"Lauaxeta", orain arteko euskal produkziorik garestiena


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Jose Antonio Zorrilla zinemagileari elkarrizketa
"Lauaxeta", orain arteko euskal produkziorik garestiena
Egunotan Bilbo, Gernika eta inguruko beste herri batzutan ari dira burutzen "Lauaxeta" filmearen errodaia. Jose Antonio Zorrillak zuzentzen du oraingoan bere bigarren filmea ("El arreglo" eta gero), proiektu handiguratsu eta garestia Laukizko olerkariaren bizitzan oinarrituta. Gidoia Zorrilla berak Arantza Urretabizkaia eta Xabier Elorriagaren laguntzaz burutu du, eta oinarri historikoa badu ere gidoigileek dioskutenez Lauaxetaren biografiatik urrun xamar geratuko da. Antzezle garrantzitsuenak Xabier Elorriaga (Lauaxeta), Anne Louise Lambert (Georgine), Peter Leeper (Steer), Antonio Rizo (Guillaume), eta Jean Claude Bonillard ditugu. Bertoko antzezleak, australiarrak, frantzesak, ingelesak, espainiarrak... 175 miloi kostatuko den filme honetan. Ekoizpeneraho diruak lortzeko administrazio eskuzabala aurkitu du Angel Amigok: Eusko Jaurlaritzak 47 miloi pezeta aurten eta beste hainheste datorren urtean, Madrileko Kultur Ministeritzak 70, eta ETBk igortzeko eskubideetarako 18 miloi, geratzen den dirua Igeldo zine ekoiztetxeak.
Filme honetan berebiziko partaidetza daukaten gizon bi dakarzkizuegu, J.A. Zorrilla eta Xabier Elorriaga, zuzendaria eta pertsonaia nagusia kiri kirian.
J.A. ZORRILLA: "INTERESANTEENA GIZON BATEN BIZITZA DA; FILME INTIMOA DA HAU"
A.–Zure bigarren filme hau Lauxetaren pertsonarengan oinarritu duzu, azkenean zure historia propioa kondatzeko, ezta?
J.A. ZORRILLA.–Olerkariaren bizitzan oinarrituriko lan librea dugu, bizitza hori nahiko ezezaguna bazaigu ere.
A.–Zerk eraman zintuen filme hori egitera?
J.A.Z.–Hasierako ideia Angel Amigok eduki zuen, Gernikari buruz filmea egitea Gernikataz mintzo gabe. Fime bat zeinetan benetan interesgarria gizon baten bizitza den. Filme hau aski intimoa dugu, ez gara horrenbeste oinarritzen bonbaketan, berrogei urtetan zine egin ondoren bonbaketa horren interes dramatikoa errelatiboa delako.
A.–Interes dramatikoak bizirik dirau, garai hura ezagutu eta oraindik bizirik diren pertsona ugari badelako, horien semealabak, eta abar.
J.A.Z.–Gauza da, nola erakusten duzu zuk Gernika? Nola mintzo zara zu Gernikaz? Erakutsiz Gernika eta nola bonbaketatu zuten ala bonbaketa hori zela eta bizitza eman zuen gizon baten izaera hartuz ardatz? Askoz zinematografikoago eta posibleago da–Gernikako bonbaketan sartzen bagara ez daukagu mozkinik egiteko–, askoz erabilgarriago da. Ados nago Angelekin filme intimista bat egiteko, hitza eta askatasunaren alde bizitza ematen duen gizon batengan oinarritzea interesgarriago deritzot bonbaketan berean oinarritzea baino. Bestalde, Gernikako bonbaketa zergatik gertatu zen aztertu beharko bagenu, beste dimensio batetan sartuko ginateke, Madrilgo batailatik hasi beharko genuke. Frentea erortzen da, Guadalajaran nazionak zapuzten dituzte, eta Francok erabakitzen du bigarren gudaleku bat zabaltzea, germaniarrak beraien hegazkin guztiak bidali eta Legion Condor izenekoa eratzen dute. Baina hori beste filme bat izango litzateke.
A.–"Lauaxeta"k laguntza bereziak ere izan ditu...
J.A.Z.–Filmeak ez du laguntza berezirik, laguntza berezi bakarra da Eusko Jaurlaritzak kostoaren %25a ematen digula aurten eta kopuru bera datorren urtean.
A.–Horrek suposatzen du kosteko %50a. Zuen aurrekontua 175 miloi pezetatakoa da, hemengo zinemak ezagutu duen aurrekonturik altuenetarikoa...
J.A.Z.–Ez, inola ere ez. "Los Caballeros del Dragón" 300 izan ziren "La vaquilla"200...
A.–Hemengo zinemagintzaz mintzo izan naizenean Euskadin egiten den zinemaz ari nintzen.
J.A.Z.–Ba ez uste horrenbeste denik, kosteak zeruraino igo dira. "Adios pequeña" 120 dira... Eraiki behar dugun partidarako ez da horrenbeste.
XABIER ELORRIAGA: "KANPOKO JENDEA EGOTEAK EMANGO DIO FILMEARI BENETAKO USAIA"
ARGIA.–Zuk filme honetan Lauaxetarena egingo duzu, ezta?
XABIER ELORRIAGA.–Bai, horrela esaten dugu, baina gidoian idatzita dago Lauaxetaren pertsonaiarenganako hurbilpen bat izango dela. Pertsonaia Lauaxetarengan inspiratu da, baina ez da kontatzen beraren benetako bizimodua. Nik uste dut Lauaxetarengandik hartu genuela olerkaria zela, zibila, kaleko pertsona, kultura munduan sartuta dagoena, eta gero gudan sartzen dena. Gudak Lauaxeta harrapatzen du, eta gudan sartzen den zibil bat da.
A.–Baina Lauaxeta ez zen edozein zibil... PNVko koadro bat zen, astintze lana eta mitinak ere egiten zituen...
X.E.–Alde hori ere ikusten da, baina gutti. Arantza Urretabizkaia eta biok berandu sartu ginen gidoian, horretan zebiltzatenak laguntzeko asmotan. Gauza batzu konpondu ditugu, beste batzu ez dakit... pelikula ikusi behar da.
Pelikulako giroa ez da beti historikoa, ez dago beti Lauaxetarengan zentratua, berau gida turistiko bat bezalakoa da, firu bat gauza batzu eta besteak lotzen doana. Ikusten da Intxortak nola izan ziren, nolakoa izan zen Gernikako bonbaketa, nola goazen guda galtzen, nolakoa izan zen erretirada, zer gertatu zen bonbaketa pasata...
Gidoia eratua dago pertsonaia batengan ere oinarritu gabe.
A.–Filme hau euskal zineman egin den garestienetakoa dugu, ezta?
X.E.–Bai, seguraski garestienetarikoa da. Arazoa da, eta nik uste dut hori gero filmean ikusiko dela, muntaiak hirurogei kokapen daukala, eta sarritan kokapen horietan gertatzen den errekorrido dramatikoa oso laburra da. Zuk kriston muntaia egin behar duzu trintxerara joateko Pablo Beldarrain agurtzera: "zer moduz Pablo?/ ondo/ Zer moduz doaz trintxerak?/ Beno, agur, Lehendakariak agurtzen zaitu". Lau gauza horiek esateko egin behar duzu trintxera eta abar, eta nola filme guztia horrela den, horregatik da horren garestia.
Nik uste dut filme hau guda izan zenari hurbilpen bat besterik ez dela. Gero etorri beharko du beste filme bat gaia sakonago aztertzeko, herriak nozitu zuena erakusteko... Filmean guda ikusten da baina nahiko kanpotik.
A.–Lanean kanpoko zenbait antzezle izango duzu kide: frantzesak, ingelesak, australiarrak. Ez dago hemendik jende egokirik paper horiek antzesteko?
X.E.–Hori ez da nire gauza, baina dena dela nik uste dut ez dela arazo bat abantaila bat baizik, ze ingelesaren papera betetzeko hemen ez daukazu inor ingelesa ematen duena. Zuk hartzen duzu Angela Molina, edo Victoria Mateix, edo Ana Belen, eta zer egiten duzu? Bikoizten duzu? Ez dago modurik. Filmeak badauka maila poetikoa–eta nik uste dut hori Arantzaren gauza dela, eta agian nirea ere–, oso txikerra, intimista... Zorrillak kanpoko gauza ipintzen du.
Giro horretan ingelesa ingeles bat da, eta nola soinua zuzenean den, lehenengo kopia entzungo dugu frantzesez, ingelesez, euskaraz eta gazteleraz. Eta horrelakoa izan zen guda hau, internazioanala.
Hemengo jendea begiratzen baduzu, ez da erreza bilatzea Baldieren pertsonaia betetzeko laguna. Pertsonaia hau inspiratuta dago Eusko Gobernuak zeukan konseilari frantziar batengan, eta hemen ez dankagu hirurogei urtetako gizon bat aktore praktika daukana, eta gainera frantzes itxuraduna. Steer kazetari ingelesaren kasuan gauza bera.
Kanpoko jendea egoteak emango dio filmeari benetako usaia, eta gainera ez da garestiago kanpoko jendea ekartzea hona errodatzera. Ingalaterran eta Australian aktore on pilo bat dago, eta langabezian ere, kasura joanda hemengo izar bat ekartzea baino merkeago aterako litzateke.
A.–Bukatzeko, azken galdera egingo nizuke. Zuk iaz "Zergaitik panpox" zuzendu zenuen, noiz zuzenduko duzu hurrengoa?
X.E.–Ba horretan nago. "Zergaitik panpox" Murcian ikusi zen, eta ni beldur nintzen hor gertatuko zenarekin. Baina Murcian ez, han batzuri asko gustatu zitzaien. Horrek oso animatu nau. Hurrengorako pentsatzen nabil ez ote den izango Arantzaren nobela berria,berak bukatzen duenean. Historia errezagoa da, ez da horren barrutik kondatzen "Zergaitik panpox"en bezala.
Historia marinel batengan dago oinarrituta, eta nire aita ere marina merkantean ibilia zenez erakarri egin nau. Arazoa izango da gidoi on bat burutzea, eta oso zaila da, astiro astiro ikasten da.
32, 34

GaiezKulturainemaFilmeakLuzemetraia
GaiezKulturainemauzendariakORRILA1
PertsonaiazORRILA1

Azkenak
Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra aurkitu dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


2025-03-11 | Sustatu
Etorkisuneku 01 jardunaldia 14an, “etorkizunak pentsatzeko euskaratik”

Etorkisuneku 01 izenarekin jardunaldia egingo da martxoaren 14an, datorren ostiralean, Errenterian. Badalabek eta TEKS elkarteak antolatuta "hizkuntzari eta komunitateari lotutako iruditeria eta diskurtsoak berritzeko proposamen bat" izango omen da. Badalaben egoitzan... [+]


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


2025-03-11 | Gedar
Burlatako eta Errekaldeko gaztetxeen defentsan, indarrak batzera deitzen ari dira

Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.


Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Martxan dago euskarazko film laburren Laburbira zirkuituaren 22. edizioa

35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Kaleratzeak Stop-ek PSE-EEri leporatu dio EAJren Etxebizitza Legea “puntuz puntu” betetzea

Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]


Pintaketa faxistak egin dituzte Maulen aldarri feministen aurka

Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.


Haur eskoletan euskarazko ehun plaza gehiago eskainiko ditu Iruñeko Udalak hurrengo ikasturtean

Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak


2025-03-10 | Behe Banda
Kartoizko eta prezintuzko eskultura, ama, ni eta pailazo bat

Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]


Alemaniako poliziak istiluak eragin ditu M8ko manifestazioan, Palestinaren aldeko mezuengatik

Berlinen martxoaren 8an izandako manifestazioa gogorki erreprimitu du Poliziak. Palestinaren aldeko aldarriak zeramatzaten manifestariek. Agintariek Alemanian arabierazko abestiak eta diskurtsoak debekatu dituzte manifestazioetan, "segurtasun publikoko" arrazoiak direla... [+]


Eguneraketa berriak daude