Santos Zunzunegi: "Dirua banatzen duen batzordeari begira egiten dira filmeak"


2021eko uztailaren 23an
Santos Zunzunegi zinemaz
Santos Zunzunegi: "Dirua banatzen duen batzordeari begira egiten dira filmeak"
Santos Zunzunegi ikerle ezaguna dugu, zinemazale porrokatua izatearekin batera. Leioako Informazio Fakultatean irakasle, Bilboko Laburmetraia Zinemaldiko zuzendari ekipokoa da. Egoerari buruz eta beste hainbat punturi buruz bere eritzia jakin nahi izan dugu.
ARGIA.–Badirudi aurtengoa "Zine Vasco"aren sendoketarena dela. Zenbait kanal ohizkoren finkapena, hemengo teknikoen agertzea, ekoizpenaren parte bat hemen egina izatea... "Zine Vascoa" aurrera doala dirudi, definitutako zerbait bezala edota aidean dago oraindik guzti hori?
SANTOS ZUNZUNEGI.–Uste dut goizetxo dela horrelakorik esaten hasteko; ezin da esan "zine vasco"a finkatu denik industria bezala. Filme eta proiektu batzuk daude, Euskal Herrian dagoen egoera berezi batetaz baliatzen direnak. Madrilgo subentzioei Eusko Jaurlaritzarenak gehitzea lortzen da horrela, eta horrek posibilitatzen du zenbait proiektu indibidual aurrera atera ahal izatea, baina ez dagoena zera da, ekoizpen azpiegitura, eta laguntza sistema honekin posible da inoiz ez egotea. Filmeak ez dira publikoari begira egiten eta horrek ez du jarraipenik sortzen. Euskal Herrian gainera, publikoari begira ez ekoizteaz gain, filmeak dirua banatzen duen batzordeari begira egiten dira. Bilatzen dena da Gasteizen gustatzea.
A.–Guzti hau zinema industriaren oinarrien kontra dago, eta nolabait, gehiago da Gobernuen subentzio politika bat helburu elektoralekin zinema benetan bultzatzea baino, ezta?
S.Z.–Propaganda aukera bat bezala uste dut sortu zela hemen zine–laguntza. Hemen eman diren laguntza guztiak beti izan dira propaganda operazio errentagarri batzuk. "Zine Vasco" izeneko ente bat sortaraztea posibilitatu dute, filme batzuk han hemenka pasatzen aritzeko. Filme horri posible zen etiketa bat jartzea, eta hasieran edo bukaeran beti eramango zuen Eusko Jaurlaritzaren eskudua errentagarritasun politikoa suposatzen ziolarik honek.
Hortik filme onak atera daitezkeenik, edota luzarora zinema industria baten hastepenak egongo direnik... gehigarri bezala dator hori, ze proiektu hori ez bait zegoen horien buruan subentzio politika hori hasterakoan, edota baldin bazegoen oso azalekoa zen.
A._ Ba al da "Zine Vasco"aren estetika bat?
S.Z.–Uste dut ezetz, eta seguruenik ez dago horrelakorik egoterik. Pelikula onak eta txarrak daude, hemengo gaiak urrutiagotik edo gertuagotik jarraitzen dituztenak... baina ez nintzateke urrunago joango. Uste dut "Zine Vasco"ari buruzko eztabaida zendu zela. Azken pelikulei buruz zerbait esatekotan, nire eritziz, txarrak izan direla esan behar. Lau horietarik bat, "27 horas", hemen sekula egin den gauzarik onena dela esango nuke eta Espainian egin den onenetarikoa. Gaurkotasuna eta orain arte "Zine Vasco"an marjinaturik zegoen mundu argitaragabeko baten bilaketa da.
A.–Hemen zinea egiten ari den gehiengoa zine–klobetatik detor. Laburmetraiak egiten hasi zen jende hau... baina, kasualitatea, iazko Bilboko Laburmetrai Zinemaldian laburmetraia bat baino ez zen aurkeztu. Agortu egin al da guzti hori?
S.Z.–Igual izango da zinemak ez duela espazio bera betetzen gazteen kezkatan. Nire belaunaldia izango da seguruenik bere interesik handiena zineman eduki duen azkena. Gaurko gazteei, Unibertsitateko nire ikasleak lekuko zinema ez zaie bereziki interesatzen. Arrazoi asko daude honen oinarrian, zerikusiak dutenak bizimoduarekin, ohiturekin, TBaren zabaltze masiboarekin... Ikuspegi horretatik gaur egun ez dago, eta baldin badago askoz ere txiakiagoan, lehenagoko pasio hura jende bat azkenean zinema egitera bultzako duenik.
A.–Noiz egin behar duzu zuk filmeren bat?
S.Z.–Ez dago nire asmoetan pelikularik egitea. Ez dut zine egiteko gogorik! Egunen batean filme bat egiteko idea oso argi bat baldin badaukat, orduan bai, hori egiteko gogoa badaukat.
Bi zinemagile ezberdinen arteko bereizketa egiten dut nik: orokorrean "zinea" egin nahi dutenak, edozer, baina zinea; eta bigarren, hemen sartzen dut nere burua, filme bat egingo lukeen jendea ideia oso argi bat izanez gero, gidoiaz oso seguru egongo litzatekeen jendea. Egiteagatik egiteak ez nau gehiegi erakartzen. Badaukat beste zeregin nahikorik bizitza honetan.
28, 29

GaiezKulturainemaBesteak
PertsonaiazUNZUNEGI1

Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude