"Goiart", Hutsuneari Alternatiba Emateko Asmoak


2021eko uztailaren 23an
Patxi Epelde eta Marisol Legorburu, "Goiart" artista ekarteko partaideei elkarrizketa
Goiherriko Artistak Batu Eta Ordiziako Erakustazokan Atera Dituzte Lehen Fruituak
"Goiart", Hutsuneari Alternatiba Emateko Asmoak
Santio bezperan festa usaia antzematen zen Ordizia eta inguruetan. Ohizko festa usaia baino sarkorragoa halere aurtengoa, zeren kolore gehingo edo zerbait berezirek bazen eta izango zen ondoko egunotan: "Goiart", edo izen horrekin bataiatu den engendroa, Goiherriko artisten bilketa.
Oker ez bagaude, hau litzateke Goiherriko lurretan horrelako muntaia bat sortzen den estraineko aldia. Bailara honetakoak artista gehienak, hirurogeitik gora denetara, beren lanak erakutsi dizkigute Barrena Jauregian, uztailak 28 arte zabalik egon den erakusketa zabalean, Ordiziako festen okasioa aprobetxatuz.
Pintura, marrazki, argazkiak zintzilikatu dituzte, eskulturak kokatu leku aproposetan, «happening» bitxi batzu ere proposatu dizkigute: balleta, poesia eta argazki ludikoak konbinatzea. Horrezaz gain, kaleko hormetan muralak dibujatu dituzte lan amankomunean eta ekintza hauek gauzatuko ziren hurrengo egunetan: dorre neumatiko ikusgarri baten eraikitzea, Frai Andresen estatuaren enpaketatzea, eta beste zenbait pintaketa ere
Festa Ofizialen Alternatiba Izan Nahi
Festak pil-pilean, eta Gaztetxekoek gutxiago ez direla ondo aski frogatu da. Gazteek ere parte hartu dute Goiart delakoan eta hortik aparte beste zera hauek eratu dituzte: herriko eta inguruetako txirrindularien bueltaxka, eskalada ikuskizuna, Sebastopoleko Titiriteroen eskutik ."Triki-punk"a «Hor-Bizia» fanzinearen 3. alearen aurkezpena, zinema aide librean, gaueroko rock kontzertuak, «Pilindrajos-Bai»koen musika eta panpinak... Udalak eratutako festen alternatiba izan nahi luketenak.
Berri hauek zirela eta Goiart delakoaren bi partaide eta aldi berean eratzalle sutsuenengana jo genuen. Patxi Epelde eta Marisol Legorburu lirateke hauek. Lanean ari ziren etengabe, azken mementuetako presarekin, eta ia beti gertatzen den legez betiko bi edo hiru lagunen gain zegoen ardura guztia. Elkarrizketarena ere haueri tokatu zitzaien sortean, boleto guztiak bait zituzten.
ARGIA.–Egia esan, ez dakigu nondik has gaitezkeen, hainbestetarako aukera dago...
PATXI.–Aurrenekoz erakusketa zabala, bere garrantzia baduena, zeren oraingo hau arte, ez da ezer egin Goiherri mallan. Honelako tamainoko lehen mobida da behintzat. Artistak elkartu gara, azkenekoekin hirurogeitik goraraino, hori izango litzateke bultzatu dugunaren ardatza: erakusketa. Hemen artista ospetsu eta ez hain ezagunak ere hartu dute parte. Zerrendan, M.P. Arrugaeta, Irene Lafitte, J.M. Telleria Quilez, F. Landa, Beristain, I. de Joanes, M. Arana, M. Sukia, I. Lekuona, B. Idiakez, A. Arano, J. Soto, J. Rodriguez J. Ayesta... besteak beste. Denon izenak ez ditugu gogoratzen, gutaz ere ja ez gara akordatzen, eta hori tartean gaudela... Esan genezake Goiherrin diren artista guztiak izan dutela erakusketa honetan bere lekua eta aukera.
A.–Beraz, zein izan da zuen asmoa, ahalik eta artearen eremu gehienetako lanak jendearen aurrean jartzea?
P.–Bai, eta ahal den neurrian egin dugu hori. Gertatzen da, ez dela guztiz bete gure nahia, ez da posible izan ze diru aldetik nahiko eskas ibili gara, gainera, lehenengo aldia izaki topaketa hau ezezaguna da.
A.–Badirudi Goiherrin badagoela artistarik, baina halaber, badirudi kanpora irten behar dutela zerbait egin nahi badute. Honelako erakusketa kolektiboren beharra presisokoa zen, ezta Marisol?
M.–Ikusten genuen Goiherrin bazirela pintore eta beste, baina oso sakabanaturik zebiltzen, eta bestela ez zegoen ezer. Kultura aldetik hutsune ikaragarria dago eta zenbait ekintza pertsonai baino ez dira egiten. Orain bai, aurreko urtean bi edo hiru pertsonen arteko erakusketetatik oraingo honetara pausu galanta dago. Batu garenez beste helburu batzuren bila joango gara.
A.– Honelako mugidak nolabait finkatzen badira edo kontinuitate bat hartzen badute, zeintzu izango lirateke helburu horick, aldizkari, eskola, edo tertuliaren bat?
M.–Orain arte planteatu ditugunak betetzen ari zaizkigu. Hemendik aurrera ikusi beharko da, urtean osoan zehar biltzen eta hitz egiten segitzeko asmoa dugu eta ahal baldin bada datorren urtean aurtengoa hobeagotu.
A.–Zaila egin zaizue lehen harri pausu hau ematea?
P.–Benetan zaila izan da. Baina isolamendua apurtu beharra zegoen eta zerbait lortu dugulakoan gaude. Hau finkatu eta gutxienez urtero horrelako muestratxoa eta beste aktibitateak egitea litzateke ideala. Beste bailaretan zerbait berdina egiteko akuilu balitz, ba hobe!
A.– Gaztetxeko gazte jendearekin ze harreman izan dituzue, parte hartu omen dute Gaztetxe bezala.
M.– Oso onak. Adibidez kaleko muralak egiterakoan kriston giroa sortu da, jende bat harriturik ibili dela esan dezakegu.
A.–Udalaren dirolaguntza eskasa izan dela aipatu duzue.
P.–Bai, beno, materialetarako bakarrik jaso dugu laguntza, eta egia esan, uste dugu hain gauza serioak ez zituztela gugandik espero. Azkenean beti gertatzen dena, pixkabat aprobetxatzen dira eta ez dakigu merezi zutena baino gehiago ez ote diegun eman. Azken finean, kojonudoak gara...
A. - «Goiart» izenari dagokinez, Goiherriren herria inondik ez da ageri.
P.– Hor kuestionatzen hastekotan «Art» kuestionatu beharko litzateke. Pretentzioso samarra izango da, akaso ez; izena aurtengoarekin erreko da, horrek ez du ajolik, mobida honen mamia noizean behin bilerak egitea, tertuliak eta projektuak burutzea litzateke, eta ea ze emaitza ematen diren.
A.–Tratamendu berezirik eman zaio euskarari, Ordizialdetik atzeraka dabil hau, ezta?
P.–Hala dela esango nuke, baina gurea batik bat istorio plastikoa denez gero ez diogu tratamendu berezirik eman.
A.–Presisoki ofizialitate bila ez zoazte, ezta?
P.–Ez, baina, ojo! Muestra honen finkaketa lorturik ikusi nahi genuke, urtero-urtero, hori gutxienez. Gauza berriak ikertu eta honuntz ekarri...
M. - ...Bizia izan behar luke eta urtero diferentea, sorpresa emango lukeena eta urte batetakoa hurrengoan kopiatzea ebitatuz. Gogoekin datorren jendearentzat lekua egitea da gure desioa, itxi gabe, inor marjenean utzi gabe. Gaztetxeko jendea enerjia askoekin inguratu zaigu, katxondo batzu dira, makina bat ideia berri aportatu dituzte; gu ere harriturik geratu gara, eta "jendea astotik erortzeko" baliogarria izan da.
A.–Pintzelak hartu eta kalera irtetzeak zer suposatu du?
P.–Jendeek Kapilla Sixtina edo horrelako zerbait espero zutela, ba hain zuzen, hori ere egin dugu. Toma! Ez, ez da hori, giro berezi baten bila gindoazen eta sortu delakoan gaude, jendea gelditu egiten da, begiratzen du, oso dibertigarria da, besterik ez genuen nahi, ez genuen nahi beste munduko emaitzarik, eta jendeak zioenak ez gaitu baldintzatu.
A.–Beste bailaratakoekin harremanetan jarriko zarete?
P.– Noski. Geure txilborrari begira ez gara geratuko. Bai, honuntz kanpoko jendea ekarri eta gureak kanporatu, horiek dira asmoak.
A.–Nola hartu ditu Goiherriko jendeak, honelako prestaketa suposatu eta azkenean, begibistan azaldu diren lanak?
M.– Jendea ohitu egiten da. Beste hainbat gauzetara ohitu den gisara esperientzia berri hauetara ere ohitzen doaz. Gure gustokoa egin eta jendeari ere gustatzen bazaio, konforme.
A.–Ze ondorio atera dituzue, hutsunea bete da nolabait?
P.– Beno, hutsuneari alternatiba eman zaio, ezin genezake esan kultura ofizialaz ez kutsatzeko alternatiba bat jarri dugunik, zeren alde horretatik ez bait zegoen ezertxo ere, mugida ofizial txarrenik ere ez da izan sekula santan Goiherriko paraje hauetatik, horregatixe beraz, hutsunearen alternatibarena.
J.M. ARANO

Goiherriko jendeak Kapilla Sixtina nahi; eta artistek baita eman ere!
58-59

GaiezKulturaArteaPinturaTaldeak
GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakEPELDE1
GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakLEGORBURU2
PertsonaiazLEGORBURU2
PertsonaiazEPELDE1
EgileezARANO1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude