Anton Madariaga: Entrepresa Gizona Eta Abertzalea


2021eko uztailaren 23an
Anton Madariaga: Entrepresa Gizona Eta Abertzalea
Madaringarengana Plentziara joan garenean, ez genuen espero han topatu dugun gizon nagi eta atsegina topatuko genuenik, berak dituen kargu eta izendapen guztiek inpresionaturik geunzkaten eta. Panako praketan eta jertse lodiaz, ekonomiari buruz abertzaletasuna azaldu digu, "HBkoek arrazoia bait dute, hau ez delako Euskadi, Gobernu Baskongadoa baizik".
ARGIA.– Hauteskunde garaian esan da prentsan, EAJ eta EAren arteko borroka politko-ekonomikoa zetzala bertan.
A.M.–Nik ez dakit... ni jakina, EAJkoa naiz, beti izan naiz eta nire familia ere beti nazionalista izan da, baina ni profesionale bat naiz. 65 urte daukat eta beti, 20 urte daukadanetik, lanean aritu naiz, entrepresa munduan. Partidukoa naizelako, horrek ez du esan nahi politikoa naizenik.
A.–Hala ere, Partiduaren laguntza jaso duzula esan da.
A.M.–Dudarik gabe, hori logikoa da. Familia bateko partaide bat lehia batetan badago, beti da logikoa familiako beste partaideek laguntzea.
A.–Eta Mario Fernandez-ek ere bere "familia"ren laguntza jasoko zuen, ezta?
A.M.–Probablea da, eta de facto horrela izan da. Ez dakit zergatik, baina horrela izan da.
A.–Orduan, eta hauteskundeen erresultatu masiboak itusita, pentsa liteke arlo ekonomiko honetan EAJek EAk baino indar handiagoa duela...
A.M.–Horrela pentsa liteke, eta batzuk horrela hartu dute. Baina hau ez da lehia politiko bat, hemen badaude bizkaitarrak eta baskoak direnak, baina nazionalistak ez direnak. Gaur egun sozialista eta nazionalista batera izan liteke norbait, baina sozialismoa hemen badakigu norekin batu den: españolismoarekin.
A.–Kamarako gehiengoa nazionalista izanik, ez duzu problemarik ikusten gobernu nazialista eratuz gero?
A.M.– Hasteko, nik inoiz ez dut problemarik eduki sozialistekin, ez hemen ez Madrilen. Hemengo industrigizonak, beti, historikoki heurek bakarrik ezin dute gobernatu hemen, ezen, abertzale guztiak batuz gero, ea non gelditzen diren sozialistak.
A.–Orduan, ez duzu uste desberdintasun politikoek intzidentzia handirik eduki dezaketenik?
A.M.–Guk termino ekonomikoetan hitzegin behar dugu, eta hor guztiak mintzatzen gara hizkuntza berberan. Carlos Garaikoetxearekin ere ez zen problema planteatzen arlo horretan, ekonomia arloan oso jende prestatua zeukatelako.
Baina gure ahalegina orain kanpora joatea da. Guk oso harrernan onak ditugu Frantziako Midi-arekin, eta ez daude hain urruti. Autopista berriaz hiru ordu t'erdira egongo dira. Bestalde, Baionako Kamararekin mantentzen dugun harremana, Donostia edo Gasteizekin daukaguna baino estuagoa da.
A.–Hurrengo lau urtetan planteatzen zaizun arazoa, Termanel-ekoa da, aurrera ateratzerik ez bait dauka, omen.
A.M.–Estudio guztiak eginda daude, eta inoiz heldu gara akordu batzutara, baina Gasteizko gobernuak atzera bota zuen, oraindik ez dakit zergatik, baina proiektu horrekin aurreratu egingo dugu.
Laura MINTEGI
Bizkaiko Merkataritza Kamarako lehendakaria da azken urteetan. Beste lau urte dauzka orain berriz gidaritza horretan.
26

GaiezPolitikaEuskal HerrBozketakHauteskunAutonomi
PertsonaiazMADARIAGA3
EgileezMINTEGI1Politika

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude