"Ordizian Bi Talde Daude: HB Eta Gainerantzeko Guztiak"


2021eko uztailaren 23an
Kepa Korta, Ordiziako alkateari elkarrizketa
Kepa Korta, Ordiziako Alkate Berria
"Ordizian Bi Talde Daude: HB Eta Gainerantzeko Guztiak"
Abokatu gaztea da Kepa Korta, eta bere hogeitabederatzi urteetan Ordiziko alkate hautatu dute. Ordizia, Goierriko herri zahar ezaguna–eta ez asteazkeneroko azoka famatuagatik bakarrik–, Maria Dolores Gonzalez Katarain "Yoyes"en hilketaren ondoren ikur antza bat baduena. «Yoyes»en omenezkok ekitaldietan parte hartze berezi bat izan zuen Kepa Kortak. Euskadiko Ezkerrak Eusko Alkartasunarekin Diputaziorako tratua egitekotan bere alkatetza ipini du baldintza "sine qua non". Herriko familia ezagun bateko semea, oso atsegin mintzatu zaigu estrainatu berri duen udaletxean.
ARGIA.– Azken urteetan talde politikoetatik urran ibili zara. Nolatan aurkeztu zara alkategai EErekin?
Kepa Korta.–Orain bost edo sei urte ESEI taldean aritu nintzen baina geroztik ez naiz talde politikoetan aritu ez, baina beste talde batzutan lanean aritzerakoan udalarekin harremanak izan ditut. Horregatik hiru talde politiko nire bila etorri ziren beren listetan lehenengo joateko eta neuk nire planteamendu ideologikotik gertuen zegoen taldea aukeratu nuen, zeren ni ez bait nago militante bezala, ni independiente bezala nago EEn.
A.–Talde horiek zeintzu izan ziren?
K.K.– EE, Eusko Alkartasuna eta PSOE
A.–Lehenengo indarra ez izanik ere alkategoa lortzea hain garrantzitsu ikusten al zenuen?
K.K.–Nik neuk ez. Baina herriarentzat inportantea da. Zergatik? Nik Ordizia sinbolo bat dela ikusten dut eta zenbait egunkarik ere horrela ikusi zuen azaroko hauteskundeetan. Eta sinbolo bilakatu da denentzako, bai batzarentzat eta bai besteentzat. Horregatik niretzat inportantea da baina ez pertsonal mailan, herriarentzako sinbolo bat delako baizik.
A.– Zertan da sinbolo hori herrian, Yoyes-i gertatutakoak nola definitu zuen Ordizia?
K.K.–Une hartan Ordizian nolabaiteko erantzuna eman zitzaion eta hori ez zen gertatu beste herrietan, mugimendu hori berezia izan zen, nahikoa espontaneoa. Orduan hortxe dauka garrantzia. Bestalde, azaroko hauteskundeetan sinbolotzat jo zen une hartan HB-k postura bat hartu zuelako talde bezala, Yoyesen zera... hilketa, ez dakit nola esan, baina hilketa defendatzea. Orduan herri hau bi zatitan banatu zen: horiek eta besteak.
Gainera Ordiziko HB-ko botoemaile guztiak ez zeuden jarrera horrekin ados baina hala ere, botoa ematen diote; Ordiziko HB-ri botoa ematea sinboloa da herrian eta kanpoan.
A.–Ez al dira diputazioaren truke Ordiziko, Andoaingo eta Billabonako alkatetzak lortu?
K.K.– Hauteskundeak baino lehen udala nola geldituko zenez asko hitzegin zen. Azaroko emaitzetan HB-k mila eta berrehun boto atera zituen eta lehen indarra bihurtu zen, orduan kalean zegoen EE-EA eta besteen artean edo-ta bi horien artean paktoa egingo zela HB-ri alkatetza kentzeko baina hauteskunde hauetan erresultaduak bestelakoak izan dira eta EE-k EA-k baino boto gehiago lortu ditu eta honela EE-k ez dio Ea-ri lagundu, alderantziz baizik. Hori guretzat, alde batetik, arazo bat izan da eta bestetik, esplikazio bat ere bai zeren aldatu egin bait dute beren postura.
Bai, nik uste dut zerbait gertatu dela Diputazioan baina beraiek esan behar dute nolatan eman diguten botoa.
A.– Bertako zinegotziek hartu dute erabakia ala aginduak etorri dira?
K.K.–Bertako zinegotziek behintzat botatu dute. Nik ez dakit goitik etorri den honela botatzeko konsigna baina uste dut hemengo zinegotzi bakoitzak baduela nortasuna, eta gainera hiru zinegotzitatik bi independienteak dira. Ni ez naiz sartzen zergatik botatu duten, haiek jakingo dute, ezta? Baina hauteskundeak arte hori garbi zegoen herrian.
HB-ko jendeak ere hori bazekiela uste dut, beraiekin hitzegin bait nuen une hartan, gero aldaketa batzu izan dira baina momentu hartara arte hori garbi zegoen. Herriko zurrumurruak ziren.
A.–Honelakorik espero al zuen EA-ko botanteak?
K.K.–EA-ko botoemailegoan jokaera hori ezagutzen zen, botanteetan behintzat, beste gauza bat da militanteena, gero zer gertatu den. Nik botante askorekin hitzegin dut, beraiek garbi zuten Ordizian HB-k ez zuela alkatetza hartu behar.
A.– Nola uler daiteke PSOEk EEri botoa ematearena? Garai batetako akordio tripartitoa bultzatu edo-ta berpiztu nahi al da?
K.K.–Ez, nik uste Ordizikoa egoera nahiko berezia dela eta PSOEk beti esan du HB-ri botatu baino lehenago beste edozein talderi botatuko liokeela eta horretan dago bere botuaren arrazoia. Hori horren xinplea da.
A.–Jarrera horren ordainez ez du etekinik ateratzen PSOEk, ez da inolako negoziaziorik eman?
K.K.–Ez, ez. Ordizian ez behintzat.
A.–Lehen ere hitzegin dugu Yoyes-en sinbologiaz. Bake mugimendu bat sortu zen Ordiziatik bultzaturik, zure asmoen artean honelako mugimendurik berrindartzea sartzen al da?
K.K.– Nik uste tentsio asko direla Ordizian gure artean, nire asmoa da talde guztiekin hitzegitea, baina zaila da. Dena dela, hori neretzat erantzunkizun bat da eta postura bat ere bai. Horregatik, ezin dut esan horrelako mugimenduren bat bultzatuko nukeen. Zaila ikusten dut nik horrelako zerbait bultzatzea jende bat ados ez litzatekeelako egongo eta ez litzateke ona izango herriarentzat zeren berriro tentsioak azalduko bait lirateke. Momentu honetan komunikazioa behar dugu eta hori moztea txarra izango zen.
Nire ustez, honelako mugimendua ona izango zen baina, esan dizudan bezala, alkatetzatik behintzat, ez da hasiko honelako mugimendu bat orain. Ni betidanik bake mugimendutan sartuta nabil, objetorea naiz baina ez dut ikusten horretan sartu behar naizenik.
A.–Tentsioak aipatu dituzu. Zerrenda hautatuenari alkatetza kentzeko helburuarekin joatea ez al da tentsio eragile?
K.K.–Klaro, hori tentsio bat da, beste tentsio bat da momentu batetan, Yoyes-en alde omenaldi bat egitea. Baina nik uste dut tentsioa alde batetik hasi dela. Behar bada, guk tentsio gehiago bultzatu ditugu baina gure aldetik, herriarentzat hoberena egin dugulakoan nago. Egia da honek ere tentsio batzu suposatzen dituen arren beste opzioa baino hobeagoa dela.
Hauteskundeen ondoren HB-k alkatetza lortzeko aukera ikusi du eta hori dela-eta tentsio batzu sortu dira baina tentsio gratuitoak izan direla uste dut zeren paktu hori egingo zela HB-koek bazekiten garbi. Tentsioak hasi dira baina ez da gure kulpa. Batzu esaten dute HB dela zerrenda hautatuena, egia da baina egia da baita ere beste hiru mila pertsonaren zazpi ordezkariak elkartu direla alkatea HB-koa ez izateko. Hori bai dela gehiengo absolutua.
A.–EA-k zerrenda botatuenaren aurka ez zela joango azalldu zuen. Gertatutakoa gertatuz esan al daiteke Yoyes-ek hankaz gora bota ditzakeela paktu guztiak?
K.K.–Izan liteke Ordizia markaturik egotea, baina ez dakit noraino markaturik dagoen. Arrazoia hori izan daiteke, eta pertsonalki inportantea iruditzen zait.
A.–EE-k Ordiziako alkatetza izanik nola jokatuko du gainantzerako taldeekin datorren lau urteetako agintaritza aurrera eramateko?
K.K.–Gure taldean hiru garenez ez dugu ezer egiterik eta talde guztiekin, HB barne, hitzegiten ari gara. Nire asmoa da talde guztiekin gobernu-batzordea egitea eta ez hiru alderdiok bakarrik paktu indartsu batez, beste arazo bat izango da denek ontzat hartuko duten hori zeren HB-k, hori egia da, mila eta berrehun boto ditu.
A.– Zein esango genuke dela EE-ren papera, zein helburu ditu EA-ren laguntza izan duela eta bere gainetik indar bat baduela jakinik, Ordizia mailan? Zein jokutan sartu beharko du EE-k?
K.K.– Alkatetza erresponsabilitatea handia da, EE-k ez du alkaterik herri askotan. Orduan beste udalekin ze politika egiten dugun ikusi beharko da eta hori inportantea da, nere ustez.
EE-ren programa aurrerakoia iruditzen zaigu eta honela partizipazioa helburu handi bat da. Bestalde, informazioa eta tolerantziari indarra emango diegu tentsio horiek kentzeko.
A.– Tolerantziaz mintzatu zara. HB-koak minduta egongo direla jakinik, alkatetza kendu bait zaie, nola oinarri daiteke honelako baldintzetan gobernu-komisio bat?
K.K.–Nik uste HB-koek ikusi behar dutela, ikusten dutela, Ordizian bi zati daudela, alde batetik HB eta bestetik, gainontzerakoak. Zergatik? Hilketa batzu daudelako erdian eta hori da arazorik handiena baina, nahiz eta zaila izan azkenean, HB-k udalean parte hartuko duela uste dut indar asko bait du herrian eta bere programa aurrera atera behar du. Posibilitateak badauzka.
A.–Behin baino gehiagotan errepikatu duzu EE eta beste guztiak. Denok adostasunean zaudete?
K.K.–PNV, PSOE, EA eta EE eta beste aldetik HB. Bi zati hilketa bat da goelako erdian, hori da arazo handiena. Bestela HB-ren programa eta gurea ez dira izango oso desberdinak.
Iñaki ZUBIONDO

Ordiziko alkate berriak dioskunez, herrian mundu guztiak omen zekien alkate berria HBkoa ez zela izanen.
Bake mugimenduak interesatzen zaizkio Kepa Kortari, eta bera ere objetorea da.
"Herriarentzat hoberena egin dugulakoan nago", dio segurtasunez Kepa Kortak.
14-16

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEA
PertsonaiazKORTA1
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude