Alfonso Etxeberria "Ez Dago Sekretorik Sindikalgintzan".


2021eko uztailaren 28an
Alfonso Etxeberria ELAko kideari elkarrizketa
Alfonso Etxeberria "Ez Dago Sekretorik Sindikalgintzan".
ELA da Euskal Herrian langilerik gehien biltzen duen erakundea. Joan den udazkeneko hauteskunde sindikaletan nagusitasun hori azpimarratu eta sendotu du. Euko Langileen Alkartasunako buru den Alfonso Etxeberriarekin elkarrizketa lasai bat egitea, beraz, ARGIArentzako helburu inportante bat zen... eta izaten segitzen du. Galderak idatzirik pasa, erantzunak idatzirik jaso, baina pertsonalki Alfonso Etxeberria ikusi eta berarekin mintzatzeko aukerarik gabe. Zenbait galdera erantzunik gabe zergatik gelditu den komentatzeko bederen. Guk betiko ahaleginetan segitzen dugu, egiten zaizkigun itsusikerisk irentsita.
ARGIA.– Hauteskunde hauetan berriro aurrera egin duzue. Zein da horren sekretua?
Alfonso Etxeberria.–Hauteskunde sindikaletako emaitzek langileek sindikatuei eman dieten babesa eta indarra agertzen dute. "Independiente" direlakoak itxuragabe jaitsi dira eta horren seinale da. Hau alde batetik.
Bestalde, zera agertzen da garbi: Euskadiko langileak era bateko sindikalgintzari jarraitzen diotela gero eta nabarmenago, ELAk daramanari, alegia. Nik esango nuke, ELAren bideak berezitasun garbiak dituela. Alde batetik, sindikalgintzaren autonomi osoan iharduten gara. Bestetik, lantegiz lantegi eginiko eta sektorez sektore langileen egunoroko arazoak zuzentzeko etengabeko lanean aritzea.
Honekin batera, guk ondo dakigu eta hala jakinerazten Euskadik harreman laboraletan inguru edo hesparru propioa lortzea Herri honek dituen berezitasun politiko, ekonomiko eta sozialen arabera txertatzeko. Era honetatik ikusi behar dira gure emaitzak, aipatutakoak kontutan hartuta.
A.–Franco-ren azken urte haietan indar ahuldua zeneuketen. Nola heldu zarete, hain denhora laburrean, Euskadin maioritarioa izatera?
A.E.–Erakunde sindikal bateko militante eta arduradunak, beren ikusmira eta organizazio zehatza dutela, ez pentsa gauetik egunera tajutzen direnik. Ez horixe. ELAk 1976.enean ospatu zuenean bere lll Kongresu Konfederala zer egiten zuen ba, aurreko urteetatik zetorren esperientzi guztia eta burruka latzaren mamia jaso eta aurrera begira, sindikalgintza eraberritu bat plazaratzea baino?
A.–Zein da ELAren bereiztasuna? Zer dauka besteeek ez daukatena?
A.E.–Lan sindikalean ez dago sekreturik eta, nire ustetan, garrantzizkoena asunto honetan sindikal independentziarena da, inongo mutur sartzerik ametitu pabe kanpotik. Hau guretzako ez da azaleko gauza, itxura ematekoa. ELArentzat bere izatea da eta oso zaintzen duguna, duen garrantziagatik.
Horri gaineratuz, militante sindikalak buru belarri aritu behar du bere buruarekin fin jokatuz eta langile klasearekin fidelidade osoan.
A.– Askotan esan da ELA PNVren sindikatua dela. Zenolako harremana daukazue alderdi politikoekin?
A.E.–ELAk historia luzea du beregan. Ez da gaurkoa. Ospatu berria dugu 75. urteurrena eta hainbat urteen poderioz nortasun bereziko sindikalgintza eraman dugu, bai esanetan edo ekintzetan ere. Ez da dudarik. ELAren haria zertxobait ezagutzen duen edonork daki ongi bere balorerik haundienetako edozein alderdiekiko duen independentzia edo menpetasun eza dela. Hori garbia da.
A.–ELA gaur egun, hemen, indar faktikoa da?
A.E.–ELA Euskadiko langileen gehiengoaren laguntza eta indarra duen sindikatoa da. Ez gehiago eta ez gutxiago. Aurrera begira beti sozial indarra gogortzen ari dena eta langileengan gero eta gehiago bere mezua zabaltzen dabilena, lan sindikal egokiagoa lortzeko.
A–Zein funtzio betetzen du sindikatu batek, zure eritziz?
A.E.– Sindikatuaren lana langileek dituzten helburuak defendatzea da klase bezala bai nagusiaren aurrean edota gobernuen aurrean ere erreibindikatze etengabe batean oinarriturik. Bukatzen ez diren eskubideak lortzen joatea da, beti daudelako helburu berriak.
A.–Aurrera begira, zeintzu dira prioritateak zuen lanean?
A.E.–Lan mundua aldatzen doa, ez dago geldi. Ekonomiko krisia dugu, lehenbizi, bere ondoren latzak luzarora atzemango ditugunak eta krisi honen erdian ikusten ditugu nola sektore batzuk pisua galtzen doazen eran beste batzuen gorakada datozen, tradiziozkoak beheratzen ari bai dira poliki poliki. Honen erdian, baita, gazteen laneza edo lanaren aurrean gazteak duten arazoa dago eta emakumearen lan munduan hartzen ari den gero eta pisu nabariagoa ezin uka.
Ezin ahaztu ere teknologi berriak sartzen ari direla gogor ia sektore guztietan eta eragin aldakor izugarriak ekartzen dituela enpleguan eta lan aldaketan.
Etorkizuneko sindikalgintzak, egiten ari denak, arazo edo apostu hauei erantzun egokia eman behar die, imajinazioz eta sindikatuak berak indartuz.
A.–Langileria oso ahulduta agertzen da. Ez al duzue sindikatuok langileriaren desmoralizazioaren errua?
A.E.– Ez nator bat eritzi horrekin. Langileak politika neoliberal basatiar baten menpean daude egunetik egunera, baina ez dago desanimorik, mugimendu sindikala bizkorra delako. Ekintza sindikalean murgilduta dabilen edonork daki ongi zer suposatzen duen garai hauetan sindikalgintzak duen esan nahi eta baloreak, sindikalismoaren funtsezko helburuak mantentzen eta berpizten bait du langileen borroka eta elkartasuna.
A.–Sindikatuak , jornal gorakada esketzeaz aparte, zer gehiago eskatzen du?
A.E.– Jornalen gorakada eskatzea bizitzaren dirubaliotasunaren neurriari eusteko oso premiazkoa da, zeren eta ezin bait dugu ahaztu errentaren zatiketa edo partiketa hortik datorrela. Baina bada beste erreibindikatze punturik, enpleguaren defentsa lanorduen partiketa hobeago batean oinarrituta eta zenbait eskubide indibidual edo kolektibo kontutan hartuta.
A.– Paroaren egoera onartutzat ematen da betirako?
A.E.–Gaurko politika ekonomikoek duten arriskurik haundiena behar bada horixe da, hain zuzen, paro kronikoan oinarritzen direla edota epe oso luze batean behintzat paro kroniko eta haundian murgilduta egongo garela Mugimendu sindikalak ezin du honelako azterketarik onartu inondik ere, zeren eta beste soluzio bide aurrerakoi eta berdintasunezkoak ba direla pentsatzen eta sinesten duelako.
A.– Azken urteotan sindikalismoak jaso duen erasorik handiena, multinazionalen eta zerbitzu batzuren laguntza jaso duelako ustea izan da (CIOLS, CES...). Zer dago honetaz?
A.E.–Ekonomia gero eta hesparru zabalagoan finkatzen ari da, munduaren mailan ez dago lehen bezalako oztoporik estaduetan erabaki ekonomikoak hartzeko eta mugak errez gainditzen dira enpresa multinazionalen kasuan ikusi daitekeenez.
Enpresa internazionalizatu hauen estrategiak sindikatu batek lan egiten duen baino inguru zabalagoan dabiltzanez, erantzuna ere zabalagoa izan behar du eta horrek koordinazioa eskatzen du ekintza sindikaletan. Europar Elkarte Ekonomiko beraren konkrezioa hari hortan doalarik, mugimendu sindikalaren erantzun baterakoi egokia eskatzen du. CIOSL eta CMT mundu mailan sindikal mugimendua elkartuz eta Europar Sindikatuen Konfederakundea (ESK) EEEren aurrean berdin eginez, mugimendu sindikala pausuak ematen ari da langile guztien elkartasuna egiaztatuz.
Laura MINTEGI
Frankismo garaiko zatiketak ahaztuta, gero eta indar handiagoa du ELA sindikatuak euskal langileen artean.
16-17

GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaELA
PertsonaiazETXEBERRIA5
EgileezMINTEGI1Ekonomia

Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude