Lehenengo aldiz txiste kasete bikoitza kalean


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Kike Amonarriz eta Joxe Ramon Galarragaren eskutik
Lehenengo aldiz txiste kasete bikoitza kalean
ARGIA egunerako ezkutuan eduki genuen sorpresa kalean dugu jadanik. Kike Amonarriz eta Amasako Joxe Ramon Galarragaren artean grabaturiko txiste kasete bikoitza, hain zuzen.
Grabazioa IZ diska etxearen laguntzari esker egina da eta, bien desioz, ARGIA dugularik lanaren produktore.
Lehenengo aldia da, guk dakigula, euskaraz txisteak grabatzeari ekin zaiola. Primizia bila beraiengana jo dugu eta elkarrizketa hau duzue honen adierazgarri.
Kike Amonarriz: "Iparraldeko ohitura zahar bat jarraitu nahi izan dugu"
ARGIA.– Nondik nora sortu zen txiste kasetea grabatzeko ideia?
KIKE AMONARRIZ.–Argian txisteak idazten hasi eta gero txiste afarien mugimendu hori hasten da, ondorioz ,"Arpa Jotzen" liburua sortu zelarik. Liburu honek oso harrera ona izan zuen eta jendea txisteak grabatzeari noiz ekin behar genion galdezka hasi zen. Garai haietan Joxe Ramon ezagutu nuen eta ordutik hona elkarrekin ibili gara. Hainbat txiste afaritan batera ibili ondoren, bertan botatako txisteak grabatzea egokitzat jo genuen, eta horrela atera da.
A.–Txiste aferiak ugaldu egin dira azken aldi honetan. Noiz sortu zen txiste afarien moda berri hau?
K.A.– Tolosako berreuskalduntze taldean genbiltzala pentsatu genuen ohizko bertso afariak eta abar egiteaz gain gauza berriak egiten ere hasi behar zirela. Nik entzuna nuen Iparraldean gau batzutan biltzen zela jendea zenbait pasadizo eta historioak kontatzeko eta, polita izango zelakoan hegoaldean ere, txiste edo umorezko afari bat antolatzea bururatu zitzaigun. Horrela, lehenengo afarian bost elkartu ginen txisteak botatzeko: Joxe Ramon, Jexux Peñagarikano (bertsolariaren anaia), Billabonako gazte bat, Andoni Egaña eta bostok. Txiste afaria egin genuen, jendeari gustatu zitzaion eta deika hasi zitzaigun jendea leku desberdinetatik. Gaur egun, hilabetean behin edo bi txiste afaritan hartzen dugu parte.
A.– Hitzkuntza mota aukeratzerako orduan, ez al dezute prolemik izan?
K.A.–Udako ikastaroetan prolema txikiren bat egon da honekin, nola kontatu... Dena dela, ni hor ere harrituta geratu naiz, jendeak ez du agian txiste osoa ulertzen baina normalean ez zait egokitu jendea isilik edo ulertu gabe geratzea. Normalean jendea algaraka gainera. Bosgarren mailatik gorakoa izan behar noski.
Kasete hau hika moduan eta gure hizkeran grabaturik daga. Beharbada ez da oso kasete pedagogikoa, eman dezagun klasetan erabiltzeko, baina iruditu zaigu umore klase hori egin beharra zegoela, umore zuzena. Hurrengo batean heldu beharko diogu kasete pedagogikoa egiteari.
Joxe Ramon Galarraga: "Saio bakoitzaren aurretik ez dakizu jendeak nola erantzungo duen"
A.–Zein da kasete bikoitz honen historia?
J.R.G.–Guk gazte gaztetandik, hamalau-hamabost urte, lagun artean ohitura izaten genuen txisteak botatzeko eta hortik datorkit oraingo zaletasuna. Beti esaten zen erdaraz bazeudela kaseteak eta euskaraz ez zegoela batere, grabatzearen beharra agertu nahiean. Kike Amonarriz eta biok, atarietara elkarrekin joaten ginenez, horri eutsi genion eta posible izan da Argia Egunerako ateratzea.
A.– Zein herrialdetan aurkitzen duzue demanda gehiago?
J.R.G.– Dudarik gabe esan behar dugu Gipuzkoan ematen ditugula saiorik gehientsuenak. Hala ere, azpimarratzekoak dira beste herrialdeetan ere ematen ditugun hainbat eta hainbat ekitaldi. Jendearen aldetik, harrera nahiko ona izan da beti, batzutan nahiko beldur baginen ere. Saio bakoitzaren aurretik ez dakizu jendeak nola erantzungo duen. Batzutan erantzun ona espero duzun lekutan ez da uste bezain ondo ateratzen, alderantzizkoak gertatzen diren bezalaxe.
A.– Zein helbururekin grabatu dituzue txiste kasete hauek?
J.R.G.– Gure helbururik nagusiena horrelako kasete bat grabatzerakoan jendeari farre eragitea da. Hala ere, dudarik ez, eskoletan eta gau-eskoletan erabili ahal izatea nahi genuke, helburu pedagogikoa deituko geniokena. Ikasleek ordea zenbait trabarekin aurkituko dira, hika moduan eta hizkera zuzenean grabaturik bait dago.
Tx. ITURRIA
45

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaBesteak
PertsonaiazAMONARRIZ1
PertsonaiazGALARRAGA1
EgileezITURRIA2Kultura

Azkenak
2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


2025-03-04 | Gedar
Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia

Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.


Down sindromea eragiten duen kromosoma gehigarria ezabatzea lortu dute laborategiko zeluletan

Down sindromea eragiten duen 21. kromosomaren kopia gehigarria ezabatzea lortu dute ikertzaile japoniar batzuek laborategiko giza zeluletan. Erabilera klinikotik urrun dagoen arren, sindrome hori tratatzeko aukera berri bat ireki du esperimentu honek. PNAS Nexus aldizkarian eman... [+]


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


2025-03-03 | Ahotsa.info
Iruinkokoa, Iruñeko iñauteri euskaldunen bersignifikazioaren aurka

Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.


Eguneraketa berriak daude