I.Azkona: "Bi diputazioen desinformazioa argitu nahi dugu"


2021eko uztailaren 16an
Autobiaren Aurkako Koordinakundeko Iñaki Azkonari elkarrizketa.

I.Azkona: "Bi diputazioen desinformazioa argitu nahi dugu"
Alkate, zinegotzi, ekologista eta herritarrez osatutako Autobiaren Aurkako Koordinakundekoa dugu Iñaki.
ARGIA.- Sarrera gisa, projektuaren azken orduko egoera juridiko eta adminitratiboaren laburpen bat eskatuko nizuke...
IÑAKI AZKONA.- Jakina denez, guk presentatu genituen alegazio guztiak besterik gabe baztertuak izan dira bi Diputazioen aldetik. Beraz, projektuaren tramitazioak aurrera jarraitzen du. Orain, aldez aurretik pentsatua geneukan baza bat jokatuko dugu: gure ustez projektua Konstituzioaren aurkakoa dela eta, babes errekurtso bat aurkeztera goaz. Bada Konstituzioan artikulu bat esaten duena honelako obrak, bi edo elkarte autonomiko gehiago ukitzen dituztenak, Estatuaren konpetentzi direla eta, Gorteetan onartuak behar direla izan. Beraz, Nafar Gobernuak eta Gipuzkoako Diputazioak ez dute ahalmenik projektua bultzatzeko, eta hortan oinarritzen gara errekurtsoa prestatzeko. Noski, esan beharrik ez dago ez dugula adierazten pauso honekin Konstituzioa onartu eta errespetatzen dugunik, edo honelako zerbait. Gure asmoa alor juridiko honetan ahalik eta gehien zirikatzea da, eta ez besterik.
A.- Oraintxe hastear duzuen kanpainaren berri emango zeniguke?
I.A.- Alde batetik, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko komunikazioa erosoa eta egokia izan dadin jendeak daukan gogoa aprobetxatuz bi Diputazioek zabaldu duten desinformazioa, argitu nahi dugu. Horretarako, erakusketa bat antolatu dugu, zenbait elementuz osaturik. Adibidez, maketa bat egin dugu, nahiko polita, eta bertan ikusten da Irurtzun eta Donostia bitarteko zabalgunea, Aralar eta Sakana hartzen dituelarik ere. Maketa horretan ederki ikus ahalko da autobiak egingo lukeen kaltea. Panelak, argazkiak eta kuadroak lagunduko dute maketa, eta ikus-entzuteko bat ere prestatu dugu. Eta, noski, triptikoak eta aldizkari bat ere, gure argudioak ahalik eta hobekien zabaltzeko.
Beste aldetik, eta erakusketan oinarriturik, herriz herri egingo dira hitzaldiak, "txiste afariak", kantaldiak, eta baita ekintzak ere. Adibidez, Lekumberrin kantaldi bat egingo da seguraski Kortaturekin; Leitzan berriz,manifestazioa egin nahi da, eta bertan Areso, Gorriti eta Azpiroz interes sozialeko lekuak bezela izendatuak izanen dira. Andoain, Leitzaran bailararen irteera denez Gipuzkoa aldetik, ekintza puntu bat izanen da. Donostian egingo da kantaldi haundi eta manifaren bat ere, eta Nafarroari dagokionez, kanpaina amaitu nahi dugu Apirilaren 12rako pentsaturik dugun manifestazio batekin.
Manifa hau, orain Nafarroan martxan dauden hainbat projektuen aurkako ekintza bateratua izan dadila nahi dugu, eta ez bakarrik autobidearen aurkakoa. Hau da, autobideaz gain, El Perdon kuartela, Itoitzko urtegia, Buñueleko arma fabrika, Aezkoako pista, eta beste zenbait erasoen aurkakoa.
A.- Iruditzen zaizu ardatz honen aurkako mobida izan daitekeela indar alternatibo eta borrokalarientzat erreferentzi puntu bat, nolabait esateko, Lemoiz bere momentuan izan zen antzekoa?
I.A.- Bai, uste dut hori honela izan daitekeela, eta ekintzetan probatzen hasia dela gainera. Hain zuzen, Nafarroa osoan ari dira sortzen iniziatiba berriak eta baterakoiak eraso hauen aurka. Baita Gipuzkoan ere. Giro bat badago, eta horren eskutik herri mogimendua indar berritzen ari da. Noraino zabalduko den oposizio ekintza zaila da esatea, baina bai aurreratu daiteke sensibilizazioa egunetik egunera gorantz doala.
J.M. GOGORZA
22

GaiezGizarteaAzpiegituraGarraiobidAutobiakBesteak
PertsonaiazAZKONA3
EgileezGOGORZA1Gizartea

Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude