"Ertzantza Militarista, Autoritarioa Eta Zentralista Da‘’


2021eko uztailaren 23an
Endika Etxeandia ERNEko kideari elkarrizketa
Ertzantza Aldatzeko Eta Hobeagotzeko Alternatiba Bat Prestatu Du ERNEk:
"Ertzantza Militarista, Autoritarioa Eta Zentralista Da''
ERNE 85.eko Azaroaren 24an sortu zen, Ertzantzak urte t'erdi baino ez zituela artean. 86.eko Urtarrilaren bukaeran Zuzendaritza Batzordeak egindako zenbait deklarazio zirela eta zazpi espultsatu izan ziren: sindikatoaren buru osoa. Epailearen sententzia aldeko baten ondoren lanera bueltatu eta ERNE sendotzen jarraitu dute. Lan arazoak alde batera, ez datoz bat gaur egungo Ertzantzarekin eta alternatiba bat prestatu dute, informazioa eta formazioa landu eta 'Ke Pote' aldizkariaren zero zenbakia argitaratzeaz gain. Bilhoio egoitzan hitzegin dugu.
ARGIA.–Zertan bukatu da espultsatuen afera?
ERNE.–Garai horretan gertakizun grabe bat izan genuen: tiro egiteko jarreran agertu ziren ertzain batzuk desalojatu behar zuten txabola baten aurrean, prentsa guztian. Ertzantzari eman nahi izan zitzaion irudia lur jota utzi zuen horrek berehala. Demarkazio horretan ezin arituaz gain, desalojatu behar zuten txabolistak koktel molotov bat bota zuela izan zen aitzakia. Nahikoa zuten eskabadora bertan zegoela abisu ematea eta berarekin hitzegitea.
Hori zela eta prentsaurreko bat eman genuen. ERNEren zuzendaritza batzordekoek esan genuen ertzainen lehen promozioaren formazioa oso eskasa izan zela eta ardura puesto guztiak 'dedokraziaz' erabaki zituztela.
Gertatu zitzaigun Azaroan aurkeztu arren, eta ustez legalki osatutako sindikatoa izan arren, inskribitu gabe zegoela despatxo batetik bestera zebiltzalarik gure abogatuak. Prentsaurrekoan sindikato moduan hitzegin genuen eta horixe aprobetxatu zuen Barne Kontseilaritzak: legalki sindikatoa ez ginela esan, funtzionario hutsak ginela esan eta Eugenio Ibartzabalek, prentsa guztia konbokatuz, iragarri zuen disziplina faltak egiteagatik zazpi ertzain espultsatuak izan zirela. Disziplina faltarik ez genuen bakar batek ere. Barne Kontseilaritzak sindikatoaren kupula ebaki zuen.
A.–Dena dela berriro izan zineten onartuak.
E.–Hilabete batzuk geroago Bilboko epaitegiak gure aldeko sententzia eman zuen eta onartu behar izan ziguten lanean. Hori zela eta zerbitzutik aldentzea erabaki zuten, sei urtez. Horrelakorik ez da gertatu ez eta estatu espainoleko polizia gorputzetan.
Guzti honek garbi erakusten du Barne Kontseilaritzaren autoritarismoa. Kontutan hartuta Euskal Herriak polizia espainolak utzitako herentziarekin amaitu nahi zuela, eta gorputz berri bat nahi zuela, izaera demokratikokoa... ikusi besterik ez dago zer egin zuten.
A.–Ze aldaketa izan ditu ERNEk ordutik hona?
E. - 'Aldaketa' ez da hitzik egokiena. Orduko ertzainen erdiak baino gehiago hartu zuen parte ERNEren sorreran. Halako frustrazio eta mingots gusto bat geneukan guztiok Ertzantza ez zelako Euskal Herriak behar zuena. Ordutik hasi ginen alor hori berreskuratu nahian, benetako profesionalak izan nahian, orduan etorriko bait litzateke Euskal Herria gurekin bat; ordaintzen duten polizia jendeak nahi duena behar delako eta ez eskaintzen zaiena. Hori da ERNEren klabea. Alde horretatik ez dugu 'aldaketa'z hitzegin nahi baizik eta garapenaz. Alde horretatik sortu genuen ERNE barruan estudio batzorde bat, justiziaren alde progresista hala nola laborala lantzeko. Informazioa eta formazioa zaindu behar genituela atera genuen horretatik. Eta bi arlo horietan egin dugu lan.
A.–Ze lan klase?
E.– Informazio orri mordoa atera dugu. Formazioan, mintegiak eta antolatuz, zera galdetu diogu gure buruari: ze sindikato da ERNE? Ze polizia eredu da Ertzantza? ERNE sindikato korporatibista zela ikusi genuen. Ertzantza berriz militarista, autoritarioa eta zentralista zela ikusi genuen. Eta hori Ertzantzak zibila, demokratikoa eta autonomoa izan beharko zuenean. Ertzantzak ez zeukan zerikusirik sortu aurretik sondeoetan jendeak eskatutakoarekin. Ertzantzak ez ditu 'protección civil' eta 'seguridad ciudadana'ren paperak betetzen, lehengo poliziaren modelo berri bat bilakatu da traje ezberdin batekin. Gauza zibil bat behar zuen hiritarren arteko arazoak konpontzeko, baina beste polizia bat egin da.
A.– Horren aurrean ze jarrera hartu du zuen sindikatoak?
E.–ERNEk aurten aurkeztutako plataforman, oporrak, diru-kopuruak, lan-istripuak eta abarrak kontutan izateaz gain, lehenengo partean, oinarrizkoan, Ertzantzaren birmoldatzea planteatu genuen, hasiera batean sondeotan jendeak nahi zuen Ertzantza hura lortze arren. Horrek esan nahi du dagoena botatzea eta birreraikitzea. Barne Kontseilaritzak erantzun zigun partez parte ikusi behar genuela arazoa. Lan-saria pittin bat igo eta nahikoa izango zutela pentsatu zuten. Egun gutxi barru jakingo duzu ERNEk mugituko duena oinarrizko planteamenduari ez zaiolako erantzun. ERNEk, Ertzantza aldatzeko eta hobeagotzeko alternatiba bat prestatu du. Gure gizartearen sektore oso garrantzitsuak inplikatu nahi ditugu horretan. Izan ere, 13.000 kostatzen zaio Komunitate Autonomoari urtean Ertzantza mantentzea. Retolazari gustatuko zaio dagoena, baina Euskal Herriari?
A.–Sindikato bezala hazi egin al da ERNE?
E.–Eten gabe. Beti.
A.–Zenbateko inplantazioa daukazue Ertzantzan?
E. - 3.500 ertzain gara orain eta ERNEn mila inguru gaude. Horrezaz gain 'sinpatizantea'k daude, beldurra dela eta ELA-Ertzantzan daudenak. Hauteskundeak eginez gero badakigu erabat irabaziko dugula, baina badakigu baita ere prentsan islada izango duen sindikato bakarra, Barne Kontseilaritzak solaskide bezala hartuko duen bakarra ELA-Ertzantza izango dela. Sortu ginénean gutun bat bidali zuen ELA-Ertzantzak gure afiliatu bakoitzaren etxera 'españolista'k ginela esanaz. Mamuak erabiliz eta Barne Kontseilaritzari zaion beldurrarekin jokatu izan dute beti.
A.–Zein dira ERNEk lortu nahi dituen puntuak?
E.–Eusko funtzionario gorputzarekin parekatzea eskatzen dugu, hasieran bezala, eta Ertzantzaren birplanteaketa lehen aipatu dugun moduan.
A.–Epe luzera ze bide dauka ERNEk?
E.–Planteatzeko daukagu. Epe laburrean garbi daukagu. Luzera begira, seguruenik, mendebaldeko poliziatan ikusten da gurea bezalako sindikatoak sortzen direla, borondate handi batez, bada, arazo puntual bat dagoelako. Arazo hori konpondu eta sindikatu horiek berezko pisurik gabe geratzen dira. Derrigorrezkoa ematen du orduan sinditatoaren hurbiltzea Sindikato Zentral handi batetara. Duela urte bete eskatuta informe bat prestatu dugu, Urrian, Batzar Nagusian aurkeztuko duguna. Sindikato Zentral bakoitza zer den eta ERNEri zer eskaintzen dion aztertu dugu. Gero ikusi beharko dugu independiente jarraitu, nahiz eta jakin epe luzera irtenbiderik ez daukala horrek, edota Sindikato handi baten arrimura etorri. Erabakia ez dago orain hartu beharrik. Atzéra daiteke, baina komeni da aldez aurretik pentsatua izatea.
A.– Ez dizut galdetuko noren arrimura joango zareten...
E.–Ez, ez; gainera jendeak ez du ulertzen 200 laguneko batzar batek ez izatea aukera politiko zehatzik. Bada ez. Gertatzen da Zuzendaritza Batzorderako hautatzen den jendea politikoki markatu gabea dela. Laguntasuna eta gehiago baloratzen dira. Estimulo politikoa negatiboa eta dena izan daiteke horretarako.
A.– Balorazio politikoak egin izan ditu ERNEk: ETArekiko negoaziozioaz, Nafarroa eta Komunitate Autonomoaren batasunaz...
E.–Uste dut kontsiderazio maila oso oinarrizko batzuk badaudela 'politiko'tzat jo ezin direnak. Hiritar baten oinarrizko nazio sentimenduak ezin jo dira politikotzat. Nafarroa Euskal Herria dela esateko ez da froga handirik aurkeztu behar. Ebidentea da.
A.–ETArekiko negoziazioa dela eta...
E.–Sindikatotik Eusko Jaurlaritzaren enkarguz 'espertoek' egindako informera jo genuen. Luze aztertu dugu lan hori eta oso baliagarria iruditu izan zaigu beti. Eta hor esaten den bezala Euskal Herriak jasaten duen arazo politikoa ez da konpontzen destakamentoak bidaliz Norteko probintzietara edota polizia lokala lagunen eta auzoen pertsekuzioan inplikatuz. Arazo guzti hau politikoa da eta politikoak ez dira gauza, beren banidadeak medio, arazoa konpontzeko. Ez dute zezena adarretatik heltzen.
A.–Beste polizien sindikatuekin ze harreman dituzue?
E.–ERNE sortu zenean telegrama asko jaso genituen estatu mailan polizia berritu nahi zuten sindikalisten aldetik. Batzuk hitzaldiak ematera ere etorri ziren. Bisita batzuk ere egin dizkiegu... baina ERNEren sorreratik garbi izan dugu ez dugula inolako polizia sindikaturekin harreman formalik izango kolaborazio mailan, baldin eta ez badituzte oinarrizko puntuak onartzen, hau da, ERNErekin bat egin estatu espainoleko okupazio indarrak Euskaditik aldegin dezaten, eta, Ertzantzaren hedatzearen alde agertzea estatutoaren mugetatik ere gaindi
A.– Komunitate Autonomoko Udaltzainekin izan al duzue kontaktorik ERNEn integratzeko edo?
E.–Ez. Lege mailan ezberdin diren bi gorputz ezberdinen ardurak jaso beharko lirateke bat egitekotan. Baina hain da izugarria Ertzantza barruko konfliktibitatea! Izatekotan beste idazkaritza bat beharko litzateke horretarako ERNE siglen azpian.
A.–Kasu asketan ez al du Ertzantzak Udaltzaingoa ordezkatu honen konpetentziatan?
E.– Bere eremutik kanpo askotan ihardun du. Parlamentua benetazkoa balitz aktuazio asko esplikatu beharko lirateke. Ertzantza dagoen herri batean zerbait gertatu, telefonazo bat jo eta ertzainak ateratzen dira. Edozer gauza egin eta seguru alkatea eta zinegotziak direla azkenak gertatu denaren berri izaten. Jakin nahi nuke alkateek, kenduta hasierako bisita ofiziala, ba ote dakiten zenbat arma, zenbat lagun, ze egitaramu daukan herri horretan ezarritako Ertzantzak. Eta alkatea da herri bateko aginte bakar eta gorena, Cuerdak Gasteizen esaten duen moduan.
A.– Policia Nacional-a, Goardia Civil-a eta Ertzantza. Arazoak? Kolaborazioa?
E.–ERNEren batzarretan komentatutakoak, edota lankideek esandakoak ildo beretik doaz beti: ez da arazorik sortzen ze berehala konpontzen bait dira. Gorputz ezberdinen agertzea Ertzantzaren alde konpontzen da beti. Estatuaren indarren kontrako atentatu bat dagoenean beraiek arlo teknikoaz enkargatzen dira: leherketa etabar. Ertzantzak berriz atestatua egiten du: karretera... Zailagoa da informazio mailan seguruen dagoeneko eman den zenbait gauzatan sartzea. Estatutua erabat bete gabe dagoela eta, agian, ez dago konfidantza handiegirik elkarren artean.
A. - 'Zipaioa'k, 'De verde, de azul, de marrón un cabrón es un cabrón' bezalakoak entzuten dituzuenean, zer sentitzen da?
E.–Ea eta bakoitza nola harrapatzen duen. Bada erantzuten duenik "bai, baina ERNEkoa naiz". Edota aldrebes. Mobida batean neska baten atzetik zihoan ERNEko bat hala agindu ziotela. Neska gelditu, buelta eman eta 'Encima serás de ERNE' bota eta bukatu zuten karrera.
A.–Pertsona bezala kontraesan sakonak izango dituzue, esaterako, beltzez jantzi eta kargatu behar duzuenean...
E.–Unidade berezi horretan apuntatu zarenean gertatzen da hori eta antifazarekin joaten zara. Filosofo edo soziologoek Euskadiko giro eskizofrenikoa aipatzen dutenean kontutan hartu disoziazio horren puntu gorena ertzainen aktuazio bat dela. Ertzaina formazio gutxiko pertsona da askotan, erreflexio gutxikoa eta kortozirkuito grabeak gertatzen dira batzutan. Ertzantzan gertatu izan da suzidio deklaraturen bat eta estalitakoren bat ere.
JOXE MOLLARRI
Endika Etxeandia, ERNE sindikatoaren Idazkari Nagusia.
"Ke Pote" aldizkari jaio berria. Sarreran dionez "euskal gizarte demakratikoari onargarri egingo zaion polizi-eredu bakarra" defenditzen du ERNEk.
Eusko funtzionarioen gorputzarekin parekatzea nahi du ERNEk ertzainentzat.
27-29

GaiezPolitikaEuskal HerrPoliziaEuskal poliErtzaintza
GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaERNE
PertsonaiazETXEANDIA1
EgileezMOLLARRI1Politika

Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


Eguneraketa berriak daude