"Mini estatua" eskuratzeko ere gerra bat baino gehiago egin beharko daoraindik"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
OLPko ordezkari batekin solasean, Donostian
"Mini estatua" eskuratzeko ere gerra bat baino gehiago egin beharko da oraindik"
Palestindarren borroka luzeak oihartzun gutxi du Euskadiko prentsan. Balirudike beren arazoa konpontzeko bidean dagoela, balirudike beren borroka Europan suelto dabiltzan lau komando bonbazaleren asunto besterik ez dela. Erresistentziaren oraingo momentuaren berri izateko OLPko Sabri Atieh-gana jo dugu guk. Bera Euskadiko Elkartasun Komiteetakoek ekarri dute Donostiara. Gizon serio bat da, hitzak ongi neurtzen dituena. Guk grabagailua ipini dugu martxan. Galderak, publikoarenak dituzue.
Galdera.– Abu Nidal-en fenomenoaz hitz egin zenezan nahi nuke; badirudi-ta, askotan beragatik aipatuak direla terroristatzat palestindarrak.
Sabri Atieh.–Palestindarren Nazio Kontseiluaz hitz egin dudanean esana dut. honako talde hau, harako hura, nazio honen edo haren menpe aurkitzen dela. Abu Nidal arabiar fenomeno bat da; arabiar asmakizun bat, gaur gobernu bati, bihar beste bati, zerbitzatzen diona. Bere historiaren etapa batean Irak-eko erregimenari zerbitzatu zion, beste batean, orain, Siariako interesen arabera jokatzen du. Abu Nidal-ek garai batean Fatha-n militatu zuen. 74ean, urriko gerraren ondorioz, palestindarren artean eztabaida zabal bat gertatu zen; urte horretan komentzitu ginen, palestindar lurralde guztian Estatu palestindar bat sortzea ez zela posible, nazioarteko harreman eta tirabirek ez zuten posibilitatzen, Israel ondo finkatuta zegoen, errealista izan behar genuen (errealista, ezetz eta kapitulazionista). Orduan Abu Nidal-ek, Irak-eko gobernuarekin kontaktoan zegoela, aldentzeko aitzaki bat aurkitu zuen. Bere ekintzen balantze bat egiten badugu, ikusten dugu israeldar baino, palestindar gehiago akabatu duela: OLPko Pariseko ordezkaria hil du, Londreseko ordezkaria hil du, Kwait-eko ordezkaria hil du, hainbat palestindar hil du. Orain –inork ezin du ukatu–Siriako zerbitzu sekretoen agindupean dago. Denok dakizue halaz ere zer konplejidadea daukan honek, zenbat interes, zenbat adar dagoen...
Galdera.–Espainiak Israelekin finkatu ditu aurten diplomazi mailako harremanak; OLP ere ezagutu du, aldi beretsuan: hara, honen konpentsazioz ez ote?
Sabri Atieh.–Nik deklarapen ofizial batzurekin erantzungo dizut. Henry Kissinger-ek esan zuen behin, 1975ean Estatuko idazkari zela Madriletik pasatu zelarik, Europako Ekonomi Elkartearen giltzak ez zeudela Bruselasen, Tel-Aviven baizik. Hori harek esan zuen, zerbaitegatik esango zuen. Baldintza hori ez da inongo sekretua: EEE = Israelgo estatua ezagutzea. EEE, eta OTAN, jakina: ezin da OTANen egon OTANeko estatu guztiekin harremanak normalizatzeke; eta dakigunez Israel Estatu Batuen estatu bat gehiago dela eman dezakegu.
Espainiak OLP ezaqutu dezan, berriz, guk honela entenditzen dugu, alegia, Madrilek Ekialde Erdian bake iraunkor bat egon dadin gure erakundearen ezagutzea beharrezkoa dela ulertu du. Horrela deklaratu dio gainera Fernandez Ordoñezek gure kanpo arazoetarako ardunadurari.
Ez dirudi bestea, Israelekoa, honegatik konpentsazioz gertatu denik. Espainiak eta Israelek aspalditik zekarten uztartzeko asmoa, uztarketa zenbait inzidentegatik atzeratu da baina.
Galdera.–OLP, nola finantziatzen da?
Sabri Atieh.–Palestindarrek ematen duten diruaz, batez ere. Edozein arabiar estatutan bizi diren palestindarrei, lekuan lekuko gobernuak (izan Kwait-ekoak, izan Arabiakoak, izan Aljeriakoak), beren soldatatik %6a kentzen die, eta hori gobernu horiek zuzenean OLPri eskuratzen diote. Gero palestindar enpresarioak ere badira, baldintzarik gabe diru-laguntzak ematen dituztenak, eta Estatuen laguntzak, inongo baldintzarik gabe; laguntzaren truke estaturen bat palestindarrez baliatu nahian dabilela susmatu bezain pronto, moztu egiten ditugu horrekin hartu-emanak; horixe gertatu zaidu Siria eta Libiarekin.
Galdera.–%6 hori nola kentzen zaie palestindarrei, esan nahi dut, inponituta edo...
Sabri Atieh.–OLPren barnean badira batzorde batzuk, zenbat diru behar den eta zertarako ("ilargi erdi"rako–osakidetzaz arduratzen den erakundea–, okupatutako lurraldeetako unibertsitateetarako, gastu militarretarako, bulegoetarako.. ) zehazten dutenak. %6 hori guztiz onartzen dute palestindarrek; horren erakusgarri da inoiz inork ez duela horregatik protestarik egin, eta egin balu jakingo litzateke, noski, zenbait estatu arabiarrek pozik argitaratuko bait luke, palestindarren barnean horrelako istiluak badaudena.
Galdera.– Egiptok Israelekin pakto egiten du. Jordaniak Israelekin pakto egiten du. Siria ez da Israelekin gerra batean sartzera atrebitzen. Irak Iranekin gerran dago. Egoera honetan OLPk Israelgo estatua ezagutu lezake. Erabaki honek, palestindarren arteko gerra zibil zabal bati bide eman liezaioke?
Sabri Atieh.–Ondo deskribatu duzu panorama. Baldintza horietan berriz, guk ez dugu uste Ekialde Erdian irtenbiderik dagoenik. Reaganen administrazioa, Israel, ez daude prest kontzesiorik egiteko: haientzat estatu palestindar bat, den tikiena izanda ere, kontzesio bat litzateke, eta ez da holakorik izango. Gure egoera oso txarra da, gure erreibindikapenak minimoak dira: herri bezala bizi ahal izateko geure lurra izatea, eta horretan denak ados gaude, ez da beraz gerra zibilik izango.
Bestalde planteamentua okerra da. Goreneko mailetan ere, iparramerikarrek eta, galdegiten digute, Israel ezagutu behar ote dugun. Gu ezagutu behar gaitu Israelek aurrena...
Galdera.– Baina ONUren erabakiak ezagutzeak Israelgo estatuaren ezagutzea dakar; eta hori Yaser Arafatek esan du.
Sabri Atieh.–Bai. Baina baldin eta Israelek palestindarrek estatu bat formatzeko duten eskubidea ezagutzen badu.
Galdera–Non, estatu hori?
Sabri Atieh.- Zisjordanian, Gazan. ONUren 181. erabakiaz hitz egiten da, hau da, Palestinaren lehen zatiketa planaz. Sobietarren azkeneko deklarapenak horra jotzen du. Ez da guretzat erraz, ontzat hartzea mini-estatu deitzen dena. Badakigu, Palestina osoan bizi izateko eskubide dugula. Baina konfiantza dugu, Israelgo gizartean aldaketa bat gerta daitekeela, eta, luzera, Ekialde Erdiko eskualdeak gaurregun mendebaldearentzat, EEBBentzat konkretuki daukan garrantzia galdu lezake.
Hemengo prentsan palestindar arazoa ja konponduta dagoela ematen du. Eta ez: estatu tiki hori eskuratzeko ere, 73ekoa bezalako gerra bat baino gehiago egin beharko da. Ez da momentuz soluziorik antzematen. Palestinako dossierra, bai Estatu Batuek, bai Israelek, bai arabiar estatu batzuek ere, itxi nahi lukete; guk, zabalik, bizirik, eztabaidan segitu dezan, ahalegindu behar dugu. Baina ez dugu oraintxe-dena nahi : ez gara kijoteskoak, ez gara mamu batzuren kontra ari, badakigu Israel eskualdeko potentziarik handiena dela, eta Estatu Batuek eta dutela inongo galerarik onetsiko, ez militarrik eta ez politikorik ere.
Galdera.–Prentsak aurten informatu duenez, OLPk aktibidade armatuari berrekin dio; zer dago horretaz?
Sabri Atieh.–Beharbada esan nahi dute operazio militarrek beste dimentsio bat hartu dutela orain: salto koantitatibo eta kualitatiboa gertatu da, bai. Beti ere, okupatutako lurraldeetan: Palestinatik kanpo –konpromezua hartuta gaude– ez dugu-ta, bat ere ekintzarik egiten.
Galdera.– Zergatik, ordea, ekintza gehiago aurten?
Sabri Atieh.–Guk ez diogu inoiz borroka armatuari utzi. Baina, Libanon ginelarik, badakizu, komandoek Libano hegoaldea zeharkatu zezaten oso zaila genuen: ONUren indarren filtroa genuen lehendabizi; gero chiiten filtroa; gero mugan, israeldarrak. Palestinako iparraldera iristea neke zen oso. Gero, Libanotik kanpo, siriarrek bala bat sartzen ere ez digute uzten, hori aspalditik. Jordanian berriz, preso ugari dugu, komando asko atxilotu dute, batzutan ekintza bat egitetik bueltan. Egipton barrena ezin dugu, Egipto-Israel paktoa dela-ta. Borroka armatuaren erritmoari eustekotan esfortzu handiak egin behar izan ditugu. Gero, Libano: horko gerretan, azkeneko urteetan, indargabetu, odolustu gara. Orain berriz, OLPk okupatutako lurraldeetako aktibidadeari heldu dio zuzenean.
Galdera.–Aldiz, ez da sobera entzuten, ez da ekintzarik aipatzen...
Sabri Atieh.– 65ean bezalaxe tratatzen gaituzte: kazetariek black-over deitzen dutena. Ez da OLPren bat ere komunikaturik prentsaratzen. OLPrentzat kaltegarri daitekeenetan bai, denetan ageri da: Jerusalenen zibil bat hilda, agure bat ez dakit non. Baina operatibo militarrek ez dute oiartzunik prentsan, ez arabiar estatuetan, ez, noski, Europan ere. Baina egunero ematen dira ekintza armatuak, eta oso kurioso dena eta inon ez dena aipatzen, Israelgo armadaren armez baliatzen dira militanteak: fenomeno berri bat, israeldarrak nonbait aski kezkatzen dituena, esan nahi baita, soldaduek beren armak saldu egiten dituzte, eta palestindarrek erosten dituzte.
Galdera.– Palestindarrak, lurralde okupatu horietan, zelan bizi dira?
Sabri Atieh.–Oso gogorra da bertako bizimodua. Beti aldegiteko presiopean bizi dira palestindarrak. Horretarako, edozein obratarako, edozertarako alimaleko zergak inposatzen dituzte. Edozergatik palestindar batek urtebetez bere lur puxketa bat landu gabe uzten baldin badu, konfiskatzeko eskubidea daukate. Palestindarrek, fabriketan, ezin dute sindikatorik sortu. Errepresioaz Alfred Hitchkock-en filme batetik ateratako irudiak deskriba genitzake: hankaz gora zintzilikatutako presoak, zigarriloez erreta... Zinez, datu hau eman dezaket: ez dago lurralde horietan 15 urtetik gorako gazte palestindarrik, kartzelatik pasatu ez denik. 1982an lege hau argitaratu zuten–sinistezina dirudi–: poliziari harrika aritu den gaztea, zikiratua izango da.
P.S.
Sabrako kanpamentua, 84ean: alderdi guztietatik harrapatuak.
"Israel ezagutu behar ote dugun? Gu ezagutu behar gaitu Israelek aurrena!"
18-19

GaiezPolitikaNazioarteaGerra/IraulPalestina
PertsonaiazATIEH1

Azkenak
2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


2025-03-04 | Gedar
Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia

Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.


Down sindromea eragiten duen kromosoma gehigarria ezabatzea lortu dute laborategiko zeluletan

Down sindromea eragiten duen 21. kromosomaren kopia gehigarria ezabatzea lortu dute ikertzaile japoniar batzuek laborategiko giza zeluletan. Erabilera klinikotik urrun dagoen arren, sindrome hori tratatzeko aukera berri bat ireki du esperimentu honek. PNAS Nexus aldizkarian eman... [+]


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


2025-03-03 | Ahotsa.info
Iruinkokoa, Iruñeko iñauteri euskaldunen bersignifikazioaren aurka

Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.


Eguneraketa berriak daude