"Irtenbide Bakarra Negoziaziotik Etorriko Da"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Alcalako Gartzelan, Juan Karlos Ioldi HBko Parlamentariarekin
"Irtenbide Bakarra Negoziaziotik Etorriko Da"
23 urte dauzkalarik Gasteizko parlamenturako hautatu den parlamentaririk gazteena dugu Juan Karlos loldi. Alcala-ko gartzelan dago oraindik ere juiziorik izan ez duelako. Ataundar gazte honek jaso berria du Gasteizko parlamenturako kredentziala josotzera joan ahal izateko baimena. Gartzelako borrokaz eta kanpokoaz galdetu diogu guk.
ARGIA.–Zer sentitu zenuen parlamentari zinela jakitean?
J.K. IOLDI.– Bueno, sentitu gauza haundirik ez. Agian tristura piska bat ikusiaz herriak hautatu egin ninduela herriaren interesak defenditzeko eta, ni parlamentario nintzela bai, baina parlamentario "vascongado". Eta parlamentu hori hilda dago. Baztertu egiten du Nafarroa. Parlamentu horretan ezin ditugu, guk herri bezala dauzkagun interesak defenditu edo gure helburuak lortu.
Ataungo Atxiloketa Masiboetatik Juiziorik Gabe
A.–Beste errespetu batekin begiratuko dizute funtzionarioek...
J.K.I.–Esan behar diat parlamentario hautatua izan nintzenean, ba zigor zeldetan nengoen, eta goizean, boki-a nere bila joan zenean modulora joateko, ba esan zidan «Joder loldi, enhorabuena» eta honela.
Nik berdin jarraitzen nuen. Neretzako etsaiak dira. Gero moduloan beste boki batek berdin, eta esaten dutenean errespeto haundiagoz tratatuko nautela... ez al da izango alderantziz? Hau da, orain izena hartu eta gero, borroka batean edo horrela, jipoia nire gain?
A.–Konta ezazu pittin bat zure historia.
J.K.I.–Ataundarra naiz, 23 urte ditut. 1985.eko ekainaren 21ean erori nintzen, erori ginen, bueno, erori ez, harrapatu egin gintuzten; 21 lagun, kristoren mobida izan zen; herri guztia hartuta eta berealdiko errepresioa jasan zuen Ataungo herriak.
Torturatuak izan ginen Intxaurrondon, eta azkenean, Audiencia-tik pasa eta lau lagun gelditzen gara. Epaiketa ez dakit noiz izango den. Bi aldiz atzeratu digute... eta ez dakit, fiskalak 69 urte eskatzen dizkit.
Presoen artean nola hautatu ninduten HBren zerrendetan joateko..., ba joan ziren mahai nazionalekoak eta lagun batzuk deitu zituzten. Haiek eman zuten nere izena, besterik gabe. Hau duk, piska bat laburtuta, nere historia.
"Uste Dut Laister Joango Naizela Kredentzialen Bila"
A.– Parlamentari kredentzialak hartzera joan nahiko duzu...
J.K.I.– Kredentzialen kontuan esan behar diat nik eskatu niola Audienciari nere trasladoa, eta atzo bertan jaso nuen telegrama bat esanez onartzen zutela nere eskaera. Beraz, uste diat laister joango naizela kredentzialaren bila.
A.–Gobernu berria osatzeko lanak luze eta neketsu doaz. Nola ikusten dira hemendik?
J.K.I.–Gobernua osatzea dela eta, hemendik ikusten da alderdi politiko batzuk badakitela zer den PSOErekin pakto bat egitea eta, ondo eutsi nahi dituzte lortu nahi dituzten puntuak. Egoera ordea zeharo ezberdina dago orain. "Correlación de fuerzas" aldatu egin da eta alderdi horiei asko eskatu die orain PSOEk.
Euskadiko Ezkerrarekin PSOEren gestore hutsa dela ikusten da, ze gobernua osatzeko negoziazioetan ez daukate arazorik PSOErekin, beraiek «terrorismo» deitzen duten, honelako gaietan.
Nik uste dut akuerdo batera iritsiko direla, zeren kristoren desgastea izango litzateke alderdi instituzionalentzako. Hor garbi ikusiko litzateke etorkizuna duen bakarra HBren planteamendua dela, zeren azken finean Estatutoa da arazoa, estatuto horrekin ezin delako lanik egin herriaren alde. Orduan, behar duguna aldaketa bat da, Negoziazioaren bidetik.
Gartzelatik Ateratzea
A.–HBk akordio historikoa proposatu die PNV eta EAri. Hain urrutitik begiratuta, posibilitaterik ikusten al diozu horri?
J.K.I.–HBren deialdia, ideia bezala, ona da, baina nik pertsonalki ez diat ikusten irtenbiderik. Ikusita EA eta PNVren burukideen jarrera, eta zenbat interes dauzkaten Espainiarekin, oso zaila da bultzatzea burukide horiek horrelako frente batera. Nik uste dut irtenbide bakarra etorriko dela, ETA eta estatu espainoleko boterearen negoziazioaren bidez.
A.– Nola ikusten duzue hemen, kartzelatik ateratzeko eguna, eta noizko?
J.K.I.–Gu ez ginen sartu espetxera berriro irtetzeko, bueno, irtetzeko bai, noski, baina kalean defenditzen genituen helburuak lortuta. Hau garbi egonda irtengo gara, negoziazio baten ondorioz, baina KAS alternatibaren barruan.
A.– Reintserzioa eskaintzen da Madrildik eta E.H.ko alderdi gehienek ere bidaltzen dute.
J K.l.– Bueno, nik ez diat "reinserzioa" esaten, baizik eta damuketa. Damuketak bi helburu dauzka, bat, gu erakunde bezala deuseztea, horrek inplikatzen duen guztiarekin, eta bestea iraultzaile bezala zanpatzea; bere helburuak zanpatu, nortasuna zanpatu eta ondoren, grabeena, etsaiarekin kolaboratu. Jende horrek ez du nortasunik eta pasatzen da frente batetik bestera.. Horrek ondorioak ekartzen ditu herrian.
A.– Ba al duzu parlamentotik agertzeko asmorik?
J.K.I.–Ni orain kalean egongo banintz parlamentario bezala, garbi dauakat marko politikoa aldatzen ez den bitartean, eta hau etorriko duk negoziazio baten ondorioz (ETA-Estado), ez dagoela parte hartzerik, zeren Konstituzio barruan eginda dago parlamentu hori eta herriak ez zuen onartu Konstituzioa. Bestetik Estatutoa ez dugu onartzen zeren Nafarroa baztertzen balit du.
Borrokan Jarraitu Beharra
Gorputz-errepresiboak Euskadin, Autodeterminazioa eskatu egiten da... guztiau ikusita, irtenbide bakarra dago: borrokan jarraitzea zeren borrokaren ondoren lortzen bait dira: helburuak. Borrokatu egin behar da, KAS barruan, zeren borrokatuta lortuko dugu ASKATASUNA.
A.– Ze nolako giroa dankazue gartzela barruan?
J.K.I.–Borroka batean murgildurik gaude momentu honetan eta nahiko giro gogorra dago gure artean; zeren eta ikusi genuen egoera honi erantzun bat eman behar zitzaiola. Funtzionarioak denbora guztian ari dira probokatzen jipoiak, espraiak etabar erabiliaz.
Gainontzekoan herria aurrera doala ikusten dugu. Oso pozgarria izan zen guretzat Herrerako Martxa; hainbeste jende gurekin... "elkartasuna" gehiegi izan zen.
Gu herriarekin batera joango gara azken helbururarte, beraiek kalean, errefuxiatuek bestaldean eta gu barruan, denak batera joango gara aurrera. Indartsu gaude gu. Etsaiak jarriko ditu damutazioak baina garbi dauka guk hori gaindituta daukagula.
Amaia LANZ
30-31

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAtxiloketakAtxiloketak
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazIOLDI1
EgileezLANZ1Politika

Azkenak
2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude