"Kazkabarra", ihauteriari benetako gustoa eman nahian


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Kazkabarra musika taldeari elkarrizketa
"Eskola" dantza talde donostiarretik sortu zen
"Kazkabarra", ihauteriari benetako gustoa eman nahian
"Elkar" diskoetxeak disko eta talde berri batekin jo zigun sorpresa. Oraindik ere, hortxe dabiltza donostiar hauek folk-ari gertutik ekinez.
Hasierako hilabete hauetan hamahiru bat kantaldi egin dituzte, eta piskanaka jendearen aurrean zuzenean gero eta gehiago aritzeko gogoa adierazi digute. Guk Bixente Beltran aukeratu dugu solaserako, nolabait taldeko burazagia dena hain zuzen ere.
ARGIA.–Zer da "Kazkabarra"?
KAZKABARRA.–"Kazkabarra" herriarengandik, bere kulturaren baitatik sortu den taldea da, tradiziozalea, gure herri izatearen ezagugarri izan den kultur ondare berezi hori berea eginez, gaurko egunez musika alaia eta festazalea egiten ahalegintzen dena, geure geurea dela senti eraziko digun musika hain zuzen.
Geure arbasoengandik datorkigun herri honek, bai bere musika bai bere dantzak, biziki maite izan dituela gauza nabarmena da, eta horren frogagarritzat, geureganaino iritsi zaigun kultur ondare guzti hori, zainetan odola dabilkion herriak soilik sort ahal dezakeen ondarea hain zuzen.
Hizkuntzaren galerak, gure herriaren nortasun gabetzeak, hein handi batez, bizi izan dugun egoera politikoarengatik sortua berau, bere sortzapen gaitasunean atzera biziki garrantzitsu deritzot, honela gogo sortzaile hori birpiztuko bait dugu, kultura biziaren lekuko den gogoa hain zuzen.
A.–Nola sortu zen "Kazkabarra"?
K.–"Kazkabarra"ren sorreraz hitzegin ahal izateko, lehenagoko historia ere kontatu behar da lehenik. Donostiako ihauteri sor berriari ematen ari zitzaion norabideaz kezkaturik, Eskola dantza taldearen inguruan zenbait pertsona bildu ginen, eta gure nazio errealitateaz ados legokeen erantzuna emateko beharrean bat etorririk, genekien apurra eskaintzen saiatu ginen, geure mugapenak ezagutu arren, baina bidea hori zela etsita; izan ere, ihauteri tradiziorik bizi ez izanak geure ihauteria ezin sor dezakegunik eta sortu behar ez dugunik inola ere ez bait du justifikatzen.
Ihauterialdi batzu iragan eta gero, hainbat kantagai prestaturik banuen, eta adiskide batzuk adore emanik, proiektuaren bideragarritasuna ikusi ahal izateko, kontsultei ekin nintzaien, diskoa argitaratzeko asmotan hain zuzen. diputazioarengandik ez genuen jaso, bai ordea, eta baiezkoa eman, "Elkar" argitaratzailearengandik.
Horrela bada, disko berri hori grabatu behar zela eta, musikaren mundu honetan elkar ezagutzen genuen hainbat lagun elkarrengana bildu ginen, eta elkarrenganatze honen ondorioz, elkarrekin lanean jarraitzeko asmoz, taldea sortu zen.
A.–Geroztik, diskoa plazatu zenutenetik, "Kazkabarra" taldeak zer egin du?
K.–Ene ustez, gauzarik garrantzitsuenetakoa zera da, taldea sendotu egin dela eta gaur egun errealitatea dela, zuzenean ikusi eta entzun gaituztenek egiaztatu ahal izan dutenez.
Ongi dakizunez, estudioan grabatzetik zuzenean jotzera alde handia dago eta, horrenbestez, gure lehen eginkizuna eta denbora luzeena eraman diguna horixe izan da, kantagai berrien prestaketa ahantzi gabe, gure zuzeneko ekitaldiei armonia emango dien eta garatu nahian gabiltzan lan eredua osatuko duten kantagaiak hain zuzen.
A.–Bukatzeko, erabiltzen dituzuen musikagailu eta taldeko kideak zeintzu dira?
K.–Erabiltzen ditugun musikagailuak, egiten dugun musika moetari hertsiki loturik dagozkio, eta tradiziozkoenak bezala ezagunak direnekin batera, xirula, trikitixa, alboka, dultzaina eta beste alegia, beste batzu ere erabiltzen ditugu, hona nola arrabita, faluta, gitarra, akordeoia, bonbardinoa, baxua. e.a.
Musikagailu guztion artean 8 lagun gara. Baina beharrean gertatzen garenean beste batzuk lagundu egiten dute.
Orain artekoaren haritik, bozak diskoan isladatzen dena baino presentzia haundiagoa izango duela ere bereziki aipatzekoa da. Honek, ordea, musikagailuen indar eta aberastasun galtzea ez du erakarriko.
D.Z.
41

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakKAZKABARRA

Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Euskal Irratiak
Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak bere 90 urteak ospatuko ditu

"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


Eguneraketa berriak daude