"Hertzainak", Konplexu Gabeko Istorioak Kontatu Nahian


2021eko uztailaren 23an
Josu Zabala, "Hertzainak"eko partaideari eta Ruper Ordorika, "Hertzainak"eko ekoizleari elkarrizketa
Bingen Mendizabal Eta Ruper Ordorika, Partaide Eta Ekoizle Berriekin, Hirugarren Diska Grabatzen Ari Dira «Elkar»Erako
"Hertzainak", Konplexu Gabeko Istorioak Kontatu Nahian
"Hertzainak" taldeak "Elkar"ekin fitxatu eta hirugarren diskoren bila doazela enteratu garen bezain pronto, diskaetxeak Lasarten dituen estudioetara abiatu gara, eguerdi sargortitsu batek utzi zigun parada baliatuz.
Taldeko liderra den Josu Zabala, eta Ruper Ordorika ekoizle berriarekin hitzegin dugu iraganaz, orainaz eta udazkenaldea argitaratuko duten plastikoaz. AspalditxotIk etengabe entsaiatzen ari direla jakin dugu, eta prexipitazioan erortzeko arriskurik ez dutela nahi ere. Azkenean elkar hizketa moztu beharra izan dugu; rockaren erro eta mila gauza enroilante gehiago ezingo ditugu kondatu oraingoan baina horren truke hor doa primizia hau.
ARGIA.–Nolakoa izango da datorren diska? Hitzegin ezazue projektu berri honetaz.
JOSU.–Oraindik goiz samar da diskaz hitz egiteko. Pentsatzen dut prestatzen ari garen diska hau definitiboa izan behar duela gure karreran, ze orain arte oso lan irregularrak egin ditugu. Ustez, orain arte egin ditugun lan guztiak gaindituko ditugu, teknika aldetik, eta diska dexentea ateratzea espero dugu.
A.–Zailtasunik aurkitzen ari zarete projektu hau gauzatzeko ala dena ongi doa?
J.–Ez da erraza ale zailagoa. Asuntoa da zure diskarekiko lotura noraino eramaten duzun. Diska honetan malla hobeagotara igo nahi dugu.
A.–Orain Ruperrekin sartuko gara: nolatan sartu zaigu Ruper «Hertzainak» taldearen ekoizle?
RUPER.–Nik dakidala egin dira horrelako lanak hemen, baina kasu bakanetan, zeren produzitzearena hitz haundia da; hemendik kanpo produktorea derrigorrezko pertsonala bat da diska guztietan, eta geroz eta garrantzi gehiago ematen zaio alde horretatik. Hitz bitan esan da, uste dut nik egin dezakedana hori dela: beharbada, esperientzia, gusto piska bat aportatu nire ikuspuntutik, baina ez daukat produktorearen lan zehatzik. Duela urte asko jo nuen Josurekin eta ustez Hertzainak, talde bezala, oso ondo ezagutzen dut. Horregatik harrera ona eman nion ideia honi. Bestetik, ba dugu joera hori, soinu berdintsurako zaletasuna... baldintza guztiak betetzen ditugu.
A.–Soinua hobetzea da helburuetariko bat. Elemendu folklorikoak edo ildo horretatik doazenak sartuko dituzue aurreko diskan bezala?
J.–Bigarren diskan ez genituen sartu elemendu folklorikoak; kantu zahar bat atera genuen, bai, single batetan; horretatik aparte rockanrol hutsa egiten genuen. Honetan ere egongo da elemendu folklorikoren bat baina ez aurreko diskaren antzera eta ildo horretatik ez da joango.
R.–Nik uste talde gutxi egongo direla hauen baldintzekin alde horretatik rokanrolean. Halako kasualitate batez edo, elkartu zaretelako rock-ean adituak eta nonbait tradizioa ere ezagutzen duzuenak. Bide hori izugarri gustatzen zait, eta gainera erakusten da bata ez dagoela bestearen kontra.
J.–Ruperri eskatu genionean diska honetan sartzeko, gure kritikorik serio eta onena izango zelakoaren komenzimendu osoa geneukan. Honelako pertsona baten laguntza ezinbestekoa da. Zeren zu hain sarturik zaude ezen ez zarela konturatzen gauza askotaz, ongiegi dakizulako. Hain zuzen ere akats horietan ez gara erortzen Ruperrek laguntzen gaituela. Kanpotar baten eritzia, konfiantza dagoenean eta oso kritiko denean beti ere oso baliagarria da.
A.–Gaiak badituzue, kantuak landu eta eginak daude?
J.–Baseak eginak daude, azken jantzia falta zaie...
R. - ... Ikuituak, agian denbora batean luzatuko zaigu, estudioko lanak direla eta, baina alde honetatik aurreraturik dago ia dena.
A.–Aldaketarik bada, sasoian zaudete?
J.–Sasoi onean gaude, agian inoiz baino hobeagoan, ze bigarren diska grabatu genuenean sikologikoki oso gaizki genbiltzan, prolema asko izan genituen, Tito-ren istripua eta abar. Taldearen morala ez zegoen bere puntuan orain bezala. Iazko roilo txarrak ahaztuta direla uste dut ia eta taldea inoiz baino hobeto ari gara funtzionatzen, bai banan-bana bai batera. Taldean beste elemendu bat 'kolatu' zaigu: gurekin askotan kolaboratu duen Bingen Mendizabal (bibolina eta tekletan). Guk nahi genituen baldintzak betetzen dira, oso lasaigarria da eta esan dezakegu nahi genuena ari garela egiten.
A.–Orain arteko letretako istorioak bezain esanguratsuak izango al dira honoko honenak?
J.–Ahalegintzen gara gai berriak ikuitzen. Bigarren diskan erreakzio txar bat izan genuen, oso umore txarreko istorioak kondatzen genituen, autentikoak. Umore txarrez genbiltzen, horrelakoak ginen. Lehen diskaren tema batzuk jendeak nola hartu zituen ez zitzaigun batere gustatu eta horren kontrako erreakzioa izan zen. Mementu honetan iruditzen zaigu jendearen eritzietatik pasatu egin behar dugula, eta ez dugula gaizki hartu behar jendeak dioena.
A.–Orduan, zuen gustora eginez gero lasai zinatekete?
J.–Noski. Ez dugu errepikatu behar tematika aldetik, ahal den neurrian. Arriskatu egin behar da, ze Euskal Herrian oso "revival" gutxi egiten da edo rockanrol era gutxi ematen da, baina letra erak are gutxiagoak dira. Kanpo itxiagoa dela dirudi. Konplexu gabeko istorioak kondatzen ditugu, kaleko istorioak. Hik zer uste duk, Ruper?
R.–Zenbait lan egina edukiz gero ofizioa hartzen dela, norberak begiratu egiten diola aurretik eginari, eta gaindituz joaten zarela. Gaien aldetik "Hertzainak" taldea ez da erre eta hor topatuko dituzue kantu politikoak eta beste. Kantaren bat oso politikoa izango da.
J.–Beste batzu berriz intraszendenteak neurri batean. Istorioen «collage» bat izan daiteke, kanta desberdinak.
A.–Esan da gai serioak bota zenituztela eta jendeak txantxetan hartu zituela, eta alderantzizkoa ere gertatu dela, ze konklusio atera daitezke?
J.–Jendea, gu ikustera joatean, ondo pasatzera doa eta kitto. Batzuk, agian, politika egitearekin nahasten dute. Gehiengoa izerdia ateratzera doa, edatera, «gora Euskadi eta apurtu bokadilo», besterik ez. Ulertu behar da espektakuluan gaudela eta jendea dibertitzera doala, askotan jakin gabe zerekin dibertitzen den. Norberak bera lasaitzeko eran interpretatzen du egiten duguna, kontzientzia moldatzen du. «Euskadi Tropikal»aren istorio hura «tripi» txar bat izango zen ia-ia.
A.–Nola ikusten ditu kanpoxeagotik istorio hauek Ruperrek?
R.–Hitz bietan esateko oso konplexua da. Identifikaziok sortzen dira jendeengan, eritzi horiek behar izaten dute denbora mugitzeko jendearen baitan. Donboraren poderioz nik uste gauza horiek argituko direla, zer zen txiste eta zer serioa. Berri-zaletasun eta modak izan du hor bere eraginik. Gertatzen da kantuen ideia mezu laburra eta erraza dela, rockanrolaren ezaugarri bat dela. Hauek ere erabili zuten lehen diskan. Nik ez diot ezer txarrik ikusten. Garrantzitsuena estiloa da, horrekin dena esanda dago, esateko erak ez dira agortzen, denborak esango du "Hertzainak" taldeak estilo berrikuntza bat ekarri zuen ala ez. Txisteak eta horiek beste asunto haundiagoen erakusgarri argiena dira. Talde honekin, eta beste batzurekin ere, garbi dago herrietako kantuen zirkuitoak piztu zirela, dinamika haundi bat sortu zela. Orain ailegatu da ordua talde hauen artean dauden desberdintasunak ikusteko, eta bakoitza nondik joan behar duen jakiteko.
A.–Zer suposatuko du zuentzat datorren diska horrek?
J.–Roilo komerzialetatik at, lan dexente bat egin dugula jakitea lasaigarria izango zaigu. Gure ikuspuntutik, taldeko erizpideak eta batez ere talde lanaren erakusgarria izan behar du, ondo grabaturik eta hobeto entzungo dena.
A.–Honetatik eta honetarako bizi zarete, zer aurpegira jaurti eta zer aportatu nahi diozue gizarteari?
J.–Aportatu? Ezer ez. Hemen inork ez du lan egiten ez merke ez eta doan. Lapurtu, lapurtu! ahal dugun guztia.
J.M. ARANO

Josu Zabala larrean, esku-soinuarekin, eta Gari kantaria, normalean Josuk jotzen duenari ekinez.
"Hertzainak" taldeak hirugarren diska honekin marka jarri nahi du bere ibilbidearen barruan.
46-47


GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakHERTZAINAK
PertsonaiazORDORIKA1
PertsonaiazABALA6
EgileezARANO1Kultura

Azkenak
Elektrizitate kontsumoa geldituta dago Espainiako Estatuan 2004ko mailan

Espainiako Sare Elektrikoak jakinarazi berri du ekaineko elektrizitate kontsumoa zein izan zen Espainiako Estatuan: 19.422 gigawat orduko. Hau da, 2004ko datuaren oso antzekoa: orduan 19.384 gigawat izan ziren.


Bilboko genero-indarkeriagatiko epaiketetan kolore bereizgarriak jartzeko neurria ezabatzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Bilboko bi Epaitegiek neurri hori onartu dute. Bilboko epaile dekano Aner Uriartek neurria emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko helburuarekin hartu dela esan du, baina Bilboko Abokatuen Elkargoak salatu du kolokan jartzen dituela ikertuen... [+]


Menditik hirira: zer ezkutatzen digu Pirinioetako sendabelar saltzaileen lanak?

XIX. eta XX. mendeetan ohikoa zen hiri nagusietako kaleetan ikustea janzkera tradizional ikusgarria zuten emakume batzuk, sendabelarrak saltzen. Ansotarrak ziren, Aragoiko Ansó ibarrekoak. Erakusketa batek haien historia kontatu digu, eta bide batez azalerazi du atzean... [+]


2024-08-30 | Gedar
Pertsona migratuen deportazioaren alde agertu da Pedro Sanchez

"Migrazio zirkularra" sustatu nahi du PSOEren gobernuak, langile batzuek behin-behineko hainbat lan egiteko migra dezaten Espainiako Estatura, eta gero euren jatorrizko herrialdeetara itzul daitezen.


Talgo erosteko eskaintza kenduko du Ganz MaVag talde hungariarrak

Ganz MaVag-ek adierazi du ez diola uko egiten etorkizunean tren-enpresa erosteko beste eskaintza bat egiteari. Talde hungariarraren ekintzari esker, Talgok eskaintza berriak entzun ditzake.


2024-08-30 | ARGIA
Polio txertaketa igandean hasiko da Gazan

Igandean hasiko dira polio txertaketa egiteko su-etenak, goizeko 6:00etan hasi eta 15:00ak arte. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eman du operazioaren berri eta bederatzi egunetan hiru esparrutan emango da: iparraldean, zentroan eta hegoaldean.


Amezketako paper fabrikako langilearen heriotza salatu dute

30 urteko behargina hil da Amezketako (Gipuzkoa) paper fabrikan. Ibarra Argi Lanak enpresak azpikontratatuta zegoen. Elkarretaratzea egin dute ostiralean, 11:00etan, gertatutakoa salatzeko. 2024an hil den 38. langilea dela adierazi du LABek.


2024-08-30 | Axier Lopez
Espainiar eta britainiar kolonialismoaren arrastoak ezabatzen hasi da Trinidad eta Tobago

Karibeko bi irletan kolonialismoaren loriarako dauden monumentu, iker eta izendapenak ezbaian jartzen hasi dira herritarrak eta gobernua. Lehen pausua eman dute agintariek eta erabaki dute herrialdearen armarritik Cristobal Colonen lehen espedizioaren hiru karabelak kentzea.


2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


Eskoletan eduki sexualeko irudi faltsuak zabaltzen ari direla salatu dute Hego Koreako feministek

Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.


Europako Mugikortasun Astea irailaren 16tik 22ra egingo da Iruñean

Iruñeak bat egiten du irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra eta espazio publiko partekatuari buruzko hausnarketa sustatzeko diseinatutako jardueraz betetako programa batekin. "Konbinatu eta mugitu"... [+]


2024-08-29 | Sustatu
Suitzan diote: Diru publikoa, kode publikoa

Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez,... [+]


2024-08-29 | Gedar
Aurrekontuetan aitortutakoa baino are handiagoa da Espainiako Gobernuaren gastu militarra

2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.


Eguneraketa berriak daude