"Nekazariak Salduta Zeudek"


2021eko uztailaren 23an
Chuntalas-en Zurgintza-Tailer Bat Eraikitzen Aritutako Euskaldunekin:
Nicaraguan, Bi Indarren Artean Harrapatuak
"Nekazariak Salduta Zeudek"
1986garrenaren hasieran hiru zarauztar joan ziren Nicaraguara. Chuntalas probintzira. Chuntalas Nicaraguak,boskarren eskualdea da, sei direlarik orotara. Eskualderik handiena da, lurraldez, ezetz eta jendez. Izan ere oso despopulatua omen dago. Nicaragua guztia bezala, Managua izan ezik. Lantzeko lur-eremu zabalak. Ezin landu, ordea, contrakoak bizi-bizi dabiltzalako. Santo Tomas hiritik gertu aritu dira lanean Euskadiko elkartasun komiteekin ados jarrita hara joandako zarauztar horiek. Bueltan ditugu orain, gurekin izan ere. Juan Ramon Markaide, Iñaxio Landa "Ezkerra'' eta Juan Ignazio Iruretagoiena dira izenez.
ARGIA.– Hortaz Santo Tomasetik hurbil...
Zarauztarrak.– Bai, La Victoria asentamientoan. Santo Tomas horretan hamabost bat mila lagun bizi dituk. Ez duk eskualde-hiriburua (Jinotega duk hori) baina komunikazio zentro inportante bat duk.
Handik pasatzen duk Atlantikoraino doan ibai zabal bat. Guri egurrak uzteko-ta primerakoa.
A–Ze giro zenuten, ze jende tipo zeblilen alderdi haietan?
ZZ.–Parte hartan abeltzaingoa izan duk nagusi betitik. Lurra ere lantzen ditek nekazariek, baina ganadua ditek gehienbat. Terratenienteak hituen tradizionalki. Baserritarrak bat punta batean, bestea bestea, bizi dituk oraindik. Oraintxe ari dituk elkarrenganatzen. Gobernuak eragiten dik hori.
Horretarako ekonomiazko arrazoiak badituk, noski baserritarrak bilduta honetan edo hartan gehiago eta hobeto produzitzen dutelako, baina arrazoi militarrak dituk nagusi. Hainbat asentamientotan bilduta jendea contrari jendeaganaino iristea nekezago egiten bait zaio.
A.–Eta nekazariek nola hartzen dute lekuz aldatu beharra?
ZZ.–Denetatik zegok.
Batetik sandinisten presioa, mugitu behar dutela eta noski contrari lagunduz gero kitto; bestetik contrak, gora-behera dabiltzala eta jendeari mehatxu egiten ziotek, hau eta beste. Oso egoera txarrean zeudek. Jende iñorante asko zegok gainera. Salduta zeudek nekazariak.
A.–Orduan contra indartsu zegok...
ZZ.–Bai. Eta hura ez duk muga-lekua, ez zebiltzak alegia sartu, jo eta handik lasterrean atera. Han ibiltzen dituk, fijo samar, mendian eta baserrietan eta... Hirurehunen bat ote diren...
Lehen tropa erregularrak hituen, orain berriz gerrilero moduan zebiltzek, talde txikitan. Kanpotik hartu behar dizkitek noski munizioak eta, hortan ari zela bota ziteken amerikano haren aparatua, juizioa egin dioten hon...
Haiek sartzen dituk asentamiento batean igual eta jo ta sekuestratu baten bat, berekin eraman, Hondurasa pasa eta entrenatu... Gure asentamientoko presidentearen andrea eta alaba hala sekuestratu zizkiteken, gero handik sei hilabetera enbaraza etorri huen andrea, contra batek utzia; baina, presidentea orduko beste batekin zebileken...
A.–Gero armarik gabeko oposizioaz, demokrazia kristauaz-eta, zer ikusi duzue urtebete honetan?
ZZ.– Haiek ere fuerte samar zeudek. Hauteskundeetan ikusi huen, ez dutela herriaren apoio handiegirik, baina dituzten bide legalak ondo aprobetxatzen dizkitek. Kasu bat La Prensa-rena izan duk. Badakik hori nola itxi duten. Jakina, periodiku horrek egiten zian gobernuaren kontra eta amerikarren alde politika bat konstantemente, lotsagabe. Gero eliza oso fuerte duk Nicaraguan. Jendea oso errelijiosoa duk, eta elizan zera, mitinak egiten dizkitek...
A.–La Prensa-rena, nola hartu dik jendeak?
ZZ.–Gure inpresioa, lehenago itxi behar zutela. Jendearen inpresioa, horixe. Jendeak ondo hartu dik, ezta?, normal. Horrek problema izan dik gehiago kanpo aldera begira, Europan eta zer esango ote, horretan izan dituk dudak, gainerantzean...
A.–Kulturaz nola ikusi duzue Nicaragua?
ZZ.–Honbre, batetik zeudek alfabetizatzeko kanpainiak-eta, horiek aurrera zioaztik, nahiz eta oso problematiko diren, ze contrakoak alfabetizatzaileen aurka saiatzen dituk, klaro horiek kultura zeramakitek eta contrari ez zaiek interesatzen.
Bestela, kulturan-hola, amerikanoen eragina izugarria duk, dantza-moduak eta, musika, pelikulak eta denean, hemen baino askoz gehiago.
A–Gazte asko ikusten duk dirijenteen artean...
ZZ.–Herri gaztea duk eta. Han hirurogei urtetako bizi-media ditek, orduan prozesu guztia azkartzen duk, hamar urtetako mutilak eta neskak helduta zeudek eta.
A.–Zuek euskaraz eta, zer zioen hango jendeak?
ZZ.– Nicaraguan ohituta zeudek, hango miskitoak eta sumoak eta garifonoak eta ramak eta, Ertamerika guztian hizkuntza diferenteak zeudek eta gurekin ba, aluzinatzen ziteken baina...
Horiekin problema handiak zeudeken, batzuk nomada dituk eta esaiek orain Managuan parlamentua dagoela eta joan behar dutela zeren legeak eta konstituzioa eta ez-dakit-zer...
A.–Inpresio orokor bat: Nicaraguak aurrera aterako dik ala geldiaraziko ditek?
ZZ.–Eutsi egingo ditek nik uste.
Momentua zaila duk baina gero-ta-gero aurrerago ziak.
P. Sastre
"Mollarri", Euskadiko elkartasan komiteetakoen lanik garrantzitsuenetakoa
20, 21

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaNIKARAGUA
GaiezPolitikaNazioarteaGerra/IraulNikaragua
EgileezSASTRE2Politika

Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude