Therry Delobel: "Gure Asmoa Ez Da Euskararekin Hizkuntza Nazional Bat Egitea

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2021eko uztailaren 23an
Therry Delobel, "Ikas-Bi" elkarteko Lehendakariari elkarrizketa
"Ikas Bi" Elkarteko Lehendakaria Da, Iparraldean B Ereduaren Antzekoa Bultzatzen Duen Elkartekoa
Therry Delobel: "Gure Asmoa Ez Da Euskararekin Hizkuntza Nazional Bat Egitea
«Ikas Bi», Iparraldean duela zenbait hilabete jaiotako batasuna dugu. Bere helburua, eskola estataletan eredu elebiduna bultzatzea da, Hegoaldean B eredua izango litzatekeenaren pareko. Bertako lehendakaria dugu Delobel jauna.
Delobel jaunarengan atentzio publikoa gehien deitu duen detallea hauxe da: RPRko militantea izatea, hots Chirac-en eskuindar frantsesazale alderdikoa. "Enbata" astekeriak argitaratu berri du Hendaian bizi eta euskaraz ez dakien pertsona honekin egindako elkarrizketa luze bat. Guk, horren laburpena-eta traslazioa egin dugu oraingoan. Bere eritziek, dudarik ez dago, elemendu berri bat suposatzen dute Iparraldeko kultur panoraman, eta ondorioz, Euskal Herri osokoan.
GALDERA.– Zuen elkartearekin zuzenki lotutako arazoetara pasa aurretik, maila pertsonalean, zu politika aldetik konprometituta zaude. Zein da zure lotura politikoa?
THERRY DELOBEL.–Politikarik egiten ez duen elkarte baten lehendakari naizenez ari naiz orain; hor politikarik ez litzateke onartuko. Orain, gutariko bakoitzak gure sentsibilitateak adierazi ditzakegu eta uste dut gure elkartean agertzen direla Biltzar Nazionalean –Parlamentu frantsesean– ordezkatuak diren sentsibilitate guztiak, Front National ezik. Gure arteko bakoitzak eduki dezake sentsibilitate bat, nik badut enea... Elkarrizketa honetan ene engaiamendua ez da garrantzizkoagoa IKAS-BIren Bulegoko beste batzuek dutena baino. Erabaki guztiak Bulego irekian modu erabat demokratiko batean hartzen dira, eta beraz ez dago prolemarik: gehiegi orientatutako edo zuzendutako zerbait eginez gero, elkarteko ene lankideek esango lidakete: ez hainbeste bultza! Ez dut uste alde horretatik kezkarik eduki behar denik.
G.–Gatozen xuxenki Ikas-Bira. Noiz sortu zen?
T.D.–Ikas-Bi joan den urteko urrian sortu zen. Gure artean aspalditik hitzegina genuen asmoa zen, eta gero, aurreko gobernuak mantendu zuen egoera azken lerroraino argitua ez zegoenez, martxan zegoena zertan bukatzen zen zain egon ginen. Azkenean garbi ikusi genuen eskola elebidun horiek, irakaskuntza publikoko sail elebidun hori, ahaztu samarrik gelditzeko arriskutan zirela ta jendeak askorik ezagutzen ez zituen jendeekin. Orduan erabaki genuen bazegoela informazio lan bat egiteko, eta biltzen hasi ginen gurasoak eta irakasle izateaz gain guraso ginenen, eta ohartu ginen azken batean isilpean pasatzeko arriskutan zegoen zerbait zela, eta lau urtez martxan arituta pedagogi mailan produktu bukatu ta oso ongi burutua zela. ta iruditu zitzaigun interesgarria izango zela promozioa lotzea eta euskaraganako dugun gure maitasuna ahalik ta jende gehienei zabaltzea.
Hortik abiatu zen dena. Agiri bat argitaratu dugu eta ekuetan barna ibiltzen hasi gara, ikasleen gurasoekin egoteko, beste irakasleekln jadanik martxan daukaguna– eta dagoenekoz bost puntutan gaude. Gogora eraizi behar dut 4 eskola direla jadanik: Sara, Donibane, Urruña eta Donibane Garazi. Herri eta herrixketan zehar itzuli bat egin dugu, oraindik bukatu ez duguna. Senperetik, Hendaiatik, Ustaritz, Donapaleu, Baiona, Arrangoitzetik... pasa gara. Aldi bakoitzean saiatzen gara sail elebidun hauetaz mintzatzen irakaskuntza publikoko guraso eta irakasleekin eta ohartzen gara badagoela atxikinendu bat euskal hizkuntz eta kulturarekiko eta eskola elebidun hauek dauden behar eta desidentzako egokiak direla eta horregatik lotu gara horien zabalkundera.
G.–Eduki dituzuen bilkuren ondotik, baikorra al zara Ikas-Biren eta sistema elebidunaren etorkizunari dagokionean?
T.D.–Daukagun dato bakarra, baina inportantea dena, zera da jende askok benetan behar, eta itxaroten zuten zerbaiten erantzun egokia dela, jende horiek horrela adierazten bait dute alor horretan hutsune bat zegoela, bete gabeko eremu bat, hain xuzen geu betetzekotan ari garena. Azken batean, konturatzen dira euskara–hizkuntza errejional hau, eta azpimarratu nahi dut gure artean "hizkuntza errejionala" gure errejioar bait dela hauek aldi berean interes pedagogiko bat ere badutela: hizkuntza errejional bat ikastea, Frantsesa den beren ama-hizkuntzaz gain tratua dago horrek haurren analisi eta erreflexio ahalmenak desarriolatzen dituela.
G.–Behin eta berriro aipatu duzu hizkuntza errejionala; Zer da zuretzako errejioa?
T.D.–Euskararen laguntza eta defentsa sarten dira «défense et promotion de langues régionales» den marko orokorragoan. Hizkuntza errejional horiek jasan behar izan dute urtetako unilinguismo politika bat, hitzaren esanahi zabalean. Monolinguismo honek pobretzea dakar eta alor honetan atzeratuta goaz beste erresuma batzuekiko. Guretzako euskara paisaia kultural frantsesaren zati bat da eta ongi dago berpiztea, edo hobeki, kinka larri hau gainditzen laguntzea, eta gure irtenbide bakarra da eskolan sartzea berriro. «Langue régionale» hainbestetan aipatzen badugu zeragatik da: gure asmoa ez delako horrekin tresna politiko edo ideologiko bat eta ezta hizkuntza nazional bat ere egitea.
G.–Zuretzako errejioa Euskal Herria da. Beraz, hizkuntza errejionala al da Donostiako hizkuntza?
T.D.–Garbi mintzatu behar gara. Education Nationalerekin lanean ari garenez, inolaz ere «Enbata»rena ez den sentsibilitate bat adierazten dugu. Arestian esaten nizun bezala, Parlamentuan ordezkatuak diren sentsibilitateen ordezkari gara, Front National salbu, eta guk ez dugu sentsibilitate nazionalista euskaldunik. Bi erresumen, Frantzia eta Espainiaren, zirkunstantziak, baldintza historikoak, soziologikoak, geopolitikoak, ezin dira nahastu, eta beraz sentsibilitatea, gure hizkuntza errejionalarekiko dugun interesa, lotuta gelditzen dira gure errejioari frontera batekin.
G.–Ez gara "Enbata"z mintzatuko, euskarari buruz ari gara. Donostian bezala Urruñan hizkuntza bera dela uste al duzu?
T.D.–Guk bultzatu nahi duguna lekuko hizkera da, bizi garen txokoko hizkuntza. Hori dela eta, gure eskoletan Saran Sarako euskaraz mintzo dira, Urruñako euskaraz Urruñakoan, eta gure helburua lekuko hizkera desarroilatzea da. Beraz, irakasten den euskara ez da euskara batua.
G.–Ikas-Bik irakasleen aldetik bezala aginte publikoaren aldetik, eritzi publikoaren aldetik, gaur duen bezalako arreta jasoko al luke Seaska izan ez balitz?
T.D.–Hasteko, inolaz ere ez dugu jarri nahi beste projektu baten aurrean era negatibo batean edo kontra edo arbuioan. Gure lana behar baten erantzuna da, gaur arte egiten ez zen eta guk garatu nahi dugun zerbait. Hori da lehen puntua. Hasieratik ez dugu pobretu nahi izan paisaia kulturak errejionata projektu baten kontra joaz, baizik eta nahi izan duguna da ordura arte saiatu gabeko alor bat aberastea. Seaska bezala, beste zenbait bezala, hezkuntzaz medikua naizenez, gaiso baten inguruan medikuak bezala, eta eria euskara delarik: denok gara ados diagnostikoan. Zerbait egin behar zaio; baina terapeutika diferenteak ditugu. Seaskak terapeutika bortitz bat dauka, beste alor eta beste lekuetan bere probak egin dituena. Guri dagokigunez, uste dugu terapeutika progresiboago bat hartuz hobeki erantzuten diegula uste dugu gure errejioko baldintza sozial, ekonomiko eta politikoei.
Galderen egilea: ENBATA

"Ikas-Bi"k Azkainen duela bi aste eman zuen festaren mementu bat.
50-51

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkas-Bi
PertsonaiazDELOBEL1


Azkenak
Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa
“Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


Eguneraketa berriak daude