Lau hitz ihardunaldi hauen inguruan


2021eko uztailaren 16an
Sorginologia eta Zientzi paranormalen ihardunaldien inguruan
Lau hitz ihardunaldi hauen inguruan
Urriaren 31an hasi, eta datorren azaroaren 9a arte Iruñean ospatzen ari diren Sorginologia eta Zientzi Paranormalen Ihardunaldiak direla eta, topaketa hauetan zerikusi handia izan duen pertsona batengana jo dugu. Egokiena, Iruñeko Udalak duen Informazio Bulegoaren arduradun den Valentin Redin iruditu zaigu, gai honetan buru-belarri sarturik egon bait da.
ARGIA.- Nolatan sortu zen Sorginologia eta Zientzi Paranormalei buruzko Ihardunaldiak Iruñeean ospatzeko asmo eta gogoa?
VALENTIN REDIN.- Iruñeko Udalak 1985eko aurrekontuetan horrelako tapaketa batzutarako beharrezko izango zen dirua emanik zuen jadanik- hauek egin ahal izateko. Baina arazoak izan ziren eta ez zen horrelakorik montatzerik izan. Aurten, aldiz; horretarako modurik izan dugu eta hementxe duzue oraintxe gure asmo errealitate bihurtua.
Baina, agian, orain arte esanarekin ez dizuet gauza askorik argitu. Begira, Iruñeko Udalaren Informazio eta Imagina Bulegoaren zereginetako bat, biztanlegoak une jakin batetan dituen kultur gogoei erantzunak ematea da. Sorginologia eta zientzia paranormalei loturiko fenomeno mota diferenteak ikertzea modan dagoela esatea ere ez da inongo astakeria. Bestela egunkariak hartu eta horoskopoak maiz agertzen direla ikusiko dugu. Edo eta are gehiago orain asko ez dela Juan Pablo II-ak Frantziara egin duen bidaian hartu diren segurtasun neurriak kontutan hartuz gero. Eta zergatik? Beno, profezia baten arabera Aita Saindua bi ibaik bustitako hiri batetara heltzean, honetan larrosa loratzen bada, edo bere eskutuan hau agertzen bada (eta Lyon-en kasuan bi baldintzak betetzen dira), hil eginen omen delako hainbesteko dirutzak alferrik botatzen badira, esango didazue gaurkotasun handia duen ala ez ihardunaldi hauetan ikertuko dugun gaiak. Badirudi jendea oso kezkaturik dagoela arazo hauen inguruan, eta jakin-mina handia denez erantzunak ematen saiatu behar.
Euskalerria osoan, eta Iruñean ere, sorginei buruzko sinesmen hauek tradizio handia dutenez, positiboa iruditu zitzaigun Iruñean horrelako topaketa batzuk prestatzea, esan bezala sorginologia topaketak dira, ez sorgineriakoak, beraz hauen helburua Inquisizioak "sorgin" deitu zituen jende haien inguruko zehaztasunak jasotzea da, sorgin deituriko jende haien ikerketa zientifikoa burutu ahal izatea. Baina ez garai hartako sorginei buruz aritzeko, gaur egun sorgin gisa hartuak direnak edo zientzia paranormaletan zerbait egiten duten guztiak aztertzeko bide gisa baizik, horrela hartzen bait dira astrologoak, eskuak irakurtzen dituzten aztiak, e.a.
Hauek guztiak ikusirik, eta gisa honetako ihardunaldiak eratzeko bitartekoak beharrezkoak zirenez, Iruñeko Udalak zeregin hau bultzatzeko erabaki politikoa hartu zuen, eta "egin bedi" agindu zuen. Beraz, erabaki horren ondorio zuzen besterik ez dira oraingo topaketa hauek.
Gure egunetaraino gai hauek tabutzat hartzen ziren, eta testuinguru mugatuetan ezik ez zen horrelakoetaz mintzatzen. Baina gauza hauek gizartean ematen diren errealitateak direnez jendeak ezagutu egin behar ditu, eta horretarako aukerak eman behar gure biztanlegoari. Gero bakoitzak ikusiko du zein den jokabiderik ,zuzenena.
A.- Euskalerriak tradizio handia du gai hauetan. Nola isladatuko da garrantzia eta nagusitesun hori Ihardunaldietan?
V.R.- Euskalerriko sorgineriari buruz best gai ukitzen direla uste dut. Honako hauekin hain zuzen ere: Jose Berruezo "Sorgineria Euskalerrian" gaiaz arituko da; Florencio Idoate "Sorgineria Nafarroan eta agiriak" gaiari buruz; Julio Caro Barojaren "Sorgineriaren enigma"; Emeterio Sorazuk emanen duena "Kristau aurreko euskal erlijioa"; eta Jose Miel Barandiaranek gai guzti hauei buruz eginen duen saioa. Ene ustez apalez aski azterturik geratuko da Eukalerrian eman den sorgineria, bai historian zehar, bai gaur egungoa, ezin bait dugu ahantz Erronkari aranetikakoa dugula gure Maritxu Erlanz "sorgintxoa", nahiz lan Donostian egin...
A.- Euskalerrian "sorgin" kontzeptua Inquisizioa ailegatu arte ez zen eman ere egin. Inquisizioak eman zien "sorgin" izena gauez batzarre gisakoetan arbasoengandik jasotako erritoak ospatzeko biltzen ziren pertsonei...
V.R.- Bai, hori horrela da, eta horrela jasotzen dute Caro Baroja eta Barandiaranek beraien ikerketetan. Bai, arbasoengandik jasotako nortasun aztarnak dituen jendea politika mailako razionalismo juduzale, mesianiko, eta bibliko izakera duen Inquisizioarekin harremanetan jartzean, izugarrizko gatazka sortzen da, eta honetan erabateko eragina izan zuen hizkuntzak. Gaur egun ere aluzinagarri bat hartzean zer sentitzen den kontatzea zaila bada, zure sentsazio horien berri beste bati ematea zaila bada, pentsa zer gertatuko zitzaien garai hartako "sorgin gizarajoei" euskara ez zekien bati, euskaraz, zer sentitu zuten argitu beharrean aurkitzen zirenean. Hau da, ez zuten elkar ulertzen, lojikoa da gainera. Eta noski, "hegan" ibiltzeaz hitzegiten denean (eta gaur egun honetaz hitzegiten dugunean inork ez du pertsona bat erratz baten gainean ikusten aidean), beste zerbait adierazi nahi da, eta ez literalki esaten dena. Honekin zera esan nahi dut, euskaldunen eta Inquisidoreen artean ez dagoela komunikaziorik, ez dela posible; eta bestalde, bakoitzak bultzatzen duen eredu politikoa ere arras diferentea dela.
Baina ez dezagun pentsa hau Espainiako Inquisizioari bakarrik lotu behar diogunik, Frantzian ere berdin gertatzen zen eta. Are eta gehiago, Nafarroak bere Errege Aholkularitza berezia eduki arren (Nafarroa ez zen Gaztelaren menpeko bere Lege Zaharrak edo Foruak zirela medio), atzerriko Inquisizio hauek bezalaxe iharduten zuen. Egia da inor ez zutela erahil Nafarroan, baina ugari izan ziren giltzapean gaisotasunez eta etsipenez beren bizia galdu zutenak. Hemen ari garen honi buruz oso interesgarriak dira Florencio Idoatek bere liburuan ematen dituen datuak.
A.- Agian, Ihardunaldi hauetan esango direnen bidetik zenbait pertsonek euskaldunen izakera eta nortasun berezia ulertzeko giltzarriak eskura al ditzake?
V.R.- Nere ustez hau oso ongi planteiatu behar da, eta topaketa hauetan gure iraganaren ikuspegi historikoari eman behar diogu indarra. Gaur egun sorgineriari buruz aritzea ez da kaltegarria. Aitzitik oso aberasgarri deritzot, eta are gehiago gai hauetan dugun tradizioa ezagutuz. Nik uste euskaldunen izakera eta nortasunaren zergatia oraindik ulertzen ez dituztenentzat zenbait giltzarri.emanen direla. Honetan benetako gogoa ipini nahi dugu, eta gure esku dagoena egingo dugu. Adibidez, Satrustegiren hitzaldian asko azpimarratuko dira arazo hauek, eta...
Baina elkarrizketa honi ere bere amaia iritsi zaio. Gure elkarrizketatua ihardunaldiek suposatzen duten zurrunbiloaren erdian murgildurik dago, eta telefono dei, laguntzaileen abisu, ohar eta gainerakoek, osin sakonean urperatzen dute, berarekin mintzatzen jarraitzeko aukera guztiak galdu eraziz.
A.
39

GaiezGizarteaientziaientzi Par
PertsonaiazREDIN1

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude