Maria Luisa Irizar: "Afizio Handia Behar Da Atletismoan Segitzeko"


2021eko uztailaren 20an
Maria Luisa Irizar korrikalariari elkarrizketa
Maria Luisa Irizar: "Afizio Handia Behar Da Atletismoan Segitzeko"
Andoaindik gora, mendi-bidea hartuta aurkitu dugu "Garro" baserria. Etxe txikia, harri zaharrekoa eta lore ederrez apaindua. Irrifartsu jeitsi zaigu Maria Luisa txandalez jantzita. Atarian, mahai baten inguruan, arin arin hasi zaigu hizketan. Galdera bota, erantzun, eta laister jartzen zaigu irrifar batez hurrengoaren zain. Marathoian eta 20 kilametrotan Espainiaio txapeldun izanik esne partitzen eta etxekolanetan jarraitzen du. 23 urtetan makina bat kopa eta medaila bildu arren etxean, beste hiru edo lau urtez korrika segitzeko asmoa dauka. Orain, Abuztuaren bukaeran Erroman jokatu behar duen MundukoTxapelketa prestatzen ari da.
GALDERA: Fondo egiten duzu batez ere. Karrera luzeak.
ERANTZUNA: Bai. Gauza luzeak batez ere. Pista ere egiten dut eta neguan cross ere bai. Baina gehienbat ondoen erantzun dudan gauza luzean izan da.
GALDERA: Horretara jarri zarelako edo...
ERANTZUNA: Bueno, bai. Gero baita ere diru alderditikan. Guk ikusten dugu motxean ibilita ez daukagula ezer ere. Ez daukagula inolako laguntzarik. Luzean berriz badaukagu laguntza piska bat.
GALDERA: Ze diferentzia dago motxean eta luzean?
ERANTZUNA: Egia esan, ni pistan ibili naiz zergatikan komeni zait piska bat belozidadea hartzea. Gero crossean ba muskulatura eta pittin bat indartzeko. Gero hasi nintzen marathoian beti esan izan didatelako luzerako gehiago balio dudala. Hasi hortik egin nintzen. Baina gero jada, urteak pasa haina, entrenadoreak esaten zidan inongo laguntzik, diru aldetik eta, ez daukadala ez pistan, ez crossean ez inon. Ba, Eusko Jaurlaritzak piska bat laguntzen zigun luzerako atera ginenoi. Marathoian ere bai.
GALDERA: Zergatik hori?
ERANTZUNA:Oso diferentea da. Jeneralean hamar hamaika urterekin hasten zara korrika eta hasten zara belozidadea egiten. Gero ja, belozidadea nola bukatu egiten den, iristen da momentu bat belozidadea bukatu egiten zaizula, hor 28 bat urterekin hasten zara ja luzerako. Baina nik egin dut aldrebes. Gaztetikan hasi naiz luzean. Luzerako balio dudalako eta laguntza gehiago dudalako.
GALDERA: Gero belozidadea hartzeko pistan. Ze luzeretan ibiltzen haiz?
ERANTZUNA: Pistan saiatzen naiz. Pistan egiten dut 1500, 3000, 5000 eta 10000.
GALDERA: Dena kasik.
ERANTZUNA: Ehun metroak eta horrelakoak kenduta bai. Gero crossean ere lau kilometro, bost kilometro... segun eta nola jartzen diguten.
20 Kilometrotan Aritzen Naiz Gustoen
GALDERA: Eta denetan ibiltzen haiz ondo...
ERANTZUNA: Bai, bai, bai. Eta gero luzean 20 kilometro eta 42. Baina gustokoena 20 kilometrotakoa dut.
GALDERA: Sariak eta mordo bat jasoko hitunen...
ERANTZUNA: Bueno. Jeneralean kopak eta medailak ematen dizkigute. Ba... orain bai. Orain piska bat diru asuntuan. Kopak eta gutxiago eta diru asuntuan laguntza gehiago.
GALDERA: Zein izan ditun irabazitako garrantzitsuenak?
ERANTZUNA: Hemen atera ditut inportanteenak. Euskadi mailan eh! Bai, bai, bai, bai. Kanpoan ere izandu naiz. Baina neretzako gustokoenak, rekord aldetik eta dena, hemen atera ditut.
GALDERA: Nahiko kopa izango dun gordeta...
ERANTZUNA: Kopak larogeita hamabost bat izango ditut etxean gutxi gora behera. Medailak ere berrogeita bost bat edo horrela. Gero txapela batzuk eta ere bai. Gero hasten zaizkizue ba, ez dakit, arreorako maindireak ematen, sobrekamak, radiocassetak eta horrelako gauzak. Gerorako zerbait balio dizutenak.
GALDERA: Ilusio gehiago egiten al dute horrelakoek?
ERANTZUNA: Bai, ilusio gehiago egiten digute. Bestela, kopak zertarako ditut? Hortxe ditut denak bazter batean. Garbitzeko lana besterik ez! Hala izatea. Ilusioa izaten da. Baina momentuko ilusioa, besterik ez.
GALDERA: Laguntzen al du Eusko Jaurlaritzak?
ERANTZUNA: Eusko Jaurlaritzan, laguntza bat emateko eskatzen ziguten Munduko Txapelketan hamasei lehendabizikoen artean sartzea edo bestela titulo de Campeón de España eskatzen digu. Hori izanez gero orduan ematen dizute laguntza bat. Neri, joan den urtean, eman zidaten hirurehun eta berrogeita hamar mila pezetako laguntza. Aurten seguruasko emango didate haundia. Handia da zazpirehun mila pezetakoa edo horrela. Seguruasko hori lortuko dut aurten.
GALDERA: Espainiako txapeldun haiz.
ERANTZUNA: 20 kilometrotan eta 42tan, bietan. Joan den urtean, Donostian, Espainiako rekord-a egin nuen Pilarica egunean. Gero otsailean, Sevillan, Espainiako titulua lortu nuen marathoian. Eta orain lortu dut berriro hogei kilometrotan.
GALDERA: Hurrengo helmuga?
ERANTZUNA: Orain ja mundialetara. Ja minima egin dut mundialetarako. Eskatzen zuten 2 ordu eta berrogei minutu. Nola daukadan 2 ordu eta 38rekin bada... ondo.
GALDERA: Kanpoko jendearekin eta...
ERANTZUNA:Oso ondo eramaten gara.
Atzerrian Laguntza Gehiago Daukate
GALDERA: Ondo eramateaz gain, diferentziak eta nabarmenduko dira.
ERANTZUNA: Ez pentsa. Ikusten dugu berak gu baino askoz ere hobeto preparatuta daudela. Berak ere laguntza gehiago jasotzen dute guk baino eta beren bizia erabat hortik bizi dute. Jan, lo eta entrenamendua, besterik ez dute egiten. Ez da guk bezala. Guk batzuk ba, askok daukate lan postu bat edo, eta hau afizio ibiltzen dute, atletismoa.
GALDERA: Hik gustoko izango hunake horretara bakarrik jartzea?
ERANTZUNA: Ez, ez, ez. Ni baserrian gustora nabil egia esanda. Hau guztia (baserria eta ingurua seinalatuz) ezinezko litzateke.
GALDERA: Entrenatzeko ere hemen ibiltzen haiz.
ERANTZUNA: Hemen ibiltzen naiz, bai. Hemen mendi bidea hartu eta mendi bidean ibiltzen naiz.
GALDERA: Pistarako entrenamendu berezia?
ERANTZUNA: Pistarako, ez pentsa: Komeni izaten da zelaian ibiltzea. Batzutan joaten gara pistara bertara, Anoetara. Egiten ditugu serie batzuk... edozer gauza. Piska bat ohitzeko. Baina jeneralean hemen zelaian ibiltzen gara.
GALDERA: Afizio aldetik eta, nahiko jende gutxi joaten da atletismoa ikustera, ezta?
ERANTZUNA: Bai. Bueno, nik ikusten dut, Espainia mailan esango dizut, oso jende gutxi. Oso jende gutxi, oso animazio gutxi. Madrila edo Bartzelonara joaten banaiz ia inor ez. Hemen sikiera, Lasarte batean crossean, nahiko jende izaten da. Donostiako marathoian ere jendea erruz. Bide guztian lagunduz eta horrela. Atzerrian berriz bai. Kanpoan jendea erruz ikusten da. Espainia mailan ez.
GALDERA: Hainbeste sari lortu ondoren, normal ibiltzen al haiz hemen?
ERANTZUNA: Etxean eta normal, baina kalean eta desastre, zergatikan edozein momentutan jeisten naiz edozein enkargu egitera eta jende guztia autografoak eskatzen eta hasten zait. Haurrak batez ere. Orduan saiatzen naiz goizean garaiz jeitsi, esne partitu, enkarguak egin eta etxera. Hemen baserrian egiten dut lana, kalera jeitsi gabe.
GALDERA: Entrenadorea autatu den lehenago. Ze ibiltzen zarete, koadrilaren bat entrenatzen ala bakarrik aritzen haiz?
ERANTZUNA: Andoainen ni bakarrik ibiltzen naiz. Entrenadoreak berak ematen dit nere entrenamendua. Egunean bertan zer egin behar dudan. Orduan hemen egiten ditut. Gero astean, astearte eta ostegunetan, Hernanira joaten naiz. Han ekipoarekin eta ja serieak egiten ditugu elkarrekin. Baina footina eta hemen, bakarrik. Han astean bitan ibiltzen gara. Gimnasia egiteko, serieak egiteko...
Entrenamenduae Gogorra Izan Behar Du
GALDERA: Entrenamendua gogorra izango da noski.
ERANTZUNA:- Gogorra, gogorra izan behar du. Nahi diogu rodaje bat hankari eman, muskulatura eta piska bat askatzeko. Ordu ta laurden, ordu t'erdian horixe egiten dugu. Han berriz dena izaten da belozidadea.
GALDERA: Eta konpentsatzen al du hain gogor aritu beharrak?
ERANTZUNA: Ez. Egia esan ez. Futbolean eta bai, baina atletismoan ez. Ekipo guztian zerbait kobratzen duena ni bakarrik nago. Hogeita bost bat lagun izango gara mutil eta neska. Eta egia esan jendea dabil afizioagatik. Piska bat deportea egin eta horrela debil jendea. Afizio handia behar du horrela segitzeko! Erruz.
GALDERA: Hik badaukan hori.
ERANTZUNA: Bai. Badaukat. Ezin utzia. Ezin utzia.
GALDERA: Eta biltzen da jendea ekipoa egiteko eta?
ERANTZUNA: Gero jende asko, ekipoan bertan, drogan munduan sartuta ibili direla eta orain uztea erabaki dutela eta, orain etorri dira piska bat praktika egitera eta korrika egitera gurekin. Alderdi horretatikan ere jende asko dago. Piskanaka hasi dira. Gurekin probatu dute eta orain nahi dute pistan ere piskat probatzea. 1500ean probatu dute eta beren gorputzak animatzen dihoaz. Ikusi dute beren markak eta mejoratzen ari direla. Orain nahi dute parte gehiago hartzea konpetizioetan eta. Berak ikusiko dute. Ikusten badute marka politak lortzen dituztela, orduan laguntzak izango dituzte.
GALDERA: Hemen, zelaian, entrenatu eta gero nola moldatzen haiz asfalto gainean
ERANTZUNA: Bueno, nik jeneralean egiten dut entrenamendua hemen, mendi bidean. Baina gero astean behin Hernanin, karrera ez baldin bada ere test bat egiten dugu. Eta orduan kerreteran egiten dugu dena. Prueba bat da, karrera balitz bezala, ikusteko gorputza zer moduz dagoen eta zer moduz doan preparazioa. Orduan ikusten duzu belozidadea falta zait, fondo gehiago falta zait edo zer falta zaidan. Hor egiten dugu. Bihar izango da 30 bat kilometro seguruasko Aterako naiz Hernanitik eta Donostiara joanga naiz. Dena kerretera. Orduan gorputza ohitu egiten da. Hankak eta ohitu egiteri dira.
GALDERA: Hala ere salto handia egongo da menditik kerreterara...
ERANTZUNA: Kriston saltoa dago bestela. Askotan zain-tiratuk eta erretiratu igual. Asfaltoa oso gogorra da. Askotan tendinitis bat, edozer gauza gerta daiteke. Ni hasi nintzenean hori gertatzen zitzaidan. Hasi ginen ohitzen belarrean eta horrela. Dena biguinean. Hasi nintzen konpetizioan marathoiak korritzen eta tendinitis hamendikan eta handikan. Ezin. Eta geratu egi behar. Gero hasi ginen piskat karretera probatzen, piskana piskana... Kontutan hartu zapatilek ere asko esan nahi dutela baita ere.
GALDERA: Alde horretatik mejora dexente izan da azken urte hauetan, ezta?
ERANTZUNA: Bai, bai, bai, bai. Nik orain kontratua daukat etxe batekin eta berak ematen dit materiale guztia. Hasi nintzenean neronek erosten nituen zapatilak. Orain berriz dena ematen didate. Alde ederra dago! Guk erosten genituen zapatilak normalak ziren, korriente horietakoak, 3000 pezetakoak eta horrela Orain berri ematen dizkigutenak hamahiru, hemezortzi mila pezetakoak eta horrela dira. Propio horretarako preparatuta direnak. Alde ederra dago! Arinagoak... Lesio aldetik ere hobeto...
GALDERA: Eta orain zertan ari haiz?
ERANTZUNA: Orain ari naiz preparatzen Erromakoa. Mundialak ditut. Entrenamendua hiru hilabete lehenago hasten da. Lehendebiziko hilabetea izaten da mantso mantso entrenamendurako. Gero ja azkenenengo bi hilak hasten dira egunero egunero goizean eta arratsaldean entrenamenduak. Sakrifirio handia behar du marathoia korritzeko. Parientzia ere handia behar da.
Iñaki Uria
35-39

GaiezKirolaAtletismoa
PertsonaiazIRIZAR1
EgileezURIA3Kirola

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude