Anje Duhalde: "kantari lanetan Basetik Hasi Nahi Dut Berriz"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Anje Duhalde kantariari elkarrizketa
Anje Duhalde
Anje Duhalde: "kantari lanetan Basetik Hasi Nahi Dut Berriz"
Anje Duhalde izena aipatzea Errobi taldea aipatzearen pareko egiten zaigu. Bertsozale eta kanten maitale den aita baten semea, anaia ere kantari ona omen duena, gure plazetan indarrean agertu zen "Ez dok Amairu"ko munstroak itzaltzen ari zirenean. Ipar Euskadin turisma eta lurra arrotzek erostea arazo larriak zirela beren kantetan ikasi zuten askok. Garai haietaz, geroztik egin duenaz eta hemendik aurrera egin nahi duenaz galdetu diogu, diska berriaren atarian.
GALDERA: Hire diska berri honekin «Errobi» bukatutzat eman beharko diagu...
ERANTZUNA: Bai, talde bezala ez diagu funtzionatzen gehiago. Azken diskoa parentesi bat zen, baina ez taldeak berriz funtziona zezan, diskoa egiteko bakarrik. Bost urte egon gara elkar ikusi gabe, batez ere Mixelekin, hura mundu batean biziz eta ni arras beste batean. Parisen ari da bera lanean, musikan.
«Xoxoa» disketxearen proposamen bat etorri zen, eta bakoitzak bere aldetik pentsatu ondoren bildu ginen eta... oso pozik, hainbeste urteren buruan berriz makina martxan jartzeagatik. Hor daude bederatzi kantu horiek. Jaialdi batzuk ere egin genituen, diska aurkezteko interesantea zelakoan. Kinka txarrean suertatu ziren jaialdiak, eta zenbait gauza arraro ere sentitu genian. Ez huen seguruenik momentu egokiena. Baina diskarekin oso gustora gelditu ginen.
GALDERA: Bost urte horietan euskal musikaren panorama osoa ere aldatu da. Rock radikalaren fenomenoa hor diagok, eta zuen "Agur t'erdi" zerbait arraro bezala entzun zen. Hala ere norbaitek komentatu ziguan disko hori oso aurreratua zela.
ERANTZUNA: «Aurreratua» oso hitz polemikoa duk. Musika mailan gauza gehienak eginak dira. Ameriketan eta Europan egiten den musika bi edo hiru iturritan inspiratua dago, eta hor dabil bueltaka. Askoz aurreratu dena soinua bera duk.
Gero, nik entzuten dudanez, lehen eskemak radikalak hituen: rock, blues, edo dena dela. Eta orain eskema horiek apurtu egin dira piska bat. Orain rock egiten ikusten diagu lehen jazzean zebilen bat, edo «Los Lobos» bezalako taldeak aurkitzen dizkiagu, duela hamar urte ezinezkoak zirenak.
Adibide berala, hor duk Paul Simon-en diska. Guztiz korrontearen kontra jokatu du: hartu dizkik beltz batzuk, Hegoafrikakoak gainera, eta oinarrizko rockari beste kolore bat eman dio. Hor ikusten duk sustrai bat tuen musikak gero eta leku gehiago duela, Europa mailan.
Hemen alderantziz... Gu Herri oso polemikoa gaituk. Hasteko, ez gaituk Herri bat, errealitatean. Hemen, Hegoaldean batez ere, gauza bat onartzen denean, moda bat, hartzen duk begiak itxita, eta bazirudik ez dela tokirik beste ezerentzako.
GALDERA: Paul Simon aipatu duk. Behar bada "Simon-and-Garfunkel" ere gogoraerazi beharko genizkiake. Hire belaunaldiarentsako oso jende inportantea huen.
ERANTZUNA: Paul Simon beti gizon handitzat eduki dut musika mailan, hasieratik orain arte. Oso kreadore handia izan duk, eta Beatlesen edo Bob Dylan-en mail berean ipintzen diat. Oso argia duk tipoa, ez aprobetxatzeko zenthuen... Esplikatuko diat.
Hemen reggae musika ezagutzen badugu Paul Simoni esker duk neurri batean. Berak du lehen reggaea grabatu, 73an edo 74ean. Bob Marley ez zen ezaguna artean. Indioen musika ere Paul Simonek ezagutarazi zion mundu guztiari "E1 Cóndor Pasa" grabatu zuenean. Joan den urtean atera du disko berri bat, eta hor ere erakusten du oso aurrerakorra dela, beste jende bati ematen dio protagonismoa.
«Simon-and-.Garfunkel»? Beren fans bat izan naiz, eta naiz. Ezin dizkiat ukatu nere sustraiak. Bon, Xalbadorren fans ere banauk.
Hamabost Urterekin Musika Kontutan
GALDERA: Goazemak hire sustraietara. «El Fuego» izeneko talde batean iotzen omen huen.
ERANTZUNA: Hamabost urterekin hasi ninduan musikan. Garai hartan Iparraldeko musika-talde guztiek espainolezko izenak zizkitean. Euskara gaur baino askoz gehiago mintzo huen Iparraldean, baina kontzientzia gutti huen oraingo aldean.
Hegoaldearen irudia Sanferminak hituen. Horietan ez duk sobera euskara entzunen, Sanferrainetan erdara duk nagusi. Eta uste diat hango talde gehienek irudi hori hartu zutela. Ez duk Iparraldean bakarrik pasatu: Estatu Frantsesean talde askok zitean espainolezko izena.
«El Fuego»ren historiarekin jerraikiz. «Enbata»ren garaia zen, eta euskal abestiak kantatzen genituen, jotak, trikitixak... Hor huen Pantxoa Saintesteben ere, gaur eskulturan-eta debilena. Iparraldean denek aitortuko die talde hark bukaeraraino ukan zuen garrantzia.
GALDERA: Eta halako batean, Franco hil eta gutxira, izen berri bat ezagutarazten zaigu: Errobi.
ERANTZUNA: Lehenago diska txiki bat egina nian nere izenean. Orduan hasi gintuan kontatto estuagoetan Mixel Ducau eta biok, Daniel Landartek utzitako hitz batzuekin eta. «Elkan, disketxeak eman zigun lehen LPa plazaratzeko parada.
Mixel Lizeotik ezagutzen nian, baina egun batean diski-denda batean topo eginda hasi ginen hizketan, kantuetarako asmoak nituela eta beste. Berak ordurako fama zuen gitarrista bezala. Nik berriz bateria jotzen nuen. Eta lehendebiziko diskan berak jo zuen, musikoak bilatzen,ere bera ibili zen.
Postfrankismoan, Errobi, Ametsaren Bidea
GALDERA: Postfrankismoko euforia urte haietan, zuek inportantzia puska eduki zenuten.
ERANTZUNA: Beno, hasieran Hegoaldeko jendea piska bat «moskeatua» zegoen. Abots arraroak, arregloak ere bereziak... Hasieran kritika gogorrak izan génizkian. Baina oso ondo moldatzen ,gintuan Mixel eta biok, eta kantaldietan guk eramaten genian erritmoa. Kontura hadi nortzuk ibiltzen ziren orduan. Beste testuinguru bat huen. Talde batekin eta ekipo batekin jotzen ere geu hasi gintuan. Gero urte betean,sekulako talde pila bat sortu hituan, rock taldeak ere bai.
GALDERA: Eta «Ametsaren bidea» heldu hue. Zuen diskarik onena seguruenik.
ERANTZUNA: Diska egiteko era guztiz aldatu genian. Lebhnik musika egin genian, kontzepto bereziko diskoa nahi genian. Benetako talde lana izan huen, testua ere geurea, Beñat Amorenak eta Gillesek ere parte hartuz. Nire musikari bizian izan dudan esperientziarik intéresgarriena. Erritmo zaharrak, gaurkoekiko nahasketak... Ez zekiat asko salduko zen baina zuzenean jendeak oso gustora hartzen zian.
GALDERA: Diska horren ondoren, taldea bukatu egin huen, eta gero diska batean hi heu bakarrik.
ERANTZUNA: Bakarkako hartan agertzen dira une hartan jasaten nituen frustrazio batzuk. Horko abesti batzuk aspalditik prestatuak nituen, baina Errobiren linean sartzen ez zirenak. Abesti nahiko pertsonalak, intimistagoak. Pena duk ahantzi samarra pasatu zela diska hura, 'Errobiaren hegitik'; rock radikalaren indartzea orduan huen, euskal talde asko ahuldu edo desagertu zen, eta aldiz Itoiz indarrean zetorren.
Jan Beharrez, Akelarren, Gau Pasa
GALDERA: Akelarren ikusi eta entzun haugu geroztik urte batzuetan.
ERANTZUNA: Akelarren sartu ninduan jan beharra zelakotz modu batean edo bestean. Hala ere, Akelarren oso ondo ibili nauk. Talde hori niri oso ongi etorri zaidak, eta nik taldeari zer eman diodan esatea zaila da.
Egia da talde batean abeslaria kanbiatzen denean taldean ere aldaketa handiak gertatzen direla. Gure kasoan, edo eta nik Xabier Madinaren kantak abestu behar nizkian, eta horiek ez hitnen batere nere estilokoak. Eta Akelarrekoei proposatu niean errepertorio osoa aldatzea.
Lehen bi urteak oso pozik pasa nituen: aldakuntza bat zen neretzako. Jaialdietan beste tratu bat daukak jendearekin, jendea hiri so. Aldiz berbena batean jendea mugitzera zetorrek, eta hartueman asko izan dizkiat, lagun asko egin... Euskal Herriko ia bazter guztiak ezagutu dizkiat.
Gero etorri duk nekadura, zeren lan hori oso gogorra duk. Azkenean, ene buruarekin ez ninduan ondo, ez ninduan inon finkatua, musikalki behar zena bakarrik egiten nuela. Utzi niari Akelarre, eta berentzako ere on izan dela uste diat. Ondo bukatu diagu, lagun.
GALDERA: Duela urte t'erdi «Agur tterdi» plazaratu huen, berriro Mixel Ducaurekin. Agian artifiziala, azalean ikusten den argazkiko agurra bezala...
ERANTZUNA: Barnekoa ez duk batere hola. Prozesu oso naturala izan duk. Mixelek eta biok sentitu diagu zeozer egiten ahal genuela, eta hamar urte lehenago egiten genuen gauza berdina egin diagu. Mixelek ekartzen zian doinu bat, nik horretan hitzak ipini, gero biok ikusi... Zinez kolaborazio lan bat izan duk.
Pesimismoaren Garaia Agur T'erdi
GALDERA: Etsipenari buruzko aipamen etengabekoak entzuten dira disko horretan: "Ez nago seguru", «Itzuli–mitzuli, non da egia?», «Ez da eskapabiderik», «Ilusio galduak»...
ERANTZUNA:Oso pesimistak. Ni ere garai hartan kristoren dudekin ninduan, eta pertsonalki ere prolema asko nizkian. Bestalde, abesti guztiak egin eta grabatu hiru hilabetetan egin dizkiagu. Momentu hartan bizi nituen kezkak dituk.
Behar bada gure belaunaldiari ere aplika dakioke horko gauza asko: desilusio anitz eduki dugula. Hain aldaketa gogorra izan duk, batez ere Hegoaldean, eta 81-82tik honuntza... kristoren aldaketa izan duk hemen, batez ere mentalitate mailan.
Lehen rock radikala aipatu diat, eta nire ustez radikalismo hori maila askotan sortu duk. Politikan ere bai. Ni ere nonbait nere barrnan nahiko radikala nauk, eta hori superatzea ia inposiblea duk. Hortik ateratzen duk gauza konfliktibo bat beti. Horrek bultzatzen hau idaztera, abestiak egitera.
Ideien Erradikalizazioa Rokaren Erresuman
GALDERA: Egoera radikalizatu egin zaiguk, beraz. Hoberako ala okerragorako?
ERANTZUNA: Radikalizatu dituk ideiak... baina batez ere musikaz ihardungo gaituk. Duela pare bat urte oso kinka txarra ezagutu diat: ez bahuen rock patxangero hori egiten, ez hintzen ezertan kontsideratua. Hori esaten bakarra ez naizela uste diat. Panorama horretan bere jokoa atera duen bakarra Benito Lertxundi izan duk, baina guztiz beste publiko bati mintzo zelako.
Behar bada guk izan diagu kulparik handiena, ez dugulako ikusi hori bazetorrela. Egia esango diat, ni ez ninduan konturatu, «Errobiaren hegitik» egin nuenean beste mundu batean nengoan. Gogoratzen nauk Zestoan ikusi nuela jaialdi batean lehen talde radikala; «Zarama» izango huen, eta «hau ze ostia duk?., galduta ninduan. Orduan despistatua ninduan, eta besteak ni bezala. Eta jendea masa bat bezala joan duk.
Gero euskararen afera diagok hor ere. Euskararik gabe ez gaituk ezer, eta nik beti sekulako garrantzia eman zakoat horri. Eta ikusi diat fenomeno horretan euskarak ez zuela hainbeste garrantziarik. Kontuak ateratzen dituk, eta zeinek egiten dik euskaraz?
GALDERA: Gaur egunera bihurtuko gaituk. Hurrengo diska honetan zer eskaianiko diguk?
ERANTZUNA: Ez diat pretentsio handirik, egia esango diat. Eskerrak ematen zizkioat IZ disketxeari neri konfidantza utzi eta diska bat egiteko aukera emateagatik.
GALDERA: Hain akabatua hago, ala?
ERANTZUNA: Ez duk hori. Gaur egun diska bat ateratzea ez duk hain errexa. Lehen gehiago saltzen zian, dinamika bat bahuen. Nork saltzen du gaur egun 2.000 diskatatik gora? Oskorrik, Itoizek, Benitok...
GALDERA: ... Kortatuk...
ERANTZUNA: ... hori beste zera batean sartzen diat. Barkatu, baina beren disketan abesti bat edo beste kenduta gainerakoak erdaraz dituk. Euskal talde bat direla uste badute, hori beren prolema duk, baina neretzako euskal talde bat duk euskaraz kantatzen duena. Gainera ez diat polemika horretan sartu nahi.
Esan nahi niana duk, gaur edozein kantariri diska bat ateratzea abentura batean joatea bezala dela. Hemen ez zekiate diska salduko duten edo ez, eta diru bat duk hor tartean. Eta gero konfidantza bat ere egin zidatek: hemen ez ziaten diskako abesti bakar bat ere entzun. Hori duk enetzat inportanteena.
Eta beste gauza inportante bat: gizarte honetan eta garai honetan hainbeste langabezia eta hainbeste pobrezia denean, nik nahi dudana egitea eta agian hortarik bizitzea, hori luxu bat duk.
Hegoaldea, Iparraldearen Ipar
GALDERA: Ipar Euskadikoa izanik, han haina hemen bizi haiz. Lehen harreman gehiago genian behar bada bi aldeen artean.
ERANTZUNA: Hegoaldea faro bezala hartzen diat. Han ere mugitzen gaituk, baina errealitatea hemen pasatzen duk: gure Herria eta kultura aurrera ateratzen badira, hemendik izango duk, hori argi diagu Iparraldeko guztiok. Gero eztabaida duk ea metodoek diferenteak izan behar duten...
Iparraldean, dena den, momentu honetan situazio oso larria bizi diagu. Orain arte kultur mugimenduan eta abar zailtasun asko baina libertate formalak bagenituen. Azken urte t'erdi honetan guzti hori segatu egin dute. Kultur etxe batzuk sortu dira, lehen urteetan ibili eta gero dena moztu nahi dituzte. Seaskaren prolema ez duk sekula hain larri aizan: ito egin nahi dituzte.
Irtenbideari buruz oso pesimista naiz, ez dakit nondik atera ahalko garen. Hegoaldera, berriz, lehen gehiago etorriko hituen orain baino talde gehiago zirelako. Nor dabil orain Iparraldean kantari?
GALDERA: Hi behintzat entzuago haugu hemendik aurrera.
ERANTZUNA: Ahalik eta herri gehienetan jo nahi diat. Baina talde moduan ibiltzeko lana behar duk, eta hori ez diagu ukanen, bazekiagu. Talde moduan edo bakarka kantatu zitekek, eta bietara ariko gaituk. Kobratzeko posibilitateak eta lokal ona denean, taldearekin. Eta bestela bikote bezala: kontrabaxo eta gitarraz. Baina ez kantatu bakarrik: jendearekin sartu, eta batez ere satirismo piska bat sartu, horren behar gorria diagu eta.
Ahal denean taldea, diskan parte hartzen duen trikitilari eta guzti. Eta bestela bikotea. Base-basetik nahi diat hasi.
PELLO ZUBIRIA
35-39

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakDUHALDE1
PertsonaiazDUHALDE1
EgileezUBIRIA2Kultura

Azkenak
2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-etik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


2024-11-21 | Julene Flamarique
933 nobedade eta 200 ekitaldi Durangoko Azokaren 59. edizioan

Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-21 | Sustatu
Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


Eguneraketa berriak daude