"Normalean PSOEk Madrilekin Enfrentatu Beharko Luke"


2021eko uztailaren 28an
Koro Garmendia, EEko Parlamentaria
"Normalean PSOEk Madrilekin Enfrentatu Beharko Luke"
Sarritan ikusiko dugu hemendik aurrera Koro Garmendia komunikabideetan. Gasteizko Parlamentuko idazkaria da, eta seguru aurrerantzean euskarari buruz zein emakumearen prolematikaz sortuko diren eztabaidetan gero eta ezagunagoa eginen zaigula. Ezagutu genuen aspaldi hartan bezain atsegin hartu gaitu.
ARGIA.– Gobernua osatzeko luzamendu hauek nola interpretatzen dituzu, instituzioen desprestijiorako eta asperdurarako bide bezala, ala normalitate seinale bezala?
Koro Garmendia.– Beti komentatzen da Italian ezdakit zenbat hilabete pasatzen dutela gobernua osatzeko eta abar. Halere, Euskal Herrian egoera berezi batean gaude oraindik: instituzioak finkatzen ari dira, Estatutoaren garapena ematen ari gara, barne instituzionalizazazioa oraintxe ari da ematen... Beraz, onartezina da martxoa arte iraun behar izatea. Jendeak azaroaren 30ean bere eritzia eman zuen, eta horri erantzun egin behar zaio. Hainbeste itxoitea ez da normala.
A.–Aurrera segi aurretik, zure presentazio bat egin iezaguzu. Askotan ikusiko bait dugu zure aurpegia hemendik aurrera, eta gainera idazkari izateaz gain, gazte, emakume...
K.C.–Bueno, Parlamentua osatu zenean ni baino gazteagoak dozenerdi bat baziren, e? 30 urte ditut, euskaldunberria naiz... hori esaten dut jendea animatzeko, euskara ikasi daitekeela demostratzeko. Filosofia eta Letrak ikasi nituen, Arte sailean lizentziatuz. Profesionalki beti euskarazko klaseak ematera dedikatu naiz, bi institutotan lehen eta azken lau urteotan IRALEk antolatutako kurtsoetan. Eguberrietatik, politikari dedikatua nago.
A.– PSOErekin gobernua osatu nahian zabiltzate. Nola aurkitu dituzu sozialistek? Zeren eta gu beti horiengandik erabat aparte ibili gara, kulturalki ere leize bat dago haien eta gure artean, eta pertsonalki ezagutu ere ez ditugu egiten...
K.G.–Hori hala da, bai. Dena dela, nik harreman handirik ez dut haiekin izan oraindik, hezkuntzako batzorde negoziatzailean izan ez bada. Dena dela, egun batean konturatzen gara Herri honetan denak ez direla gu bezalakoak. Bilbora, edo Gasteiza edo Nafarrora joanez gero, zer esanik ez. Konturatzen zara PSOEk ordezkatzen duen sektore zabal bat badagoela, Herri honetako hiritarrak direla eta horiekin batera eraiki behar dugula Herri hau.
Gero, harreman pertsonalak inportanteak dira. Neuk ere oraindik ez dut harremanik izan parlamentari jendearekin. Egiagarai bat, adibidez, ez dut ezagutzen, ez dakit ze talante pertsonal izango duen.
A.– Pertsonaletik politikora pasata, PSOEkoekin gobernua antolatzea posibletzat jotzen al duzu benetan?
K.G.–Bai, bai. Posible da PSOEk PNVrekin egitea gobernua, baina baita ere posible da, eta benetan sinesten dut hori, EErekin eta EArekin gobernua osatzea. Ez da PSOE behartzeko, edo PNVri bultzatzeko, edo holako estrategia bat, ez. Benetan sinesten dugu PSOErekin gobernu hori egin daitekeela, gobernu estable bat mantentzeko hainako akordioak lortu daitezkeela. Batzutan posibilitateak handiago dirudi, beste batzutan ttikiagoa, eta hor norberaren animoa ere sartzen gabe, posible da.
A.– Zergatik PNVrekin baino PSOEreRin nahiago?
K.G.– PNVren gobernua eta bere praktika zer den ezagutu dugu azken zortzi urteotan. PNVrekin diferentzia handiak ditugu, batez ere barne instituzionalizazioa dela eta. Baita gai konkreto askotan ere: politika ekonomikoa, hezkuntza... diferentzia handiak dira.
PSOErekin diferentziak baditugu baina gai konkreto askotan asko aurreratu dugu. Gelditzen dira prolemak, Segurantza Soziala dela-eta batez ere, baina uste dugu badela posibilitatea Herri honi begira egindako politika bat martxan jartzera behartzeko. Egoera hau desblokeatzeko PSOEk hemengo politikaren faktore eragile bat dela sentitu behar du, ez Madrilgo PSOEren ordezkari bat.
PSOErekin Herri honetako errealitatea aldatzeko bidean astindu handi bat ematen hasteko posibilitate handiak daude. PNVrekin izango litzateke orain arte emandako politika finkatzea eta mantentzea.
A.– Euskadiko Ezkerrak azken hamar urteotan bizi duen historia ikusita, ez al zenuten lehen PSOE gainditzeko ilusio edo itxaropen bat, PSOEk beteko lukeen espazioa EEk bete zezakeela-edo, eta orain hori posible ez dela ikusi denean nola edo hala hari arrimatu...
K.G.– PSOEk marjinazioaren baza jokatzen du. Bere hautesleria finkatzearren, euskara dela, ikastola dela, nazionalismoa dela, beldurraren baza jokatzen du. Ez du asumitzen bere botoak euskaldunak direla eta euskal herritarren botoak direla. Egoera normalean PSOEk Madrilekin enfrentatu beharko luke, gauza batzutan, eta hori ez da gertatzen.
Ez dakit sekula sinistu dugun PSOEren lekua hartzeko posibilitatean, baina terrenoa jatea posible dela uste dut. Partidu baten borondatea, bestalde, boterera iristea da beti. Eta boterea hartzea ez da ulertzen gaur «Neguko Jauregia» hartzea bezala, baizik eta bide demokratikoen bidez hegemonia lortzea bezala. Hori da behintzat gure estrategia. Estrategia demokratiko bat sozialismoruntz. Hegemoniko bihurtzera iristeko esperantzan jarraitzen dugu. Gure esperantza, jakina, ez da beteko PSOE eta EArekin gobernu bat osatzearekin, hori koalizio gobernu bat izango da.
A.–Egunotan HB buzoietan banatzen ari den agiri batean dioenez,PSOErekin tratu batera iristea traizioa da.
K.G.–Irratiz entzun dut baina dokumentua oraindik ez dut eskuratu. Herri Batasunak bere estrategia dauka, eta zuk diozun ideia hori bere estrategiaren fruitua da gehiago eskuartean dugun akordio posiblearen azterketaren ondorio baino. PNVk PSOErekin "pacto de legislatura" egin zuenean holako panfletoak ez ziren banatu, edo hala eta guztiz ere HB saiatu da PNVrekin kontaktoak izaten. Beraz, segun eta zein dagoen prest PSOErekin tratua egiteko, traidore izena ematen zaio.
Pertsonalki, hitz horietara ohituta nago. Nahiz eta aldi bakoitzean min ematen didan. Baina HBk bere estrategia barruan hori esan beharra zeukan.
A.–Akordio posible baterako lau puntu eskaini ditu HBk, nahiz eta zuei hori eztabaidatzeko ez dizuen deitu.
K.G.–Orain arte beti KAS alternatiba aipatzen bazen, hauteskundeotan HB «marko juridikoaren aldaketa» terminoa erabiltzera pasa da. Azken finean, puntu horiek oso jeneralak dira eta KAS alternatibaren parekoak dira ia-ia.
Beti erabaki batekin egiten dugu topo: daukagun markoa nahikoa da gure eguneroko bizitza aldatzen hasteko eta zenbait prolemari ekiteko, ala ez, minimoa betetzen da ala ez? Gernikako Estatutoak markatzen duen terrenoa nahikoa da politikari ekiteko ala ez? Puntu horiekin ikusten da haiek zeudenean daudela, eta gu ere geundenean gaudela, haiek ezezkoan eta gu baiezkoan.
A.–ZEN plana, Lege Antiterrorista, GAL... PSOErekin gobernua osatuz gero, gai horietan inziditzeko posibilitaterik ikusten al duzue?
K.G.–Publikoki hamaika bider esan dugu gure presentziarekin ez dugula abalatuko Lege Antiterroristaren aplikapena. Lege horren derogazioa mila bider eskatu dugu, hemen eta Madrilen, eta hori eskatzen segitzen dugu. Baina prolema praktiko bat planteatzen du: astebetean ezin da ezabatu. Horregatik planteatzen dugu besterik ez bada bide hori egituratzen den bitartean Lege hori ez aplikatzea.
A.–Biolentzia armatuari begira, edo normalizazio politikoaren bidean, orain arte bi bide garbi eta elkartnezinak agertzen diira: bata reintsertzioaren bidea, eta bestea HBk planteatzen duena. Konponketa bat ez al da posible, «cuestion de Estado» bezala?
K.G.–Neri oso "cuestión de Estado" inportantea iruditzen zait nork nor ordezkatzen duen. Demokraziaren oinarrizko printzipioa da. Demokrazia honek, eskasa eta kritikagarria izan arren, lau urtez behin botoa ematera mugatu arren, ordezkari batzuk eman ditu, eta lejitimaturik daude.
«Milien» lejitimazioa, aldiz, ez dut inondik inora ikusten. Begira, ni ez nago prest GALekin negoziatzeko; zeren eta GALekin ere negoziatu zitekeen "por razones de Estado"eta... Hor neretzako errepresentatibitate prolema bat dago negoziaketa politiko bat eramaterakoan. Eta herri honek bere ordezkariak hautatu ditu.
I. ZUBIONDO
Herri honetako errealitatea aldatzeko bidean astindu handi bat ematea posible ikusten du Koro Garmendiak.
13-15

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEE
PertsonaiazGARMENDIA7
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude