Tolosako Bideoaldi Estrenatu Berriak Euskal Herriko Bideo Maila Erakutsi Du


2021eko uztailaren 28an
Inigo Salaberriak Jaso Zuen Lehenengo Saria, Eta Jon Uriartek Euskarazko Onenarena
Tolosako Bideoaldi Estrenatu Berriak Euskal Herriko Bideo Maila Erakutsi Du
Bosgarren Kolektiboak antolaturik Urriak 8-tik 12 ra Tolosan ospatu den I. Bideoaldian aukera ederra izan dugu bai Euskal Herriko, Penintsulako zein Nazioarteko bideo berrienak ikusteko.
Bideo-zale guztiek ederki gozatu dute Tolosako Kultur Etxean eman diren hainbat eta hainbat bideoekin.
Jaialdi honek sail desberdinak izan ditu eta ez bakarrik bideoak; kantaldiak, erakusketak, aldizkari aurkezpenak, hitzaldiak eta aurkitzen zailak diren kaseta edo diskoak erosteko aukera izan du Tolosara hurbildu den edozeinek.
Esan bezala, emanaldiak sail desberdinez osatuak izan dira: "Bibapenintsula" sailean (Estatu espainola eta Portugal) gaur egun bogan dauden egileen zintak ikusi dira. Aipatzetzekoak dira Catalunya-ko V. Mostran izandakoak, Bartzelonako 1. Biennal de Video-n sarituak izan zirenak eta Madrildar eta Galiziar zenbaitzurenak, baita Portugaleko bilduma ere.
Nazioarteko sailean berriz, Ipar Ameriketako egile aipagarrienetakoenak ere ikusi dira: Bill Viola, Max Almy, Bruce Nauman...
Bestalde, Germaniar zikloa ere izan dugu, bideo-artaren aita kontsideratua den Nam June Paiken lanak barne direlarik. Italia aldetik berriz, bideo-poesia iritsi zaigu.
70 zinta Aurkeztu Eta 31 Hautatu
Hirugarren saila «Bideo & Musika» izan dugu. Izenak dioen bezala bideo musikalak, bai bideo-klipak bai beste musikak, non imagina musika ez-konbentzionalarekin lotzen den.
Eta azkenik, bideo atala amaitzeko, aurten garrantzi gehiena eman zaion sailera iristen gara, hots, Euskal Herriko 1. Bideo-lehiaketara. Jaso diren zintak 70 inguruan ibili dira eta hauetarik 31 aukeratu izan direnak. Epaimahaikideek esan digutenez kalitate maila nahiko altua izan da. Epai mahai hau hurrengo hauek osatu dute: Klara Gangutia, Margolaria; Jose Ordorika, bideoegilea; Jose Antonio Mingolarra, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Komunikazio Teorian; Hasier Etxeberria ETB-ko Kultur arduraduna eta Espe Goikolea, bideoegilea.
Sarien irabazleak hauetxek suertatu dira: Iñigo Salaberria errenteriarra, "Byrta Mirkur" zintarekin eta 400.000 pzta. jasoaz; Antonio Herranz algortarra, "UTS Espazio Circular Vacio" zintarekin 250.000 pzta. jaso dituelarik eta Miguel Gutierrez cascantearra, "Adios Lili Marleen" zintarekin eta 100.000 pzta. jasoaz.
Aipatu behar da halaber, Tolosako Euskara Batzordeak 50.000 pezetatako laugarren sari bat eman duela, euskarazko testorik onena zeraman zintarentzat. Honen irabazlea, Jon Iriarte durangarrak "Ourogrado" zintarekin izan dela.
Azkenik esan, 1. Bideoaldiak arrakasta handia izan duela, eta Euskal Herrian bideozale eta egile asko dagoela konturatu ahal izan garela. Datorren urtean ere horrelako aukera izatea espero dugu.
Jon Iriarte: Euskarazko Bideorik Onena
Jon Iriarte durangar gazteák Tolosako Euskara Batzordeak eman duen langarren saria eskuratu du. Bere izenak ez zigun ezer espezialik oroitarazten, baina Silberio Lopes eta beste ezizen bat entzutean. "Txistu ta tanboliñ", "Susa", eta beste zenbait aldizkarietan idazten aritu denaz jabetu gara. Idazteari utzi gabe, bideogintzan ere lehen urratsak emana da. Madrilen bideogintza ikasi eta lanbide horretan dihardu. Hertzainak taldearekin batera bideo-klip bat gauzatu zuen, ez berak bakarrik noski, atzean jende mordo bat ere izkutatzen dela aklaratu nahi izan digu. Hori hasteko.
ARGIA. - "Ourogrado"ren testua euskarazkoen artean onentsuenatzat jo dute euskara batzordekoek. Zer eritzi merezi du horrelako tamainako zerak?
J.l.–Kontua da bideo honek sari hau ala besteren bat merezi ote zuen galdetzen garela. Hamar esaldi baino gehiago ez ditu gidoiak.
A.–Testura ez zineten mugatuko, zer kondatu nahi da bideo honekin?
J.l.–Tipo baten bizitza kontatzen da, tren batetatik erori dela dakigu, besterik ez, astindurik zoramenerako bidetik abiatzen da inkoszienteki. "Ourogrado" literatur erreferentziaz josirik dago. Ametsetako Eldorado, Fernando Pessoaren heteronimo izan zen Alberto Caeiroren berezko roiloak, irauten dute zintan zehar, beste ipuin paraleloren bat ere nabari da, zeinarekin jendearen handinahi grina eta obsesioak kritikatzen diren. Bideo hau esaldi batekin irekitzen da: "Amabirjina ez da emakumea, maleta bat baizik", (garraio kontua) galdera ikurrarekin bukatzen delarik.
A.– Bideo izateko espreski sorturiko gidoia duzue, Tolosarako egina?
J.l.–Amets kutsuaren aldetik, jada eginik dagoen ipuin baten antza badu. Aurrez pentsatua zegoen dena, gainera lehenengo momentutan gailegoz egin ala ez egin dudatan egon ginen. Tolosakoa tokatu eta haruntza.
A.–Zer moduz dakusazue bideoaren nondik norakoa, laguntzarik eskeintzen zaizue, nola baloratzen duzue Tolosako 1. Lehiaketa?
J.l.–Tolosan konturatu ahal gara jendeak ez duela argumentorik larregi lantzen. Imajina, konposaketa, estetika hutsatak, etab. horiek baino aukera gehiago ditu bideoak. Hariari jarraitzea, narrazioa menperatzea, argumentu mamitsuak egiten ahalegintzea aberasgarriagotzat dauzkagu. Dena dela, nere ustez, Tolosakoa Euskal Herrian egin den saio dexenteenetakoa litzateke. Laguntzak? Edozein politika litzateke ona. Hemen ez da sortzaileen eskuetan bitartekorik uzten, kostata lortzen dira hauek, eta bitartekorik, azpiegiturarik lortzen ez dugun bitartean istorio xinple xamarrak egiri ahalko dira. Kirola promozionatzeko ez da eskatimorik, bideoa eta kulturaren beste alorrak ez badira subentzionatzen ere. Inor gutxik dauka bideorik egiteko aukera.
A.– Zer suposatu du klip-etik bideora pasatzeak eta zer saria jasotzeak?
J.l.– Bideoklip-ak erraz irensten ditu jendeak. Fikzioa beste puntu bat da, ahalegin gehiago eskatzen duena, interesgarriagoa, baina nahiko gatxa jendeak konprenitzeko. Ez dut uste sari honek aterik zabalduko dizkigunik. Orain arteko bidetik joango gara, gauzak egiteko asmoak pil-pil daude.
JON ARANO. PEDRITO
50-51

GaiezKulturainemaBideogintza
PertsonaiazIRIARTE5
EgileezARANO2Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude