Joanmari Beltranekin: "Ausardia Bederen Gelditu Behar Zaigu"


2021eko uztailaren 23an
Joanmari Beltran, "Txanbela" taldeko partaideari elkarrizketa
«Txanbela» Taldeak Plazaratu Berri Duen Diskari Buruz
Joanmari Beltranekin: "Ausardia Bederen Gelditu Behar Zaigu"
"Doinurik doinu'' du izena "Txanbela", taldeak plazaratu duen diska berriak. "Azala'' taldearekin aritua, bigarren diska du Beltranek Txanbela talde gaztearekin. Hernaniko kontserbatorioan ari da.
ARGIA.–Zein erizpiderekin hautatu dituzue diska honetako kanta eta piezak?
JOANMARI BELTRAN.– Aurreko diskarekin erizpide batean berdina da: Euskal Herri osoa hartu, Iparraldetik Hego-Hegoaldera, Arabako Billabuenaraino, ezkerretik Arratia, eskuinetik Zuberoa, eta tarteko guztian kostaldea bezala barnekaldea. Soinutresnak kontutan hartuta, berezienak: alboka doinuak, tronparenak, txistua, xirula, gaita. Hitzak ere konponente serio bat dira diska honetan.
A.–Pieza asko kantutegietatik hartuak dituzue. Noiz agortuko da herri musikaren iturria?
JM.B.–Gauza asko dago argitaratuta eta oraindik entzuteko plazaratu gabea. Jendeak ezagutzen ez duen asko. Azkuek bakarrik mila eta bat jasoak ditu, Aita Donostiak laurehun bat, Salaberrik beste mordo bat, Lekuonak, eta abarrek. Aparte bertso doinuak.
Gero tresna bakoitzaren errepertorioak daude, gaitarena, dultzainarena, albokarena... Baina gainera asko bildu ere egin gabe dago. Xirulaz oso gutxi dago egina; hor dago errepertorio bat, jotzen dena baina irork jaso ez duena. Gipuzkoako albokarekin oso gutxi egin da. Tronparena ere jaso gabe dago. Asko falta da jasotzeko tresnen errepertorioan bezala kantuetan.
A.–Letra berriak sartu dituzue, doinu tradizionalez josita.
JM.B.–Historian beti sartu dira ideiak musikarekin batera, eta guk ere halako zerbait nahi genuen. Batzuetan musika gorde eta letra berria jarri dugu. Historiak erakusten du historia ezberdinak kontatu direla musika berarekin, eta letrak ahantzi direnean ere musika geratu da. Oraingoan, bestalde, denbora izan dugu: gauzak patxadaz prestatzeko, letrak egin ditzakeen jendearekin egoteko. Aurreko diskaren presarik ez dugu izan. Taldean, gainera, trebeago gabiltza tresnekin: taldeko hiruk hiru urte t'erdi daramagula elkarrekin, eta bi berriak ere oso ongi sartu dira.
A.–Eta ausardia ikusten zaizue. 1987an "Tronparena" kantatzea, "dindondandindibidon"...
JM.B.–Ausardia bederen gelditu behar zaigu. Apostua egiten dugunean badakigu royalti asko ez dugula aterako, baina iruditzen zaiguna behintzat egingo dugu. Tronparen doinu bat sartzea ez da erreza. Eta guk tronparen inguruan sagardotegian sortzen zen giroa nahi izan dugu sartu, koadrila kantari, tronpa, txistua ere hor izaten zen, trikitixa sartu zen. Giro hori lortu dugula uste dut.
A.–Kantuen esplikazioa eman nahi huen hasieran.
JM.B.–Telegrafikoki egiten saiatuko nauk. "Gu Txanbela": kantaldia hasterakoan taldea eta bere asmoak azaltzeko. "Fandango zaharra": mendeak daramatza txistuak kalean eta XVIII. mendean asko jotzen zen pieza aukeratu dugu. "Garati albokaz": atabalari zuberotar inportante eta alai bat, gaur etxean eta tristerik dena, eta omendu nahi izan duguna, beste puntako tresna batekin «Txori errexiñoletak», abotsetan kantatzeko apostua. «Makil-jokoa», Arabako hegoaldea.
«Euskaldunberriaren mazurka»: gure kulturako pertsonai inportante horri mazurka kaletar bat erantsi diogu, Lizarrakoa gainera. «Akerra ken», haur kanta. «Branle antzineko kontrapasa»: Zuberoa, xirula eta dantza zahar bat molde zaharrean. «Aldrebeskerietan», gero ere segiko dugun bide baten adibidea, Xenpelar eta Juxtoren hitzekin. "Esmeraldazko Eire gorritua", Euskadi eta Irlanda, hango doinu bat. hartu eta gure moldean igortzen diegu. Bukatzeko, pertsonai inportante bat, Julian Romano, «Rigodoi» polit batekin.
PELLO ZUBIRIA

Herri musikan gizon jakituna dugu Joanmari Beltran
49

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakMusikoakBELTRAN1
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakTXANBELA1
PertsonaiazBELTRAN1
EgileezUBIRIA2Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude