"Ez Gara Komando Terrorista Gazte Kolektiboa Bainon


2021eko uztailaren 23an
"Mendeku" taldekoei elkarrizketa
Mendeku Taldekoak Portugaleteko Gertakizunez
"Ez Gara Komando Terrorista Gazte Kolektiboa Bainon
Portugaleteko gertakizunen eta zauritutako militante sozialistetako baten heriotzeak sortutako erreazioen ondoren, denen ahotan ibili den «Mendeku» kolektiboko partaideekin hitzegiteko aukera izan du ARGIAk. Bizkaiko ibarrezkerreko hiri horretan gertatutakoa argitzeko bezala Euskal Herriko kaleetan gaztediaren sektore marjinatu batek dituen eritziak ezagutzeko dokumentu interesgarri bat da.
ARGIA.–Nolatan, nondik eta zertarako jaio zen Mendeku taldea? Gazte Asanblada edo Gaztetxea egitearen asmotik irten zela entzuna dugu.
Mendeku.–Mendeku kolektiboa ez zen sortu Gazte Asanbladaren barnetik. Gazte Asanbladako zenbaitek gero sortu zuen Mendeku. Dena den, ez dauka hartu eman zuzenik, agian zeharretik bai, talde kideak direla medio.
Mendeku duela bi hilabete sortu zen. Portugaleteko zenbait gazteren jarrera izan zen sortzea talde hori, alternatiba desberdinak emateko. Guk kolektibo alternatibo desberdintzat dugu geure burua. Erakunde eta alderdi politikoetatik urrun geratzen den alternatiba gara. Gure ahaleginak kalean eta giza alorrean finkatzen ditugu. Gauza zehatzekin sartu, jarrera tinkorik hartu gabe. Jendearen gogoak eta beharrak direla medio sortu genuen Mendeku kolektiboa.
Mendeku Eta Autonomoak
A.–Bere garaian ez zineten konturatu duela hiru urte Komando Autonomo Antikapitalisten komando batek izen berbera (Mendeku) zuela, eta horren eraginaz; hots, zuen jarrera nahastea KAAkoekin, horrek izan dezakeen edo suposatzen duenarekin?
M.–Bai kasualitate alua! Gaur egun barruan dagoen gazte batek –Pekasek–atera zuen izena beste edozer atera zitekeen moduan, "Zelaiko liliak" kasu. Baina hori ez zen irten, Mendeku izena laket bait zitzaigun. Enrique Casas Komando Autonomo Antikapitalisten "Mendeku" komandoak hiltzea eta Portugaleteko ekintza lotzea ezinezkoa da. Zaku berean sartu nahi izan dituzte, jendea nahastu egin dute. Anekdota da baina, Enrique Casasena gertatu zenean, gaur egungo Portugaleteko Mendeku kolektiboko zenbaitek 13 eta 14 urte zuten. Ume koxkorrak!
Adarrik ez jo! Hitzak barra-barra jaurtiki dituzte politiko eta kazetariek jakin gabe edo zertan ari ziren oso ondo jakinez. Maltzurkeria itzela egon da arlo honetan.
A.–Mendeku taldeak Portugaleten ze helburu dauka, ze markotan mugitu da eta nora iritsi nahi du?
M.–Horren espontaneoa da taldea ez bait du ezertxo ere bete nahi. Batuketa espontaneoa izan zen eta da gaur egun ere. Arazo zehatzetara mugatzen da, etxebizitzak, lokalak, udalak eman ditzakeen subentzioak kontzertuak egiteko ahaleginak, soldaduzka, prozesio ateoak eta abar, esate baterako. Eta guzti hori Portugaleteko esparruan besterik ez. Xede politiko markatu eta konplikatuagorik gabe.
Portugaleteko udalak "AI margen", izeneko aldizkaritxoa atera du, zeina hibaiaren alde guzti honetara hedatzen bait da, eta a zer nolako zarama hutsa den! Guk honi dagokionez, ateratzear geneukan geure fanzinea, giza alorrean oinarriturik herriari bizitza apur bat emateko. Geure informazioa, gazteon ikuspegia, eta beste jendeaz paso egin.
Mendeku kolektiboa ideia desberdinetako kideek osatzen dugu. Feminista, anarkista, delinkuente ohiak ere bai baturruoak edo inoiz HBri botua eman diotenetarikoak daude barruan. Oso heterogeneoa da taldea, baina hori bai, erreta dagoen ugari dago.
A.–Zuen inguruko ideietako beste talderik ezagutzen duzue beste herrietan?
M.–Euskal Herrian kolektibo andana sortu da eta hori baikorra da. Izen ugari dago eta gugandik hurbil egon daitezkeenak halaber. Denak uhin edo mugida antzekoak dira; dena den ez dira berdinak.
Mendekuk asanbladaren bidez, kalean egiten ziren asanbladen bidez, funtzionatzen zuen. Hurrengo eguneko betebeharrak Asanbladan erabakitzen dira. Eta Herri osoa enteratzen zen halaber. Beraz, herri bakoitzak bere gauza edo marko zehatza du eta alternatiba propioa bilatu behar du.
Mendeku Eta HB
A.–Txema Montero eta Idigorasen hitzak zuen taldeari zuzendu zaizkio soil soillk, edo Euskal Herriko zuen antzeko taldeak ere eraso dituzte, PSOEren Casa del Pueblon gertatutako dela medio?
M.–Montero eta Idigorasen aderazpenaz badakizu zer pentsatzen dudan? Beraien jarreratik desmarkatzen zarenean, HASlren lineatik aldentzen zarenean, autonomotzat jotzen zaituzte, edo MLNVren aurka zaudela biziki dihardute. Etsaia zarela diote berehala. Baskoen etsaitzat hartzen zaituzte. Farre gura ematen dit! Beraiek bezala pentsatzen ez duzulako arerioa zara eta kitto.
Gero eta pertsona gehiago dago Euskal Herrian paso egiten duena HBren politikaz, jarrerataz eta abar, baina une berezi batzuetan HBko kideek ipurdia miazkatzen diete punk jaialdi bat antolatuz, nahiz eta punky horiek paso egin HBtaz. Noski, guzti hori gero botoetan jasotzeko uzta. Zuk beraiei miazkatzen diezun legez, beraiek zuri ere miazkatzen dizute.
A.–Euskal Herriko egoera bereziaren poderioz, Monteroren ustez, Mendeku bezalako taldeak HBren inguruan daudela dio, baina hemendik kanpo talde punkyetan egongo liratekeela ere esaten du.
M.–Euskal Herrian oraindanik ez da eratu mugimendu alternatibo handirik, Alemanian bezala. Horrelakoren bat sortzen denean hemen, orduan bai izango dena. Orduan jendea askoz gehiago desmarkatuko da HBren jarreratik.
Preso, atxilotu, errefuxiatu eta bestelakoen alde borroka egiten askok eta askok dihardugu HBz gain. Eta horrek ez du esan nahi HBn sartu behar zarenik. Borroka hori ez da sigla batena. Ezin dute kontrolatu gazte jende guztia eta horregatik moskeaturik daude zeharo.
Besteak beste, Mendekurekin gertaturikoa berezia izan da. Mutil talde batek bost koktel jaurtiki zuten. Gero txakurrek pegatak aurkitu zituzten etxe batean eta hau arraroa egin zitzaien. Ez ziren es Gestorak, ez Jarrai, ez HB. Txakurrek ez zekiten eta dena zaku berean sartu dute eta Mendeku Komandoa atxilotu duela esan zuen.
Dena den, Poliziaren muntaia baino ez da izan. Itzela! Poliziak efikazia aukeratu behar du eta Mendeku komandoa inbentatu du. Eta gero noski, HBk guri jaurtiki digu kaka guztia. Bata baino bakarrago utzi gaituzte. Agian ez dago lege gizonik ere atxilotuentzat.
Kriminalizazioa
A.–Enfrentamendu zibilaren alde zaudetela esan ahal da?
M.–Hori ezin planteia daiteke. Mendekuk ez du ezer esanen horri buruz giza eta kolektibo alternatiboa bait da, eta inolaz ere ez kolektibo politikoa. Guk linea horretatik zehar ez dugu eraman nahi asunto hau. Mendeku kolektiboko partaide ganztiak Portugaletera etortzen direnean, orduan balora ditzakegu, nahi izanez gero, trikamila guzti hauek.
Beno, historia guztia pikutara bidali dute. Desegin dute desegin nahi zutena. Mendeku hilik dakusat une honetan: ez ekintza beraren poderioz, ondorioagatik baino. Herri erdia ihesari emana, Mendeku hilik, geu akojonaturik. «Komandoa» harrapatu dutela baino ez dute esan komunikabideek, baina horretarako sekulako batida eman dute herri osoan zehar.
Kazetariekin hamaika istilu izan dugu. Komunikatu bat atera genuen, baina ideia guztiak aldrebestu egin dituzte. Informazio manipulazio izugarriak izan dira. «Diario 16» pasatu egin da. Mendeku partaideen argazkiak baino ez zuten nahi. Sentsazionalista hutsak dira. Kriminalizatu nahi gaituzte. Denon bila etorri nahi dute eta Gobernadore zibilak argiki esan du.
14 pertsona dago atxiloturik, eta ez dakigu nola demontre, ze egoeratan dauden. Bat erreformatoriora bidali dute. Bosti botatzen diete errua, baina hori ez dago egiaztaturik.
A.–Horiek Mendeku kolektibokoak dira?
M.–Ez, herriko semeak dira baina kolektiboarekin zer ikusirik ez dutenak. Bi inoiz etorri edo egon izan dira asanbladetan, baina gutxitan.
A.–Orduan, Mendekukoen ekintza ez dela garbi utzi nahi duzue?
M.–Bai. Hori oso garbi dago, eta mundu guztiaren aurrean eta komunikabideetan argi utzi nahi duguna da. Mendeku kolektiboa ez da inoiz izan komandorik, nahiz eta terroristatzat hartzen gaituzten. Oso alaia da historia hau!! Gehiegi da. Txakurrak gau eta egun mutur zuloan. Eta gero herri honetan ea nork duen gogorik esateko Mendekukoa dela.
Kazetariak Salatzen
A.–HBko zenbait kidek dio ekintza zuzenaren ur beltz eta zikinetan dabilen taldea dela Mendeku. Okupazinak, gaztetxeak... Nola nahasten dira Mendeku eta ekintza zuzena?
M.– Hori HB beraren kontraesana da. Mendeku kolektiboa den neurrian ez du zer galdurik, historia zehatzetan daukalako ikusmira. Baina HB boto bila doa eta Ekainaren 10a hurbilegi dago eta agian Portugaleten pringatu egin dituzte hauteskundeak, baina baten bati bota behar zaizkionean erruak, lelokeriak esaten hasi dira.
Mendeku ekintza taldea ez da inoiz izan eta izango ere. Zergatiak leloak ere ulertzen ditu herri honetan, eta are gehiago HBko Mahai Nazionalak. Mahai Nazionala ez da enteratu zer den Mendeku kolektiboa edo horretan ezkutatu nahi izan dute bederen. Portugaleteko HBk eginiko asanbladan batek baino gehiagok aurpegia atera zigun eta barruan istiluak ere egon dira. Mahai Nazionalak egin duena grabetzat jotzen dugu. Gobernadoreak eta PSOEk egin duen berbera egin du HBk. Ez dago eskubiderik. Hori ETAk egiten du eta laurdena ere ez da pasatzen.
A.–Ekintza errakuntza bat izan dela baloratzen duzue?
M.– Pasotea izan da. Errakuntza izan da. Hori egin dutenak ez ziren ekintzaren tamainaz kargutu. Ez ziren kontzienteak une hartan. Neuk ekintza gisa ez dut epaitzen, ondorioengatik baino. Argi dago. Enmarronaturik dauden bost horietaz Gestorak agian paso eginen du. Agian EMKko jendeak aurkituko digu lege gizonen bat.
HBk preso komun joan zirela esan zuten une batean. Hau tristea da entzutea. Dena den HBrekin ez da izan istilu handirik hemen herrian, prentsan agertu den gisa.
Julio Flor-en artikulua «Deia»n pasada izan da. Esan genion, ez zela hori, baina berdin izan dio. Eta «Egin»i gauza bera esan genion eta atera egin du artikulu bera.
Kazetariak pasatu egin dira, gezur borobilak jaurtiki dituzte mobida zela medio. Gu egoerak gainditu egin gaitu eta erantzun gogorrik emateko ere ez dugu izan biderik. Prentsak gure hitzak masaldu edo hutsaldu egin ditu. Kazetari alu askori jipoi bat baino gehiago eman beharko litzaioke. Ez gara komando terrorista, kolektiboa baino!
RITXI eta AITOR

Inor gutxi saiatu da hainbeste aipatu den "Mendeku" taldearen irudiaren eta ekintzen berri ematen.
"Mendeku"koek erabiltzen duten estetika eta ideologia ez da bitxia suertatzen Euskal Herrko kaleetan.
Mendekuren pegata bat; gure hirietan –eta herrietan– ikusi daitezkeen milaka honen arteko bat.
Horma bateko adreilu guztietan hitz bera; talde izenaren erreibindikazioa, ala mendeku eskaria?
Urjentziazko balorazioen ondoren, Portugaleteko gertakizunek azterketa serios bot eskatzen dute.
13-17

GaiezGizarteaAdin sektorGazteriaMugimenduak
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakGazteakMendeku

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude