Jauzi Baten Hegaldia


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Toni Palomino Martin Jauzilari Kanariarrarekin Solasean
Jauzi Baten Hegaldia
24 urteko kanariar hau estatu mailako gaztetxoen ekipoko entrenatzaile bihurtu da, hamar aldiz internazional izan ondoren eta 1976. urteaz geroztik, estatu mailan gaztetxo eta junior mailan txapeldun izateaz gain senior mailan bigarren izatea lortu ondoren. Askorentzat erokeria baino ez da izango kirol hau praktikatzea. Ikuskizun bezala berriz oso erakargarria da jende gehienarentzat.
ARGIA.–Zertan datza kasik telebistan baino ikusi ez dugun kirol ikusgarri hau?
TONI PALOMINO.–Funtsean, altura jakin bateteko saltagailu edo plataforma batetatik, igeritoki batetara jauzi egitean datza. Helburua, apurka apurka hobetzen joatea da, adin jakin batetara heltzean konpetitzen hasteko.
A.–Aurreratzea, hobetzea aipatu duzu. Zer gainditu behar da horretarako?|
T.P.–Hobetzeko oztoporik handiena beldurra da, baina beldurrak berak, maila bat eta beste gainditzeko bidea irekitzen du, azkenean beldurra errespeto bihurtzen da, eta esan daiteke momentu honetan, saltaria oso une egokian aurkitzen dela.
A.– Zeintzu lirateke saltari on bat izateko ezaugarri nagusienak?
T.P.–Orokorrean, eta behar beharrezkoak, koordinazioa, zehaztasuna eta erreflexu bikainak, lehen aipatutako nahitaezko errespetoaz gain. Horrez gain, plataforma ala saltagailuko saltariaz ari garen bereizi beharko da.
A.–Zein da bada bien arteko diferentzia?
T.P.–Batetik, saltagailu edo «tranpolina» deritzana, metro bat eta hiru metrotakoak daude. Honetan espezializatzen den saltariak, indartsua, azkarra, argala eta koordinazio honekoa beharko du izan, hau da, oso teknikoa. Garaierari dagokionez 1,70 m gizonezkoetan eta 1,60-1,70 m emakumezkoetan, ematen du dela egokiena.
Plataformako saltariari dagokionez, ez da hain azkarra, ez hain koordinatua ere; aitzitik, oso gihartsua, indartsuagoa eta batez ere, ausartegoa izan ohi da. Plataformak, berriz, 5, 7'5 eta 10 metrotakoak dira.
A.– Nola sartu zinen jauzien mundu honetan?
T.P.–Egia esan, jolas moduan, entretenimendu bezala. Hamar-hamaika urterekin, 3 hilabetetako ikastaro bat egin nuen. 40 haur ginen eta 20 autatu gintuzten «C» mailako ekipo bat egiteko; gero «B» mailara pasa nintzen, bertan urtebete egin nuen eta azkenik "A" mailara, Club Natación Metropole-ra, Kanarietako Las Palmas-eko ekipora.
A.–Estatu mailako ekipo nacional-ean bost urte pasa ondoren, garapen handiak izan ondoren, Igeriketa Federazioak kirolari hoberenari eskaintzen dion saria ere jaso duzu.
T.P.–Bai, halaxe da. Baina utz ditzagun sariak alde batera, bale? Aipatu besterik ez nuke nahi egin lortu ditudan guztiak 10 metrotako plataformatik izan direla.
A.– Zer behar da lortu duzun maila hori iristeko?
T.P.–Dedikazio itzela, osoa, eta entrenatzaile on bat. Entrenatzaileak ez du prestatzaile fisiko ona bakarrik izan behar, pedagogo eta psikologo oso ona ere bai. Ez pentsa saltaria bere katuz eta erabakiz bakarrik 10 metrotatik jauzten denik, ez horixe! Entrenatzaileak animatu eta konbentzitu egin behar du saltaria, bere gorabeherak ezagutu. Entrenatzaile-kirolari arteko binomioa, harremana, beste edozein kiroletan baino estuagoa da. Horrez gain, kontutan hartu beharrekoa da 5 ordu eta inoiz gehiago pasatzen ditugula entrenatzen, astean behin atseden hartuaz. Eta noski, ukatu beharrik ez dago, profesionalizatzeruntz doala, dagoeneko ekipo nazional osoa profesionala da, nahiz ezer gutxi kobratu...
A.–Esan al daiteke beraz, konpetizio mailan egiten den kirola dela, ez herrikoia?
T.P.–Bai, halaxe da, zorionez ala zoritxarrez, eta horixe da, gainera, hain minoritario izatearen arrazoia. Kirol garestia da oso, esate baterako, gaur egun, saltagailu batek, soilik, milioi bat balio du, gero plataformako dorrea...
A.–Beraz, horra hor, kirol honetarako hain instalazio gutxi izatearen arrazoia.
T.P.–Espainian, Madril, Bartzelona, Las Palmas eta Palma de Mallorca ditugu lanean ari direnak. Horien atzetik Valencia, Sevilla eta Galiziak ere badute instalaziorik, baina nahiko utzia daukate. Euskal Herriari dagokionez oraintsu jakin dut, Gasteizko tipo bat hemen izan dela informazioa jasoz, Arabako hiriburuan kirol honi lekugune bat eskaintzeko asmotan .
A.–Zein da adinik egokiena jauziak egiten hasteko?
T.P.–Adinik egokiena 8-10 urte bitartekoa da. Adin horretan eta 13 urte bitartean, kirola ezagutzea eta oinarri bat hartzea da helburua. Batipat metro batetako saltagailuan aritzen dira, noizbehinka 3 metrotakoan ere. 13 urterekin gogorrago entrenatzen hasten dira, eta kontutan har, dagoeneko bi ordu gutxienez entrenatzen dutela egunoro. Esan dudanez, helburua apurka apurka hobetzen joaten denez, "Goi errendimenduko" eskolak, bi urtetako froga bat egiten die gaztetxoei: balio badute aurrera, eta bestela...
A.–Kirol selektiboa, beraz...
T.P.–Badakizu, baldintza eta helburu batzuk jartzen dira, eguneroko bizitzan bezala, onartzen eta gainditzen ez badituzu...
A.–Eta zertan oinarritzen da, eliteko kirolari izateko prestakuntza hori?
T.P.– Funtsean, Gimnasia Deportiboan, noski, lurreko sailean; ohe elastikoak eta lehorreko saltagailuak polea eta arnes batzuren bidez.
A.–Zer da gehien baloratzen dena Txapelketetan?
T.P.– Koefiziente ezberdin batzuk daude eta guztien batuketak, puntuazio orokorra ematen digu: arriskua, zehaztasuna eta edertasuna dira koefiziente hauek.
A.–Ez al duzu istripuen beldurrik?
T.P.–Beldurra ez, errespetoa bai, lehen esan dizudan bezala. Ez dut ukatuko istripurik izaten ez denik, larririk ia inoiz ez, baina kolpeak eta lesioak sarritan. Ezin dugu abaztu, 10 metrotako plataformatik uretarako bidean 80 Km/orduko abiadura hartzen dela bataz beste, eta noski, akats txikienak, abiadura horretan, ondorio txar bat ekar dezake. Baina guzti hori, jokoaren barruan sartzen da. Esperientziak asko laguntzen du, eta batez ere, buru garapenak. Beraz, 24-25 urte litzateke adinik egokiena goi mailan egoteko, garapen fisiko, tekniko, mentala eta esperientziaduna lortu duen unea.
A.– Eta zuk, adin egokia heldu eta konpetizioa utzi...
T.P.–Madrilen ikasten dudanez gazteen eskolaren ardura eramatea esakini zideten. Entrenatzaile izatea, nire ametsetariko bat zen eta orain lortu dut. Hiru urtetarako kontratoa egin didate gazteen entrenatzaile modura, eta goi mailako kirolari eta entrenatzaile izatea konpajinatu eta behar bezala txandatu ezin nituenez, oraindik maila altua gordeaz erretiratzeko une egokia zela erabaki nuen, eta ez naiz bat ere damutzen.
Anekdota bat kontatuko dizut erretiroa dela eta. EEBBetan eta Txinan badira hala nolako «Erakarpen edo entretenimendu parkeak>, lehorrean ordez uretan aritzen direnak. Bertan, saltari erretiratuek, ikuskizun bezala, jauzi komikoak egiten dituzte. Eskutitz bat ailegatu zitzaidan Federazioara Txinako honelako talde batetako partaide izateko, bi urteren buruan munduan barrena ibiltzeko. Pentsa, zirko batetako partaide bezala, jendearen erakargarri...
A.– Garbi dago nahiago duzula entrenatu. Zein mailatan daude zure kirolariak?
T.P.–Europako lehen hiru edo lau ekipo hoberenen artean daude; absolutuetan, oraintxe hasi dira muturra erakusten, nabaria da entrenatzaileak ere profesionalizatzen hasi direla, eta dagoeneko Europan finalisten artean klasifikatzea ere lortu dute.
AMAIA ELOSEGI
20-21

GaiezKirolaBesteak
PertsonaiazPALOMINO1
EgileezELOSEGI3Kirola

Azkenak
2024-11-19 | Leire Ibar
Langile bat hil da Petronorren konortea galdu ostean

Astelehen honetan zendu da langilea Muskizeko enpresan, mantentze lanak egiten zituen bitartean. Zerbitzu medikuek berehala esku hartu bazuten ere, ez zuten lortu suspertzea. UGT sindikatuak lan istripu honen arrazoiak ikertzea exijitu du.


2024-11-19 | Leire Ibar
Palestinako genozidioa salatuko du ikasturte honetan ere Gure Haurrak Ere Badira mugimenduak

Azaroak 20an, Haurren Nazioarteko Eguna, ikastetxe sarreretan krespoi belzdun bandera palestinarra eta bi zapata pare jartzea proposatu du hezkuntza arloko ekimen herritarrak. Azaroaren 30etik urtarrilaren 31ra bitartean haur palestinarrentzako elkartasun mezuak jaso eta ondoren... [+]


2024-11-19 | Leire Ibar
Ijito herria ikusarazteko programazio didaktiko bat prestatu du Hezkuntza Sailak

“Te Siklârel Romanipen” ikasketa plana prestatu dute Ijito Herriaren historia eta kultura Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan txertatzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sortu du proiektua, EHUrekin eta Amuge Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartearekin... [+]


2024-11-19 | Leire Ibar
Nafarroako Unibertsitate Publikoak Justizia Errestauratiboko Titulua eskainiko du 2025ean

Bitartekaritzaren eta pertsonen arteko komunikazio zuzenaren bidez, izaera penaleko gatazka bati konponbidea aurkitzea da Justizia Errestauratiboaren helburua. NUPek eskainiko duen prestakuntza 100 ordukoa izango da eta ikasleei titulazioaren gastuen %90 ordainduko zaie. 


2024-11-19 | Pau Lluc i Pérez
Hainbaten artean, bat

Vicent Andrés Estellés poetaren hitzak harturik, bat naiz hainbat eta hainbat kasuren artean, eta ez kasu bakan, arraro edo ezohiko bat. Zoritxarrez, ez. Hainbaten artean, bat. Zehazki, Europako Kontseiluaren arabera, eta ibilbide handiko beste erakunde batzuen... [+]


2024-11-19 | Jon Torner Zabala
Fermin Muguruza: “Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke”

Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]


2024-11-19 | Mikel Aramendi
G20ko protokoloa eta Txinaren lau marra gorri

Argazkia bai, ala argazkia ez? Oraintxe bertan, ez dago argi Rio de Janeiron hasi berri-berria den G20aren goi bileran argazkia izango ote dugun ala ez. Bertaratu diren agintari gorenen “familia-argazkia”, alegia. Horrelakoetan arauzkoa bihurtu dena: turista... [+]


Jaurlaritzak pobreenak berriro lotu ditu iruzurrarekin, dirulaguntzetan salaketak egiteko postontzi anonimoa jarrita

Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]


‘Bizkarsoro’ Donostiako zinemetara iritsiko da, Bageraren, udalaren eta SADEren elkarlanari esker

Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]


2024-11-19 | Gedar
Kartzelatik irtetean ematen zen diru-laguntza apurra desagerrarazi dute Espainiako Estatuan

Nafarroako Salhaketak jakinarazi duenez, laguntza hori ezinbestekoa zen preso egondako pertsonek "gutxieneko oinarri ekonomiko bat" eduki zezaten, "askatasunean bizitzen hastera igarotzean". 480 eurokoa baino ez zen subsidioa.


2024-11-18 | Euskal Irratiak
Palestinar herriari elkartasuna helarazi diote Makeatik

Palestina, mediatikoki aurkeztua ez den bezala, aipatu zen joan den larunbatean Makean, mintzaldi, tailer, merkatu eta kontzertuen bidez.


2024-11-18 | Uriola.eus
Bilboko Higiezinen Azokan protesta egin dute asteburuan Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek

Asteburu honetan Euskalduna Jauregian Euskadiko Etxebizitza eta Dekorazio Higiezinen-aretoa egon da. Sustatzaile eta higiezinen agentziek eraikuntza berriko promozioak eta bigarren eskuko etxebizitzak eskaini dituzte partikular eta profesionalen erosketa eta inbertsiorako... [+]


Eguneraketa berriak daude