Mikel Lejarza: "Irrati Elebiduna Egiteko Dago,'


2021eko uztailaren 23an
Mikel Lejarza, ETBko programa zuzendariari elkarrizketa
ETB-Ko Programa Zuzendari Izendatu Berria Dute
Mikel Lejarza: "Irrati Elebiduna Egiteko Dago,'
Aldaketa garaia omen da, eta ElTBn ere halako berriak datozkigu. Josu Ortuondok ETBko zuzendaritza berriztatu du, orain Mikel Lejarza Bilboko Eusko Irratiko arteztailea ETBko programa zuzendari egin dute.
Mikel Bilboko igorlearen buru izan da sortu zenetik, eta joan orduko balantze txiki bat egitea nahi izan dugu, eta baita ETBrako dituen asmo berriak igerri, baina azken hau ezinezkoa izan zaigu. Mikelek ez omen du oraindik nahiko ondo menperatzen ETBko makinaria, eta hurrengo baterako utzi behar izan dugu gaia.
ARGIA.–Azken hilabeteetan entzulego koporuaz gora eta behera ibili zarete igorletakoak, irrati entzuleena norberarena dela erakutsi nahian. Nola dago gaia momentu honetan?
MIKEL LEJARZA.–Entzulegoaren kopurua jakiteko bi bide interesgarri daude: CIES estudio pribatua, urtero egiten dena; eta baita EGM Estudio General de Medios delakoak urtero hiru edo lau azterketa egiten ditu. Instituto Gallupek ere urtero egiten du guretzat –ElTBrentzat– ikerketa bat entzulegoa zenbatzeko eta ditugun entzuleak nolakoak diren jakiteko. Borroka gogorra dago bai audientzian zein produktoan, eta horrek onena izatea eskatzen du. Euskadi Irratiak euskarazko saioetan 60.000 entzule dauka, Eusko Irratiak 70.000 astegunetan zehar eta ia 100.000 edo asteburuetan. Gasteiz Irratiak 45.000 OMn eta beste 15-16.000 FMn. Dena gehituz oso ondo dago guretzat.
Hasi ginenean gure asmoa zen Euskadi Irratirako nortasuna Euskadin bertan aurkitzea, baina azkenean ikusi dugu entzuleak ez direla hainbeste sartzen holako gauzetan. Adibidez, informatiboan hemengoaz bakarrik hitz egiten badugu gaizki gabiltza zeren jendeak jakin nahi du baita zerbait Reagani buruz, eta Libanori buruz, eta Estatuaz ere. Kiroletan programa bat egiten badugu Reala, Athletic, Osasuna, Sestao, eta Alavésarekin bakarrik entzuleari hiru aukera ematen diogu irratian: bata, irrati probintziala, Bizkaian Athleticen partidu osoa edukiko dute; OMen edukiko dute programa bat Madril, Bartzelona, Betis eta abarrekin; eta azkenik egongo gara gu Euskadiko taldeekin programa bat egiten. Athleticen partidua entzun nahi duenak beste igorle bat dauka, liga osoa entzun nahi duenak beste irrati batzu dauzka, eta azkenean gu geratzen gara gauza testimoniala egiten.
Gu orain lau urte hasi ginen, nahiko lan serioa egiten orain dela bi urte, eta audientzia gorantz doa. SER katea lehena da, baina orain dela bi urte orain baino entzule gehiago zeukan, eta guk alderantziz.
Radio Nacional beherantz doa, Radiocadena ia ia ez da esistitzen, eta horrek esan nahi digu guri irrati publikoak beherantz doazela. Ikusiko dugu zer gertatzen den telebistarekin telebista pribatuak iristen direnean. Irrati pribatuak askoz arinagoak dira etá posibilitate gehiago daukate borrokatzeko. Radio Nacionala oso ona izan arren bi miloi t'erdi entzule galdu du azken bi urteotan, gu ordea pasa gara 1 7.000tik orain hiru urte orain 70.000 entzule izatera. Dena den, irrati publiko batentzat entzuleak ez dira izan behar neurri bakarra esateko irrati hori ona edo txarra den.
A.–Ezaguna da zuek SERekin aspalditik dauka. zuen gatazka...
M.L.–Guk ez daukagu gatazkarik SERekin, konpetentzia baizik. Aktibitate batzu monopolio baten eskuan egon dira, musikaren asuntoa adibidez. Guk ez ditugu monopolioak maite, eta hor sartzen saiatuko gara baina ez SERen kontra. Nor egon da Euskal Herrian estropadak ondo ematen? Herri irratia, ezta? Ba gu orain saiatuko gara, eta berdin bertsolarien munduan eta abar. Kontzertuak antolatzea SERen eskuetan egon da orain arte eta gu hor ere sartu gara, zergatik ez?
A.–Zuek erabiltzen du zuen radioformala aspaldian oso kritikatua izan da. Egin dezakezu balantze labur bat horren erabilpenaz?
M.L.–Niri ez zait radioformula hitza gustatzen. Asmo bi geneukan, alde batetik ahalik eta irrati anbizosoena egitea geneuzkan medioekin, eta bestetik OMa epe laburrean martxan sartzea posibilitatuko lukeen irratia egitea, eta aldi berean gazteriari zuzenduriko FMa. Ahalegindu ginen konpetentziak eskaintzen duenaren aldean beste zerbait eskaintzen, berdina eskainiz gero medio guttiagorekin galtzekoa daramazulako. Gure programazioak badauka OMko bloke informatiboen eskema klasikoa, baita kiroletan ere. Bihar Euskadi Irratiak OMa zabaltzen badu guk pasa genezake onda mediara berehala OM horren %75a edo %80a, informatibo eta kirolen eskema osoa. Egiteko geratuko litzateke goizeko programa eta arratsalderako programa.
Irudi aldaketa honek sendotzea ekarri digu gizartean, Radio Euskadi erabat ezezaguna zen gizartean orain urte t'erdi, baina orain ja ez.
A.–Noizko zabalduko duzue OMa?
M.L.–Hori Jaurlaritzaren esku dago. Nire ustez lehenbaitlehen zabaldu beharko litzateke, beharrezkoa da. Orain daukagun Euskadi Irratia, Gasteizko Irratia eta Bilboko honekin badago sustraia irratirako plan on bat egiteko, hiru saioduna: Eusko Irratian hitza (kirolak, albisteak, magazinak...) onda median; bigarrena FMko irratia gazteentzat arintasunez, programa esperimentalekin eta abar; eta azkenik euskarazko saioa.
A.–Bilboko Eusko Irratia elebiduna izateko sortu zen, eta orain praktikan euskararen presentzia minimoa da...
M.L.–Minimoa ez, ez dago, egia da. Eusko Irratian problema bat izan dugu: ente publikoa gara eta erakunde publikoak aldaketak ezagutu dituzte. Horren eraginaz planteiamenduak ere aldatu egin dira. Hasieran batek esan zuen "hau irrati elebiduna izango da", baina ez zuen esan zer nolako elebitasuna behar zuen, zer portzentaiatan erabili behar zen euskara. Badakizu zenbat kazetari euskaldun dagoen hemen?
A.–Oso gutti.
M.L.–Bi euskaldun dago, lehen zeuden batzu orain ETBn daude. OMko irratiak elebiduna izan behar du, baina planteiatu beharra daukagu elebitasun hori zer nolakoa izan behar duen. Zer da elebitasuna? Programa berean euskara eta erdera sartzea ala programa batzu euskaraz eta beste batzu erderaz egitea?
Irrati elebiduna egiteko gizarteak ere elebiduna izan behar du. Zu joaten bazara San Mamesera eta jokalari batzu euskaldunak badira egin zenitzake elkarrizketa batzu erderaz eta beste batzu euskaraz, baina denak erdaldunak badira zuk ezin dezakezu elkarrizketa elebidunik burutu. Planteiamendu bat egin behar da, ez asmo soila.
A.–Eta nori dagokio plantelamendu hori egitea?
M.L.–Alde batetik irratiko zuzendariari, noski, eta ni ez nago nire burua zuritzen, baina hor dago Administrazio Kontseilua ere. Ezagunak dira arduradunak, baina Euskal Herian arduradunak aldatzen dira. Niri etorri zaizkit arduradun batzu esanez elebitasuna 75-25a dela eta beste batzuk elebitasuna dela ordu beteko programa bat egunero... Nik irratiaz zerbait badakit, baina ni ez naiz inor politika linguistikoa egiteko.
A.–Zu ETBko programa zuzendari berria zara... Zer nolako aldaketak egongo dira?
M.L.–Aldaketak beharrezkoak dira. Ni lau urte eta lau hilabete izan naiz hemen, eta orain telebistara noa ikastera. Nire lehen asmoa da joan, ikusi eta ikastea, gero hasiko naiz agintzen. Hemendik hiru hilabetera prest izango naiz ETBri buruz nahi duzun beste galdera erantzuteko baina orain ezin dizut ETBri buruz gehiagorik esan.
INAKI GOITIOLTZA

Mikel Lejerzaren ustez, bera ez inor irratiaren politika linguistikoa zehazteko; Administrasio Kontseiluaren lana omen
«"Radio Euskadi" erabat ezezaguna ziren gizartean orain urte t'erdi, baina orain ja ez.
50-51

GaiezKomunikabidTelebistaETBuzendariak
PertsonaiazLEJARZA1
EgileezGOITIOLTZA1Komunikabid

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude