Euskadiko Ikaslen Koordinakundea Mintzo
Euskadiko Ikasleen Koordinakundeko partaide botzurekin egoteko asmoz joan gara Hernaniko Institutora. Bazkalondoa. Eguzkiak epel jotzen du patioan. Hantxe daude "pira" egindako ikasleak eta une horretan eskolik ez dutenak. Gela batean sartu, eta konfiantza osoan hasi gara hizketan.
ARGiA. -Zein dira ikasle mugimendu honek aurkezten dituen erreibindikazioak?
KORDINAKUNDEKOAK.– "Numerus clausus" ezabatzea, tasak ere bai, euskal barruti unibertsitarioa, selektibitaterik ez, euskal eskola publikoa eta dohain, iraileko azterketek jarraitzea. unibertsitatera sartzeko sarrera zuzena 25 urtetik gorakoentzat, hau da "acceso" frogarik ez, laguntza gehiago LH koentzat, Nafarroako "Ley del Vascuence"a atzera botatzea, Zuzendaritza batzordeetan ikasleok kopuru handiagoa izatea...
A.– Erreibindikazio horiezaz gain fanzine batean ikusi dut Eusko Jaurlaritzak "Ley de asistencia" izeneko bat atera duela eta horren kontra agertzen zaretela erabat.
K.–Eusko Jaurlaritzak atera barri duen dekretuak dioenez, ikasle batek hiru hilabeteren buruan host aldiz pipar eginez gero asignatura batean, matrikularik gabe gera daiteke.
Hori banakako kasuetan. Talde oso bat joaten ez bada egun batean eskolara, eman dezagun greba egiten dugula, edo asanblada bat... ba bueno, "ausencia no justificada" bezala hartzen date. Bi egunetan segidan egiten bada greba, kalera zoaz.
Guzti hau egin dute sortu berria den oraingo mugimenduaren antzekorik sor ez dadin mugimendua bertan behera botatzeko. Honelako lege baten aurrean ikasle askok paso egiten dia grebari, akojonatu égiten da... eta betikoak geratzen gara azkenean.
A.–Erreibindikazio ugari bada. Dena dela, LH eta BUPeko ikasketak ezberdinak izanik, LHkoek BUPekoen estatus bera esketzen diete...
K.- Begira, gaur egungo unibertsitatea elitista dugu. Ordaindu behar diren tasak direla-ta, ekonomikoki ahaltsua den gaztea bakarrik sar daiteke. Horregatik eskatzen dugu tasen ezabatzea, estudiante guztiok daukagulako unibertsitatean sartzeko eskubidea.
LH-koek ordea, beren ikasketak amaitu ondoren, unibertsitatera sartu nahi badute, beste urtebeteko ikastaroa osatu behar dute. Urte horren beharrik ez izatea eskatzen dugu, LHkoek eta BUPekoek aukera berberak izan behar bait dituzte, ez bait gara batzuk elitea eta besteak langileria osatzeko tropa.
A.–Euskadiko Ikasleen Koordinakundea ez dago estatu mailako Sindikato nahiz Coordinadorarekin lotuta. Tirabirak ere izan dira zuen eta hauen artean. Zergatik?
K.–Gu aparte gaude Euskal Herria gauza aparte dela pentsatzen dugulako. Sindikatoa gainera, PSOEren barrutik ateratako mugimendua da; Izquierda Marxista eta ``Nueva Claridad"ek bultzatutakoa. PSOEren barruan oposizio antzera jokatzen dute ikasle mugimendua nolabait kontrolatuta izateko eta nahi dutenean oposizio hori suntsitzeko. Horregatik mugatu dituzte mobilizazioak aste betera, mugimendu hau erretzeko eta gero beren gauza ateratzeko.
Guk jakin dugunez, estatuko koordinadoran PSOEko jendea ere sarturik dabil. Dena dela, Euskal Herriko koordinadora mailan bada jende bat estatukoan barruan egon behar dela uste duena. Halaz ere Gipuzkoan ez da horrelakorik gertatu.
A.–Hemengo Koordinakundeak mobilizazio gutxiago egin ditu...
K.– Gure ustez, Sindikatoak egin duen deialdiarekin bilatu duena sortutako mugimenduaren protogonista izatea eta mugimendua bera erretzea da. Guk deitu genuen 14eko grebara. Gero 19a eta 20a "Borroka egun" bezala jo genituen. Ekintzak egin dira, begira bestela Bilboko istiluak... Donostian San Sebastianetan zeudelako. Sindikatoak berriz ez du ezertxo ere egin hemen. Euskadi mailan gu gara errepresentatibo bakarrak.
A.–Zuen ustez ze eragin izan du Frantziteko ikasleen mugimenduan oraingo honetan?
K.–Eragina izan du... baina ez izugarrizkoa. Jendeak, Frantzian egindako borrokaren ondoren lortutako eskakizunak ikusi ondoren ere ez da gehiegi animatzen; hemen ohiturik bait gaude eguneroko borrokan ekin eta ekin eta azkenean ezertxo ere ez lortzera.
A.–Ze jarraipen izango du mugimendu honek hemendik aurrera?
K.–Hemendik aurrera beste moeta bateko borroka eramango dugu. Greba aktiboak, hau da, itxiaidiak eginez zentroetan eta horrela. Ea mahai baten aurrean eseritzen garen azkenean
A.– Bukatzeko, ze jarrera hartzen dute irakasleek zuen mobilizazioen aurrean?
K.–Zenbaitzuk ulertzen dute arazoa, baina greba gehiegi egiten ari garela esaten digute, lehen ere egin ohi ditugula eta martxa hau gelditu beharra dagoela. Beste batzutan, Arrasaten eta, ostiaka ibili dira irakasleekin. Ekintzak klase ordutatik kanpora egin ditzagula esaten digute, baina horrela eginez gero jendeak paso egingo luke.
A–Eta gurasoena?
K.– Hauen arazo bakarra semea greban ez ikustea da. Semeak ikasi egin behar du eta grebarekin ez da hori lortzen. Entenditu behar dute beraiek ere egiten dituztela grebak beren eskubideak defenditzeko, eta guk ere defenditu nahi ditugula geureak.
25
GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaMobilizazioManifestazi