zen, aurretik gara itxaron batean Na farroako parte ere izan zela uste dut... Probintzia guztien artean gaude, denetatik hurbil, zeren azken finean hiru probintziarekin geografikoki elkar ikutzen gaude, Bizkaiarekin, Arabarekin eta Gipuzkoarekin, eta Nafarroara ere sei ordutako bidea daukagu oinez, Altsasura.
A.– Amankomunitatea hartuta; arazo bereziren batekin egin al duzue topo?
X.Z.–Lehenik esan behar da Deba Garaiko Udal Elkartea antolatu bai baina dimentsio gehiegi ez zaiola eman. Hor lotu dira bizpahiru zerbitzu, udal bakoitzak bere kasa eginez zailago eta garestiago egingo lituzkeenak: abere hiltegiak, zaborren bilketa... Dinamika handiagoa eman nahi diogu.
Industrialdeen prolematika izan daiteke Amankomunitate mailan tratatu litekeen bat. Uraren prozeso guztia aztertu eta tratamentua antolatzea ere bai. Errepideez ere, nahiz eta Diputazioaren konpetentzia den, eskualde mailan ikusi beharko genituzke gauzak. Kulturari eta osasun zerbitzuei dagokienez ere eskuhartu beharko luke, baina oraindik planik ez dugu egin horretaz.
A.– Hogeitahiru alkate zarete HBkoak Gipuzkoan. Nola lotzen duzue udaletako gidaritza eta aldi berean gainerako instituzioetan parte hartzea?
X.Z.–Ez dut uste inolako kontradioziorik dagoenik Herri Batasunako militante eta alkate izatearen artean. Froga bezala hor dituzu Hernanin eta bestetan alkate izan direnak, nere ustez eredu izan direnak. Dudarik gabe, une honetan kolpetik hainbeste alkate hartzeak guretzako erantzunkizun handi bat suposatzen duela. Dena dela, HBko militantzia erantzuna emateko prest dago eta horretarako lanean ari da. Halako ilusio berri bat sortu da militantziaren barruan eta zinegotzien artean ere bai, udaletan betidanik defenditu dugun lan egite eta parte hartzea instituzioetan ere aurrera joan dadin eta fruituak eman ditzan.
A.–Ertzainekin Arrasaten gertatu diren istiluak ikusita, hemendik aurrera zuri egokituko zaizu erdian egon beharra. Gobernu bat dago HBk egokitzat jotzen ez duena, horrek Ertzantza zabaldu du, ertzainek gazteekin istilu latzak izan dituzte zuen herrian...
X.Z.–Kontradizioak sortzen dira nolabait instituzioen eta guk sortzen dugun dinamikaren artean. Eta kontraesanak sortzen diren neurrian horrek frogatzen du ondoen beti esan duguna: Gernikako Estatutotik sortu diren instituzioek ezin diotela erantzun Euskal Herriak gaur egun esijitzen dituen minimoei, ez duela garantizatzen Euskal Herriaren superbibentzia bera ere. Gero, aldian aldiko sortzen diren arazoen aurrean guk geure posizioak mantendu behar ditugu.
Ertzainekiko istiluei dagokienez, egia zera da, gaur egun ez dagoela lehen zegoen tentsio hura, Ertzantzaren eta herriko gazteriaren edo alderdi politikoen artean. HBk ez du onartzen gaur egun inplantatu nahi den euskal poliziaren eredua. Euskal polizia bat onartuko dugula dudarik ez dago, Euskal Gobernu baten mende egoogo litzatekeena, ez gaurkoa bezala Espainiako Armadaren esku dagoen Ertzantza. Gainerako instituzioen aurrean bezalaxe, zeren azken finean Ertzantza instituzioen apendize bat besterik ez da, kontradizioak azalera ateratzen jarraituko dugu.
Une hauetan gure arteko harreman pertsonalak nahiko onak dira; agian egunen batean gauzak okertu eta enfrentatu beharko dugu, baina ikusiko da. Lehen egon zen hainbat tentsio nik uste nahiko artifizialki sortuak izan ziren, agian udaletik bertatik ere bai bateren bat.
A.–Txomin Iturberen belanualdi eta kinta berekoa zara, eta magnetofoia piztu aurretik esaten zenigun Txominek marka utzi duela herrian. Behar bada bere heriotzak...
X.Z.– Ez dakit zenbateraino herri hau hunkitu duena bere heriotza izan den, baina zalantzarik gabe Txominen heriotzak marka utzi badu berak eduki duen bizitzagatik izan da. Txomin oso ezaguna zen herrian eta pentsamentu politikoen gainetik ere errespeto handia zitzaion: jendearengana hurbiltzeko, jendearengana iristeko eta jendearekin hitzegiteko izugarrizko gaitasuna izan du beti.
Bestalde, esan behar da oso jokabide garbia eraman duen pertsona izan dela Txomin, eta bizitza guztian zehar oso kontsekuentea izan dela. Heriotza arte.
A.– Berezitasun bat badu zuen belaunaldiak. Agian bailarako edo herriko gauza irudituko zaizu.
X.Z.–Uste dut Euskal Herri osoan ere gure belaunaldiari tokatu zaiola halako mobida bat sortzea. Gaur egun beste batzuk ari dira sortzen, edo sortu nahian. Gure belaunaldiak pausu handi bat eman zuen, gaur egun gure Herrian garatzen ari den Nazio Askapen Mugimendua sortzen. Garai hartan hasi ginen kontestazioarekin: kontestazioa ordura arte gazteen artean gertatzen ez zen fenomeno bat zen. Orduan hasi zen gazteria irakaskuntzako metodoen aurka, apaizen papera eztabaidatzen, mezatara ez joaten. Politika mailan hasi zen Euskal Herri bat bazela azaltzen, ikurrina zela gure bandera, euskara zela gure hizkuntza... Behar bada modu erdi-espontaneo batean baina gure belaunaldiari egokitu zitzaigun guzti hori, eta Txomin bezalakoei esker erantzun positibo bat eman zitzaion.
A.–Arrasatek ere, Hego Euskadiko hainbat herrik bezala, industrializazioaren boom hura eta etorkinen iriste masiboa ezagutu zituen urte haietan.
X.Z.–Arrasate ez da izan herri bat bere mailako besteek baino etorkin multzo handiagoak hartu dituena. Egia da Arrasatek 1950etik 65era bere biztanlegoa bi halakotu eta gehiago egin zuela. Dena dela, Arrasatek lehendik ere industria bazuen eta hori ez da ahaztu behar. Urte horiek dira kooperatibismoaren sorrerarenak ere.
Azpimarratu behar da gauza bat: urte haletan Arrasaten politikan sartu ziren jendeak gehienbat baserritarrak zirela, fabrikan lan egiten zutenak, nahi baduk, baina baserritarrak. Hau ere ez duk Arrasateko fenomenoa esklusiboki. Gerta daiteke, behar bada, euskaltasunaren eta industrializazioak ekarritako aldaketen arteko kontraesanak bizitu egin zirela horiengan, baina hori soziologia egitea da eta ni ez naiz horretan aditua.
Gero alderantziz gertatu da, militanteak kasko urbanoan erabat sartutakoak izan dira. Dudarik gabe, industrializazioak karakterizatu egin du gure mugimendua. Ez da kasualitatea Euskal Herrian nazio askatasunerako mugimendua eta askatasun sozialaren aldekoa, klase borroka eta nazio borroka, lotzea. Behar bada hau da serioski maila horretan egin den lehen esperientzia.
A.–Urte batzuk pasa dira harrez geroztik, eta gaur egun nola daukazue inmigranteen arazoa?
X.Z.–Arrasaten ere, zalantzarik gabe, inmigrazioak bere eragina badauka, eta hori herriko bizitzako arlo askotan nabaritzen da. Inmigranteek halako nukleo kultural bat osatu dute, baina naturalki; esan nahi dut, aktiboki ez dutela halako jarrera bat erakutsi, baina badago halako talde bat, berezkoa, antolatu gabea. Nik uste, interesik ere ez daukate antolatzeko: ez dira horretarako etorri, beren arazo ekonomikoa konpontzera etorri dira.
Nahiz eta kulturalki talde euskaldunarekin kontrajarririk egon–azken finenean diferentziarik sakonenak horretan daude–beste arloetan ez daukate zer irabazirik euskaldunen kontra jarrita. Bestalde, nazio askapen mugimendua eta klase borroka elkartzeak etorkinei eskaini die jatorrizko euskaldunei bezalaxe askatasun sozialaren irtenbidea. Horretan kolaboratzeko etorkinek ez dute jartzen eragozpen berezirik. Kulturari dagokionean konplikatuagoa da, zeren eta horrek pertsonalki ere sakonagotik lotzen gaitu eta identifikazio prolemak latzagoak dira.
Hala ere, bigarren eta hirugarren belaunaldiko etorkinekin errezago dago: euskara entzutea eta hitzegitea ere normalagoa zaie, eta askotan normalena ere bai. Ikusi baino ez dago zenbat euskaldunberri dagoen.
A.–Azken galdera, "Herri Batasun Eguna" antolatu duzue uda honetan, Deba bailaran, eta orain arte holako egun bat PNVk bakarrik antolatzen zuen, "Alderdi Eguna".
X.Z.–Ez dakit gure bailarak dinamika bereziren bat ote daukan, baina bai esan dezaket «Arrano» elkarte bat sortu zuten lehenengoetarikoak izan ginela, eta ideia horrek ikusi besterik ez dago zer nolako hedadura hartu duen Euskadi osoan. «Herri Batasun Eguna» zertan geldituko den ikusi beharko da, ea bailaraz bailara antolatuko den ala nazio mailako deialdi batean bukatuko den. Dena den, eta balorazio moduan, esan behar da erabat interesgarri suertatu zaigula lehendabizikoa: oso nekez elkar ikusten duen jendeak elkar aurkitzea, HBko errealitateari forma bat ematen diolako, denok bat egiten lagunduz, eta interesgarria delako noizean behin bildu elkarrekin bazkari bat eta festa egitea.
Iñaki ZUBlONDO
Udalek herritarrei zerbitzuak eskaintzen aurrerapauso bat egin behar duela uste du Xabier Zubizarretak.
``Txominen heriotzak halako eragina izan bazuen, bere bizitzan eman zuenagatik izan zen». dio Zubizarretak.
Arrasateko alkatearentzako ez da kasualitatea Euskadin nazio askapen borroka eta klase borroka uztarturik joatea.
13-15

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazUBIZARRET2
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude