Felipe Juaristi, Poesiatik Bueltan Eta Espresatzeko Molde Berrien Atzetik


2021eko uztailaren 23an
Felipe Juaristi poetari elkarrizketa
Felipe Juaristi, Poesiatik Bueltan Eta Espresatzeko Molde Berrien Atzetik
"Literatur Gazeta"K Eta Barola Argitiletxeak Biltzen Dituzte Bere Literatur Indar Gehienak
Gauza askotan ibilia dugu azken aldian Felipe Juaristi azkoitiarra. Duela urte pare bat "Nostalgia, denbora" izeneko poema-bilduma kaleratu zuen, halaber "Porrot'' eta "Literatur Gazeta" aldizkarien zuzpertzaileetarikoa izan zen. Azken aldian, Baroja argitaletxeko euskal saileko arduradun bezala ari da.
Literaturaren olatu berrian errotik bustia ageri den Felipe Juaristik badu beste kazetari alderdirik ere: duela gutxi arte Euskadi Irratian, eta gaur egun "EI Diario Vasco", ekinean kemenez ari den idazlea dugu lerrootan mintzatzen zaiguna.
ARCIA.–Hainbat alorretan ibili izan hain azken garaian: poeta, kazetari, itzultzalle... Zeinetan ikusten duk hire burua identifikatuen?
FELIPE JUARISTI.–Nik uste diat identifikatu, guztiekin identifikatzen naizela. Pertsona bat gustoko gauzak egiten hasten denean, derrigorrez identifikatu behar duk gustoko gauza horiekin. Orduan, galdetzea «hi zer haiz, poeta edo itzultzailea?»... Gauza guzti horiek osotasun batean hartu behar direla uste diat. Nire asmoa ez duk poeta bezala posteritatera iristea. Egiten ari naizena gustora egitea duk momentu honetan nahi dudana. Niretzat bizitza hori duk: bakoitzak dituen errekurtsoak aurrera eramatea. Nik errekurtso batzu dizkiat, eta horiekin esperimentatzen ari nauk.
A.–Hiretzat poesia zer duk?
F.J.–Garai batean poesia idazten nian zerbait esateko gogoa nuelako, eta pentsatzen nuelako esan egin behar zela. Momentu!honetan uste diat poesia–nire eritzi oso partikularrean– ezintasuna dela. Poesiarekin ezin duk ezer egin. Garai batean esaten huen: "poesia egingo diat, eta gauza asko aldatuko ditiat, jendeari mentalidade edo ikuspegi bat sartuko zioat". Bero beste batzuk pentsatzen ditek poesiarekin mundua aldatu daitekeela. Momentu honetan garbi ikusten diat poesiarekin ez dela ezer aldatzen, eta oso eszeptikoa aurkitzen nauk poesiarekin. Ez diat uste niretzat tresna egokia denik, alde batetik zailtasunak dauzkadalako poesiaren bidez espresatzeko, eta bestaldetik, ez dudalako uste nik egin nahi dudana poesia bidez egin daitekeenik. Izugarrizko problemak dizkiat orain poesia bat idazteko, eta hilabeteak izango dituk poesiarik idazten ez dudala.
A.–Etsipen hori ez al duk izango ere poesiak irakurle mallan inzidentzia txikia duelako?
F.J.–Poesia gutxi irakurtzen duk, eta oso mundu murriztua eta partikularra duk. Mundu bat itxia denean ez duk aurrera joaten. Nik gaur egun eguneroko bizitzari buruzko gauzak adierazi nahi nituzke eta hori poesia bidez egitea zalla izateaz aparte, bazekiat gero horri kasik inork ez diola kasurik egingo.
A.–Batzuk ziotek poesiaren prestigio-galtzea poesiaren berorren erruagatik ere badela, errezegi argitaratu izan delako edo. Nola ikusten duk?
F.J.–Uste diat poesia egin behar den zerbait dela, eta gainera poesia literaturaren oinarria duk. Hori ezin dik inork ukatu. Poesia duk literaturaren armazoi modukoa literaturaren azpian beti poesia zegok. Poesiak mitoak sortzen ditik, edo dauden mitoak berreskuratu egiten ditik. Ipuinlariak egiten duena, sortutako oinarri horiek hartu eta balio zaionarekin ipuinak egitea duk; ipuinek osatuko lituzkete literaturaren lehenbiziko pisuak. Azkenean nobela zegok, nobela duk literaturaren gailurra. Baina nobela egiteko, dagoen materiala hartu behar duk, eta dagoen materiala poesiak sortzen dik. Literatura unibertsalean ere poetek sortu izan dizkitek gauzak, gero gainerako literatura egin ahal izateko.
Edukazio alderdia ere bazegok, nik ez diat uste poesiak prestigioa galdu badu bere erruagatik bakarrik dela. Ni gogoratzen nauk nola Koldo Izagirrek behin esan zuen poesia herri subdesarroilatuen generoa zela, eta horrek adierazten dik poesiak prestigioa galdu badu, gehiago dela jendeak genero txiki bezala kontsideratzen duelako. Hori duk falloa, eta ez alderantziz. Poesiak ematen ziok oinarria literaturari. Euskal literaturan bazirudik modaz funtzionatzen duela, eta Euskal Herrian garai batean jendeak narrazioak egiten zituen bezala orain nobelak egiten ditik.
A.–Esan duk poesian gaur egun ez duala espresabiderik aurkitzen. Zein mementutan zegok hire literaturgintza?
F.J.–Poesian, esan diadan bezala, impasse batean niagok. Ipui batzu egin ditiat baina piska bat ariketa bezala, narrazio estilo hori hartzeko. Dena den, prentsako artikuluak kenduta, ez diat gauza haundirik egiten momentu honetan. Letu eta, ideiak bazeuzkat, baina ez zekiat nola bideratu. Beharbada prosa poetikoa lantzen hasi beharko nikek, narrazioa eta poesiaren arteko gauza bat lotzeko, geroago seguru aski narratibari ekinez.
A.–Zer literatur meta irakurtzen duk batez ere?
F.J.–Poesia asko letzen diat. Euskaraz uste diat irakurtzen dudala guztia ez, baina gehiena bai. Eta erderaz ere bai, ateratzen den gehiena. Batez ere, poesia irakurtzen diat. Gero, poesia irakurtzea oso zaila duk, ohitura bat behar delako, edukazio bat. Askoz ere errazago izaten duk nobela bat irakurtzea, teorian, baina nik uste diat nobela bat irakurtzea askoz zailago dela. Poesia duk idazlearen mundutxo partikular bat, eta mundu hori ulertzeko ohitura bat behar duk, eta poesiaren hizkuntza orokor hori ezagutu behar duk. Eta hori oso zaila duk, ez dagoela edukazio poetikorik. Poesia beti kontsideratu izan delako genero txikia.
A.–Zer dohai estimatzen dituk poeta batengan?
F.J.–Metaforak sortzeko abilidadea, edo metaforak birsortzeko eta egokitzeko. Ez hainbeste surrealismoaren bidetik. Surrealismoa gustatzen zeidak, eta ondo zegok probokazio bezala, baina nik uste diat desfasatua dagoela mementu honetan.
A.–Hire izena nahiko bereizezina duk «Literatur Gazeta» aldizkaritik. Nola ikusten duk literatur aldizkarien panorarna hire esperientriatik abiatuta?
F.J.–Literatur aldizkariez hitzegiterakoan, bi aipatu behar dira: «Susa» eta «Literatur Gazeta». «Susa» nik uste diat guk egiten duguna baino diferentea dela: kreazioa bultzatzen dik, batez ere gazte jendea zegok hor, eta gai batzuren inguruan bultzatzen ditek haien kreazioa. «Literatur Gazeta» asmo kritiko batekin sortu huen, euskal literaturaren kritika bat egiteko. Baina uste diat gero kontradizio bat dagoela bai batean eta bai bestean. «Susa»k bultzatzen badu kreazioa bakarrik kritika batzutan baztertua uzten dik, eta «Literatur Gazeta»k berdin aldrebes. Literatur aldizkari onena izango huke guztiak biltzen dituena. Eta ez bakarrik kritika eta kreazioa, eguneroko bizitzari buruzko eritzi eta erreportaiak... polemizatzeko gala den aldizkari bat izango hukek justu ideala mementu honetan.
A.–Polemizatzeko beharra ikusten duk, beraz.
F.J.–Momentu honetan bai, eta iruditzen zeidak badaudela gaiak polemizatzeko. Hartu ikuspuntu bat edo bestea. Kritikatzeko hartu dezakek kritika ideologikoa edo kritika literarioa. Biek balio ditek, baina azken aldi honetan kritika ideologikoa gehiago egiten da literarioa baino. «Larrun»en agertzen den Atxagaren kritika, nik ez diat esango konforme nagoenik, baina uste diat ona dela. Eta Juaristik polemika piztu zuenean euskal narratiba simulakro bat zela esanez, ez da kritika ideologikoa, literarioa da. Nik ez diat esango ados nagoenik, baina ongi dago. Polemika horiek ondo zeudek, giroa sortzen dutelako, eta bizitasun bat dagoela adierazten dutelako.
JOSU LANDA
48-49

GaiezKulturaArgitalgintArgiteletxeBaroja
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakJUARISTI2
PertsonaiazJUARISTI2
EgileezLANDA2Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude