Zizurkildarren Omenaldia


2021eko uztailaren 23an
Aita Otañori Zizurkilen egindako omenaldiari buruzko elkarrizketa J.M. Garmendiari
Zizurkildarren Omenaldia
Nere idatzi au astean, or borutzen dun Otañoren irudia euki det aurrean. Eta irudi sakona dalako, aldizkari ontan tartetxo bat gorde zaio.
Irudi onen orijinala ikusi nai dunak Zizurkillen, Elbarrena barrutiko gaztediaren etxean dauka. Ramon Alzate, erriko seme baten egintza da. Ikusi dutenak, Otañoren sakontasun guztia daukala esaten dute.
Margolariak, oñean ipintten dun bertsoak dion bezela, amets bat josita dago zapian.
Ata Otaño, bere gorputz eta. jantzi. Apain antzean, zenbait lurraldeetan ibilli dan euskaldun ezitako bat bezela. Txamarra-kin, estalkia esku batean eta txapela bestean.
Eskubi aldean Arientina ageri da, bera bizi izan zan Santa Fe erria. An dago Otaño, txindi apurtxo bat osatzera joanda. An dago gorputzez, izatez.
Bere begietan, ordea, gogo sakon bat nabaitzen zaio. Urrutira begira dauzka bear bada iñora ez... nunbaitera.' Irudimenak Euskalerrian dauzka. Itsasoaren beste aldean, bere etxea gogoratzen zaio: Errekalde. Ango gozotasuna, etxeruntz doan bide zarra, ondoko intxaur zuaitza. Dena burnan'berritzen zaio. Ez du ezertxo aztu, bizi-berria balu bezela gogoratzen zaio.
Zizurkildarrak.Otaño maite dute. Badakite nor zan. Etzekiten bakanak ere, irudi au ikusi utsarekin, nor zan, aren gizatasuna ta bertso mallan noraño iritxi zan ikasi dezakete.
Amaika Zizurkildarrekin itzegin det Otañori buruz. Eta guztietan, erabat arritu naun gauz bat ikusten da: denak P. M. Otañottzaz etxeko bat izan bazuten bezelaxe diardutela: gozotasun berberarekin, gogo berberarekin.
Eta maite dutelako omenaldi berezi bat eratu diote iltonen bederatzirako. Omenaldi gozo antan, erriko Luistarrak izan dira, batez ere jaialdi au bizkortu dutenak. Aiekin batera tartean izan dira bere amaika odoleko.
Orren barri jakiteko M. J. Garmendia ankeratu degu. Emen azaltzen dira bere erantzunak. Nor obe, erriko seme bat baño?
Ain zuzen ere, lantokian Portunean, topo egin degu ta galdetu diogu:
–Kaso Migel Joxe.
–Kaxo, Zerk ekarri zaituzte onuntz ?
–Bada, zure lan ortan eragozpen pixka bat agitera etorri gara. Otañori buruz galderatxo batzuek egitera.
–Galdetu, galdetu, erantzungo ditut eta, ala moduzkoak baldin badira.
–Nundik nora bururatu zaizute omenaldi au egitea ?
–1963'gngo. urrillean Eguiñozun gu an gertatu. Egun jator bat igaro Txirritaren omenaldi bat zan eta ondoren, Pello Marina egin bear gendula pentsatu gendun eta orra or...
–Nortzuek izan dira, omenaldi au eratu ta tajutu dutenak?
–Zizurkilko Luistarrak eta Otañoren familikoak.
–Zerorri, Garmendia, askotxo satu zeran ezkero, esan- eizkigutzu, zenbateko arazoak menderatu bearrak izan dituzuten omenaldi au eratzeko ?
–Eusktzaindiak eta erriko agintariak asko lagundu digute ta arazo aundirik ez degu izan jaunari eskerrak.
–Esan al dezakezu, programa ze; nolakoa izango dan?
–Esanda dagon bezela Loraillar'n 9'an. Bederatzi ta erdietan lapida ren onespena Errekalde baserrian. Amar ta erdietan Meza Nagusia. Izlari A. Lekuona. Ondoren estatua ren onespena, Tolosako Udaberri taldeko dantzariak, bertsolariak. Urrena, anal arteko bazkaria. Gero izlariak Otañoren barri adieraziko du. Bertsolariak eta euskal erromeria amarrak arte.
–Norbaitek lagundu al dizute diru betiko gara bera ortan, edo ta organizatu dezutenok, zeron poltsikotik bota bearrak izan dituzute ?
–Oraindaño Donostiko Aurrezti Kutxarena besterik ez degu.
–Beste gañantzean, laguntza eskatu zaizkioten zenbaitek erantzun ona eman al dute ala...?
–Ez degu laguntza anndirik eskatu diru gai ortaz, bañan uste degu zerbait osatuko data.
–Omenaldi au ospatzeko, Zizurkillen egundoko arreta dago, erriak maite du Otaño, ta bere familikoak ori badakite. Asko bizi al dira Zizurkillen Otañoren aide diranak? Bere seniderik bizi al du?
–Ez det uste bere seniderik bizi danik, bañan sei seme alaba omen zitun. Uste det danak bizi dirala ta oraindik orain izan barri dira iru alaba ta illobak. Eta bere lengusu ta famili arteko asko bizi dira Zizurkil eta inguruetan.
–Entzunda daukagunez, Otañok ezurrak bere lur maitean utzi nui zitun Baña alabearrez, Ameriketan il zan orain urteak dirala. Zenbat urte dira ill zala?
–Bertso onetan ondo erakusten du ezurrak emen utzi nui zituala:
Nere lagunik maitatuena
Ombu laztana zu zera,
Argatik nator zure kolkora
Ni malkuak ixurtzera.
Iduriturik naramazula
Atariko'intxaurpera.
Beti izango zaitut goguan.
Bañan joan nui det ostera
Euskal lurreko zuaizpe artan
nere ezurrak uztera.
Bere gogoa ala ez izan arren Arjentinan daude bere ezurrak, 1.910' ko Lorraillaren bostean il zan:Emendik joan zan bañan Ezta beñere ilko.
–Bere ezurrak Ameriketan daudenez, ekartzeko modurik ba ote legoke ?
–55 urte buru dira il zala, zalla izango dala uste det aren ezurrak ekartzen.
–Programak dion bezela, bere etxean lapida bat jarriki zaio. Lapida orrek zer esango du ta nork eskeñi dia?
–Lapida ori eskeñi diotenak baserri bertakozk, lengusu baitira. Onela dia: Errekalde baserria. Emen jaio zan Otaño ta Barriola'tar Pedro Mari, 1.857'ko Ilbeltzaren 26'an.
Arientinan iltzan 1.910'ko Loraillaren 5'an.
–Nun jartzeko asmoa dezute busto ta estatua ori?
-Zizurkilko enparantzan, danak ikusi ta ikasi dezatela Otañoren berri.
–Nork egin du busto ori?
–Oso ezagun dan Donostiko Lopetegui jaunak
–Erriko semeak ondo erantzungo duela, ziur gande gure aldetik. Zeruko Argiak era ale auxe. Otañoren omenez eskeñi du. Beste aldetik emen dijoazten argazki fotografiak bere aideak emandakoak dira. Zer geiago eskatzen diozu aldizkari oni, ta zar eskatzen diozu erriari egun ortarako?
–Lenengo eskerrak ale au eskeñi digulako, eta aurrera ere jarrai dezatela orretan
Eta erriak lagundu dezala aldizkari au zabaltzen eta euskeldun jator izaten.
–Zerbait geiago esateko adiskide?
–Bada gure eskerrik beroenak bidali nai dizkiogu Alzate'tar Ramoni, ain egoki egindako kuadroa Otañori eskeñi diolako. Era berean, eskerrak aldizkari onentzat eta irakurle danentzat, Agur.
Gure berriketa bukatu zanean, agurtu giñan, ez nosk, i aurretik, egun ori, beren bizitzako egunik onena izan zedin opatu gabe.
Etxeberria
7

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaOTAÑO2
GaiezKulturaBertsolaritEkitaldiakOmenaldiak
PertsonaiazOTAÑO2
EgileezETXEBERRIA1Kultura


Azkenak
2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


Eguneraketa berriak daude