Joseba Arregi "AEKrekin Hitz Egitera Kondizionatuta Nago"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Joseba Arregiri elkarrizketa
Korrikan Parterik Hartuko Ez Duela Baieztatu Digu
Joseba Arregi "AEKrekin Hitz Egitera Kondizionatuta Nago"
Euskeraren problematikaz mintzo garela, ez ahaztu Kultur Ministeritzan dagoen sailberu berriaren eritzia. Joseba Arregi lagun zaharra dugu hizkuntzaren munduan mugitzen garenontzat. Lagun zaharra eta maiz kritikatua. Istiluak etengabeak izan ziren ministraria izan zen aurrekoan. Oraingoan, antzeko jarrera ikusi diogu.
ARGIA.– Aurreko fasea eta oraingoaren artean alde nabaririk ikusten duzu?
JOSEBA ARREGI.–Lehenengo berezitasuna, lehen alderdi bakarra zegoela, eta oraingoan bi alderdiek osatutako koalizio bat. Baina barrutik ikusita nik ez dut alderik nabaritzen. Jarraipen hitzak izen onik ez duen arren, nolabaiteko jarraipena egon dela esan daiteke, nahiz eta egoera politiko bakoitzera egoki behar den.
Orohar, bi fase bereiz daiteke, ezer ez zegoenetik hainbat gauza sortu (Orkesta, Antzerki, HABE...), eta bigarren fasean aurreko hori asentatu. Azken hiru-lau urtetatik nik esango nuke ez dela gauza handirik aldatu.
A.–Beraz, nola baloratzen duzu zare aurrean egondakoen lana?
J.A.–Ondo, funtsean ez dut uste ni egon nintzenetik politika ikuspegi aldaketa egon denik.
A.–Bigarren agintaldi honetarako projektu berexirik duzu, euskarareriko batez ere?
J.A.–Oraindik eseri besterik ez gara egin. Taldea osatutakoan gure plangintza guztia egingo dugu. Badakigu aldaketa batzu egingo direla, programak aldatuko dira, eta euskararekiko, azken urteotan esperientziak batuz, hizkuntza politika ordezkaritzarekin batera, planiflkazioa egin. Horrek ez du esan nahi orain arte egon ez denik. Baina orain tajutu behar da.
A.–Zehaztu ahal zenuke aldaketek zein alorretan izango diren?
J.A.–Aldaketak batez ere euskara politikan izango dira, irakaskuntza munduan, zenolako pausuak ematen diren, eta azkarregi edo mantsoago eman behar diren, baina batek badaki zer egin behar den mundu horretan, eta euskalduntze-afabetatze munduan ere, batek badaki zer egin behar den euskaltegiekin. Honela jarri edo hala jarri, eztabaidatu egingo dira era bateko edo besteko... Kontua da pausuak nola eman euskara erabilia itan dadin. Hor dago koska.
A.–Lehen aipatu duzun planifikazioa, bakarrik Jaurlaritzatik egongo da, edo beste erakundeekin batera, Elkarlan, AEK eta abar?
J.A.–Aprobetxatu, dena aprobetxatuko da, baina azken batetan erantzukizuna Jaurlaritzak dauka, berak egin behar du plangintza. Bere erantzukizun horri ez dio uko egingo.
A.–Jaurlaritzatik orain arte IRALE, HABE, IVAPE, eta abar sortu dira. Egindako inbertsioa ikusita, alde batetik, eta eman dituen emaitzak (oso baxuak kuantiltatiboki) bestetik, zenolako balorapena egiten duzue?
J.A.– Errendimendua neurtzea ez dut uste hain erraz egin daitekeenik. Hau ez da torlojuak egitea bezalakoa. Planifikazioari buruz hitz egiterakoan ahaztu behar ez dena zera da, hizkuntza gertakizun sozio-kolektiboa dela Errendimenduak baloratu behar dira, baina ez bakarrik kuantitatiboki. Baina nola neurtu, eta noiz neurtu, zein fasetan?
A.–Plangintza orokor horretan, nola kokatzen dituzu euskeraren aldeko kanpaina puntualak?
J.A.– Primeran sartzen dira. Plangintza orokorrak ez du esan nahi den-dena goitik behera lotu behar denik. Plangintzan helburuak, lehentasunak eta baliabideak jarri behar dira, eta dena pentsatu. Horren barrnan ekintza puntualak egon daitezke. Egon daitezke beste ekintza batzu, noski, puntualak baina gehiago direnak, eta helburu orokorraren kontra joan daitezkeenak. Eta horiek ez dira sartzen.
A.–Zein helburu bete beharko lituzke plangintza orokorrak?
J.A.–Helburuak Parlamentuak legez eman dituenak dira. Beste era batera esanda, helburua da Euskal Herria euskalduntzea.
A.–Nola baloratzen duzu KORRIKA?
J.A.–Bueno, hor dagoen zerbait da. Batek pentsa dezake benetako euskalduntze fruitua zerbaterainokoa den edo ez. Nik uste dut horrelako gauzak, bat edo beste, beharrezkoak izan direla, noski luzarorako beste lan estrukturatu bat baldin badauka.
A.–Zuk KORRIKA. parte hartuko duzu?
J.A.–Inoiz ez dut parte hartu, eta aurten ere ez. Nik korrika, eguneroko egiten dut, euskararen alde.
A.–Lehen esan duzunagatik ulertu behar da KORRIKA ez dagoela luzarorako lan estrukturatu batetan koktuta?
J.A.–Ezagunak dira Jaurlaritza eta AEKren arteko diferentziak. Ez dira oraingoak. Lehengo egunean batek esaten zidan pena dela Administraziotik euskararen aldeko ahalegin batzu egitea, eta hor dagoen beste mugimendu batekin, orain arte behintzat, biderik aurkitu ez izana. Eta egia da. Elkarren kontra aritu beharrean, hobe dela euskararen munduan zenbat eta gehiago elkar lanean jardun, denon hoberako. Baina guk erakunde bezala gure kriterioak defenditu behar ditugu.
A.–Akordio-marko egiteko zein dira oztopoak, zare ustez?
J.A.–Bueno, oztopoak asko dira, eta gainera ezagunak. Aspaldidanik datoz, Kontseilu Orokorra zegoen garaitik bertatik. Azkenengoak, HABE legea aprobatu zen geroztik datoz.
A.–Diferentzink hor daude egon, baina zuen aldetik, fase berri honetan, hurbilketarako ahaleginik egingo duzue?
J.A.–Ahaleginak ez ditut ezezkotzat emango sekula, baina gauza bat garbi geratuaz, erakunde ofizialak erakunde direla.
A.–AEKn gauza batzu aldatu direnez, gerta liteke ere erakundearen aldetik zerbait aldatzea, edo inposibletzat jotzen duzu?
J.A.–Galtzen den azkena itxaropena da, eta ezinezkotzat ez dut jotzen baina guk egindako legea ez dugu aldatuko
A.–Legeak ere denboraz edo garapenaz aldatu egiten dira.
J.A.-Legeak aldatzeko arrazoi sendo bat egon behar du. Guk egingo ez duguna da gure legitimazioa ukatu. Eta askotan, zuzenki ez bada, zeharka hori da eskatzen dena. Hortik aurrera hitz egin? Bai, beti gaude hitz egiteko prest. Beste erakunde batzurekin hitzarmenak egin ditugu, Deustuko Unibertsitatea, Labayru-rekin eta abar.
A.– Baina AEKri dagokiola, borondate falta aurpegiratu zaio Jaurlaritzari.
J.A.– Borondate politiko kontuarekin beti gauza bera gertatzen da. Sarri aipatzen da. Baina askotan arazo teknikoak izan daitezke, eta ez borondate politikoa. Kontua ez da borondate politikoa.
A.–Orohar, nola baloratzen duzu AEKren lana?
J.A.–Aspaldidanik sortua da, eta garatzen joan ahala, konotazio politiko batzu hartu zituen. Bestalde, alfabetatzerako ere badela esaten du, baina arlo horretan porrot egin du nire ustez. Gehiago gelditu da euskalduntzean afiabetatzean baino. Gero, denboraz, arazoak sortu dira erakunde askotan, eta honetan ere bai. Garai batetan hasi zen beharra zegoelako, borondatea zen nagusi, baina profesionalizazio batetarako jo behar zuen. Beste toki batzutan, martxa handiagoz, joan dira profesionalizatzen. Eta gauza biak behar dira, militantzia, baina aldi berean profesionalizatzen joatea.
A–Konotazio politikoek zerikusirik badute zure jarreran?
J.A.–Nahiz eta esan ezetz, ez direla kontutan hartzen, beti daude barruan. Beste zerbait esatea lelokeria litzatekeela uste dut. Konturatu gabe jarrerak hartzen dira. Baina azken batetan ez da hitzarmen batetara ez iristeko arrazoirik. Inuxentearena egin gabe, errekonozituz konotazioak egon daitezkeela, eta zerikusi eduki dezakeela gobernu bibalente honetan, baina ez luke hitzarmena oztopatuko.
A.–Batzutan ematen du badagoela aurrejerrera bat, batez ere zure aldetik, gai honetara ez zatozela guztiz libre.
J.A.–Bueno, dudarik ez dago egon naitekeela kondizionatuta. Historiak hor daude, eta elkarrekin izandako harremanak ere bai. Baina nik esaten dizut, biderik baldin badago guk eutsi behar diogunari uzteko moduan egonik, ni, bueno, saiatuko naizela. Horrela egin beharra dagoelako, eta enkargu hori eman didatelako postu honetan jartzerakoan. Ahaztu behar ditut nire kondizionamendu pertsonalak, nahiz eta egon. Baina hori gainera, niri inoiz ez zait gehiegirik kostatzen.
A.–Sozialki, konponbidesk bilatzeko eskaera susmatzen da hainbat girotan.
J.A.– Beharrezkoa da, eta agian etorkizunean tokatuko zaigu batasun batetara jotzea. Horrek eskatzen du denak, denak horretan ekitea, eta beste partidu guztientzako agian onartu ezinak diren baldintzak, alde batera utzi beharra. Problema izango da zein baldintzetan egin batasuna. Bizi dugun egoeragatik agian batasun horrek zentzu politikoa eduki beharko du, eta berriro tokatuko zaigu milintantismoa oso kontutan hartzea.
A.–Amaitzeko, fase berri honetan zein gauzek edukiko dute lehentasana?
J.A.–Lehen bezala lehentasuna euskarak edukiko du. Asko eta asko pentsatu behar da, eta bigarrenez, nola sortu herri bakar bat, hemen dagoen pluraltasunaz. Ardura eta kezka handiarekin ikusten du arazo hau sail honek. Oztopo handiena da hemen ez onartzea herri bakar bat garela, bat bakarrik.
A.–Gobernu honek badu kredibilitate nahikerik?
J.A.–Gure baseetan bai, zalantzarik gabe, eta orohar, batetik dauka Lege Biltzarrak ematen diona. Gehiengoa dauka, eta kontutan hartzekoa da. Beste aldetik, nik badakit kalean zalantzak egon daitezkeela, eszeptizismoa, baina gure esku egongo da gero gure alde irabaztea eszeptizismoa.
44-45

GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzHizkuntz poEAE
GaiezHizkuntzaEuskaraEkitaldiakKorrika
GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAEKEkitaldiakKorrika
PertsonaiazARREGI4

Azkenak
2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-etik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


2024-11-21 | Julene Flamarique
933 nobedade eta 200 ekitaldi Durangoko Azokaren 59. edizioan

Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-21 | Sustatu
Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


Eguneraketa berriak daude