Txuma Lasagabaster: "Debate Literarioan Autokritikarako Ahalmen Gehixeago Behar Da"


2021eko uztailaren 23an
Txuma Lasagabaster, euskal literartur kritikoa
Literatur Kritika Unibertsitarioan Ihardun Ondoren, Inpresionismoari Leiho Bat Zabaldu Beharra Ikusten Du
Txuma Lasagabaster: "Debate Literarioan Autokritikarako Ahalmen Gehixeago Behar Da"
55 urte ditu Txuma Lasagabasterrek, Donostiako EUTG da irakasle, eta azken urteatan euskal literaturaren kritikan dabil jotake. Azken aldian, Mundu Batzarraren barruko Literatur Kongresuan aritu da antolatzaile gisa.
Apaiztu eta gero, urte askotan Euskal Herritik kanpo ibilia dugu, Salamanca, Madril eta Paris ezagutu zituela. 68ko maiatz famatuaren ostean, jaioterrira itzuli zen.
Euskara ikasteko prozesuan etapa oso desberdinak berezten ditu Lasagabasterrek berak. 15 urterekin egin zituen lehenengo saioak, Donostian, Txillardegi ikaskide zuela. Saturrarango Seminarioan sartu berria, klasetan hasi zen, eta Gasteizen izan zen urteetan ere zer edo zer ikasi zuen. Apaizgoa utzi, eta kerrerako azken urtean sentitu zuen euskera ikastearena serioagotan hartzearen beharra, eta gogotik ekin. Garai hartan, bere irakasleak Lukax Dorronsoro eta Jexux Gaztañaga izan ziren.
Donostiako Prim kalean daukan etxean hartu gintuen, Gasteizko Literatur Koogresura abiatu bezperan.
ARGIA.–Nahiko harrigarria gertatzen da zu kritikaren munduan nola murgildu zinen ikustea, batez ere hain beranduagatik. Zer dela eta?
TXUMA LASAGABASTER.–Bai, berandu izan zen, baina batez ere nire euskararekiko parte hartze erabatekoa ere berantiarra izan zelako. Egia esan, nik bizitza guztia pasatu dut euskarazko gramatika bat besapean, baina Donostian finkatu eta EUTGn sartu arte ez nion neure buruari serio planteatu euskara ongi ikastearena. Euskara minimoki menderatzera heldu nintzenean, eta ordurarte literaturako irakaslea izan nintzela kontutan hartuta, nahiko logikoa izan zen ondorengoa. Zergatik narratiba gehien bat? Niri betidanik narratiba gehiago interesatu zaidalako, poesia edo beste jeneroak baino.
A.–Zure hasiera kritika akademiko-unibertsitarioak markatu zuen guztiz. Orain berriz beste bide batzutatik ere abiatu zara.
TX.L.–Bai, nire lehenengo lana uste dut 1978koa dela, eta bertan euskal nobelaren historiari buruz lehenengo sistematizazio-saioa egin nuen. Gero, egia esan, nire irakasle ofizioak guztiz baldintzatu du ondorengo bidea, kritikari dagokionez. Gero, badakizu, herri honetan zerbait esaten baduzu oinarri minimo bat daukana, berehala dogma bihurtzen da eta gauza bera mila tokitan errepikatzen segitu behar duzu urteetan. Horrela ibili naiz gauza beretsuak esaten orain arte. Orain, Literatur Kongresu honetarako prestatu dudan txostenean, orain arteko aportazioak berrikusten saiatzen naiz, presupostu desberdinetatik abiatuz ea zein ondoriotara irits naitekeen ikusiz.
A.–Ikuspegi berri horrek aldaketa handirik ekarriko al du aurrekoarekin alderatuz gero?
TX.L.–Nire ustez, kritika akademikoak (ez hemengoak bakarrik) duen akatsetako bat hauxe da: aurreko gauzak izpiritu kritikorik gabe hartu eta gutxi gora behera errepikatuz joaten dira. Horrek beldur piska bat ematen dit. Unibertsitatean klaseak ematen dituzu, jende batek karrera bukatu eta lehenengo saiotxoak egiten dituenean, mimetismo gehiegi nabaritzen duzu askotan. Niri arrabia handia ematen dit nire ikasleek klaseko lanetan edo publikazioetan esaten dituztenean nirekiko aipamen mimetikoegiak ikusteak. Nik esana da eta beraz ondo dago. Ez dago autokritika askirik, izpiritu kritikorik. Batez ere, kritika akademiko edo unibertsitarioaren aldetik.
Gero eta gehiago zirkulu itxia bihurtzeko arriskua dauka. Ideala izango litzateke unibertsitateko jakituriarekin irakurlegoarengana iristeko moduan gauzak esatea. Badirudi kritika unibertsitarioak jakitunentzat egiten dela, eta irakurlegoaren gehiengoa ahaztu egiten dela. Nire ustez, beste publiko zabalagoa da gehien interesatu behar litzaigukeena.
A.–Ideia edo intuizio horiek nola gauzatuko lirateke praktikan?
TX.L.–Kritika akademikoarekin inflazioaren arriskua dago. Orain, zorionez, gero eta kritika gehiago egiten dira zenbait aldizkaritan, kritika serioak dira, eta ez da hermetismo metodologiko horretan erortzen. Uste dut prentsa edo komunikabideak izan daitezkeela zubia, kritika akademikoegi hori eta publikoaren beharren artean.
A.–Esan daiteke kritika inpresionistarako buelta defendatzen ari zarela?
TX.L.–Ez nuke hainbeste esango. Baina egia da askotan nolabaiteko inpresionismora bueltatzeko beharra sentitzen dudala. Beno, uste dut edozein kritikak ezinbesteko inpresionismo zati bat daukala. Hori bai, kontuz ibili behar da XIX. mendeko inpresionismora ez bueltatzen, kritikoaren subjetibismo hutsa erizpide ez bihurtzen. Beste muturreko arriskua ere badago, noski: kritika disekzio edo "X" izpien ariketa bihurtzea. Inpresionismoa beharrezkoa da, baina oinarrizko ezagupen metodologikoez baliaturik. Beti ere, kontutan hartu behar da zein den kritikaren helburua: literatura irakurleei eskuragarriagoa bihurtu.
A.–Azken hilabeteotan egin diren zenbait kritikak nahiko haserre eta enfrentamendu giroa sortu dute gure artean. Ez al da posible kritika egitea krispaziorik sortu gabe?
TX.L.–Nik baietz uste dut. Gertatzen da baten batek adostasunik gabeko zer edo zer esaten duenean jendeak berehala hura deskalifikatzera edo kondenatzera jotzen duela. Eta batzutan esandakoak hanka sartze nabariak izan daitezke, baina askotan egiten diren afirmazio erradikal horietan sakonetik benetako eta baliozko zerbait egoten da normalean. Balio dezakete ere behin eta berriz errepikatzen ditugun topikoak kolokan jartzeko. Topiko asko etengabe errepikatzen ditugu eta horren poderioz pentsatzen dugu mugiezinak direla. Alde horretatik, uste dut debate literariorako, modestia eta ahalmen autokritiko handixeagoa komeniko litzaigukeela. Bestalde, beldur naiz ere batzutan jarrera kritiko batzu ez ote diren pentsamolde ideologikoek baldintzaturik egoten, eta alde horretatik batzuren erreakzio biszeralak logikoak dira, beraientzat sakratuak diren alderdiak ikutu dizkietenean. Dena dela, gure literaturan orain arte dogma izan diren gauzetaz eztabaida bero eta nahi baduzu, neurrigabeak ongarriak izan daitezke euskal literaturaren barruan argia sortzeko. Horretarako, noski, beharrezkoa da alderdi guztietatik eztabaida lasai batetan parte hartzeko adostasuna egotea.
A.–Zergatik ez dira sortzen kritikoak aldi berean idazle ez direnak?
TX.L.–Ez dakit zergatik izango den zehazki, baina pentsatzen dut literaturaren instituzionalizazio faltagatik izango dela. Halere, ikusten dut euskal literatura bere normalizazio prozesuan etapa berri eta indartsuago batetan sartzen ari dela, inguru sozial eta kultural aldetik instituzionalagoa, nahi baduzu. Horrek lagunduko du kritikoak sortzen. Nahiz eta batzutan kritikook literaturgileen "etsai publiko nagusi"tzat agertu izan, nik uste dut kritikoaren figura, beharrezkoa beharbada ez, baina normala eta onargarria da. Nire ustez, kritikoa irakurle bat da. Aski zait irakurle estatusa jaso ahal izatearekin. Baina irakurlea ez da bakarrik irakurtzen duena, baizik eta ahots ozenez irakurri eta horren adierazpena egiteko gauza dena ere.
A.–Narratibaren egoeraz zein diagnostiko egingo zenuke?
TX.L.–Optimista naizela esango banu, ez nuke egia osoa esango. Pesimista naizela esango banu ere, berdin. Esan nahi dut berezi egin behar dela. Alde batetatik, azken urteotan egia da bizitza narratibo indartsuago eta biziagoa dagoela: gehiago argitaratzen da, gero eta jende gehiago idazten ditu ipuinak, eta aldian behin nolabaiteko garrantzi eta kalitatezko testu batzu kaleratzen dira. Alde horretatik optimista naiz.
Hala eta guztiz ere, ez dut hain garbi ikusten ba ote dugu narratiba batek behar duen oinarri hori: hizkuntza aldetik, tradizio aldetik eta literatur kulturaren aldetik. Alde horretatik, ez naiz hain optimista.
JOSU LANDA
Euskal narratibaren egoeraz alde batetik optimista ageri da Txuma, baina bestaldetik pesimista.
Lasagabasterri betidanik narratiba gehiago interesatu ohi zaio poesia baino.
48-49

GaiezKulturaLiteraturaBesteak
PertsonaiazLASAGABAST1
EgileezLANDA2Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude