Juan Luis Zabala, Giza-Izaera Amildegiaren Ertzean Jarri Nahian


2021eko uztailaren 28an
Juan Luis Zabala idazleari elkarrizketa
Juan Luis Zabala, Giza-Izaera Amildegiaren Ertzean Jarri Nahian
«Ahanzturaren Artxipielagoa» Narrazio Bilduma Kaleratu Berri Du, Bigarren Liburua Delarik
Juan Luiz Zabala 24 urte inguruko narradorea dugu, eta duela bi urte nobela saion batekin sorprenditu bagintuen, oraingoan narrazio-bilduma batekin datorkigu: Ahanzturaren artxipielagoa. Gaur egun, Andoainen euskarazko klaseak ematen ditu, eta bere begiradan gazte bihurri baina erdi-filosofoaren itzala antzeman daiteke.
ARGIA.–Gaur egunetik ikusia, nola sentitzen duzu zure lehenengo nobela, "Zigarrokin ziztrin baten azken keak"?
J.L. ZABALA.–Ahaztuta, neurri haundi batean. Ahaztuta diot, orain ez nukeelako horrelako zerbait egingo. Azkue saria eman ziotenean epai-mahaian Anjel Zelaieta zegoen, eta berak prentsaurrekoetan esan zuen nobela hori nobela unibertsitarioa zela, eta horretan esan behar da asmatu egin zuela. Nobela hura, neurri batean, unibertsitateko klaseetan ikasitako gauzetan oinarritutako zerbait zen. Batez ere surrealismoari buruz erakutsi zizkigutenak isladatzen dira bertan. Nobela hura egin nuenean buruan nituen gauzak orain piska bat alde batera utzita ditut. Garbi daukat beste bide berri batzutatik nabilela.
A.–Lehenengo nobela hora eta beste narrazio-liburu honen artean badira konstante batzu. Leku izenak, tematika aldetik... hori zarbait konszientea al da?
J.L.Z.–Konszientea? Ez. Gertatzen da garai hartako zenbait gauza–gaiak, esate batera–zailak direla aldatzen. Lehen esaten nituen gauza asko orain ere esango ditut, eta ez naiz ni izango hori esaten lehena. Literaturan behin eta berriz gauza berak esaten dira. Gauzak esateko era desberdinak daude, eta horretan saiatzen gara.
A.–Zure tematika nahiko fatala da, ezta? Tristura, bakardadea, gaisotasuna, heriotzearen hurbiltasuna...
J.L.Z.–Beno, eta norena ez? Literaturan, nik uste, pesimismoa askoz zabalduagoa da optimismoa baino. Eta literaturan ezezik, ez dakit, filosofian ere beharbada bai. Eta kaleko jendearen elkar hizketetan ere nabaritzen da. Ikusten da jendea pozik dabilela, bai, baina gero hizketan konturatzen zara jenderik alaienak ere hizketan bere neurak kontatzen hasten denean zera esaten dizu: bizimodu hau gezur bat dela, mila modutara esaten dizkizu pesimismora jotzen duten betiko gauzak. Literaturan oso arraroa da benetako alaitasuna ematen duten gauzak irakurtzea. Ez da nire kontua bakarrik.
A.–Pesiamismo eta fatalismo horrekin batera, ironia edo umore fin bat ere nabari da lanotan. Ez al dago gaizki ulertua izateko arriskurik?
J.L.Z.–Nik neuk bedut umore bat oso berezia, oso neurea dena. Idazterakoan ezezik, hizketan eta lagunartean ere nabaritzen dut umore hori. Umore surrealista samarra beharbada. Umore hori liburuan ere nabari da. Gainera, pentsatzen dut horrelako umorea hobe dela liburuetarako, hizketarako baino. Lagunartean horrelako gauzek batzutan ez dute hainbeste grazia egiten, eta liburuan igual hobeto gelditzen dira. Nik batzutan nire ustez oso ona den txiste bat kontatzen dut eta inork ez du barrerik egiten. Beste batek txiste txarra egiten du eta kristo guztia barrez. Umorea beti gauza erlatiboa da.
A.–Hasieran, liburu honekin, beste asmo desberdinik al zenuen?
J.L.Z.–Bai, hasieran zirriborro batzu izateko asmoz jaio ziren, apunte modura. Egia esan, nahiko testu arraroak gertatzen dira, xelebre samarrak dira guztiak, baina badute lotura bat haien artean, lehenengo pertsonan idatziak izateaz gain, badute halako aitorpen kutsu bat guztiek. «Amildegiaren ertzean» daudela esango nuke, edo behintzat hori izan zen Eusko Jaurlaritzan beka eskatzeko erabili nuen esamoldea: «giza-izaeraren amildegiaren ertzean kokatzen gaituzten testuak izango dira guztiak».
A.–Hiru edo lau urtetan bi liburu honek jarraian idezteak ba al du kontinuitate asmorik atzean? Jarraipen asmorik?
J.L.Z.–Orain dela gutxi nire apunte koadernoan idatzi nuen literatura nire erlijioa dela. Nik hala sentitzen dut batzutan. Bizimodu honetan zerbaiti heldu behar zaio eta nik literaturari heltzen diot. Kristaua mezatara joaten denean eta jaunartzen duenean lasai gelditzen da. Horrelako zerbait izango litzateke nire literaturarekin. Bizitza honetan lana egin dezakezu, lagunekin ibili, gauzak aldatu nahiak ere konpromisoak ekartzen ditu... Ni horietan ere ibiltzen naiz baina ez naute asetzen. Ni benetan gustora uzten nauena zerbait idatzi dudala ikustea da. Hau idatzi dut, lehenago ere beste zerbait idatzi nuen, idazten segitzeko asmoa daukat... hori ikusteak uzten nau pozik. Inportantea da zentzu batean baina beste zentzu batean ez. Esan nahi dut literatura nire erlijioa dela, baina ez naiz debotoa.
A.–Zure liburuak irakurrita, harrigarri samarra egiten da poeta ere ez izatea, oso hizkera poetikoa darabilzu eta...
J.L.Z.–Bertso librea asmatu zenetik, prosa eta poesiaren artean ez dago halako barrera haundirik. Nik beti esan dut liburu hau oso poetikoa dela, prosa poetiko pasarte batzu badirela. Ez dago garbi liburu zein jenerotakoa den, ipuinak badira, baina beno, ez dute titulurik, eta poesia asko dago tartean.
A.–Zuk ipuin bati zer eskatzen diozu batez ere, erreflexioak agertzea, istorio borobilak osatzea...?
J.L.Z.–Azken aldian egiten ari naizen ipuinei bakarrik eskatzen diedana irudia da., iradokorra edo sujerentea izatea. Ipuin horiek irudi batzuren deskribapena dira, nolabait esateagatik zinematografikoa. Besterik gabe, eskatzen diedana hauxe da: irudi horiek nire gogoa asetzea. Gero kontaerak ere ba dira, gauzak gertatzen dira baina gertaera horiek ez dira oso logikoak, irudiak berak garrantzia haundiagoa dauka istorioaren garapena baino.
JOSU LANDA

Literatura nire erlijioa da, baina ez naiz oso debotoa.
Juan Luis Zabala, bere azken liburuko alea begiztatzen: "Ahanzturaren artxigielagoa".

46-47

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakABALA5
PertsonaiazABALA5
EgileezLANDA2Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude