Edorta Kortadi: "Politikoei Dagokie Kongresuko Erabakiak Aplikatzea"


2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Edorta Kortadi, Eusko Ikaskuntza erakundeko buruari elkarrizketa
Edorta Kortadi: "Politikoei Dagokie Kongresuko Erabakiak Aplikatzea"
Eusko Ikaskuntza erakundearen buru dugu Edorta Kortadi, arte-kritiko, unibertsitateko irakasle eta beste zenbait gauzaren artean. Apirilaren 21ean hasi eta 25a bitartean, Iruñean, ospatuko den Eusko Ikaskuntzaren X. Kongresua dela eta jo dugu berarengana. "Artxiboak, Liburutegiak, Museoak" gaiaren inguruan antolatu du kongresua eta espezialista interesgarriak izango dira gure artean egun horietan. J. Angel Ormazabal arduratu da kongresuaren prestaketan eta gurekin batera izan dugu elkarrizketan.
GALDERA: Has gaitezen Kongresutik. Hamargarrena duzue...
ERANTZUNA: Orain dela lau urte Bilbon egin genuen bederatzigarrena "Gaurko Euskal Gizartearen Sorburu Hurbilak" lemapean. Orduan pentsatu genuen hamargarren Kongresua izatea XX. mendea aztertzeko, lehen helburua horretan jarri genuelarik. Sail guztien artean, hamabost sail ditugu (zinematografia, ekonomia, antropologia...), eta Batzorde Nagusian bilerak egiten hasi ginen horren prestakuntzarako. Bederatzigarren Kongresuan XVIII. ta XIX. mendeak arakatu genituelarik, XX. mendea arakatzen hasi ginen ondoren.
Handik urte betera Eusko Jaurlaritza Kongresu berdintsu bat antolatzen ari zela jakin genuen. «Congreso Mundial Vasco» delakoa. Bidegabekeria izango litzateke biak, planteamenduz nahiko berdintsuak, batera egitea eta beste gai batzuren bila hasi ginen gure kongresurako. Esan behar haiengatik atzeratu genuela guk beste urte betez. Baina Jaurlaritzak azkenean, ez dakit zein arrazoirengatik, ez zuen iazkoan ospatu berea. Aurten berriz biak batera tokatuko dira.
GALLDERA: Urtea aldatu... eta gaia ere bai.
ERANTZUNA: Pentsatutako gaien artean Antropologia, Euskal Herriko Ekologia, Artxibo, Liburutegi eta Museotaz dagoen azpiegitura... atera ziren, azkenengo hau hartu genuelarik gai bezala. Lehenbiziko momentu an iruditu zitzaigun nahiko Kongresu teknikoa izan zitekeela baina konturatu ginen ez zela horrela. Esate baterako "Ley de Territorios Históricos" famatu honekin Diputazio bakoitzak bazeuzkala bere planak eta bere plangintzak artxibo, liburutegi eta museo mailan. Orduan posible zen zubi edo pasarte leku bat bezala halako elkarte bat egitea haiekiko; topaleku bat bezala.
Kongresua prestatzerakoan teorizazio hutsean ez geratzea planteatu ginen. Horrela, kanpotik teoriko asko etorriko badira ere, praktikara bideratzea da gure helburua.
GALDERA: Ikusten da Kongresua behar praktiko batzuei erantzuteko antolatu duzuela. Nola ikusten duzue gaur egun hemen deuden artxibo, liburutegi eta museoen egoera?
ERANTZUNA: Gure museoak eta liburutegiak nola dauden jakiteko ez da oso azkarra izan beharrik. Gaizki. Artxiboak ere nahiko berdin daude. Bereiztu egin beharko genituzke, azken berrogei urte hauek direla eta, Araba eta Nafarroa alde batetik, diru asko eduki dutenak eta egitura nahiko ona izan dutenak, eta oso gaizki dauden Gipuzkoa eta Bizkaia bestetik. Gaurko egunean, artxibo eta liburutegietaz izugarrizko indarra hartu du Bizkaiak, Gipuzkoa oraindik oso atzean geratzen delarik.
GALDERA: Gehien bat ez al da inbertitzen elizetako artea berritxuratzen?
ERANTZUNA: Ba bai. Hor gabiltza Gipuzkoa mailan museo bat eraiki nahian. Lete jaunak badauka halako borondate onik arte 'erlijioso edo sakratuaren' inguruan zerbait egiteko Setien jaunarekin. Hor arazo asko daude, ez da borondate politikoa edukitzea bakarrik. Kasu baterako, San Telmoko museoa udaletxearena da, nork sartu dezake labana? Ez da bakarrik dirua jartzea, noren eskuetan dago hori aurrera eramatea? Oso zaila da gaur egunean horrelako sare konplikatua dagoelako; Bizkaian ere horrela gertatzen ari delarik. Lehen frankismoari botatzen zitzaion kulpa baina orain pasa dira bi lejislatura jadanik eta ez da gauza handirik aldatu. Azpiegitura bat jartzea oso zaila da. Ez da hamar urtetan jartzen den gauza. Nik uste dut diru asko jartzen dela piszinak, frontoiak... eraikitzen eta kulturan aldiz ez dela behar bezala inbertitzen.
GALDERA: Etnografia mailan ere badaude nahiko gauza garrantzitsu eta inpresioa da asko galtzen dela. Zer gertatzen da?
ERANTZUNA: Hor bi gauza daude. Etnografia mailan badago kolekzio tradizional bat oso ona, San Telmokoa, gaurkotu eta berritu beharko genukeelarik. Bizkaian Museo Etnografiko Historikoa dago, askoz apalagoa baina pedagogia mailan askoz hobeto dagoena. Museo honek zuzendari batekin kontatzen du Karmele Goñi, arkeologo eta prehistoriagile Apellaniz jauna ere lanean dabilelarik. Hauek ikastoletara, ikastetxetara eta unibertsitatetara gaurkotu dituzte barruko gauzak.
Gasteizen ere badago zeramikari buruz museo txiki bat eta Nafarroan Ulibarrenaren museo txikia badago, Diputazioak horrelako gauzak bultzatzeko asmoa ere agertu duelarik. Iparraldean Baionako museoa nahiko ondo dago.
GALDERA: Esaten ari zara gauza asko dagoela bai batean zein bestean. Ez al zaizu iruditzen jende gutxirengana iristen dela?
ERANTZUNA: Prolema kultural orokor bat planteatzen da galdera honekin. Adibidez kulturan nahiko gutxi agertzen da "mass-media"ren tokietan eta gauza bitxi eta arraro bezala. Berdin ausartuko nintzateke esatera gaur egunean politikoentzako politika egitea ideologia mailan hitzegitea dela. Ez dira konturatzen politika dela gauza asko egitea, esate baterako indar produktibo asko daudela. Estatu espainola adibidez konturatu da. Diseinu mailan, modaren diseinua egitea ere politikaren barruan kokatzen dela, diseinua esportatzea ere diru iturri dela.
Euskal Herrian oraindik ez gara konturatu kultura ere errentagarria dela, eta ez identitate mailan bakarrik, ekonomi mailan, heziketa mailan... Esaten zaigu gure nortasuna dagoela hizkuntza mailan, gure arbasoen ohituretan, produzitzen ari garen kultura berrian adibidez literaturan, arte plastikoetan, folklorean..., baina gero benetako laguntzarik ez dago. Itzultzailez betetzen ari gara herri guztia baina, horiek, azken finean, ez dute hizkuntza sortzen. Jaurlaritzako Kultur Sailetik jende asko pasa da baina hauen artean tekniko gutxi. Politikaz gehiago arduratu dira.
GALDERA: Kultur Sailan ibili direnak ez al dira ihardun epe laburrera begira, momentuko etekina ateratzeko?
ERANTZUNA: Bai, azkenean kontua da erakusketa bat montatzca edo beste zerbait egitea. Hor faltatzen dena da plangintza bat egitea batez ere azpiegitura bat sortzeko. Esate baterako, zuk montatu nahi baduzu edozein erakusketa, Donostian, Gasteizen edo Bilbon ez daude lokalak. Antzerkia montatu nahi baduzu ez daude antzoki munizipalak edo herrialdekoak, beti Aurrezki Kutxetara jo behar duzularik. Zergatik ez da sartzen dirua artxibo on bat egiteko herrialdez herrialde? Onartzen badute lege territorial hau zergatik ez dute egiten herrialde mailan gutxienik? Ez dira kapazak izan azken zortzi urteetan zerbait egiteko herrialde mailan ere.
GALDERA: Minimoki zer beharko litzateke, dignidade pittin batekin esan ahal izateko artxibo mailan badagoela zerbait, liburutegi mailan ere...
ERANTZUNA: Nik uste dut diseinu bat badaukatela. Ez daukatela esatea nik uste gehiegizkoa esatea dela. Beste gauza bat da beraiek ez direla gauza izan hori kaleratzeko.Nik badakit Gipuzkoako Diputazioak badaukala ze museo eta ze plangintza egin behar den. Hor interes asko daude, pertsona mailan, ekonomi mailan, partido bakoitzaren artean eta hortik neutralizazio bat ateratzen da.
Nire ustez deszentralizazio eredu oso gogorrak eramaten baditugu, azkenean, subentzio mailan gastatzen da diru guztia eta ez da ezer egiten. Zentru batzuk sortu beharko lirateke hiriburuetan edo hiri nagusienetan eta gero autobusen bidez jendea bertara eraman edo bestela azpiegitura duten herrietara eraman. Bailara-buruetara eramatea ez litzateke hain zaila izango.
GALDERA: Normalean ze jende joaten da Kongresura?
ERANTZUNA: Guk lehenbiziko agiria gure bazkide guziei bidali genien eta baita ere artxibo, liburutegi eta museo mailan mugitzen den jendeari. Jende nahiko berezia da. Hortik 500 bat txartel jaso genituen bigarren eta hirugarren agiria jaso nahi zutela adierazten zutelarik. Guk orduan, beldurtu ez baina, ikusi genuen gauza ez zela txantxetakoa. Nahiz eta pentsatu gai oso teknikoa zela konturatu gara gaur egunean espezialista ugari dagoela eta honetan dirua gastatu nahi duena gainera.
GALDERA: Artxiboak esaten denean zer harrapatzen du honek?
ERANTZUNA: Artxiboak edo liburutegiak ez daukate esparru oso definitua, ez dira oso hertsiak. Artxiboetan sartuko lirateke "centros de documentación de datos" eta ez bakarrik gauza zaharrekin, berriekin ere bai. Guk badaukagu horrelako datuen zentru bat Hondarribian, Generalitateak duena bezalakoa. Hor ari gara artxibatzen gerra garaitik honantz ateratzen ari diren pegatinak, kartelak, egunkariak, aldizkariak...
Liburutegietan sartzen da apartado bat gaur egunean liburutegi espezialduak arte mailan, literatura mailan... eta baita ere badaude beste apartado batzuk fonotekak, soinuen bidez diskotekak, bideotekak, diapositibotekak, hemerotekak, fototekak, iruditekak...
Museoetan ere oso zentzu zabalean hartu beharko genituzke. Hemen sartzen dira ekomuseoak edo ekoetxeak gaurko egunean Euskal Herrian egiten ari diren esperientziak. Adibidez Gipuzkoa mailan Irunen badago ekomuseo bat, Laurgainen beste bat eraiki nahi dute; Araban Gasteizen «La Holla. izeneko lekuan, Bizkaian Urkiolan neberak eta horrelako gauzak. Gu saiatu gara mantentzen izen batzuk haurren liburutegiak, fonogramak... esate baterako.
GAILDERA: Beste arlo interesgarri bat informatizazioarena izan daiteke. Nola aurkitzen gara hemen?
ERANTZUNA: Hemen aurreratuenak Nafarroako Unibertsitatekoak daude. Hauek izan dira lehendabizikoak liburutegi guztietarako ordenagailuaren aplikazioak jarri dituztenak. Hemen ere hasi gara sistema hori aplikatzeko lehen pausoak ematen. Gipuzkoako Diputazioa jarri da harremanetan nafartarrekin hemengoa bideratzeko asmoz. Asmo hauen artean liburutegi zentral bat jartzeko asmotan dabiltza.
Gasteizen artxiboak informatizatu dituzte. Beren fondo nagusiak, ez liburutegiak. Gero Jon Bilbaoren bibliografia ere hor dago. Egin da plangintza bat, ez dakigu noiz aterako den baina hori oso garrantzitsua litzateke, ordenadoreetan sartzeko.
GALDERA: Nola ikusten duzue egun gutxi barru burutuko den Kongresua?
ERANTZUNA: Gu pozik gaude ikusi dugulako jendea erantzuten hasia dela, nahiz eta hasiera batean, nahiko teknikoa izango zela pentsatuz horren beldur izan. Gu oso pozik egongo ginateke 200 edo 250 lagunek parte hartuko balu.
GALDERA: Ikusi egin behar Kongresuan partaideak planteatutako beharrei nola erantzuten dien gero administraritzak...
ERANTZUNA: Guk pentsatzen dugu elkarte zientifiko bezala gauzak tekniko mailan planteatzea, gero liburuetan gure proposamenak geratuko direlarik. Gero klase politikoak onartzen duen ala ez... Bere eskuetan dago aurrera eramatea edo ez, edo eredu hau ez zaigu interesatzen esatea. Elkarte honek garbi dauka bera ez dela Unibertsitatea ezta Administrazioa ere eta zubi bat egitea posible dela bien artean. Eusko Ikaskuntzak garrantzia izan bazuen gerra garaian honegatik izan zen, zubi funtzioagatik. Gai batzuk, oso eztabaidagarriak baina beharrezkoak zirenak, planteatzen ausartzen zelako. Gerora badirudi ausardi hori galdu egin dela.
GALDERA: Eusko Ikaskuntzaz hitzegiten dugunean beti aurreko historiaz gogoratzen gara. Oraingo Eusko Ikaskuntzak ze eragin dauka?
ERANTZUNA: Oso zaila da konparaketa bat egitea atzoko gauzak mistifikatzen eta mitifikatzen direnean. Askotan, entzuten dugunean, antropologia mailan adibidez lan haundiak egin zirela azkenean dira Barandiaran, Aranzadi eta Eguren jaunak; literaturan Lekuona jauna; heziketa mailan Landeta... Gaur egunean ere egiten dira gauzak, kontua litzateke dauden hutsuneak ikustea eta ze erantzun ematen jakitea elkarte zientifiko eta kultural bezala.
Guri, Euskaltzaindiari eta Real Sociedad Vascongadari aurpegiratzen zaigu atzerakadetan ari garela. Begi bistan atzoko gauzak ditugula eta ez oraingo arazoak. Nik ez dut uste hau egia denik, artxiboak ez dira, adibide gisa, atzoko gauzak jakiteko, gaur egunekoa hobeto ulertzeko baizik. Liburutegiak ere berdin. Museoak ez dira bakarrik traste zaharrak edukitzeko tokiak, gaurko forma berriak sortzeko edo ereduak planteatzekoak baizik.
Iñaki URIA
27-31

GaiezKulturaKultur ErakEusko Ikast
GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEusko Ikask
PertsonaiazKORTADI1
EgileezURIA3Kultura

Azkenak
2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-etik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


2024-11-21 | Julene Flamarique
933 nobedade eta 200 ekitaldi Durangoko Azokaren 59. edizioan

Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-21 | Sustatu
Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


Eguneraketa berriak daude