"Francok Ez Zuen Gudarien Erresistentzia Handirik Espero‘’


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Emilio Lopez Adan, "Beltza"ri elkarrizketa
Emilio Lopez Adan, "Beltza"
"Francok Ez Zuen Gudarien Erresistentzia Handirik Espero''
ARGIA.–1937ko Apirilaren 26an bonbardeatu zuten Gernika. Koka deazgun pittin bat gerraren barruan. Nola zeuden frenteak?
BELTZA.– 1936. urtean hasten da gerla. Euskal Herrian, Nafarroan eta Araban, karlistek eta «nazionaleku irabazten dute erraz. Gipuzkoan eta Bizkaian, orohar, nazionalistek eta errepublikanoek irabaziko dute.
"Frenteen fijazioa" deitzen dena ematen da hor. Abertzaleen aldetik bada Araban ofentsiba bat, Legution egiten dena. Ofentsiba honek Gasteiz hartu nahi zuen; baina ezin, eta frentea nolabait geratzen da Araba eta Bizkaiaren arteko mugetan. Ez zeharo, baina gutxi gora-behera hor dago.
Gipuzkoan gauzak ez dira horrela gertatzen. Gipuzkoan, karlistek eta militarrek ofentsiba bat egiten dute Nafarroatik etorriz, batez ere Irun eta Donostia hartzeko... Gero nazionalistek jarriko dute frente bat Oria ibaian, eta gero handik ere atzera egin behar eta muga geldituko da gutxi gora behera Deba ibaian, nahiz eta frankistek gero Ondarroa eta Markina aldera sarketa bat egin.
A.–Hasiera batean ez zen espero halako erresistentziarik, ezta?
B.–Francoren asmo nagusia Madril hartzea zen eta gerla arin bukatzea. 1936an Madril erasotzen dute aurrena, laister hartuko dutelako esperantzan. Baina ez zaie hala suertatuko eta Francok ikusten du gerlak luze joko duela. Orduan, zein da egoera? Gipuzkoa eta Bizkaia elkarrekin daude Asturias eta Santanderekin. Baina denak daude Errepublikaren eremuetatik aparte. Hau da, Nafarroa, Aragoi parte handi batean, Castilla Zaharra... frankisten eskuetan dira. Errepublikak duen eremu bakarra Katalunia, Balentzia eta Madril da.
Militarki Iparraldeko frentea, "Frente Norte"a da ahulena. Ahulena, isolaturik dagoelako geografikoki, hau da, Erre publikaren eremuetatik zerbait igorri nahi badute aidez egin behar dute, abioiez, eta aidean frankistek zuten nagusigoa, muga aldetik Irungo muga frankisten eskuetan dago eta itsasuntziz edo abioiez egin beharra daukate Donibanetik Bilborako bidaia. Bilbo isolatuta dago. Ingelesek bakarrik mantentzen dute hari bat. Flota komertzial ingelesa da Bilborekin komunikatzen den baka rra, eta beti ere armadak gordeta.
A.–Isolaturik egoteaz gain mandua ere zatiturik zegoen "Frente Norte" delakoan
B.– Kontutan hartu beharra dago Iparraldeko frentean praktikan ez daudela militarki lotuta. Hau da, teorian bada mandu batu bat, Llano de la Encomienda generalak zuzentzen duena, baina praktikan gobernu diferenteak dira. Hau izan da nazionalisten merito politikorik handiena: Agirrek zuzendutako gobernuak kudeatuko duela Euskadi, nolabait independientea balitz bezala. Ez da dudarik politika aldetik honek prezedente bat sortu zuela gure historian. Guretzat, hemendik ikusita, onuragarria. Bai sinbolo gisa, bai memoria historiko bezala... Baina militarki, gobernuak daraman politika independienteak ahuldu egingo du nolabait Iparraldeko frentea, koordinazio oso gutxi bait dago Santanderekin eta Asturiasekin.
Francok hartuko duen erabakia izango da Iparraldeko frentea irabaztea, gero han bildutako soldaduekin Madril, Katalunia eta Balentziako frenteak atakatzeko. Frankisten ustez, ikusita Euskadi nola zegoen, egun gutxitako kontua zen hau irabaztea. Gudariek egindako erresistentzia ez zuen inork espero eta Iparraldeko frenteak ere luze jotzen zuela ematen zuen.
A.– Esan duk gerlan Agirreren gobernua osatu zenean nolabaiteko independentzia bat egon zela. Ze diferentzia zeukan egoera politiko horrek onartutako Estatutoarenarekin?
B.–Estatutoak ematen zituen botereak nahiko murritzak ziren. Desproportzio handia dago praktikan Agirreren gobernuak egiten zuenaren artean eta Estatutoak permititzen zuenaren artean. Hor nolabait bada indar harremanen problema. Egia esan, ekonami-politika aldetik, eta batez ere militar aldetik nazionalistak dira nagusi. Eta nagusiak izanik berek nahi duten politika aplikatzen dute. Oso diferente izango da Errepublikaren politikarekiko gauza askotan.
A.–Gerla hasieran dudak egon ziren nazionalisten artean gerla noren alde egitea erabakitzeko orduan. Araba Buru Batzarra...
B.–Egia da nazionalisten artean bazela kontradizio moral eta politikoa. Moral esaterakoan erligiotasunari buruz hitzegiten ari naiz. Erligiotasuna oso sentimendu inportantea da jelkideengan hasiera hasieratik.
Antezedenteak hartu egin behar dira ahal bada. Errepublika garaian, noizbehinka, gure nazionalistak eskuindarrekin joan ziren. Hor daukagu 1931ean "Minoria Vasco-Navarra" deitzen zena hor eskuindar eskuindarrenekin joan ziren Parlamentura eta problemak izan zituzten erligio katolikoa, Eleiza eta Vatikanoarekin konkordato berezia defenditzeagatik.
Hor ez da dudarik, politika aldetik, protagonista berberak, Agirre esatebaterako joaten direla ultraeskuindarrekin, gero Francorekin joango diren ultraeskuindarrekin. Beraz, ez zen horrelako inkonpatibilitate orokorra.
Beste batzutan aldiz, nazionalistak ezkerrarekin alineatuta agertzen dira. Frente Popularraren momentuan ezkertiarrekin alineatuta agertuko dira. Estatutoagatik. Baina, problema morala dela eta, delegazio bat bidaliko dute Erromara, beren postura esplikatzera: moral aldetik kristauak, baina abertzaleak eta demokratak izanda, fazismo eta nazionalismo española zer zen esan eta, Frente Popularrarekin batera hauteskundeetara joatea, kristau moral aldetik aizu zen galdetzera.
Ezkerrarekin badakite joan behar dutela zenbait kasutan, baina mitinetan eta komunikatutan argi agertzen da haiekiko zeukaten sentimendu bakarra gorrotoa zela.
A.–Uztellaren 18koaren aurretik ere izan zen militarren kolpe arriskurik...
B.–Bada Errepublika garaian, bi intentu behintzat, altxamendu militar bat egiteko Errepublikaren kontra, eta bietan, nazionalistekin mintzatzen dira konjuratuak. Bietan ezetz esango dute nazionalistek. Ez dela zilegi armetan gobernu legitimo baten kontra ateratzea, eta gero bestalde, ez dutela ondo ikusten ultraeskuindarren politika eta ezetz esango dute. Baina ezetza ez da izango konjuratuak salatzeko eta geldiarazteko bezain azkarra.
Altxamendua gertatzen denean, batzuk berehala hartuko dute jarrera garbia: Irujok segituan hartuko du parte Errepublikaren alde. Araban, egia da, zenbait Uri Baru Batzar, eta Landaburu da horren adibide, momentu batean agertzen dira esanez «hori da gorrien eta fazisten arteko gerra española, gu ez gaitu printzipioz ikutzen, geldi gaitezen etxetan eta ikus dezagun zer gertatzen den». Hori zen lehendabiziko jarrera. Gero presioak izan zituzten militarren aldetik. Cero «manifestu» bat egin zuten ordena altxatuen aldetik zela eta hori defenditu egin behar zela.
Nazionalistek estali egin dute episodio hori eta gainera rehabilitatu Landaburu, exilioan. Bere liburua, «La causa del pueblo vasco», gerora egina, difunditu egin dute. Ez liburu honetan, eta ez sekula, Landaburuk ez du berriro altxamendua defendituko.
Hor momentu dudakor bat ematen da. Batzuren aldetik batez ere, eta PNVren historia osoak eta egoera politiko-erligiosoak esplikatzen duena. Gero, klaro, Francok ez zuen aukerarik utzi, nazionalistak afusilatzen ari ziren eta ez zen beste aukerarik geratu.
A.– Europaren erreakioa ere kontutan hartzekoa da. Franizia, Ingalaterra, Italia, Alemania...
B.–Espainiako gerla hasten denean nazismoaren ofentsiba garaia da. Eta hori ez da ahaztu behar. Momentu horretan rearme ideologiko-militarra ari da ematen Alemanian. Hitler-ek daukan politika espansionistak Europa osoa mehatxatzen du. Espainiako gerla hasi zelarik denek ikusi zuten Europako gerla baten hasiera. Eta ez zuten horrelakorik nahi.
Egiten den lehendabiziko gauza «Comité de no intervención» delakoa da. Batzorde horren arazorik nagusiena zen Espainiako gerrak ez zezan Europa zipriztindu. Hor biltzen ziren Ingalaterra, Frantzia, beste estatu batzuk, eta batez ere Alemania eta Italia. Espainian gertatzen zena ez zela hedatzen ikusteko biltzen ziren. Hori zen problema nagusia.
Batzorde horretan, alde batetik Hitler gerarazi nahi zuten, baina bestetik ez zuten Hitler gaitzetsi nahi. Hori zen beraien kontradizio nagusiena. Batzorde honen politika, hala nola Frantziaren politika, anbiguitatez eta zinismoz beterikoa izango da. Denek zekiten hemen «Legión Condor» eta zebiltzala, baina ez zuten ezer esan nahi. Gernikakoa gertatu zenean Ingelesek ongi zekiten hor zer gertatu zen. Ongi zekiten beren kazetarien bidez eta bulego kontsularrak emandako informeen bidez. Hala eta guztiz ere Gernikako izena ez da aipatu izan sekula «Comité de no intervención» horretan.
A.–Gernikakoak aldatu al zuen zerbait gerran?
B.–Bai. Gernikako bonbaketek erakutsi zuen garbi euskal populua biktima zela. Debaldeko ankerkeria baten biktima gainera. Adibidez Frantzian bazen Francorekiko jarrera kritiko bat. Mauritain, Mauriac... Gernikakoa gertatzen denean euskaldunen jarrera morala garbitzen dute. Oso inportantea izan zen hori euskaldunentzat. Solidaritatezko sare berriak agertuko dira Gernikakoaz gero. Euskal Gobernuari on egingo dio alde batetik, Francoren itxura giristinoa nahiko kalteturik gertatzen dela.
A.–Gerran bertan zer suposatu zuen Gernikakoak?
B.–Militarki gauza handirik ez. Hori egia da. Aipatu dugu nola zeuden frenteak. Bilbo konkistatzeko badira bi bide nagusi: hegoaldetik Nerbioi ibaia, Orduñatik sartu eta hortik behera Bilbora, edota askotan egin den bezala, Ezkerraldetik sartu eta Santanderrekiko komunikazioa moztu. Hori da bideetako bat, baina frankistek erabili zuten bidea izan zen, Deba ibaiatik eta Ubidea-Urkiola aldetik sartu Durangora, Durango objetibo militar oso inportantea zen, eta behin Durango hartu ondoren, Ibaizabal ibaitik zuzen Bilbora. Eta hori izan zen bide nagusia kanpainaren ardatza aurrera eramateko.
Gernikaren garrantzi militarra askoz ere txikiagoa zen. Gernika bonbardatu zutenean gudarien frentea Lekeitio Markina aldetik dago. Emandako estakuru militarrak izan ziren Errenteriako zubiarena, moztu beharra zeukatela, Lekeitiotik eta markinatik errefuxiatu behar ziren unitateak isolatzeko edota hara errefortzurik bidaltzea galerazteko. Zubia ez zuten ikutu, eta ibaia ikusita garbi dago handik edonor pasa daitekeela, zubiz, zubirik gabe edo nahi den bezala.
Eman izan duten bigarren arrazoia da Unzeta eta Esperanza arma fabrikak Gernikan zeudela. Arma fabrika hauetan ez zen bonbarik erori ordea. Gernika berriz, herria, erabat txikitu zuten.
A.–Ez zuten ezer errespetatu...
B.–Ez dago proportziorik. Bai, gerlan edozer gauza izan daiteke objetibo militar. Edozein, eta gerlatan hasten bagara, esanez gerla dela eta edozein astakeria justifika daitekeela ba ez da inongo prolemarik. "Gerra bada... Gerran bada beti biktima inozenterik eta hor konpon Marianton!". Ez, ez, ez. Hori ezin daiteke printzipioz onartu. Etika eta morala orohar gero eta gehiago espektakulu bihurtzen ari dira eta ez dute balore intrinsekorik.
Baina garai haietan artean baziren balore batzuk, poblazio zibilari buruz, eta gero «hiri ireki»ak deituei buruz besteak. Bi hiri mota bereizten dira: itxiak, fortifikatuak, eta irekiak. Militar aldetik aizu da hiri itxi bat atakatzea. Hiri ireki batean ordea, ez bada kalez kaleko erresistentziarik, armadak, hango etxeak eta biztanlegoa ikutu gabe sartu behar du.
Gernika, dudarik gabe, hiri irekia zen. Ez zuen defentsa berezirik. Ametralladora bakar bat baino ez zuen, eta ez zen antiaereoa gainera. Bestalde unidade militar oso gutxi zegoen Gernikan. Komunikazio aldetik leku inportantea zen, baina ez horrelako triskantza bat justifikatzeko adinakoa. Ezin daiteke esan objetibo militarra zenik.
A.– Zergatitk orduan Gernikakoa? Alemandarrek bonbaketa mitxtoa entsaiatzeko? Terrore operazio bezala?
B.– Dena nahastuta dago dudarik gabe. Ezin dezakegu jakin zein izan ziren frankisten helburuak. Gehienetan, parte batean, helburu militarrak aipatzen dira. Horrelako bonbaketa esperientziarik ez zen garai hartan. Esperientzia egiten ari ziren. Inork ezin dezake esan gaur egun zer gertatuko zen ondo zekitela. Baina nire ustez bai, bonbardatzen dute, hiri bat bere hirigunean, eta poblazio zibila dagoen lekuan, noraino suntsitu daitekeen esperimentatzeko.
Bonbardaketaren teknika hor dago: bonba leherkariak aurrena, su-piztaileak ondoren eta ametrallamenduak hirigunea hausteko eta poblazioa akabatzeko. Seguruenik kolpe moral bat emateko aukeratu zuten. Gernika sinbolo bat zelako bonbaketatu ote zuten? Abertzaleen aldetik beti esan ohi da Gernika sinbolo bat zelako...
A.–Baina arbola ez zuten ikutu...
B.–Hori da. Arbola ez zuten ikutu, Casa de Juntas ez zuten ikutu... eta ez da ahaztu behar, ofentsibaren garai hortan indar handia zeukaten karlistek, eta «Gernikako Arbola» karlisten himnoa zen. «Gernikako Arbola»ren esanahia nahiko anbibalentea zen garai haietan oraindikan. Ez dugu ahaztu behar lehendabiziko nazionalismoa karlisten kontra egin zela, eta karlisten sinboloa "Gernikako Arbola" zela.
Nekez froga daiteke bonbaketa egin zutela euskaldunen sinboloa hauste arren. Dudarik gabe bazekiten Gernika zer zen euskaldunentzat, eta hori kontutan hartu zuten terrore operazio bat erabaki zutenean. Terrore operazioa dela bai. Gernika zer zen ondo zekitela bai eta ere.
A.– Bonbaketa bera nola izan zen?
B.–Bonbardaketa Legion Condor-ek egiten du, bereziki, hau da alemandarrek. Alemandarren zentrua Gasteizen dago, Dato kalean. Han biltzen dira eta han erabakitzen dute operazioa nola egin. Italianoen parte hartzea batzuk baieztatu egin dute, besteek ez. Agian izango ziren baten batzuk.
Abioiek Gasteiztik, eta behar bada batzuk Losas haranetik, Burgosko iparraldetik, partitzen dira itsaso aldera. Itsasoan, Izaro ugartearen gainean buelta eman eta Hegoaldera joko dute Gernika atakatzeko.
Lehendabiziko abioiak bonba batzuk botako ditu jendea izutzeko, nahasteko eta errefuxiotan sar arazteko, eta ondoren abioiak uholdeka etorriko dira.
Teknika zera da: bada kaza bat, ,"Heinkel 51", gero bada bonbardero astun bat «Junker 52» eta gero badira kaza eta bonbardaketa elkarrekin egiten dituzten abioi berriak «Heinkel 111».
Uhin bat pasatzen da aurrena eta bonba astunak botako ditu. Etxeak goitik behera hausten dituzte, nahiz eta kanpoko paretak zutik gelditu. Zulatu egiten dituzte barrutik. Etxeetako zureria bistan geratzen da.
Ondoren bonba su-piztaileak etorriko dira. Bonba txikiak, aluminiozkoak, distiranteak... hauek erori eta piztu egingo dute sua dena kiskaliz.
Gero ametralladorak ibiliko dira, baserrietatik ateratzen den jendea, eta inguruan dabilen jendea, zuloetan sur arazteko.
Lehendabiziko abioia laurak aidera agertu zen eta bonbaketa zazpirak aldera amaitu zen.

Mola jeneralak zeraman Burgosetik "Frente Norte" delakoaren ardura. Franco Salamancan zegoen.
Franco-k, Gernikakoa ukatu, euskaldunei erria bota, eta azkenean, alemanek berak ezer jakin gabe egindakoa sinistarazi nahi izan zuen.
Gizotasan handia. Azpiegiturarik ez. Hara hor "gure ejerzitoaren ezaugarriak.
Emilio Lopez Adan, "Beltza", kazetariei Gernikako bonbaketaren xehetasanak kontatzen.
52-53, 54, 55, 56, 57

GaiezGizarteaHistoriaEspainiako
GaiezGizarteaHistoriaGernikako b
PertsonaiazLOPEZ2

Azkenak
2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-etik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


2024-11-21 | Julene Flamarique
933 nobedade eta 200 ekitaldi Durangoko Azokaren 59. edizioan

Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-21 | Sustatu
Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


Eguneraketa berriak daude