Miarritzeko Ama Ikastola: Euskarazko Oasis Bat


2021eko uztailaren 28an
Alazne eta Maialen, Miarritzeko ama-ikastola irakasleei elkarrizketa
Ipar Euskadiko Hiri Erdaldunean
Miarritzeko Ama Ikastola: Euskarazko Oasis Bat
Miarritze ingurumenean, suhiltzailetxe ondoan, kokatua dago ama-ikastola hau. Egoitza printzipalean, bi gela handi, gela tipi bat eta komunak aurkitzen dira. Beste batean jantokia egokitu dute, hirugarren ba badago ere –puskaz beterik–momentuz ez dute erabiltzen. Denak prefabrikatuak. Berriki montatuak.
Jolasorenetan iritsi gara, haurren algarek hatzemanak getatu gara segidan. Maialen eta Alazne andereñoak hurbildu zaizkigu. Lehena txikienekin ari da, baigorriarra dugu, bestea, Alazne, Hegoaldekoa berau handitxoekin dabil.
Seaskan –orokorki hartua–ematen diren arazoak alde batean utzi ditugu oraingoan, eta bertako aferez mintzatu gara. Haurrek ohi duten atsedenaldia baliatuz hona hemen gure solasa.
ARGIA.–Zein metodologia erabiltzen duzue, haurraren hezkuntzarako?
ALAZNE-MAIALEN: Nahi baduzu gure lana da erakustea, eta guk hori praktikaren bidez eramaten dugu, hau bakoitzaren mailan, adina eta beharra ezagutu behar ditugularik. Haurrek jostatu behar dute, eta horretarako gelan baditugu txoko ezberdinak. Badaude, sutaldea egiteko, panpinak, konstrukziozko jokoak eta abar. Baina, haurrak egun guzia jostatzen aspertzen dira, orduan, guk, andereñoek, badaukagu programaketa bat prestaturik egiteko. Guttienez, fitxa bat eta marrazki bat egin behar dute egunero. Zenbat eta materiala gehiago eduki, are aberatsagoa izanen da haurraren lana, badituzu: buztina, kola, pintzelak, aizturrak, papera, e.a. Esatebaterako, haurrek aitzurrak ttiki-ttikidanik erabiltzen dute, bestalde, haurraren mundua marrazkien dela ezagutzen dugu.
A.–Zenbat haur duzue eta nola banatuak?
A-M. 31 haur ditugu orotara, bi taldetan. Lehenean 2-3 urtetakoak; 13 dira. Bigarrenean 4-5-6 urte dituzte eta 18 dira. Kopuru egokiagoa iruditzen zaigu bigarren taldekoa lehenekoa baino. Pixkanaka haur kopurua ari da gehitzen Miarritzeko ikastolan. Gero, lehen maila hasteko Blanpiñoi eta Arrangoitzeko ikastoletara abian dira.
A.–Zein dira sozialetik heltzen dira haurrak ikastolara?
A-M.–Batez ere giro erdaldunetik hurbiltzen dira, arau bezala bi urtez hasi behar dute, eta hola lortzen dute bost urterako hizkuntzaren ezagupena. Duela 4 urte arte, espektro soziala konkretuagoa eta euskaldunagoa zen, orain zabaldun egin da, eta horren ondorioz haur erdaldun gehiago etortzen dira. Beraz, problema haundia dugu, zinez arazo haundia da euskararena. Euskara ikastolako hizkuntza ari da bihurtzen. Euskarari bizitasun berezi bat eman beharrean gaude, euskara ikastolan hitzegin dezaten lortzen dugu, baina gero etxera joatean ez dute rnantentzen.
A.–Ikastola honen sorreraz mintza gintezke? Noizdanik dagoen funtzionamenduan eta abar...?
A-M.–Orain dela 13 urte hasi zen Miarritzen ikastola. Egia esateko ez dugu iaz arte, benetako eta guretzako egoitza bat. Hasieran, parrokiako lokal batean, erotzekoa zen, geroztik «Caisse d'allocations» delakoak utziriko lokal batean. Gero lokalik gabe gelditu ginen, bi urtez nonnahi ibili ginen, garagetan eta hola, adibidez: ostatu bateko «gela batean». Orain, azkenean, anitz eta anitz borrokatu ondoren, Herriko Etxeak lur pizka bat "utzi" zigun, hau erdiesteko hainbat eta hainbat "okupazio" egin izan behar genituela, Herriko Etxean bertan. Prefabrikatu batzuk erosi genituen, eta gurasoek–errefuxiatuen laguntzaz–montatu zuten gaurko ikastola. Iazko Pazkoko bakantzetan hain zuzen ere.
A.–Finantza aferetaz nola moldatzen zarete?
A-M.–Ikastola bakotxean autonomo gara, dirua gurasoek, laguntzaileek ezartzen dute, baita kantaldietatik ateratzen dena ere. Hortik. elektrizitatea, gasa, ura, kantinaren gastuak e.a. pagatu behar dira, eta teoriaz soberan gelditzen den sosa Seaskaren bulegora igorri behar dugu, irakasleen pagatzeko. Bistan dena, gure kasuan ez da hori sekula gertatzen. Horrela izanik, hori Seaskaren gain gelditzen da eta diru aldetik egoera larri larria da.
A.–Amaitzeko, zer errepresentatzen duen ikastolak Miarritzen?
A-M.–Bon, bederen lokal bat badugu, leku bat. Hemen gaude. Adibidez, eguberrietan «arbre de Noel» montatzen da eta gu ere horretarako komitatuak gara, beste eskolen artean «ikastolako haurrak» deituak gara, dena den gu hemen ttipiak gara. Konparazione baterako, beste eskoletako haurrak ortzegunero piszinara joaten dira, dohainik edo deus gutti pagatuaz, guk aldiz ez daukagu eskubide hori, bainan urte guziz Herriko Etxean hori galde egiten dugu, gune bat idekitzen entseiatzen gara.
IZASKUN eta MIKEL

Okupazioak eta guzti egin ondoren, lurra lortu zuten.
51

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak

Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude