Zaborte kontrolatuak Lea Ibaia Kutsa Dezake


2021eko uztailaren 27an
Amorotoko zabortegiari buruz Udal Batzordeari elkarrizketa
Lea Artibairako Zabortegiaz, Lekeitioko Udal Batzordearekin
Zaborte kontrolatuak Lea Ibaia Kutsa Dezake
Arestian egunkaritan, Amorotoko lurretan egiten ari den Zabortegi kontrolatuari buruz berri batzuk agertu dira. Gai honi buruz eztabaida bizia dago eskualde honetan. Argitaratu diren informa zioak zehaztu eta argitzeko Udal Batzordearengana jo dugu.
ARGIA.–Nondik nora dator Zabortegi kontrolatuaren auzia?
UDAL BATZORDEA.– Dirudienez aspaldiko kontua da, guk ziurta dezakeguna da, Lekeitioko Udalera projektu hau 1987.eko Maiatzak 25ean heldu zela, eta dagoeneko obrak amaitu nahi direla. Lekeition bezala Lea-Artibaiko beste Udaletan ere gauza bera gertatu da, Amoroton izan ezik, Udal honek aspaldi eman zuen eta, amaitzeko diren obrak egiteko baimena...
A.–Beraz, Maiatza aurretik ez dira Lea Artibaiko herriak informatu?
U.B.–Ba ez, informaziotzat hartzen badugu Zabortegi kontrolatuaren projektua, eta projektua da Amoroton egiten dena jakiteko bide bakarra, aurretik ez da informaziorik egon. Zurrumurruak eta esamesak bai baina besterik ez. Horregatik garbi utzi nahi dugu, projektu honen inguruan egon den informazio publikorik eza eta izkutuko jokoa Foru Aldundi eta Amorotoko Udalaren artean.
A.–Zein da Zabortegi honi buraz duzuen iritzia?
U.B.–Beno, guk projektua eskuratu bezain laster, sakonki aztertu genuen ekologia eta osasun mailan jakitun diren teknikoekin eta agertzen diren huts eta irregularitate nabarmenekin txosten bat prestatu genuen, Lea-Artibaiko Udal eta Alderdi politiko guztiei bidali diegularik. Alde ilun eta huts guztien aipatzeak luze joko luke–inork informazio zehatzagorik nahi balu Udaletxean eskura lezake–baina nabarmenenak hauexek dira: Zabortegi kontrolatua Lea ibaira doan erreka bat ikutzen dago, lixibiatua–zaborrak usteldu ondoko ur kutsatuak–ibaira joateko arrisku handia dago, ur kutsatu hauen arazoa konpondu barik dagoelako eta jakina, Mendexak eta Lekeitiok Lea ibaitik hartzen dute edateko ura. Gogoratuko duzuenez; Prentsak duela hile batzuk agertu zuen, Igorreko Zabortegi kontrolatuan, lixibiatu eskape arriskugarria egon zela Arratia Ibaira, nahiz eta berri hau Foru Aldundiko teknikoek ukatu nahi duten.
Honetaz aparte beste akats batzuk dira, eragin edo inpaktu ekologikoaz ez dutela azterketarik egin, «taluden» azterketarik ez dago, Osakidetzaren txostena aurkeztu ere ez da egin, Lekeitioko Udal Arkitektoak beste zenbait akats ere planteiatzen ditu.
Dena den, gure kezkarik nagusiena «ura»rena da, Eusko Jaurlaritzaren Legedian ezinbestekotzat jartzen zabortegia bera, Saneamend sareagaz lotuta egotea, hau da Araztegi edo depuradora egokia duen Saneamendu sareagaz.
Indarrean egon beharko liratekeen Europako Ekonomia Elkarteko arauak gai honetaz hemengoak baino estuagoak dira eta Zabortegi honen projektuak erdiak ere ez ditu betetien. Europan hemen baino baldintz gehiago exijitzen delako... depurador bereziak, lurren azterketa sakonagoa, inpaktu estudio serioak eta abar. Projektu honetan ez daudenak, hain zuzen.
A.– Projektu honek behintzat, Zabortegi inkontrolatuen aurrean, alternatiba hobea eskeintzen du eta izango bide ditu bere alde onak, ez?
U.B.–Bai, egia da, Poru Aldundiaren ikuspegia, Zabortegi inkontrolatuez amaitu eta beste alternatiba berri bat eskeintzea da, baina irtenbidea ez zaigu egokia iruditzen, lehen aipatu arrazoiez aparte Foru Aldundiko teknikoek epe laburrera begirako planteamendua egiten dute, errentabilitateko ekonomiari lehentasuna emanez. Guk behin betirako alternatibak planteiatzen ditugu, ez partzialak eta ezta ere gure osasuna larriki hipoteka dezaketenak.
Gogor salatu nahi dugu, «política de hechos consumados» delakoa darabiltela Foru Aldundia eta Amorotoko Udalak Erlojuz kontra ari direla, Irailerako obrak amaituta edukitzeko,Lea-Artibaiko Udal gehienek obren geraketa erabakita dutenean. Hau al da aldarrikatzen duten Demokrazia? Udal gehienen kontra joatea?
A.–Zeintzu pausu ematen ari zarete zuen alternatibaren alde?
U.B.–Gure helburua lehendabizi Foru Aldundiak Lea-Artibaiko Udalik gehienen erabakia, hau da obren geraketa haintzat har dezala. Eta geraketare kin batera azterketa eta ikerketa sakon eta zentzuzkoak egitea aipatu ditugun hutsuneei irtenbide egokia aurkitu arte. Gure egoera honetan ere badira beste eskualdeak, Busturialdea, Durangaldea , eta abar, projektu berdinak geratu dituztenak.
Foru Aldundiak edo Foru Aldundiko teknikoek behinik behin, beren projektua dagoen moduan hartzen ez badugu hutsean geratuko garela mehatxatu gaituzte. Antza, tekniko hauen esku daude Foru Aldundiko erabaki politikoak.
A.–Zertan ari zarete hori horrela dagoela?
U.B.–Gu bide tekniko etá juridikoak jorratzen ari gara bai Lea-Artibaiko herrietan eta bai eskualdeka alternatiba orokorra planteiatzeko eta herriari informazio zehatza eskeintzeko.
Bestelako mobilizazioez aparte jardunaldi batzuk antolatuko ditugu hile honetan zehar «Hiriko Kondar Solidoei» buruz, zenbait geologo, injinari, mediku eta ekologok parte hartuko dutelarik.
Beharrezkoa iruditzen zaigu, Foru Aldundia erakusten ari den irrespontsabilitate eta mehatxu politikaren aurrean, gehi PNVren zinegotziren batek prentsan egin duen intoxikazio lanaren aurrean, gauzak argi eta garbi planteiatu eta argitaratu beharra. Ez gaude prest, politiko irrespontsable batzuren erruz, nahi eta nahi ez, eta agertutako arrazoien gainetik egin nahi duten sasiprojektu honegatik, gure urak kutsatu eta inguru giroa kaltetzen uzteko, gure etorkizuna hipotekatuz.
P. UNZUETA

Bizkaiko Foru Aldandiak informatu gabe aurrera Jo duela salatzen du Lekeitioko Udal Batzordeak.
20-21

GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaKutsadura
EgileezUNZUETA2Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude