Vasco Press, euskaraz ere arituko den albiste ajentzia


2021eko uztailaren 23an
Jaurlaritzaren subentzioa berarentzat delarik
Vasco Press, euskaraz ere arituko den albiste ajentzia
Vasco Press informazio agentziak urtarrilan berriak euskaraz pasatzeko konpromezua hartu du. Proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz gauzatuko da, lana burutuko duten kazetarien solduta ordoinduko bait du. Gaurkoan entrepresako zuzendaria den Antonio Petit–ekin izan gara proiektu berri honetaz hitz egitekotan.
ARGIA.–Enpresa honen sorrera, La Gaceta–an eman zen zatiketan koka dezakegu?
ANTONIO PETIT.–Beno, ez zen zatiketa bat izan. Garai hartan La Gaceta–ko zuzendaria nintzen eta orduantxe entrepresak aldaketa ideologiko sakona egitea erabaki zuen–geroago nabaritu zen legez–, eta ados ez nengoenez uko egin nuen. Orduan aztertzen hasi nintzen profesionalki neuzkan posibilitateak. Ideia burutuz gero profesionalak bilatzen hasi nintzen eta La Caceta-ko zuzendaritzan aritutako staff–a hartu nuen nirekin lanean ziharduten, eta beste enpresetako batzu ere.
A.– Zatiketa hau, beraz, ideologia dela medio sortu zen?
A.P.–Bai, nire kasuan bai. Besteek gure arloan sortutako aukera miragarri honi ondo zeritzoten gainera, entrepresako eskaintza berria izango balitz bezala.
A.–Vasco Press-en sorreran, asko komentatu zen Opus Dei–k babesten zuela...
A.P.–Ez, inola ere ez. Hau tontokeria hutsa da. Vasco Press enpresa osatzen dugun seiron laguntzaz eratzen da, ez dugu kanpoko diru iturririk. Entrepresa eraiki genuenok (gerentea, erredaktore nagusia eta lau erredaktore)jarri genuen dirua. Geroago, hau aurrera zihoanez profesional batzu kontratatu behar izan genituen. Gehienetan, eta batez ere honako entrepresetan ideologia emateko joera dago, zoritxarrez.
A.–Vasco Press Euskadi mailako informazio ajentzia bakarra al da?
A.P.– Euskal Herriaz soilik berriak ematen dituen informazio–ajentzia bakarra gara. Egun, iniziatiba batzuk ezartzen ari dira eta guk ahal dugun neurrian bultzatu egiten ditugu. Euskadin, estatu mailako ajentziek ere nolabaiteko finkapena daukate.
A.– Zure eritziz ajentziak zein egunkeriak ideologi baten araberan osatu behar dira?
A.P.– Beno,hori segun. Esaterako, Deia–ko jabeek zentzu nazionalista ematen diote eta El Correo–koek españolista, baina hau zilegia da, merkatuan nahi duzun produktoa izatea funtzezkoa baita. Orduan, kazetaritzan dagoen enpresa batek ideologi bat izatea berezkoa da. Enpresa honetan adibidez gertatzen dena da jabeok kazetariak garela eta ideologia nolabait alde batera uzten dugula. Gure kasuan honek ez du zentzu haundirik, zeren egunkari batek egin behar duena editorialak eta artikuluak argitaratzea da, guk ostera berriak bakarrik eman behar ditugu. Berria berez gertaera baten kontaketa da, eta horretan ideologiagutxi sar daiteke. Hala eta guztiz ere faktore bat dago: errealitateak behartzen zaitu ideologi desberdinak jarraitzen; orduan inpartzialak ez bagina ideologi batzuetako egunkarietan ez genuke edukiko izan dugun arrakasta.
A.–Baina objetibitateaz hitzegitea honako entrepresetan ezin utopikoagoa da, ezta?
A.P.–Beno, baliteke, baina utopikoagoa da egunkari batetan ajentzia batetan baino. Geuk adibidez bai Egin–en zein El Correo–n, Deia–n edo Eusko Irratian...gustora mugitzen gara.
A.– Egun, informazio-ajentzia bat euskeraz aritzea garrantzizko gauza da. Beraz, Hemen eta Eguna–ren agerpenak badu zer ikusirik?
A.P.– Horrek gaurkotu egin du eta guk iniziatiba hauek begirunez da kuskigu, halere ez da horrela izan...esfortzu baten ondorioz aurkitu dugu gure enpresa ekonomikoki osasuntsu, izugarrizko perspektibekin eta profesionalki oso finkaturik dagoela. Geroztik, bi irtenbide geneukan: bata geunden bezalaxe jarraitzea eta bestea proiektu berri baten bidez enpresa hedatzea. Baina burutu genuen proiektua aurrera eramateko oztopo bikoitza topatu genuen, alde batetik euskararen normalizazioa bultzatzeke zegoela, eta bestalde desafio teknologiko baten beharrean geundela. Beraz erabaki genuen enpresa informatizatzea eta honen bidez hizkuntzaren arazoa oldartzea eguneroko informazioa euskaraz emanik.
A.–Dena den Eusko Jaurlaritzak egiten duena ez da papera nola edo hala betetzea?
A.P.–Hori horrela izan bada ere, egun ez da gertatzen. Orain arte eman diren eztabaidak politika mailan izan dira eta hori ez da egoki hizkuntza batetarako.
A.–Euskararen eskaria eskasa dela kontutan hartuz proiektu berri honi ez zenioke 'Iragarritako heriotz baten kronika' izenburua jarriko?
A.P.–Hau ez da 'Iragarritako heriotz baten kronika' bat. Lehenengo eta behin egiten duguna argi daukagulako....Oztopo anitz aurkituko dugula? Hori badakigu, eta jakitun gaude dena dela ez gabiltza itsu itsuan, merkatu–azterketa bat egin dugu eta.
A.–Nola bilakatu zen proiektu honen hautaketa?
A.P.–Eusko Jaurlaritzak komunikabideetarako urteroko aurrekontuak ditu. Udan administrazioak estatu eta bertako ajentziak proiektu bat aurkezteko deitzen gaitu. Lan bikainak aurkeztu ziren, haien artean gurea, aukeratua izan zena.
A.–Prentean agertu da linguistikan 'esperto' batzu kontratatuko dituzuela. Nola gauzatuko da guzti hau?
A.P.–Komunikabideetan arintasunez lan egiten da, eta hizkuntza–euskara kasu honetan–egoera normalizatura eraman beharra dago. Akatsik egon ez dadin eta lana ondo egiteko asmoz linguistiko talde hori gure plantilan sartzea egokia zela uste genuen, eta horregatik esango nuke gure lana euskara arloan gero eta hobeagoa izango dela.
Guzti hau martxan dago, eta Urtarrilerako Vasco Press–en zerbitzua euskaraz izango duzue.
PAKOS
Vasco Press albiste ajentzia itzulpenean oinarrituko da euskarazko berriak ematerakoan.
Dagoeneko euskaraz diren komunikabideentzat lagungarri gertatuko da.
32-33

GaiezKomunikabidAgentziak
PertsonaiazPETIT1
EgileezPAKOS1Komunikabid

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude