Kaki Arkarazo: "Doinu Bakoitza Imaginen Eragile Duk"


2021eko uztailaren 23an
Kaki Arkarazori elkarrizketa
Anjel Katarainen Produkzio Lanaz «Matxinadak I» Diskoa Kaleratu Du Bakarka
Kaki Arkarazo: "Doinu Bakoitza Imaginen Eragile Duk"
IZ grabazio etxeak kaleratu dituen azken diskoen artean Kaki Arkarazoren "Matxinadak I" bat plazaratu da. Oraingo honetan ordea bakarkako plastikoa ekarri du M-ak taldeaz aparte, Anjel Katarainen produkzio lan erabakikorraz.
ARGIA.–Nola sortu zen disko honen gauzatzeko proiektua, M-ak taldetik aparte eta bakarka.
KAKI.– Hasiera batean pentsatu nian bakarkako lan berri bat egitea herri musikari beste dimensio bat eman nahian. Eta iaz, Diputazioak ematen dituen subentzio horietako diru-laguntza bat eskatu nian, aurretik Anjel Katarainek egin zian bezala. Onartu ziaten eta, horrela, bapatean plastikoa burutzeko aukera ailegatu huen biontzako. Ordea, lehendabiziko proiektua ez zen artean pronto, eta M-ak taldetik kanpo geratu izan diren kantuen bilduma bat egin diagu, zenbait kanta berri eta, ausardia piska batekin, O Pello Pello eta Matxinadak 1-11-111 zortzikoekin batera.
A.–Estudio produktu bat dela aitatu duk orain arte. Laborategi musika, kasik esperimentala...
K.–Bai zera, ez duk hala. la esango niake minimalista eta guzti dela, eta teknika aldetik errekurtso handiegirik ez daukala, honela etiketatu baldin bada ere. Egia duk, hori bai, estudioan egindako lana dela, estudio bertan konposatutakoa, baina beste edozein diskoren lana eraman du denboraz, edo guttiago, zoritxarrez. Laborategiko musikaz mintzatzean gainera, bazirudik zeharo hotza dela, sentimendu gabea, eta disko honetan inprobisazioak dexenteko lekua hartu dik.
A.–Instrumendu guztiak herorrek jotzen dituk, eta kasik zeharo instrumentala duk gainera diskoa. Ez ote ausardia gehiegitxo?
K.–Ba, hasiera batean ez zian hala izan behar. Lanean hasi orduko ordea, gustora ihardun genian eta guztia etorriaren arauera garatu duk. Dena den, ni limitatua nauk, ez nauk birtuoso bat, multi-instrumentista bat. Baina arreglotan ere ez diagu gehiago behar izan, sinplea izan bait duk areagoko pretentsiorik gabe.
A.–Baina instrumentala den neurrian, bazegok akaso esperimentazio kutsu bat, berrikuntza borroka berezi bat.
K.–Aldez aurretik sakonki pentsatu gabeko musika egin diagu, aurre teorizaziorik gabekoa. Gure musika konzepzioak (Anjel eta nereak) gisa honetan bultzatu gaitu bide berririk markatzeko helbururik gabe. Horrek ez du kentzen sorketa lana oso gustoko ez dugunik, alderantziz, espresamolde eraberrituak betiere garrantzitsuak dira-eta.
A.–Zenbateraino duk autore diskoa Matxinadak 1. Ze teknikoaren produkzio lana erabakikorra duk honetan.
K.–Bai, diskoa gurea dela esaten diat beti, Anjelena eta nerea. Musika nik egina duk hala ere, eta arrazoi komertzialengatik edo zeramak nere autoretza izena, besterik ez. Hala eta guztiz, bai, Anjelen lana beti duk erabakiko
Esan diate baita ere heterogeneoa dela, nolabaiteko batasun-nortasun hori falta zaiola. Baina garbi da gai bakoitzak bere nortasun propioa baduela eta gure 'seilua' nabarmena dela. Apenak ahotsik ezak markatzen dik agian heterogeneitate hori, gai bakoitza mundutxo berezi bat bihurtuz.
A.–Zuzenean aurkezteko arazo tekniko ugari izango dizkik. Beste baliabiderik pentsatu duzue?
K.–Bideo bat egitea pentsatu diagu «Matxinadak III» zortzikoarekin dantza batez. Baina epe luzera badiagu zuzenean egiteko asmoa. Dirua, bitartekoak eta, batez ere, dirua zegok faltan. Musika honek irudia behar dik zuzenerako, ze banda sonoro bat izateko itxura bait du. Hor zegok soinua, hor giroak; imagina ezak kotxean hoala: hiri bat pintatu parabrisatik aurrera, edota beste paisaia bat!
GORKA ARRESE

Kakik bideorako jauzia egiteko bitartekoen eta diruaren prolema... banda sonoroak ezin itxurarik hartu.
50

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakMusikoakARKARAZO1
PertsonaiazARKARAZO1
EgileezARRESE1Kultura

Azkenak
Bai, filosofatu dezagun heriotzaz

Zer nolako harremana dugu heriotzarekin? Zer nolakoa helduek, zer nolakoa haurrek? Adinean gora egin ahala nola aldatzen da heriotzarekiko dugun begirada? Eta nola hitz egin heriotzaz haurrekin?

Bai, gai tabua bada ere, hitz egin dezagun heriotzaz. Hirugarren saio honetan... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (II)
Itsutu nahi gaituzten gerra hotsak

Azken aste eta hilabeteetan, mota guztietako erakunde politiko eta ekonomiko eta enpresarialek etengabe altxatu dituzte gerra-hotsak. Baina zarata burrunbatsu horren asmoa argi pentsatzen ez uztea eta beldurrak gure analisia nahastea balitz? Saia gaitezen errealitate hori... [+]


Non dago palestinarren aurkako sexu-indarkeria "sistematikoaren” aurreko haserrea?

Armadak egindako genero krimenen gero eta froga gehiago dauden arren, Israelgo emakumeen kolektiboek ez dute aintzat hartu edo ukatu egin dute, neurri handi batean, NBEren gaitzespen txosten berria.


Maiatza emankorra eta oparoa: “Maiatza urteko ardatza”

Sasoitsu, osasuntsu eta bizipozez gainezka egotea dut helburu. Jaten dudanak, egiten dudanak eta pentsatzen dudanak eragina du oreka eta malgutasuna lortzeko eta tentsioa saihesteko.


Mari zuria, elurrak urtzen dituena

Anbotoko Mari ezagutzen dugu askok, Aralarko dama, Aketegiko dama eta beste izen ugariz ere ezaguna dena. Amalur izaki gorputza hartua da Mari, gure jainkosa, euskaldunon artean ezaguna. Soineko apainez jantzitako andere bezala aurkezten da herri askotan. Baina nor ote da Mari... [+]


2025-04-28 | Jakoba Errekondo
Egurra diamantea baino arraroagoa da

Egurra diamanteak baino arraroagoa, bakanagoa da. Bai, unibertsoan errazagoa da diamanteak topatzea egurra baino.


2025-04-28 | Garazi Zabaleta
Oihanartia
Alpeetako hegoaldetik Nafarroa Beherera, abeltzaintza estentsibo eta dibertsifikatuarekin

Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin plantatu ginen etxalde dibertsifikatua landuz, baina laborantza... [+]


Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


Eguneraketa berriak daude