Castelao Euskarara Emanda, Lau Liburutan


2021eko uztailaren 23an
Koldo Izagirre, Ramon Etxezarreta eta Bego Montoriori elkarrizketa
Koldo Izagirre, Ramon Etxezarreta Eta Bego Montorio Izan Dira Itzultzaileak, Eta SUSA Editoriala
Castelao Euskarara Emanda, Lau Liburutan
Hona hemen argitaratutako liburuak: "Zirtzilak/Kristalezko Begia" (Koldo Izagirrek itzulia), "Betiko Biak" "Gauzak" (Ramon Etxezarretak itzuliak); eta "Beti Galizan" (Bego Montoriok itzulia). Edizio honen aurkezpena egiteko ez zegoen pertsona egokiagorik itzultzaileak berak baino, eta haiei lapurtu diegu hitza.
ARGIA.–Galiziarako hurbilketa txiki-txiki bat egiteko eta Castelaoren nortasuna zentratzeko agian zu, Koldo, izan zintezke pertsona egokiena.
KOLDO IZAGIRRE.–Galiziara bigarrenean joaten da, ezin da primeran joan. Galizia bigarren mailako herri bat da, beraz. Baina Galiziako errealitatea aztertuz gero –beste herri askok bezala– denetik du: martiriak, zapaltzaileak, denetik... eta artistak ere baditu. Castelao –Galiziaren nire ezagutza apurraren arabera– mugimendu artistiko eta herri baten kulturaren esponente bat da, haundia, integroa eta polifazetikoa. Baina bat da, Caliziak badu esponente gehiago, ez dezagun pentsa Galizia Castelao bakarrik denik. Askoz ere gehiago da noski. Euskaldunontzako eredu ere bada, eta imitatzeko ere egokia izan daitekeen belaunaldi baten esponentea.
A.–Casteleo hain polifazetikoa izanda, ez al dago arriskurik alderdi bat gehiegi eta bestea gutxiegi baloratzeko?
K.l.–Bere obraren zatiak bakarka hartuta ere artista haundia izango zen. Artista bai pintore bezala, bai karikaturista eta dibujante bezala. Bera gailegoa izanik Madrilen Bellas Arteseko sari estatal batetan bigarrena eskuratu zuen. Pinturari utzirik, dibujoari eta karikaturari ekin zien, baina ez karikatura gaur egun entenditzen den bezala. Berak «Kristalezko Begia»n, hain zuzen ere, honela esaten du: «Umorea al da ihauterian haur bat militarrez jaztea? Umorekoa al da botila besapean duelarik erori eta hautsi egin zaiola ikusirik barre egitea? Haurdun ezkontzen den neska bati lotsagabe esatea umorea al da?». Gaur egun, umore fazio eta inperialista-zapaltzalle hori hain modan dagoenez gero, eta beltzei buruzko txisteak modan gero eta gehiago daudenez gero, gauza horiek azpimarratzea interesgarria dela iruditzen zait.
Castelaok marrazten zuen, eta idazten zuen. Marrazki bakoitzaren azpian leienda bat, erreflexio bat, alegia, beti ikuslea alderdi erreflexibo batetara eraman nahi zuen. Beste alde batetatik Castelao politikoa izan zen gailegotasunaren aintzindarietako bat, eta gailegozalea, euskaltzalearen eredua esan genezake. Ez da ahantzi behar ere ezkerreko diputatua zela, euskal idazlea erderaz idazten ez zuena zela. Azkenik, azpimarratu nahi nuke dibujantea zela baina idatzi ere egiten zuen dibujantea, esan nahi dut gallegoz idatzi ez balu ez zukeela dibujatuko. Gaur egun Euskal Herrian artista asko eta askorekin gertatzen ez den bezala.
A.–«Kristalezko Begia» irakurrita, esan al liteke umore beltzaren bidetik abiatu zela Castelao?
K.l.–Casteleoren umorea behin eta berriz esan behar da ez dela umore hutsa. Ez da umore beltza. Umore beltzak erabiltzen dituen elemenduak erabilita ere, traszenditu egiten du. Hain zuzen ere, Castelaok nobela poliziakoak idatzi izan balitu, nobela poliziakoak baino gauza ederragoak egingo zituen, Castelaoren pertsonaiek transfenditu egingo zutelako poliziako hutsa. Umorearekin gauza bera gertatzen da, umore beltzeko elemenduak erabilita ere metafora unibertsalak egiten dakien idazle haundia da Castelao.
A.–Ramon Etxezarreta, zu nola hasi zinen Castelaorekin bueltaka?
RAMON ETXEZARRETA.–Nik nire Castelaorekin lehenengo kontaktoa, hain zuzen ere, Koldok idatzitako «Kristalezko Begia»rekin hartu nuen. Galiziarekiko joera edo tirria eragin zidan. Alde batetatik, umorea ikusten nuen faktore garrantzizko bezala. Esango nuke umore sarkastikoa eta korrosiboa dela, eta Galiziaren egoerarekiko eta gailegoekiko kritikoa. Bere herriarekin fedea duen gizona dugu Castelao, bere umorea ridikulizantea izan zitekeen, pertsonaietaz ukazioa eginez, baina ez. Castelaok kritikatzen ditu pertsonaiak, baina beren baloreetan fedea zuen. Bere herria maitagarri bihurtzen duen obra idatzi zuen Castelaok. Gu bizi garen herrian gutxik duten birtutea izango da hori. Alde horretatik, bere herria zen bezala guztiz onartzen zuen, eta bere herria maitagarria egiten duen obra idatzi zuen. Gure artean, guretzat aitortzen ditugun baloreen erreafirmazio sutsu eta batere ez neutrala ematen da batetik, edo bestetik balore horiek ukatzera doazen jarrerak ikusten dira.
A.–Ikuspegi literario hatsetik ezezik, zer nabarmenduko zenuke Casteleogan?
R.E.–Ikuspegi politikotik ere nabarmendu egiten da Castelao obra, eta nabarmentzen da egunerokotasunetik ateratako ttikikeriengatik. Egunero gertatzen diren ttikikeria horiek politizatzeko gai da Castelao, eta gaur egun hemen prozesu politikoa guztiz aldrebes joaten dela uste dut. Lehendabizi politika xelebre bat egokitzen da eta gero egunerokotasun hori politikan enkanjatzen saiatu. Gure desastrea agian hortik etortzen da.
A.–«Betiko Biak» nobela eta «Gauzak» prosa-lan laburrak; ez al da lan haundiegia izan?
R.E.–Niretzat behintzat lana baino, satisfazioa eta atsegina izan da itzulpen hau. Gainera, kontutan hartuta ni eguneroko praktikan administrazioko itzultzaile naizela –eta beraz, testu-maltratatzaile–, horrelako obra bat hartu eta nire hizkuntzara aldatu ahal izatea guztiz maitagarria da, lan dignoa dela pentsatzera iristen zara. Benetan kreazio lan bat.
A.–Azkenik, zuk, Bego Montorio, esplika ezazu zare lanaren nondik norakoa.
BEGO MONTORIO.–Nik itzuli dudan liburua "Sempre en Galiza" obraren antologia da. Esaten dute liburu hau galegismoaren biblia eta hor adierazten du Castelaok bere pentsamendu politikoa, bere ideologia. Artikulu laburrak dira eta nahiko modu heterodoxoan bilduak, zeren ez bait du hari nagusi teorikorik segitzen. Berak oso mementu desberdinetan idatzi zituen artikuluok: lebendabizikoak Badajozen desterraturik zegoenean, geroago Buenos Aireserako bidean barkuan... garai desberdinetan idatziak daude.
A.–Nola izan da aukeratua antologia hori?
B.M.–Antologia honetarako aukeratu ditugu nolabait bere ideologiaren adierazgarri izan daitezkeenak, eta bere pentsamoldearen funtsezko puntuak ulertzen laguntzeko modukoak. Nik zerbait nabarmentzekotan, bere planteamendu politikoen orijinaltasuna nabarmenduko nuke, galegismoari eta nazionalismoari buruz batik bat. Seguru aski gaur egun oraindik ere indarrik badaukate, berak planteiatu zuen formula ez da orain artean probatu behintzat.
A.–Zu, Koldo, nola hasi zinen Castelao itzultzen duela hamar urte baino gehiago? Zerk baltzatuta?
K.l.– Boutade batekin erantzungo dizut. Niri literatura unibertsala interesatzen zait. Niri Günter Grass ez zait batere interesatzen eta Castelao bai. Literatura unibertsala delako, hain zuzen. Nirea bezalako herri batetan oinarrituta idazten duelako, eta nik hortik ikas nezakeelako. Eta gainera, gozatu egiten dut irakurriz, plazerra sortzen dit. Orduan, pentsatzen dut Castelao idazle unibertsala dela. Orduan, zergatik ez itzuli?
Iaz ere ehun urte izan ziren Castelao jaio zela. Maila ofizialean gauza batzu egin ziren. Aurreko urtean Rosaliarena izan zen, eta ez zen deus egin. Eta nik uste dut Rosalia zerbait baldin bada, idazle unibertsala dela. Niri Virginia Wolf baino gehiago interesatzen zait. Aldiz, hemengo elkarte gailegoak bakarrik mugitu ziren Rosaliarekin. Castelaoren kasuan, Galizian kongresu bat egin zen eta Eibarren monumentu bat egin zitzaion. Hori izan da Castelao urtea orain arte. Liburu hauekin beste zerbait serioagoa egiteko aukera izan dugu.
Dabid ZUAZALDE

Donostian egin zen aurkezpenean, ezkerretik eskuinera: Bego Montorio, Xoxe Estevez, Ramon Etxezarreta eta Josu Landa.
Hauexek dira Castelaoren emaitzak.
42-43

GaiezKulturaArgitalgintArgiteletxeSusa
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaItzulpenginItzultzaile
PertsonaiazIZAGIRRE1
PertsonaiazETXEZARRET1
PertsonaiazMONTORIO1
EgileezUAZALDE1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude