Europako Parlamentuak Erabakiak Hartzeko Ahalmenik Ez Dauka"


2021eko uztailaren 23an
Bernadette eta Herman, GRAELeko partaideei elkarrizketa
GRAELeko Bernardette Eta Herman-ekin, Euskal Herrian
Europako Parlamentuak Erabakiak Hartzeko Ahalmenik Ez Dauka"
GRAELeko zenbait partaide Euskal Herrira etorri direla eta, bertan lanean diharduten bi elementurekin hitz egiteko aukera izan dugu. Bernardettek eta Herman-ek, zeintzuak, hurrenez hurren, GRAEL barneko koordinaketa lanez eta ingurune-arazoez arduratzen diren, Europako Parlamentuko "zirko"ak nola funtzionatzen duen kontatu digute.
GALDERA.– Azalduko diguzue zein den Europako Parlamentuaren egitura?
ERANTZUNA.– Badira hiru instituzio: komisioa, kontseilua eta Europako Parlamentua. Kontseilua, Europako komunitateko herrialde guztiak ordezkatzen dituzten ministroez dago eratuta. Monopolio bat da, bera delako erabaki guztiak hartzen dituena, Europako Parlamentuaren edo nazio Parlamentuen kontrol efektiborik ez dagoelarik. Komisioa funtzionariz dago eratuta. Hauek proposamenak idatzi eta erabakiak kontrolatu behar dituzte baina inoiz ere ez erabakiak hartu. Eta bien artean aurkitzen den Parlamentuak eritziak eman behar ditu. Komisioaren proposamena eta Parlamentuaren eritzia kontseilura pasatzen dira eta honek hartzen ditu erabakiak. Praktikan, honek zera esan nahi du, Europako Parlamentuaren eritziak ez direla inola ere erabakikorrak eta bere papera ez dela pisuzkoa.
G.–Iritsiko al da inoiz Parlamentua erabakiorra izatera? Zer pentsatzen duzue honi buruz?
Eskuin-Ezkerretik, Parlamentuaren Aurka
E.–Eztabaida handia dago honen inguruan, bi joerek elkar topo egiten dutelarik: batak dio Europako komunitatearen papera indartzea nahi bada Europako parlamentuaren papera indartu behar dela, azken honek ez bait du, oraindik orain, inolako kontrol-ahalmenik. Bigarren joera izango da seguraski Europako parlamentuan indarrik gehiena daukana eta zera dio, partaide diren herrialdeetako nazio-parlamentuen papera indartu behar dela, haiek bait dira, izan, Europako komunitatearen kontseilua. Arazo hau Europako komunitatearen geroari buruzko eztabaidaren gune-gunean aurkitzen da eta galdera zera da, ea integrazio ez bakarrik ekonomikoa baizik eta kulturala soziala eta politikoa ere nahi ote den. Partaideen artean badira Europako parlamentuari konpetentziak ematearen aurka agertzen direnak, horrek beren nazio-parlamentuen konpetentzien zati bat galtzen dutela esan nahi duelako. Dinamarkan, esaterako, aurkakotasun handia nabari da. Herrialde guztietan aurki daitezke gisa honetako garapenaren beldur diren taldeak.
G.– Eskuindarrak alia «ezkertiarrak» dira jarrera hori agertzen dutenak?
E.–Bada bietakorik, baina arrazoi desberdinez. Eskuindarren interesentzako, Europako komunitate mailan baino, kapitalizazio mallan kontrolatzea hobe delako. Gainera, badira hor erdian nazioarteko lehiaketa arazoak ere.
Bestalde, badira hainbat talde ezkertiar edo berde alternatibo edo berde zentralizazioari uko egiten diotenak, horrek eskualde mallako espazio politiko berde edo ezkertiarra sortzeko aukera galtzea esan nahiko lukeelako. Horregatik, Europako komunitatearen aurkako zio erabat desberdinak dauzkaten taldez osatutako koalizioak eratu izan dira.
C.–Azaliduko diguzue zein den Ostadar Taldearen egitura eta Europako Parlamentuaren baitan duen kokagunea?
E.–Ostadar taldea, 1984ko hauteskundeen ondoren plataforma minimo baten inguruan elkartu ziren zenbait alderdi politiko txikiz dago eratuta. Izan ere, elkarketa honen bidez Europako parlamentuan aurkeztuta dauden talde politikoak mesedetzen zituzten zenbait abantaila eskuratzeko aukera zuten, hala nola, finanizibideak, pertsonala, interpretazio-erraztasunak... komisio eta delegazioetan ordezkaritza, hitz -denbora... Gainera, diputatu-kopuru minimo bat eduki ezean ez dago hilabetean behin, astebetean, interpretez baliatzeko eskubiderik ez duzu.
Alemaniako Berdeak Nagusi Dira GRAELen
Ostadar taldea minoritarioa da Europako,parlamentuan, hogei bat diputatu dituelarik. Prentsan Ostadar taldea edo GRAEL esan ohi denean nahasketak sortzen ditu. Ez dira gauza berbera. GRAEL edo Europako Aliantza Berde Alternatiboa (Green Alternative European Link) talde desberdinez dago eratuta (Alemaniako Die Grünen, Holandako Groen-Progressieve Accoord, Belgikako Agaler eta Ecolo, Italiako Democracia Proletaria eta Euskal Herriko Euskadiko Ezkerra). Talde hauek GRAELen baitan elkarlan politikoa burutzen dute eta hamabi diputatu dauzkate. Ostadar taldeak GRAELaz gain beste bi atal gehiago ditu: Kominitate Ekonomikoaren aurka agertzen diren 12 diputatu daniar, batetik, eta erregionalista flamendarrak, bestetik. Azken bi hauek kooperazio tekniko mailan hartzen dute Ostadar taldean parte, eta ez, ordea, lan politiko estua burutzeko asmoz. Prentsan, "Ostadarreko ekologistak" eta gisako laburpenak ikusi ohi dira maiz eta aipamen horiek nahasketa sortzen dute alderdi desberdinen nortasunaren eta ezaugarrien inguruan. GRAELeko talderik handiena Alemaniako Berdeek osatzen dute baina erabakiak hartzerakoan eta botoak ematerakoan ez da izaten talde handiena besteen izenean erabakitzen duena. Nolabaiteko oreka lortu nahi izaten da gauzak demokratikoki eginez.
G.–Zeintzu diira GRAEL eratzeko arrazoiak?
E.–Aliantza bat eratzeko gogoak bultzatu zituen lagun batzu GRAEL eratzera, hau da, arazo ekologikoez–arlo horretara soilik mugatu gabe–arduratuko zen elkarketa bat eratu nahiak. Hau, maila internazionalean planteiatzen den hainbat arazori lotuta doa, hala nola, pazifismoa, giza eskubideak, hirugarren mundua, emakumeen eskubiedeak, eta arazo sozialekin ere, langabezia kasu. Bada beste puntu bat, Europako Parlamentua bitan zatituta dagoela esan daiteke, eskubian eta ezkerrean, hau da, nazio desberdinetako parlamentuen osagai berdinez dagoela eratuta eta horregatik GRAELen jarrera maiz ezkerraldera botatzea izaten da. Bistakoa da, Nicaraguari buruzko testuari zegokionez esaterako, botoa emateko momentuan han ez egoteak eskuinari bidea zabalik uztea esan nahi zuela.
G.–Zein da GRAELen egitura eta nola egiten du lan Ostadar Taldearen baitan?
E .–Bada bulego bat GRAEL bileretarako prestaketa-lanak burutzen dituena eta garrantzizko arazoak sortzen direnean gai horiei buruz kontsulta-bulego gisa ere funtzionatzen duena. Baina bulegoak ez du erabaki politikorik hartzen, aitzitik, GRAEL osoa da erabakiak hartzen dituena.
Dirua Ateratzeko Nekeak
Badira bestalde hilabetean bi aldiz elkartzen diren hainbat lan-talde. Hauetan hirutik seira pertsona biltzen dira eta lan parlamentarioaz zein estraparlamentarioaz hizketan jarduten dira.
G.–Zertan datza Europako Parlamentuan egiten duzuen lana?
E.–Gure lanaren zati bat parlamentu mallakoa da, komisioaren baitakoa alegia, munduan gertatzen diren gauzetaz hainbat informe eginez. Baina GRAELentzako argi dago hori atal bat besterik ez dela, beste atala lan extraparlamentarioa izanik eta beharrezkoa dela biak lotzea.
G.–Zehaztuko al duzue zertan datzan lan estraparlamentario hori?
E.–Badira zenbait lerro. Lehengoa, mugimendu sozialen eskakizunak Europako Parlamentuan sartzea. Adibidez, hemen Euskal Herrian talde batek arazo ekologiko larri bat dagoela adierazten badu eta zenbait eztabaidaren ondoren arazo horrek Europa mailan ondorioak dituela argitzen bada GRAEL saiatzen da horri buruz zerbait egiten. Horrek esan nahi du oinaldeko taldeekin elkar-lan bat egiten duela, hainbat arazo parlamentu mailara eramaten saiatzen dela eta partaide diren herrialdeetako mugimenduarentzat garrantzizkoak diren erabakiak har erazten dituela.
Bigarren lerroa zera da, diru asko badago eta oinaldeko taldeek laguntza ekonomikoa eska dezakete. Laguntza hauek jasotzeko kriterio batzu ezarri dira, horien artean garrantzizkoena, arazoaren ezaugarri internazionala delarik. Beste zera bat bete dezakeguna alegia, talde desberdinei Parlamentuko labirinto korapilotsuan dirua aurkitzen laguntzea, zeren eta han diru ugari badago ere oso zaila gertatzen bait da xentimo bakar bat ere ez ateratzea.
Hirugarren lerroa nazioarteko konferentziak antolatzean datza. Lan honetarako interpreterik ez ukaltea eragozpen bat izango litzateke, hizkuntza arazoak sortuko lirateke eta. Interpreteak ditugunez herrialde desberdinetako taldeak bildu ditzakegu eta konferentziak antolatu. Hilabetero, hau da, hamar aldiz urtean, antolatzen ditugu, egun t'erditoa bakoitza. Azken gaia homosexualei eta lesbianei buruzkoa izan zen eta lehenago antolatutako beste pare bat, inmigratu eta prostitutei buruzkoak. Datorren maiatzean Txernobili buruzko bat antolatuko da.
G.–Europako Parlamentuak erabakiak hartzeko ahalmenik ez duela esan duzue. Ba al du GRAELek inolako jarrerariik horren aurrean?
E.–Sakoneko arazoa da hau baina ez dago honi buruzko erantzun amankomunik. Eritzi desberdinak daude, saiatu izan gara batzutan testu baten inguruko konpromezu bat aurkitzen nahiko globala, nahiko orokorra izan zitekeena baina ez dago egitan posizionamendu argietara garamatzan eztabaidarik egiten.
Kapitalaren Indarra, Ekologismoaren Ahulezia.
GRAELentzat guztiz argi dago oraingo egoera demokraziarik gabea dela eta Europako Parlamentuak ez du ministrarien kontseiluaren gain kontrol ahalmenik, eritziak besterik ezin dituelako eman eta parlamentu nazionalek beren ministrariak kontrola ditzaketen arren herrialde gehienetan ez da horrela egiten. Beraz, zulo handi bat dago komunitatearen demokraziaren funtzionamenduan. Argi dago horrek aldatu behar duela.
G.–Herman, zu inguruneaz arduratzen zarenez, zer deritzozu Europako komunitatearen inguroneari burazko politikari?
E.–Hasteko esan beharra dago, gaur egun mugaz gaindiko ingurune arazo anitz dagoela, nazio mailan konpondu ezin direnak, esaterako, euri azidoak; Bizkaiko golkoan egiten diren hondakin isurketak, besteak beste. Kuadro honetan Europako komunitateak garrantziko papera dauka, baina direktiba edo arauak ez dira behar bezain bortitzak edukin aldetik zeren eta erabakiak hartzeko erabiltzen diren mekanismoak oso txarrak bait dira eta gainera demokraziarik gabeak. Beraz, hainbat mailatan indartu behar da Europako komunitatean demokrazia. Nabaria da kapital nazional eta internazionalak komunitateaz gehiago arduratzen direla eta eragin ekonomiko–eta ez ekologiko–oso handia dutela eta ingurunearen interesak defendatzen dituzten jarrerak oso ahulak direla. Hori edukinaren aldetik, eta formari dagokiola, erabaki-hartzearen prozesuak ingurunea gogoan hartzen duen politika komunitario baten burutzea garantizatzen ez duelako. Horregatik nik uste dut garrantzizkoa dela parlamentuz kanpoko mugimendu ekologistak izatea politika honetaz arduratuko dena, eta horretarako malla internazionalean gehiago kolaboratu behar duela eta GRAELen gisako alderdi politiko txikiak Euroapako komunitateko instituzioetarako sarbide gisa erabili behar dituela.
MAIDER ETA AGUS
20-21

GaiezPolitikaNazioarteaErakudeakEuropako Ba

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude