"Ez Naiz Izango Itzalean Arituko Den Lehendakaria


2021eko uztailaren 23an
Ramon Jauregi lehendakariordeari elkarrizketa
Ramon Jauregi, Lehendakariorde Berria
"Ez Naiz Izango Itzalean Arituko Den Lehendakaria
Lehendakaritzaordea lortu berria duen Ramon Jauregirengana jo dugu. PNVrekin batera eratu berria duen gobernuaz zertxobait jakin ahal izateko eta bizi dugun egoera PSEren ikuspegitik nola ikusten den ezagutzeko asmoz egina dago elkarrizketa. Bertan, EErekin batez ere, dituzten erlazio onen berri eta Naforroakiko duten politikaren aztarnak ere emango ditu. Hara hemen fruituak.
ARGIA.–Betidanik EAJ eta sozialistak areriotzat aurkeztuak izan dira. Zenabat iraun dezake bien artean osatutako gobernu batek?
Ramon Jauregi.– Arerio hitza ez dator bat errealitatearekin. PNV eta PSE hauteskundetan dira arerioak. Euskal gizarteaz, bi alderdiek duten ideologia eta sentsibilitatea, zergatik ukatu, desberdina da baina Azaroaren 30ean hautesontzietatik ateratako aginte herrikoiak indar politiko nagusitzat PNV eta PSE jo zituen eta bien arteko konponketa nagoziaketa burutsu batzuren emaitza logikoa izan da.
Gobernu hitzarmena legealdia burutzeko asmoz osatu da. Desberdintasunak daudela argi dago baina Gobernua adostasunen gainean oinarritu da, ez tirabiretan. Gainera, uste dut, onartutako programak eduki sakonak dituela lau urteko legislatura osatzeko.
EE, EA Eta Listoia
A.– Zuen elkarrizketak EA eta EErekin oso aurreratuak zeuden. Zerk aldetu ditu erlazio horiek?
R. J.– Hauteskunde autonomikoak bukatu ondoren lan luzea eta korapilatsua egin da. Euskaldungoaren botuaren zatiketak, talde desberdinekin negoziaketak egitea behartu du.
PSEren aldetik, ahalegin handiak egin ziren akordio bat aurkitu nahian eta egia da EE eta EArekin gerturatze garrantzitsuetara iritsi ginela baina horrek ez du esan nahi PNVrekin lortutako hitzarmenak planteamendu politikoak erabat aldatu dituenik. Bilakaera dialektikoa izan da eta EA eta EErekin bat gentozen zenbait puntu Gobernu hitzarmenean erantsiak izan dira.
A.–Listoi ospetsuaz asko hitzegin da. Esan al daiteke PNVk autogobernu gaietan listoia jaitsi duenik edota zuek listoi neurri berarekin PNVrekin elkartzea nahiago izan duzue?
R. J.–Listoi hitza errealitateari zehazki lotzen ez zaion kazetari espresioa da eta zentzu peioratiboan ezin erabil daitekeena da. Nahiz eta bi alderdiek beren nahiak jaitsi beharra izan, ez PNVk eta ez PSEk az diete uko egin beren oinarri ideologikoei akordioa lortu ahal izateko.
Oso positiboa iruditzen zait Euskadiko bi indar politiko inportanteenek razionalitate eta pragmatismo ahalegin hauek egitea. Politikan, hitzarmenak lortzeko gaitasuna, funtsezko birtutea da. Aurkakoa intransigentzia genuke eta hau elkar bizitzaren kontra doa.
A.– Akordio honetara iristeko gauza askotan eman behar izan al dute amore soxialistek? Zein neurritan?
R. J.–Hitzarmenera iristeko sozialistok ahalegin handiak egin ditugu eta Eusko Alderdi Jeltzaleak hezkuntza eta ekonomian bezalatsu, autonomiaren bilakaerari emaitza garrantzitsuak emango dizkiogula, uste dut.
Hitzarmena eman ahal izateko eta Euskadi gobernagarri izan zedin alderdien planteamendu murriztea ezinbestekoa zen.
A.–Nola gelditu dira zuen harremanak mila gaitan zuen lagun mina den EErekin?
R. J.–Geuk nahiago genukeen Gobernu hitzarmena PSEk, EEk eta PNVk osatzea. Ezin izan da eta sentitzen dut baina ez dut uste arrazoirik dagoenik PSE eta EEren artean erlazio hoztasunik egoteko. Dauden desberdintasunak Gobernuan eta oposizioan dauden alderdien artekoak dira.
«Virrey» Eta Lehendakariorde
A.–Badira Lehendakaritzaordea kargu sinboliko bat besterik ez dela pentsatzen dutenak.
R. J.–Sistema demokratiko batean kargu guztiek sinboliko zentzu bat dute eta herritar borondatearen arduradun bakarra, subirotasunaren benetako iturria, Gobernua soilik da. Hau esanda, Lehendakaritzaordeak, nahiz eta beste lan mota bat eduki, gobernuko beste edozein karguren esistitzearen arrazoi bera duela esan nahi du. Honela, nik argi daukat lehendakaria Komunitate Autonomoko lehen agintaria dela eta itzalean arituko den lehendakaria ez naiz izango. Jose Antonio Ardanzarenganako leialtasun osoz beteko dut neure lehendakariordetza.
A.– Zu Gobernu Zentraleko ordezkaria izan zara Euskal Herrian, Euskadin dagoen "Virrey de España" deitu dizute. Kargu horren zer nolako balantzea egiten duzu?
R. J.–Euskal Herrian dagoen Gobernu Ordezkaritzaren buru izateaz harro sentitzen naiz. Orain lau urte "Los Olivos"era iritsi nintzenean ia Ordezkaritzarik ez zegoen, Gobernu Autonomoarekin protokolo istiluak izatera soilik iristen zen. Lau urte beranduago Gobernu Sozialista behar bezala ordezkatu dudala eta euskal hiritarren interesak Gobernuaren aurrean defendatu ditudala uste dut.
A.–Behin eta berriro, PNVk gobernadore zibilen ezabatzea bultzatu du. Gai honetan akordiorik lortu al duzue?
R. J.–Ez.
A.–Nola uler daiteke lehendakarigai batek, loidi jaunak zehazki, Gasteizko Parlamentuan hitzegin behar zuen unean bertantxe, Benegas jaunak ospa egitea?
R. J.–Zuzenena Jose Mari Benegasi galdetzea izango litzatekela deritzot, baina interpretazioa argia dela suposatzen dut.
Txomin ata Nafarroa
A.–Orain dela gutxi eta Txomin Iturbe Abasoloren heriotza della eta, zuen gobernukideek ETAko buruzagi hila goretsi dute. Nola ulertzen du hau dagoenekoz lehendakariordea denak?
R. J.–Funtziotan zegoen Euskal Gobernuaren iritziarekin bat ez zetorren agiri bat Euskal Herrian dagoen Gobernu Ordezkaritzak kaleratu zuen. Erakunde terrorista baten garai odoltsuena zuzendu duenari ezin zaio, besterik gabe, antifrankista borrokalaria deitu. Gogoratu behar da ETAk Francoren diktaduran demokrazia garaian baino hilketa gehiago burutu duela.
A.–Sozialistek eta PNVk sinatutako hitzarmenean Nafarroa gaiaz hitzegiten da. Nafarroaren eta Euskal Komunitate Autonomoaren arteko erlazioak nola gauzatuko diren aurrera al dezakezu?
R. J.–Bai. Gobernu hitzarmenak Nafarroa eta Euskal Komunitate Autonomoaren arteko erlazio estuak gauzatzeko Ejekutibo Autonomoaren borondate politikoa adierazten du. Lan ardatzak bi komunitateen arteko laguntza hitzarmenetan eta konbenioetan egongo dira. Bestalde, Euskal Gobernuak eta nafar agintariak iraunkor bihurtu daitekeen erakunde baterakoi baten aukerabidea estudiatuko dute. Beti lege esparrutik atera gabe, noski.
I.Z.

Ramon Jauregik dioskunez, gobernu berria osatzerakoan ez dute ezer zehatzik erabaki gobernadoreen auzian.
Txomin Iturberi buruzko aipamenak aurreko gobernuan egiteagatik barketzen dizkio Ardantzari Ramon Jauregik.
16-17

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakJaurlaritza
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakPSE
PertsonaiazJAUREGI2

Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude