J. J Perez de Obanos, UAGNko presidentea: "nekazal sindikatuetan erreibindikatiboena gara"


2021eko uztailaren 23an
J. J Perez de Obanos, UAGNko presidentea: "nekazal sindikatuetan erreibindikatiboena gara"
ARGIA.– Julio Blancoren ustez Europako Ekonomi Elkartean sartzeak mesede ekarri digu. Zer diozue zuek?
JOSE JOAQUIN PEREZ DE OBANOS.– Gure ustez Espainia Elkartean sartu den lehen urtearen balantzea negatiboa da. Batetik nekazariaren urduritasuna aipatu behar da, ez bait daki produzitzen duena beren politikarako egoki den ala ez den. Bestetik, eta EEE beraren datuak dira, nekazariak beste sektoreen aldean errentak galdu ditu %4 batean.
Bestalde, beste baldintza, EEEn sartzeko egindako itun edo tratatua negatiboa zen nekazal alorrean. Balantze hau egiten dugu EEEn sartzearen aldeko ginen neurrian, aldeko ginen eta gara, baina ez halamoduz eta baldintza hauekin.
A.– Zer esaten ahal da Nafarroako zerealari buruz?
J.J.P.O.–Perspektibak txarrak dira, zereal soberakin anitz baitago EEE-n. Ez dakigu hala segitu beharko dugun edo oliodun landareetara "eguzkilorea, koltza aza e.a.» jo beharko dugun, Arlo honetan dagoen beldurra handia da ikus daitekeenez.
A– Ministeritzarekiko orain izan harremanak nolakoak dira?
J.J.P.O.–Ez dira onak. Espainiako oraingo gobernuaren ezaugarririk handienetako bat dialogorik eza duzu, nekazal arloari errepresentabilitate oro kenduz, ministeritzaren planteamenduak erabat ezarriz, nekazal arloak ez du protagonismorik izan EEEn sartzeko, eta informazio falta ere gertatu da.
A.– Naforroako Gobernuko nekazal ministeritzarekiko harremanak?
J.J.P.O.–Harremanak onak izan dira, elkar hizketarako prest beti. Arazoa ongi ulertu dute. Besterik da Nafarroako gobernua gobernu bezala. Uste dugu Nafarroako Gobernuari nekazal arloari begira sentsibilitatea faltatu zaiola.
A.– Esne kuoten deklarazioa dela eta?
J.J.P.O.–UAGN-k egun duen arazorik handienetakoa duzu hori. Guk egin behar dela diogu, baina baditugu beldur batzu. EEE-,n nahitaez sartu nahi zuen Gobernuak arrazoi politikoak zirela medio, OTANen sartzeko hauteskundeak zeuden eta ordurako EEEn egoteari nahitaezko zeritzoten. EEEn edozein preziotan sartzeagatik nekazal arloa saldu egin zuten. Baina ezin da ahaztu mementu hauetan tratatu hori dela dagoena, tratatu horren puntu negatibo bat esne produzioaren kuota da, muga.
Honen aurrean galdera batzu planteatzen ditugu: 1) ganaduzale gazteari nola emango zaio kuota? nola geldituko da esne produzioaren araudi estrukturalarekin konprometiturik dagoena, nola produzioa handitu duena? Galdera horiei erantzun bat emanen zaiela espero dugu datorren astean Madrilen izanen dugun bileran.
Hor bada errealitate bat, gu kontra gaudena, baina hor dagoena. Gu dena den heldu den asteko Madrilgo bileraren zain gaude, eta orduan UAGNko arlo ganaduzaleak erabakia hartuko du esne produzioaren planteamenduari dagokionez Nafarroan egun dagoen esne produzioa mantentzen baldin bada, guk deklarazionea egiteko eskatuko diogu ganaduzaleari. Guk, Galizan edo Kantabrian bageunde, ez egiteko eskatuko genuke, haiek profesionalizatze txikia baitute.
Horregatik, Madrilgo bileraren araberakoa izanen da gure egitekoa.
A.– Madrilen ezartzen diren nekazal baldintzak begi hertsiz onartzen dituzuela leporatu dizuete.
J.J.P.O.– Bai, hori da EHNEk dioena. Nik beti diot nekazari edo abeltzainaren etsaia ez dela beste nekazari edo abeltzaina, administrazioa baizik. Zoritxarrez EHNEk ateratzen dituen komunikatuetan, esan nahi dutenaz gain, erasotu egiten digute, baina guk ez dugu dinamika horretan sartu nahi.
Nik hauxe esan dezaket: estatu espainol guztiko nekazal sindikatuetan erreibindikatiboena gara, denuntziarik gehien egin duena, eritzia beti argien utzi duena gara, ahantzi gabe gure eritzia ia beti Madrilgo zuzendarienaren kontrakoa izaten dela. Espainia EEEn sartzearen aurka jarri zen aurreneko sindiketua gara, mobilizazio gehien egin dugun sindikatua gara, hitz gogorrenak erabili ditugu, eta horretaz komunikabideek badakite. Guzti hau horrela da. Administrazioari saldurik gaudela diote, baina begira ixtanpat: UCD zegoelarik horkoak ginela zioskuten. Orain PSOEkoak omen gara, esan digute ere PNVkoak garela, UPNkoak, batzuk HB inguruko planteamenduak egin ditugula, badira ere ETAren planteamenduak egin ditugula diotenak. Eta guzti hori ona da. pluralitatea adierazten baitu. Nik ez dut ulertzen sindikatu bat inoren menpean egotea, sindikatuak arlo berezi batekoen interesak defenditu behar baititu, profesionalismoz, independentziaz, arloaren beharrei erantzunéz.
A.– Hemendik aitzinera zer ikuspegi hartu behar duzue negoziazioa dela ta?
J.J.P.O..– UAGNk ez du sekula negoziazionea ukatuko, denak mahaiaren jiran noski, irtenbideak lortzeko. Jakina, UAGNk ez badu hori lortzen, UAGNk erreibindikatu eginen du, saltsa sortu eta behar den lekura irten.
Zentzu horretan ez gatoz bat estatuko sindikatuen jarrerarekin, horiek puntuz puntu negoziatu baitute dena, serietate falta izan dute, guk Julio Blancori esan genion: "negoziatzen duzu edo bagoaz" berak ezetz, eta hanka egin genuen. Guk bost puntuak batera negoziatzen ditugu, markoa osorik, estatuan ez dute horrela egin, puntuka baizik. Azkenik erabaki dute Madrilen markoa osorik negoziatzea eta utzi egin diogu erreibindikatzeari. Uste dugu une historikoan aurkitzen dela nekazal arloa, eta punturen bat gaur egun garrantzizkoa bada ere, gerora begira bost puntuek osatzen duten markoa negoziatu behar da.
33

GaiezEkonomiaLehen sektoNekazaritza
GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaUAGN
PertsonaiazPEREZ DE2

Azkenak
2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Asteburuan egingo da Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Eguneraketa berriak daude