Angel Elias: "Presoak Bere Eskubideak Ezagutu Behar Ditu"


2021eko uztailaren 23an
Angel Elias abokatuari elkarrizketa
Basauriko Presoei Asesoria Juridikoa Eskainiko Zaie
Angel Elias: "Presoak Bere Eskubideak Ezagutu Behar Ditu"
Basauriko Kartzelako presoek abokatuen asesoramendu penitentziarioaren aukera daukate duela egun botzutatik Bizkaiko Abokatuen Bazkunearen iniziatibari esker. Hamalau abokatuk ihardango dute aholku zerbitzu hau betetzen, egunero abokatu bat egongo delarik kartzelan bi ordu t'erdiz presoen galdera eta eskakizunei erantzuna emateko. Zerbitzu honen zehaztasanak eta, bide batez, preso arruntek jasatzen duten egoera ezagutzeko asmoz Zerbitzu honen koordinatzailetariko bat eta Salhaketaren partaide den Anjel Elias abokatuarengana jo dugu.
ARGIA.–Nola sortu da presoentzako asesoria bat jartzearen ideia?
ANJEL ELIAS.- Jakiteko nola hasi zen nik esango nuke, alde batetik, Bizkaiko Abokatuen Bazkunean, konkretuki Giza Eskubideen Batzordean parte hartzen genuenon artean, batzuk ondo ezagutzen genuen Basauriko kartzelaren egoera eta, hein berean batzu Salhaketa elkartekoak ginen.
Aspalditik, 1980 urtean Salhaketa bezala, galdeketa batzu egin genituen eta presoen erantzunetan beren kezka eta intgresa gai juridikoei buruzkoa zen berezkiki. Ez penal kontuei buruzkoa bakarrik, penitentziarioetaz ere baizik.
19S4ko uztailean, legebiltzarreko Giza Eskubideetako batzordekideak Basauriko kartzelara joan ziren eta presoekin elkarrizketa bat izan zuten. Egun hartako arratsaldean bildu ziren Salhaketa eta abokatuen Giza Eskubideetako batzarkideak.
Elkarrizketa hartan presoen indefentsioa agertu zen. Hori izan daiteke antezedente argiena. Handik hona, bi urte t'erdira, hasi genuen tramitazioa. Abokatuen Juntan oztopo batzu agertu ziren, konpetentzia desleala egiteko erabil zitekeela egotzi zuten, presoen kasu penalak abogatu hauek hartuz gero.
A.– Oztopo gehiago ere izan al da?
A.E.– Juntak onartu egin zuen proiektua eta Madrilgo Zuzendaritza Orokorrarekin elkarrizketatuz hasi zen. Orain dela urte bete, Madrilgo Zuzendaritzak, onartu egin zuen ideia hau. Urte osoa beharrezkoa izan da praktikara eramateko.
Urrian Dekanoak bidali zizkigun abokatu guztiei zirkular bat azalduz zerbitzu honen sorrera aurrera eraman nahi zuela eta interesa geneukanok idazteko eta apuntatzeko. Uste dut 64 abokatu izan ginela idatzi genionak.Han beste arazo batzu hasi ziren. Giza Eskubideen Batzordean eritzia zen ekipo bat sortu behar zela, alde batetik gai penitentziarioez ez zegoelako esperientzia handirik eta, bestetik, komenigarria zelako presoekin harreman estuak lortzea. 64 izanez gero, urtean bi edo hiru aldiz joango ginatekela presoengana eta oso gutxi ezagutuko genukeela barruko giroa.
Beste oztopo bat ere sortu zen, 64 izanda, nola egin selekzioa?
A.–Zein dira zerbitzu honen zehaztasunak?
A:E.–Puntu batzu argi geratu ziren, eta konkretuki puntu hauek dira: 14 abokatu izango gara, hauetariko bi koordinatzaile moduan eta beste 12 zuzen egiteko kartzelako zerbitzua. Abokatu batek bi astetik behin bisita bat egin beharko du. Hamalau hauek urte betez egongo ginateke zerbitzu honetan eta ekipo honen erdia sei hilabetero berrituko litzateke, apuntatu diren beste abokatuak sartuz.
A.–Nork ordaintzen du zerbitzu hau?
A:E.–Zerbitzu hau Abokatuen Bazkuneak ordaintzen du. Urtean, 3 milioitako presupuestoa du.
A.–Nola bananduko da zerbitzu hau denbora aldetik?
A:E.–Bi ordu t'erdi egunero, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 5etatik 7,30etara. Eta hamabi direnez Kartzelako Junta bildu ondoren abokatu bat joan ordez bi joango dira zigorrak badaude errekurtsoak jartzeko etab.
A.–Nolakoa da kartzela barruko egoera eta ze beharrei erantzungo die zerbitzu honek?
A:E.–Alde batetik, kontradizio handia dago: presoa barruan dago askatasunik gabe lege baten aurka joan delako, eta, berriz, presoekin legeek jarritako eskubideak ez dira betetzen eta ez dira betetzen arlo pilo batean. Dauzkaten eskubide nagusiak, bai janaria, bai intimitatea, bai lana, praktikan infringitu egiten dira.
Esaterako, legeak esaten du gela bakoitzean preso bat bakarrik egon behar dela. Basaurin 3 edo 4 egoten dira. Baita esaten du zein den presoen gehienezko kopurua. Kopuru hori errealitatean gainditu egiten da. Legean esijitzen da preso zigortuentzat lan ordaindutakoa eta seguritate soziala. Hau ere ez da inon bete.
Gero, preso bati zigorra jartzen diotenean, nahiz eta legeak onartu abokatu baten asesoramendurako eskubidea daukala, praktikan ez dauka ofizioko abokatuaren zerbitzurik. Bakarrik dirua badauka dei dezake abokatu bat. Presoen egoera hobetzeko, lehen urratsa da presoek ezagutzea zein diren beren eskubideak, ezagutu ondoren erreklamatzeko. Gure asesoramendua, haien galderei erantzuterakoan azalduko diegu zein diren beren eskubideak. Horregatik, pentsatzen dut, gaurko egoeran, zerbitzu hau oso garrantzitsua izan daitekeela.
A.–Zein izaten dira gertatzen diren zigorrak eta haiek sortarazitako egoera?
A. E.– Reglamentoan agertzen dira zein diren zigorra aplikatzeko ekintzak. Batez ere, funtzionariekikoak: intsultoak, desobedientziak, etab. Funtzionarioen eritziaz halako ekintza suertatzen denean parte bat ematen dute eta Juntak "pliego de cargos" bat ematen dio presoari. Pliego honetan bere kontrako karguak azaltzen dira. Badauka abokatu baten asesoramenduaren eskudibidea, baina bakarrik ordainduz egin ahal du. Gainera, hiru egun bakarrik dauzka pliegoa idazteko, eta Juntako kideak funtzionarioak dira.
Hori desberdina litzateke abokatu batek pliegoa egingo balu, han «presunción de inocencia», eta beste printzipio juridikoak posibleak dira erabiltzea. Posible da ondo prestatzea apelazio bat.
Badago beste gauza pilo bat, adibidez, traslado bat agintzen denean inoiz ez diote esaten presoari zein diren traslado horren motiboak eta hori legez ezin da. Halako neurria hartzen denean motibo zehatzak eman behar dira, eta presoak, interesatua izanik, eskubidea dauka jakiteko eta ados ez egotekotan apelazioa aurkezteko. Zuri klasifikatzen zaituztenean lehen, bigarren edo hirugarren mailan esan behar dizute ere zergatik.
A. - Kartzelatik kanpora nolako oihartzuna izango du zuen lanak?
A:E.– Posibilitatea izango dugu gizartean erakusteko barruko egoera. Horretarako sei hilabetero edo txosten bat egingo dugu gure lanekin. Saiatuko ginateke ihardunaldi juridiko batzu, eztabaidak etab. antolatzen.
A.– Zein modutan hartuko dute parte presoek?
A:E.–Saiatzen ari gara presoen parte hartzea handia izan dadin, horretarako liburu berezi bat daukagu haientzat, beren eritziak, sugerentziak eta kritikak jartzeko. Asistentzia bat egiterakoan abokatuaren eritzia (orri bat beteko dugu) eta presoaren eritzia izango ditugu. Biak.
Pello URZELAI
Angel Elias, Basauriko presoak asesoratuko duen abogatuetako bat.
Abogatu talde baten laguntza josoko dute hemendik aurrera basauriko presoek.
24-25

GaiezGizarteaSektore bazPresoak
GaiezGizarteaJustizia
PertsonaiazELIAS1
EgileezURZELAI1Gizartea

Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude