"Turkiak Irak Iparraldea Inbaditu Lezake"


2021eko uztailaren 27an
Europako Elkartasun Komiteetako Kurdo Batzurekin Mintzo
"Turkiak Irak Iparraldea Inbaditu Lezake"
Europan bizi diren kurdo batzurekin hitz egiteko aukera izanik, ezin ukorik eman. Eskualde goxo-gaitz haietatik beti datorke berri interesgarririk. Hala etorri ere, gaurkoan. Aktualitateari oso lotutako gauza pare batez galdegiten diegu, segidan.
ARGIA.–Azken berrien arabera jakin dugunez, Turkiak mehatxu egin dio Irango gobernuari honek, iparraldea okupatzen badu, berek, turkoek alegia, interbenituko dutela. Zer dakizue honetaz?
Kurdoek.–Iran-lrak arteko gerra honezkero sistema lnperialistarentzat arriskugarri gertatu da. Gerra hau inperialismoaren interesengatik piztu zen eta irandar erregimenaren erortzea prebenituta zegoen. Orain aldiz, Saddam-en erregimena dagoke kolokan. Errealitate honen aurrean OTANeko indarrak erreakzionatu beharrean aurkitzen dira, status-quoa mantendu eta beren interesak zaintzekotan noski. Iranek ez du Irak-iparraldean (hau da, Kurdistan hegoaldean) aurreratu behar; eta hori galeraztea Turkiari dagokio. Iranek egun Irakeko diren Mossul eta KirkÜk eskualdeak okupatuko balitu, Turkiak interbenitu lezake, eta horretarakoxe prestatzen ari dira, prentsa kanpainak egiten ari dira, argudioak zorrozten...
A.–Horrelako interbentzio batek zer eragina izan lezake?
K.–Turkia beldur da, gerra dela medio kurdoek (hegoaldeko kurdoak, Irak aldekoak) jadanik kontrolatzen dituzten eskualdeetan indartu eta Kurdistango beste parteetan eragingo ote duten. Horregatik ere interbenitu dezakete.
Orain, interbenituz gero, kontrako efektoa gerta liteke, seguru aski Kurdistango nazio askatasun mugimenduaren indarrak gaur bizi duten zatiketatik atereaz batuko lirateke, Irak eta Iran-peko kurdoak batipat.
A.–Aditu dugu Europako Ekonomi Elkarteak «Kurdistango lurralde global» bat eragin dezakeela, noski Ekialde Erdiaren gainean daukan kontrola areagotzeko asmoz. Posible ikusten al duzue?
K.– EEEk badauka segurki Kurdistango garrantzi geo-estrategikoa eta han dauden ontasun naturalen berri. 1981eko kolpe militarraz (Turkian), uste zuten, europarrek ere, kurdoen borroka buka zitekeela. Ez da horrela izan. Orain, europarrok kontraesanetan murgiltzen dira, batetik Turkiako erregimenaren gogorkeriak salatu beharrean, bestetik Turkia bezalako estatu bat eskapa dakien ez dezakete permititu; Sobietar Batasunarekin muga egiten duela ezin duzu ahaztu.
1982an Frantzia, Dinamarka, Suedia, Norvegia eta Holandak Europako giza-eskubideen aldeko batzordearen aurrean Turkia salatu zuten. Orain estatu horiek atzera bota dute salaketa, esanez eta Turkia «demokratizatzeko ahaleginetan" dabilela (hauteskundeak, partiduen legeztapena etab.) Baina batez ere kurdoek ez dute amorerik ematen eta, Turkiak behar du Elkartearen apoioa.
Orduan bai, «Kurdistango arazo»ari irtenbideren bat eman nahi lezaiokete. Autodeterminazioa agindu lezakete, zeharkako probokazioak eragin litzakete...
A.–Zuek Alemanian bizi zarete. Alemaniak oso bereziki laguntzen dio Turkiari ezta?
K.–Bai, turkoak eta alemanak «betidaniko adiskideak» ditugu. Bai, Alemaniak batez ere armamentuan eta ekonomi inbertsioetan laguntzen dio Ankarari. Hamburgoko portutik astean bi aldiz armamentua bidaltzen dute: tankeak, arma arinak, helikopteroak etab. Hamburgon itsasontziak ere eraikitzen dituzte Turkiarako. Alemaniako instituzioek ordaintzen dute dena: %70a fondo militarretik eta %30a banku-kontsortzio batetik.
Turkian alemanek aireportuak eraikitzen dituzte, soldadu asko dago Alemaniakoak. Interesik gabeko laguntza gutxi dago munduan, zerbaitegatik izaten da dena. Turkia inperialismoak Ekialde Erdian dituen interesak zaintzeko dago. Horretarako noski Kurdistan independiente izan dadin eragotzi behar dute: eta gure herriaren genozidioan lagundu.
A.–Azken galdera bat, orain dela pare bat hilabete HRK-k ekintza hots-handiko bat egin zuen, erradar-base baten aurka. Horretaz eta gainerantzekoetaz...
K.–Hori urrian izan zen, Mardin-eko erradar-basea atakatu zen. HRKk aurrena base ondoko auzo bateko jendea bildu eta mitin bat egin zuten eta gero basea atakatu zuten; munta bateko gastuak eragin zituzten. Base horretan eta Diyarbakir-eko beste batean turkoak eta amerikarrak batera aritzen dira, handik espioitza-lanak burutzen dituzte, kurdoen kontraz gain, sobietarren eta ekialde erdiko beste indarren kontra ere.
Bueno, ekintza hori seinale bat gehiago da, borroka ez da gelditzen eta turkoek alerta egoeran egon beharra dute jarraian. Badakizu, beren armadaren hiru partetatik bi Kurdistanen instalatu dira. Mardin herrialde horretara orain 10.000 soldadu joan du, ehundaka jende detenitu; nekazariek ezin erein dezakete, garaia delarik. Konta-ahal ezineko basakeriak egin dituzte... Baina ez dute bakerik izango horrela... Ez berek nahi duten bakerik behintzat.
A.B.
18,19

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaTURKIA

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude