"Sintzeritaterik gabeko musika egitea errezagoa da gehienetan"


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Tomas Aragues, musikagile eta orkestra zuzendari
"Sintzeritaterik gabeko musika egitea errezagoa da gehienetan"
Euskadiko Orkestrarekin diska bat grabatu du eta Tomas Araguesek, eta Donostiako kontserbatorioan katedraduna da.
Kaleko euskaldun korrienteak, dena den, Tomas Araguesi entzun dion musikarik ezagunena Erramun Martikorenari "Primadera" diskan egindako moldakuntza izanen da. Euskera ikasteko zaharregi dela, eta musika eginaz herria hobeki zerbitzatzen duela esplikatu digu. Orkestra-zuzendarien ohizko "divo" jarreraren arrastorik ez. Tipo naturala. Bere armairuan dituen partiturak erakutsi dizkigu, eta "Min Eresia"ren doinua tarareatu diodanean begirada alaitu zaio gure arteko musikorik onenetakoa dugun honi.
ARGIA.–Egin ezazu zure buruaren aurkezpen bat.
TOMAS ARAGUES.– Donostiako kontserbatorioan "konposaketa eta orkestra zuzendaritza eta konposaketa" katedra dago ene ardurapean, eta horrek berekin darama Kontserbatorioko orkestraren zuzendaritza.
Orkestra interesgarria da hau, eta bere zenbait berezitasun azpimarratu nahi nituzke. Kontserbatorioko irakasle eta ikasleek osatzen dute; irakaslea da talde bakoitzeko solista eta ikasleak bere ondoan ditu. Berrogeitamabost kide ditu, eta bere helburua da ikaslea talde barruan jotzera ohitzea.
A.– Kontserbatorioko ikasleez dugun irudia da bere gelan etengabe eta aspertu arte jo-eta-jo ari den biontxelistarena.
T.A.– Norberak bakarka jotzea oso inportantea da baina taldean aritzea ere beharrezkoa da. Orkestrako musika profesio bezala hartu eta bideak irekitzeko orduan ere oso inportantea da.
Baina horrekin batera beste helburu bat ere bada: zuzendaritza ikasten ari direnek talde batekin praktikatu ahal izan dezatela. Normalean entsaiatu izan da diskoarekin edo pianojole batekin, eta hala egiten da beste leku askotan. Hemen aldiz, zuzendaritza ikasi dutenak ekaineko etsaminean gure orkestra gidatzen jarri genituen, eta oso ongi aritu ziren bestalde.
A.– Prestijio handiko korurik baldin bada, Easo da horietako bat. Bere zuzendari izan zara urtetan, baina justu diska bat ateratakoan utzi duzu.
T.A.– Bederatzi urtez izan naiz horren zuzendari, baina utzi egin dut, zeren holako karguak aldatzea komenigarria dela uste bait dut. Oso urte ederrak pasa ditut hor, eta azkenean diska bat grabatu genuen apirilean. Easotik aterata nagoenean lasai esan dezaket bera dela zuzendari batek amestu dezakeen gizon-abesbatzik ederrena.
Orain arte esan dizkizudan lan horiek osatzen dute azken finean Tomas Aragues dena. Gero, berari gehixeago gustatzen zaiona konposaketa lana da. Oraintxe bertan horretan harrapatu nauzu, gure orkestrarentzako lan baten prestaketan. Flauta eta orkestrarentzako kontzertu bat ari naiz prestatzen.
A.– Kontserbatorioa asko eztabaidatu izan den gauza da, irakaskuntza akademiko guztia bezala. Alternatibarik ba al da?
T.A.– Ezer ez da sekula denen gustokoa izaten, baina iruditzen zait orain kontserbatorioa bide oso interesgarrietatik doala. Zabaltze aldetik eta deszentralizazio aldetik.
Duela urte batzuk hasi ziren akademia ezagutuak eta kontserbatorioak sortzen probintzian zehar. Baina joan den urtetik, orkestra eta batik bat banda sortu zirenetik, hor ari diren irakasleen lana bitan banatu da: batetik entsaiatu eta kontzertuak ematea, eta beste erdia irakaskuntza, une honetan Donostian Easo kalekoaz aparte beste zortzi zentrotan irakasten da solfeoa eta instrumentuak.
A.– Zuen kontserbatorioa besteekin konparatu al daiteke?
T.A.– Estatu Espainolari dagokionez, aurreko muturrean gaude dudarik gabe. Europako egoera ez dut xeheki ezagutzen, baina gauza batzuk oso ebidenteak dira. Erresuma aurreratuetan irakaskuntza oinarrizkoa ez da kontserbatorioetan ematen, eskolan bertan ikasten dira solfeoa eta instrumentu bat lehen mailan. Prozeso horretaraino hemen ere iritsi beharko da.
A.–Zuri gustatzen zaizunera bihurtuz, konposaketa ala moldakuntzak?
T.A.–Konposaketa nahiago, zalantzarik gabe. Martikorenarekin egin nuen lana moldakuntzazkoa izan zen, eta gusto handiz aritu nintzen horretan gainera. Nola esango nizuke, gure hiriotan aurkitzen ez den bezalako haize fresko bat dakar gizon horrek, eta bestalde, abots horrekin eta musikaz duen zentzuarekin, hortara sartu izan balitz musikan norbait izan zitekeela iruditzen zait.
A.–Zein helburu markatzen dizkio bere buruari orkrestra zuzendari eta konposatzaile den gizon batek?
T.A.– Konposatzaile baten helburua lehenik zera da: hil baino lehen bere obrak entzun ahal izatea. Hildakoei egiten zaizkien omenaldi horiek oso interesgarriak izanen dira, baina berei ez diete mejora handirik ekartzen. Konposatzaile batek duen ordainik onena produzitu duen horren entzutea da.
A.–Asko al dituzu burutuak eta oraindik sekula inork entzun gabeak?
T.A.–Gehiengoa. Hor duzan armairu hori paperez gainezka dago. Baina ezin naiz kexatu, okerrago direnak badira.
Burutapen hauek badute arrazoin bat, eta esplikatuko dizut. Orain dela 30 urte hil zen gure aita, izan dudan irakasle bakarra. Ia inork ez du bere berririk. Barakaldoko kontserbatorioko zuzendari izan zen, eta konposaketarako benetan talentu handia zuen gizona zen. Egia esan, ia nik bakarrik ezagutzen dut, bere obrak ditudalako. Hainbat lan produzitu zuen, eta konposatutako guztien artean pare bat edo hiru bakarrik entzun ahal izan zituen.
Historia hori arantz bat bezala daukat sartua, eta nere gain hartzen dut lanean ari diren eta inork ezagutzen ez dituen hainbat konposatzailerentzako.
A.– Eta zure lanean, konposaketan, zeren atzetik zabiltza?
T.A.– Egia aitortuko dizut: konposaketa klaseak ematerakoan prolema handiak ditut, eta hori arrazoin batengatik, ez dudala garbi ikusten konposatzailearen bidea zein den. Bueno, edo alderantziz, ene barruan garbi ikusten dut, bai.
Gehiegizko afan bat badago gaur modan egoteko, "être à la page". Abangoardista frantses edo aleman batek ez-dakit-zer egin badu, nik gutxienez berak bezain modu aurreratu batean konposatu behar dut. Baina bada gauza bat oso inportantea: norbere buruarekin sintzero izatea. Lan hori egiten duen gizona isladatu behar du konposaketak ere, ez imitaziotan eta moden arabera ibili.
Nere lan bat zaharkitua dela esaten badidate, segun eta nork esaten didan, ezer gutxi zait axola. Idazten dudan musikak nik sentitzen dudana ongi adierazten badu, aski dut. Doinuarentzako halako zaletasun berezi bat baldin badut, ez dut horri zertan uko eginik. Armonia maite badut, zergatik egin behar ditut disonantziak bakarrik?
A.– Sintzeritate prolema bat da, beraz, zuretzako afera hori.
T.A.–Dudarik gabe. Kasu gehienetan errezagoa da sintzeritaterik gabe konposatzea. Adibide bat: lehiaketa batera aurkeztu nahi baduzu, irabaztekotan onena duzu gauza arraro bat egitea. Normalki sentitutako musika bat presentatzen baldin baduzu, baztertu egingo dizute, "démodé" dagoelako. Hori ikasi dut nik lehiaketetan. Zeren nik ere irabazi ditut holako lehiaketak, eta galtzen hasi naiz ene sentsibilitateari gehiago lotutako lanak aurkezten hasi naizenean.
A.– Abangoardiaren arazoa ikutu duzu. Eta gauza nabarmen bat gertatzen ari da: abangoardia, musika mailan, aurreko maturrean dabilen bitartean, kalean berriz badirudi gero eta gehiago musika bere mailarik elementalenean gustatzen zaigula, bi edo hiru akorde eta tira.
T.A.– Hori horrela da, bai. Hori gurpil zoro bat da. Jendea, masa, zergatik geratzen da errez sartzen denarekin bakarrik, melodiatsu edo armonikoarekin? Behar bada, teknika aurreratuak Tomas Aragues, konposatzaile eta orkestra zuzendaria, eta Erramun Martikorena, Baigorriko artzain kantaria, aurrez aurreratuak konprenitzeko nahiko ezagutza ez dagoelako.
Badira hortik abangoardiaren muturrean egotearen eta tekniko handiak izatearen harrokeriaz dabiltzanak, baina horretan babesten badira behar bada doinua sortzeko ahalmen faltagatik izan daiteke. Konposaketaren osagai funtsezkoetako bat doinua da, etengabe gabiltza doinu bila. Kontzertu bat entzundakoan, neri, eta zuri ere bai seguruenik, denoi gustatzen zaigu zati bat bederen belarrian ateratzea. Nahikeria ultramoderno horietan populuarekiko eten bat dago.
Besterik da irudi baten laguntzaile den musika batez ari bagara. Askotan, segun eta filmea edo irudia zer den, musika melodiatsu batek ez du zerikusirik harekin. Baina entzuteko musikaz, irudirik gabekoaz, ari bagara, populuak hartu ahal izan dezan beste dimentsio intimoago eta espontaneoago bat behar du.
A.– Zuri ere iritsiko zaizu, dena estaltzen bait du, nolabait "gazte musika" dei genezakeen horren mota ezberdinen oihartzuna.
T.A.– Nik musika "gaztea" baino deituko nioke musika "erreza", eta horren barruan gehiago gustatzen zait bere sustraiak folklorean dituena rokc-ean oinarritua baino. Bada hor uka ezinezko espontaneotasun balio bat, baina aldi berean hutsune handi bat dago teknika aldetik.
Musika egiten hastekotan, baita holako gauza errezak egitekotan ere, formazio minimo bat behar da. Neri asko kostatzen zait ikustea hortik dabilen zenbait jende, halako kantaren "egile" dela diotenak, gero ez badira gai doinua pentagrama batean idazteko. Musika gazte errez edo gazte honek ere "rigor" minimo bat behar du, eta paperaren tamiza oso inportantea da, horrek ere behar bait du kontestura bat intuizioak eta inprobisazioak bakarrik eman ez dezaketena. Izan ere, norbaitek esana da konposaketa %l0ean inspirazioa dela eta %90ean "transpirazioa", izerdia, lana; ez zuen arrazoina falta.
AGINA
Bere aitari gertatuaren arantza darama barnean Araguesek, eta hil baino lehen bere obrak entzutea du lehen helburu.
Tomas Aragues, konposatzaile eta orkestra zuzendaria, eta Erramun Martikorena, Baigorriko artzain kantaria, aurrez aurre.
38-39

GaiezKulturaMusikaMusika klasOrkestrakuzendariak
PertsonaiazARAGUES1
EgileezAGIÑA1Kultura

Azkenak
Herri Labanderia ireki dute Gasteizko Alde Zaharrean, udalak abandonatutako espazioan

Dutxa Etxea zena 2013an itxi zuten Javier Marotoren alkatetza garaian, “integrazio arazo bat” zela argudiatuta. Uztailaren 22an auzoko zenbait eragile eta bizilagun Alde Zaharreko lokalean sartu ziren Herri Labanderia izeneko garbitegia martxan jartzeko. Udaltzaingoa... [+]


Israelek Libano gogor kolpa dezake hurrengo egunetan, eskualde mailako gerra arriskua areagotuta

Israelek Hezbollahri egotzi dio larunbatean Golango gainetan gutxienez hamabi pertsona hil dituen bonbardaketa, baina milizia xiitak ez du bere gain hartu. Israelek Libanoko gune ugari bonbardatu ditu jasotako azken erasoaren ondoren.


Emakumeek batez beste gizonek baino 44 minutu gehiago ematen dituzte egunean etxeko lanetan

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 16 urte baino gehiagoko biztanleriak denbora zertan erabiltzen duen aztertzen duen txostena zabaldu du Eustatek, eta 2018. eta 2023. urteetan jasotako datuak alderatu ditu. Etxeko lanetan generoen arteko aldea 27 minutu murriztu da 2018ko datuekin... [+]


‘Cara al Sol’ ereserkia eta Euskal Herriaren aurkako oihuak kantatu dituzte Tuterako festetan

Tuterako festen lehenengo egunean, uztailaren 25ean, egin zituzten kantuak herritar batzuek, zezen plazatik irtetean. “Frankismoa goratu eta normalizatu egiten dute”, adierazi du Edurne Egino Navarra Contigo-Nafarroa Zurekin koalizioko kideak. Alejandro Toquero UPNko... [+]


Nicolás Madurok irabazi ditu Venezuelako hauteskundeak

Maduroren hautagaitzak botoen %51,2 eskuratu du, eta %44,2 oposizioko hautagai nagusi Edmundo Gonzálezek, Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionalak emandako datuen arabera. Oposizioak iruzurra salatu du, eta chavismoak emaitzak errespetatzera deitu du. Madurok jarraian... [+]


Txosnak jarriko dituzte Gasteizko jaietan, aldundiaren “borondate ezaren gainetik”

Arabako Aldundiak TicketBai sistema ezartzea exijitzen die txosnei, eta uko egiten dio Gasteizko Txosnen Batzordeak. Hala ere, jaietan txosnak jarriko dituztela ziurtatu du batzordeak. “Erasoa” Euskal Herriko jai herrikoi eta herri eragile guztien aurkakoa dela... [+]


Arrigorri

Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.


Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Udako Azoka Ekologikoak abian dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamalau herritan

Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.


Palestinako alderdi nagusiek batasun gobernurako akordioa lortu dute Txinan

Hamas, Fatah, Palestina Askatzeko Herri Frontea, Palestinako Jihad Islamikoa eta beste hamar taldek hitzarmena sinatu dute, genozidioa amaitu ostean “Palestinako lurralde guztien” gaineko agintea izateko. “Okupazioaren aurka borrokatzeko” eskubidea dutela... [+]


Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Eguneraketa berriak daude