"Modelo Onak Profesioa Dignifikatu Egiten Du"


2021eko uztailaren 23an
Ramon San Martin eta Christian Reinicke modeloei elkarrizketa
Arte Ederretako ModeIoekin Mintzo
"Modelo Onak Profesioa Dignifikatu Egiten Du"
Euskal Herri osoan zortzi baino ez daude. Heurak pintoreentzako modeloak dira, profesionalak, eta Bilboko Fakultatean egiten dute lan. Gazteenak 23 urte, nagusienak 53. Ramon San Martin eta Christian Reinicke-k profesio ezezagun honen berri eman digute, orain arte beste inorekin mintzatu nahi izan ez badute ere.
ARGIA.–Ramon, zu zara hemen urte gehien daramanetarikoa, hamahiru urte luze. Ia-ia, Fakultatea sortu zenetik, ezta?
Ramon San Martin.–Bai, ni hirugarrena izan nintzen sartzen. 1974eko azaroan sartu nintzen, eta beste biak urte bereko urtarrilean. Orduan Suhiltzaileen egoitzan zegoen Fakultatea, gero Maria Muñoz-en, beranduago Sarrikon, eta orain hemen gaude, Leioako hiru leku diferentetan. Diotenez, laster egingo dute edifizio berri bat, ad hoc, eta ez dugu, orain arte bezala, bost leku desberdinetan egon beharko.
A.–Jakin dugunez, modeloek estatu osoan ez dute zuen bezain baldintza laboral onik. Nola izan da baldintza horiek lortzea?
R.S.M.–Bai, hori horrela da. Madrilen bertan 37 modelo daude, eta ez dute guk daukaguna: lan kategoria, estabilitatea, etabar. Nola lortu den? Ba, batez ere, guk beti Fakultatearen laguntza eduki dugulako. Negoziaketarako sailburutza, Idazkaritza eta Dekanotza, beti aritu dira gure alde errektoregoán bertan, edo behar zen lekuan. Beste lekuetan ez dute hau eduki.
Bestaldetik, legediaren arauera, gure aintzinako kontratuak (PNNen modukoak) kendu eta Jaurlaritzako funtzionarioen kontratu motagatik aldatu ziren, eta honela abantaila ekonomiko eta bestelakoak lortu genituen.
A.–Kontu laborala utzita, zeintzu dira profesioan dituzuen arazo larrienak?
R.S.M.–Gure arazo larriena zera da, osasuna. Hotzagatik, erabiltzen diren materiale bolatilengatik, usain txarrak, areto desegokietan exposizio luzez aritzea giroa epeldu gabe, ikasgelak ad hoc eginda ez edukitzea, etabar. Eta jarrerak. Batzutan bortxatuta egon behar. Jarrera erosoena ere, bortxatua da ordutan horrela egon behar izanez gero.
A.– Horrenbeste ordu egon behar duzue mugitu gabe?
R.S.M.–Bai, exposizio tarteak 45 minututakoak dira, eta ondoren beste 15 minutu atsedenaldi. Berriz jarri, eta Astean 20 bat orduz aritzen dira posatzen. beste 45 minutu, eta honela hiru-lau orduz segidan.
A.– Zenbat orduz egiten duzue lan astean zehar?
R.S.M.– Kontratuaren arabera, berrogei, baina ez dago berrogei ordu geldi egoterik. Normalean 20 ordu egoten gara posatzen, eta berrogeiak betetzeko, bestelako lanak egiten ditugu: materialea gorde eta zaindu (tresneria garestia dago eta), gela batetan egon irakaslearen ordez, etab.
Muskuluetako Nekea Eta Norderaren Lotsa
A.– Geletan ikasle kopuru handia, edo txikia, egoteak eraginik badauka zuengan?
R.S.M.–Ez, inolaz ere ez. Berdin zaigu 50 edo 5 ikasle egotea, guk gauza bera egiten dugu.
A.–Teknika bereziren bat behar duzue, fisikoa edo psikologikoa, posatzeko orduan?
R.S.M.– Bai, badago, baina hemen gauza bat gertatzen da. Honetara sartzen zarenean ez duzu inoiz pentsatzen luzarorako sartzen zarenik. Soldata bategatik sartzen zara, eta konturatzen zarenerako ohitu egiten zara. Planteamendu diferentea duzu bizitza osorako sartzen zarela pentsatzen baduzu. Guri ez zitzaigun gogorra egiten hasieran. Eta gogorra da, batez ere neke muskularragatik. Baita ere, hasieran, pudore kontua dela eta.
A.–Eta zer dago horretaz, podoreaz?
R.S.M.– Norberak dauka pudorea erakutsi dioten lekuan. Islam-en aurpegia da, eta hemen jenitaletan. Lan bat ez da ona edo txarra beraren edukiagatik, baizik eta dignifikatzeko duzun ahalmenagatik. Oso lanpostu onean dagoen bat goitik beherako zerria izan daiteke, eta kategoria gutxiagoko batek bere profesioa dignifikatu dezake.
A.–Zuei ez zaizue inoiz arazorik sortu, ikaslegoarekin esaterako?
R.S.M.– Inoiz ere ez. Ikasleak, oro har, oso jatorrak dira. Gainera, heurak heuren lana egiten daude, eta begiratzen zaituzte ikusi gabe. Berdin da handia, txikia, lodia edo argala zaren, botijo baten modukoa bazina bezala begiratzen dizute.
A.–Orduan adinak, edo edertasunak, ez du zerikusirik?
R.M.S.–Felix Hernandez, madrildarra, 65 urterekin jubilatu zen, profesioan umetan sartu zela, II. Errepublikan. Berau zen instituzio bat, eta profesioa dignifikatzen dutenetarikoa.
Profesionaltasuna Eta Katalogoak
A.–Zer sentitzen da zare imeaina Managuako Museoko ormetan eskegita dagoela dakizunean?
R.S.M.– Ez da ezer sentitzen. Nire imajinarekin egindako hainbat koadro dago hor zehar, baina nik inoiz ez diot pintore bati nire koadro bat oparitzeko esan.
A.–Zu izatez abokatua zara, ezta?
R.S.M.– Bai, eta inoiz beste lanen bat ateratzen bazait, alde egingo dut hemendik. Baina hamahiru urte daramat, eta hemen segitzen dut. Hemen gauden guztiok unibertsitariak gara.
A.–Modelotzara bueltatuz, lehen komentatu duzu pintoreek modeloen katalogo bat faltan hartzen dutela. Nola da hori?
R.S.M.– Bai, ba heurek ere modeloak behar dituzte, eta "orri horiak" moduko zerbait behar dute. Dena den, oso arraroak dira modeloekin aritzen diren pintoreak, oso garesti ateratzen zaielako. Modelo on batek 4 edo 5.000 pezeta kobra dezake orduko. Eta argazki saio batek ere dirua balio du.
A.–Modelo maskulino eta femeninoak berdin-berdin kotizaturik daude?
R.S.M.– Bai, denetarik behar da, gazte eta nagusiak, emakume edo gizonezkoak. Guk daukagun arazoa da gizonezkoen ile ugariak koloretan aritzeko arazoak sortzen dituela, besterik ez.
A.–Zure lana erotikoa dela uste duzu?
R.S.M.–Gu lanean gaudenean ez dugu erotismoa sentitzen. Agian pintoreak erotismoa adierazi nahi du, baina gu lan neketsua egiten ari gara.
A–Lanari dagokiola, zer eskatuko zenuke?
R.S.M.–Kontsiderazio soziala.
Arte Ikasle Izatetik Modelo Izatera
A– Nola sartu zinen lan honetan?
Christian Reinicke.–Modeloak behar zirela jakin nuen, eta aurkeztu egin nintzen. Hogeitabost geunden lanpostu batetarako, biluzirik pasatu, galdera batzu erantzun, eta niri eman zidaten. Antzerki talde batetan gorputz-expresioa eginda neukala esan nien. baina ez dakit honek balio izan zuen.
A.–Zu han ezaguna zinen, ezta?
C.R.–Bai, bertako ikaslea nintzen, eta ezagutzen ninduten.
A.–Zer da lan honen gogorrena?
C.R.– Gogorrena horrenbeste denbora geldi egotea da. Jarrera luzeak, 45 minututakoak. Eta batzutan denetara hiru ordu jarrera berberean, nahiz eta atsedenaldi tarte batzu egon. Lehenengo ordua ondo jasaten da, baina hirugarrenean, pott eginda. Hanka, esaterako, guztiz minduta.
A.– Zenolako prestaketa behar duzu?
C.R.–Fisiko eta psikologikoa, baina hori oso pertsonala. Ezin duzu horretarako entrenatu. Inportanteena argal egotea izan daiteke, pisu gutxiago soportatzeko. Hamar kilo gehiago baduzu, hamar kilo horiek hanka batetan soportatu behar dituzu, esaterako.
A.– Zer beste gauza suertatzen zaizu jasateko zaila?
C.R.–Nik beti kasete bat eramaten dut. Baina hoberena ondo lo egitea da. Txarto bazoaz, nekaturik, jasanezina da.
A.–Eta zer da lan honen hoberena?
C.R.–Ezagutzen duzun jendea, jende piloa ezagutzen duzu, zabala bazara.
A.–Zu kirolzalea zara, eta ariketarako ohitua, ezta?
C.R.–Bai, baina oso desberdina da. Ni txirrindularia izan naiz, eta horretan gorputz osoa martxan dago. Baina lan hau guztiz desberdina da.
Ondo Ordaindutako Lana
A.–Zenolako harremana daukazu ikasle eta irakasleekin?
C.R.–Normalean ona, baina batzutan gertatu da irakasle batek modeloren bat errefusatzea, eta berarekin lanik egin nahi ez duela esatea.
A.–Zure lanaz galdetzen dizutenean, modeloa zarela esatean jendea errespetuosoa izaten da?
C.R.–Bai. Bueno, badakit nire gurasoek pentsatzen dutela hori ez dela lan bat, nahiz eta niri ezer ez esan. Eta lan hau oso ondo ordaindurik dago. Heurek nahiago lukete ni ekonomista edo artista izatea.
A.–Modu ebentualez sartu zinen, edo honetan aritzeko gogoaz?
C.R. -Hasieran sartu nintzen etxean dirua ez eskatzeagatik. Pintatzeko dirua behar nuen, eta nire gastuetarako. Gero, ikusten duzu nola daukazun lanpostu bat, eta hori momentu honetan baloratu behar da. Beste lan bat ez duzu hortik oso erraz aurkituko. Beraz, momentuz ondo dago.
A.– Fakultatetik kanpo posatzeko lanik atera zaizu?
C.R.– Bai, behin baino gehiagotan esan didate akademia batetan egoteko edo. Baina ez bada lagun bati mesede bat egiteagatik, ez dut egiten. Nahiko ordu egoten naiz Fakultatean, eta ez dut premiarik. Oraintsu eskatu didate arropa pase batzu egiteko, baina hori guztiz diferentea da. Gauza bat da igeltseroa izatea, eta beste gauza bat arraunlaria.
A.–Pintore batzu argazkia atera, eta gero horren arabera pintatzen dute koadroa, ezta?
C.R.–Norberak nahi duen modura egiten du, baina oso pintore gutxik erabiltzen dituzte modeloak. Askok bestelako lanak egiten dituzte, bodegoiak, edo kotxe zaharrak, denetarik.
A.–Zuk pintatzen duzanean, modeloak erabiltzen dituzu?
C.R.–Aspaldidanik ez dut pintatzen baina nik ez dut modelorik behar. Ez dut gauza figuratiborik egiten.
A.–Zure lanari dagokiola, baduzu anekdotarik?
C.R.– Ez zait gustatzen paretaren kontra egotea. Nagoen bitartean, jendeari begira egoten naiz, eta pintatzen duten guztia ikusi.
A.–Pozik zaude lanean?
C.R.–Bai, bai, bueno, lehen esan dudana. Lanpostu bat ezin duzu honela bota. Baina guztiok dauzkagu gure ametsak. Eta nire bizitzan badaude beste gauza asko.
Laura MINTEGI
24-26

GaiezGizarteaBesteak
PertsonaiazSAN MARTIN2
PertsonaiazREINICKE1
EgileezMINTEGI1Gizartea

Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Yolanda Porres García  |  Haizea Arbide Aza  |  Javi Kerexazu Gamazo  |  Steilas sindikatua
#5
Leire Narbaiza Arizmendi
Azoka
Azkenak
2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Oloro-Donamariako suprefetura okupatu du ELBk, behi tuberkulosiaren kontrako protokolo “gogorregia” salatzeko

Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]


2025-04-11 | ARGIA
Uztaritze, Domintxaine eta Angeluko hiru ikastetxetan izandako hamahiru eraso salatu dituzte

Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]


2025-04-10 | Cira Crespo
Carli Pup
“Gure herriak besteak bezalakoak dira, eta ez dugu museo batean egon nahi”

Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Bizi Baratzea Orria jende asko batzen ari da komunitatera

Martxoaren 27an aurkeztu zuen ARGIAk Bizi Baratzea Orria, lurrari begiratzen dion urtarokako aldizkari berria. Martxoaren hasieran zabaldu zen kide egin eta formatu oso berezia duen orri handia etxean jasotzeko aukera. Erantzun oso beroa izan du. Kide hauen profila ezagutu nahi?


Muga zergak 90 egunez %10era jaitsi dituzte AEBek, baina Txinari %125era igo dizkiote

Jaitsiera AEBen muga zergen igoerari erantzun ez dieten eta negoziatzeko prest azaldu diren herrialdeei aplikatu diela argudiatu du Donald Trumpek, Europar Batasuna barne. Txina eta AEBen arteko lehia komertzialak gora egiten jarraitzen du.


2025-04-10 | ARGIA
Maiatzean beste bost greba egun egingo dituzte EAEko hezkuntza publikoko irakasleek

Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.


Ingeles ordu gehiagorik ez dute nahi

Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Negoziazioak “boikoteatzea” egotzi diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari, funtzio publikoko greban

Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.


2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Eguneraketa berriak daude