"Ez Dut Negoziaketa Polilikoa Posible Ikusten Demokrazian"


2021eko uztailaren 23an
Jose Maria Larrauri, Gasteizko Apezpikua
"Ez Dut Negoziaketa Polilikoa Posible Ikusten Demokrazian"
Elizak badu indar bat, faktikoa ala ez, populazioaren gehiengo bat kristau izateak eta oraindik ere gure herri eta auzo guztietan presentzia bizia edukitzeak ematen diona, ahaztu gabe irakaskuntza mailan duen pisua. Elizak politikan parte hartzen du, dudarik gabe, eta azken hilaboteotako gertakizunez pare bat galdera egin nahi izan diogu Gasteizko apezpiku Jose Maria Larrauriri.
ARCIA.–Puente Ojea enbaxadorearen gorabeheren ondoren, Elizaren eta Estatuaren arteko harremanak polemikan daude. Ez al zeuden ondo argituak harreman horiek?
Jose Maria Larrauri.–Informazio ofizialei bagagozkie, Puente Ojea enbaxadorearen kentzea arrazoin tekniko edo politikoek erakarri dute soilik. Hori da Kanpo Arazoetarako Ministeritzak esan duena. Bere aldetik, Apezpikuen Batzarrak argi eta garbi gezurtatu du egunkari batetik egina zen salakuntza, berak bidaltze hori bultza zuela alegia. Ez dut uste, beraz, gertakizun hori Elizaren eta Estatuaren tirabiren ondorio izan denik. Orain, bi Instituzioen arteko harremanak, edozein direla ere, beti daude tirabiren arriskutan, eta horiek, polemikara iritsi gabe, elkar hizketa bidez behar dira erabaki.
A.–Eliza aginte faktiko bat dela esaten da. Zer iruditzen zaizu zuri?
J.M.L.–Elizak ez du, eta ez du izan nahi, protagonista ekintza politikoan. Ez da hori bere eginbeharra; bere lana, Kontzilioak argi dioen bezala, maila erlijiosokoa bait da. Zentzu horretan, Eliza ez da eta ezin da izan aginte faktiko bat. Hala ere, Elizak badu zalantzan jarri ezinezko pizu moral bat, katolikoentzako batez ere, eta bere aholku pastoralek ondorio politikoak eduki ditzakete.
Baina Eliza ez da botere bat, eta ez du gizartearen gain nagusitasun bat erabili nahi, bere eragin erlijiozkoaz kanpo. Gizakia zerbitzatu nabi du, bere giza duintasuna eta justizia defenditu eta misio hau edozein idelogia politikotik aparte burutu, Ebanjelioaren esanetan bakarrik oinarrituz.
A.– Askotan aipatzen da Eliza Katolikoaren eskubitaratzea, eta apaiz batzuek ere salatzen dute, Madrilgo Teologi Biltzarrak adibidez.
J.M.L.– Inork ez du harritu behar Elizak bizitzarako eskubidea sorkuntza momentutik defenditzen duelako, edo ezkontza-sakramentuaren hautsi ezina, sexu harremanen moraltasuna, bakea justizian lortzeko elkar hizketaren beharra, Elizaren Maisutasuna, eta abar. Hori da Ebanjelioa. Alderantzizko ezer predikatu ote lezake Elizak?
Batzuek diote gauza horiek «eskubitakoak» direla. Nik, aitzitik, uste dut Eliza Ebanjelioari fidelki jarraiki behar zaiola, ondo gogoan izanik Jesukristok denen gustoa egin ezin izan zuen bezala berak ere ezingo duela. Dena dela, Jesukristori «deabru» deitu zioten, eta hori Elizari «eskubitar» deitzea baino askoz grabeagoa izan zen.
A.–Joan Paulo II.ak moralari buruz esaten duen zenbait gauza ez al da gaurko gizartetik kanpora gelditzen?
J.M.L.–Gaurkoa izateagatik, hau da, modernoa, gizartea ez da arau moraletatik at gelditzen, gizatiarra delako hain zuzen. Etika zibil bat ere bada eta baita elkarbizitze arau batzuek, eta horiek gabe gure mundua oihan beltza baino okerragoa izango litzateke.
Hala ere, Joan Paulo II.a mintzatzen denean, kristauei hitzegiten die funtsean, sinistunei, berak predikatzen duen morala Ebanjelioak ematen duena da, eta hau erradikala eta zorrotza da. Jesusek esaten zuen: «Neri jarraitu nahi didanak bere buruari uko egin, gurutzea hartu eta segi diezadala».
A.–Ba al du hemengo Elizak bere pertsonalitate propioa?
J.M.L.–Bai, eta badauka bere izaera, bere kultura eta bere historia dituen Herri batean sustraiturik dagoen neurrian. Egia da kristau euskaldunek daukaten fedea adibidez kristua andaluzek edo munduko kristauek daukatenaren berdina dela, baina fede horrek adierazteko modu diferente bat dauka, berea, berezia. Euskal Elizaren nortasun hori ez da oztopo Euskal Herriko eliz-barruti eta kristatuek beren buruak mundu guztiko Elizekin eta kristuekin eta Erromako Elizarekin bat eta komunioan sentitzeko.
A.–Behin baino gehiagotan aipatu izan da Euskal Eliz barrutiaren sorrera, Iruñekoa eta Baionakoa hartzen dituela. Posible ikusten al duzu?
J.M.L.–Espainiako Apezpikuen Batzarrak aspaldi bidali zuen Erromara agiri bat zera eskatuz: Euskal Herriko Probintzia sortu dadila, horretan sartuz Iruñea-Tutera, Bilbo, Donostia eta Gasteizko diozesiak. Asuntoa, beraz, Erroman dago eta han argi berdea piztu zain egon beharko dugu.
Dena dela, diozesis horiek aspalditik ari dira koordinatuta lanean, diozesien artean Pastoralerako antolatutako Idazkaritzaren bidez. Beste gauza oso ezberdina da Baionako diozesiarena: Estatu Frantsesekoa da politikoki, eta horrek beste maila bateko zailtasunak dakartza, gaurkoz gainditu ezin direnak.
A.–Hemengo apezpikuak nazionalismo moderatuarekin lotzen dira, PNVrekin zehazki. Zer derizkiozu?
J.M.L.–PNVrekin lotzen gaituztenak ez dira zuzen ari. Apezpikuak ez gara gizon politikoak, partidukoak, Elizako gizonak gara. Batzuetan gure irakaspen edo aholkuek gutxi edo gehiago partiduren baten eritziekin bat etorri daitezke, baina hortik partidu jakin batean enkasilatzera leize handi bat dago.
A.–Euskal Herriak bizi duen tentsio eta gerra giro honek ba al du konponbiderik, apezpikuen ustetan?
J.M.L.–Liskar eta tentsio guztiek dute konponbidea, diren bezain zailak izanik ere, horiek suntsitu edo gutxienez gozatu daitezen lan egiteko borondate ona eta medioak ipintzen baldin badira. Badira gatazkak konpontzeko denbora gehiago behar dutenak, beren sorburuan diren kausak soilki subjetiboak ez baina objetiboak direlako; arazo konponezinik, ordea, ez dut uste dagoenik.
Gure egoerari atxikiz, esan behar da Euskal Herriak bakea nahi eta irrikatzen duela eta hau ez dela etorriko, beste inon etorriko ez den bezala, armen eta bortxaren indarrez. Uste dut bakea lortzeko lehendabizi behar dena pistolak eta metrailetak zorroan sartzea dela, eta ondoren hitzegitera esertzea. Gizonek, hala nahi du Jainkoak, elkarrizketa behar dute erabili bide zibilizatu eta gizatiar bezala beren arteko istiluak konpontzeko, diren bezain handiak direla ere. Bakea hain da ondasun handia gizakientzako, ezen balio bait du denok ahalegin bat egitea, ahalegin ez-ohizko bat behar bada, hori lortzeko.
A.–Beti da notizia ETAren eta Madrilgo aginteen arteko negoziaketa hotsa. Nola ikusten da hori Elizatik?
J.M.L.–Ez dut negoziaketa politikoa posible ikusten. Demokrazia batean bide guztiak zabalik daude bakoitzak bere ideia politikoak defenditu eta bururatu ahal izan ditzan, botoen bidez lortzen duen babesaren arabera. Babes hau da lejitimatzen duena Instituzio demokratikoetan alderdi politito ezberdinak egotea, eta Instituzio horietan guztiek eta bakoitzak badaukate defenditzen duten euskal gizarte eredua eraikitzeko bidea zabalik.
Instituzio horiek alde batera utzita egindako negoziaketa bat, nere eritzirako, izango litzateke demostratzea Instituzio demokratikoek ez dutela balio zenbait arazo politiko konpontzeko. Elkarrizketa, aldiz, posible ikusten dut eta iruditzen zait efikaza izan litekeela bestela irtenbide zaila eukiko luketen egoerak konpontzeko.
I.Z.
16-17

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApezpikuak
PertsonaiazLARRAURI2

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude