"GAL beldurgarria zen, baina oraingo momentua okerragoa da"


2021eko uztailaren 28an
Julia, Agustin Azkarateren Emaztearekin
"GAL beldurgarria zen, baina oraingo momentua okerragoa da"
Hamar urte Ipar Euskal Herrian errefuxiaturik. Paperak zuzen. Ezkonduta. Bi haurren aita. Agustin Azkarate. Polizia frantsesak espainolaren esku jarri eta Donostian eta Madrilen sei egunez torturatua izandakoa. Komisarian ezer ere firmatu ez zuena. Juezak berak hospitalera bidali behar izan zuena nola zegoen ikusi ondoren. "Hil egin naute" esan zion Juliari, bere emazteari, elkar ikusi ahal izan zutenean. Juliarekin egon gara egun hauetan pasa dituztenak jasotzeko.
"Lanean ea jo egin duten galdetzen dizutenean ez dakizu zer erantzun. Posible al da jendea oraindik ere horrelakoak galdetzen aritzea.?" esango zigun Juliak manetofoia itzali eta gero.
Ez zekien artean, ostiralean hitzegin genuen, larunbatean Rafael Verak Telediarioan esango zuena eta ondoren egingo zuena.
Verak esan zuenez Agustin Azkaratek ba omen zekien Donostiako atentatuaren berri eta gaixoarena egin omen zuen ez hitzegitearren.
Aitzeki hori erabiliz Agustin gartzelatik atera eta berriro ere poliziaren esku jar dezan eskatu dio juezari.
Rafael Vera bera izan zen Agustin gose greba batean sartu zela esan zuena. Yoga eta horrelakoetan espertoa zela eta jarrera "hostila" erakutsi zuela poliziarekiko.
Hospitalera eraman beharrean aurkitu zirenean, juezak bi aldiz eskatuta, hepatitis posible bat zeukala esan zuten torturen aztarna guztiak, susmoak ere, ezkutatu nahiean. Joseba Arregiren kasuan "bronkoneumonía"rena asmatu zuten bezala.
Elektrodoak, garrotea, kirofanoa, bañera...
Urriaren hamabostean kokatu behar gara.
"Asteazkenean, atera zen etxetik eta segituan ikusi zuen mugimendu arrarorik. Kotxez atera zen eta ikusi zuen nola PAFekoak atzetik zeramatzan. Paperak eskatuko zizkiotela pentsatu zuen. Orduan beste kotxea ikusi zuen aurrean. Gelditu. Paperik eta ezer eskatu ez; bazekiten ondo zein zen, eta komisariara eraman zuten. Espultsatu egin behar zutela esan zioten. Nora galdetu zuen berak. Espainiara" kontatu digu Juliak, bere emazteak.
Paperak zuzen eraman arren, ezkonduta egon arren, "irregularitate" egoeran ez egon arren mugaren alde honetan jarri zuten Agustin Azkarate.
"Hori dena esan eta ez zioten ezer erantzun. Espainiara eraman behar zutela eta segituan ekarri zuten".
Agustinek berak esango zuenez ordubata t'erditarako gobernuan zeukaten.
"Ziur ziur ez daki baina goizeko zortzirak arte Donostian eduki zutela esan zuen. Zortzi edo hamar aldiz jarri omen zizkioten elektrodoak, ordu erdiz aldi bahoitzean. Azkenengoa oso gogorra izan zela, berak pentsatzen du ordubete edo horrela izango zela. Zazpi aldiz edo dutxatu omen zuten. Dutxatu eta berriro ere elektrodoak. Horrela denbora guztian, deskantsurik gabe".
Gero, automobil batetan eraman zuten Donostiatik Madrila. Hara ailegatu eta hogei pertsona edo omen zeuzkan zain. Madrilen, kirofanoa izeneko tortura, garrotea eta gero bañera;
"bañera ez dakit zenbat aldiz...".
«Forensea askotan egon zela esan zuen... Berak pentsatzen du ostiral gauean, forenseak esan zuen larunbata gauean. Hainbat aldiz egin ondoren bañera, eta ikusita nola zegoen, berak pentsatzen zuen ez zela aterako. Orduan kontzientzia galdu zuen, baina aditu zuen "que se nos va, que se nos va" nola esaten zuten, "ya le podemos llevar abajo, vamos a llevarlo al hospital"... eta berak uste du esan zutela "al hospital provincial" baina gero galdu zuen dena eta esnatu zen hospital batean".
Odol analisis bat eta plaka batzuk egin zizkiotela uste du Agustinek. Aditu omen zituen hitzegiten zeudela, poliziak eta medikuak, ea interrogatorioetan segi zezaketen edo ez. Gero DGSra eraman zuten berriz eta berdin berdin segitu zuten.
"Igandera arte ez zuela deskantsatu, ez etzan ez ezer".
Mehatxuak ere entzun behar izan zituen Agustin Azkaratek interrogatorioetan. Petardo bat jarriko zutela Juliaren automobilean; pistola zutela bere poltsan eta colaboración con bandas armadas botako ziotela...
"Berak forenseari beti galdetzen zion ea ze egun zen eta ze ordu zen. Jakiteko. Bost egun pasa ondoren uste zuen hamar egun pasa beharko zituela han bertan. Astelehena eta gerro, kolpeak eta bai, baina gutxiago".
"Akabatu egin naute!"
"Gu astelehenean joan ginen Madrila. Audiencia Nacionalera joan ginen zuzenean. Juezarekin hitzegitera joan eta sekretariak esan zigun ezin genuela juezarekin hitzegin. Galdetu genuen ea noiz pasako zuten Agustin Audienciara; eta esan zigun asteartean pasako zutela. Permisoa eskatu genion juezari besterik ez bazen ere ea bost minututan utziko ziguten ikusten. Juezak esan zigun baietz. Hamarretan edo joateko eta juezarengandik pasa ondoren izango genituela bost bat minutu Agustin ikusteko".
jarraitzen du Juliak, Agustin ikusi bitartean pasa behar izan zituztenak kontatzen.
"Astearte goizean joan ginen Audienciara eta atarian zegoen poliziak galdetu zigun ea nora gindoazen. Juzgado número dos, esan genion. Ezin genuela pasa esan zigun".
Behean gelditu ziren halako batean juezaren sekretaria jeitsi zen arte. Poliziak ez zituela sartzen uzten eta Iñaki Esnaola abisatzeko esan zioten, juezaren baimena zeukatela Agustin ikusteko. Iñaki jeitsi eta poliziak ez zuen oztopo gehiago jarri azkenean.
"Jeitsi nintzen kalabozoetara eta deskantsilo batetan geratu nintzen. Atera zuten Agustin, eta zazpi eskaloiko distantzian ikusi nuen. Ezin zituen eskailerak igo. Ia ia erorita etorri zen. Lehenengo gauza esan zuen "Me han matao!". Ni gogoratu nintzen Joseba Arregik nola esan zuen "Oso latza da izan da".. ba berdin berdin.
Ezin ikutu ere egin. Joan nintzaion besarkada bat ematera eta "Ez ikutu ze ezin dut ezta zutik egon ere eta!". Ezpainak erabat haundituta zeuzkan. Galdetu nion zer egin zioten eta esan zidan aho barruan estropaju baten modukoa sartu ziotela korrientearekin eta karraisirik egiteko. Zigarro-errautsak ere sartu zizkioten ahoan dena erre erre eginda zeukalarik. Korrienteak la ostia izan omen ziren. Komisaria barruan ez zuela kontrolatu ezer. Pisa eta dena han bertan egin omen zuen".
Juliarekin egon zenean, jasandakoak pasako zirela esan zuen Agustinek. Gorputzak jasandako jipoia desagertuko zela, baina une hartan ez zuela ezer sentitzen. Erreta bezala zeukala dena barrutik. Agustin ikusi eta honako marka hauek izan ziren nabarmenenak:
"Ahoko markak. Barrabilak beztuta. Sorbaldan, jantzita zegoen eta ez nion ikusi, baina esan zidan... eta ibiltzeko oso gaizki zegoen, ezin zuen zutik ere egon. Esan zidan mina zeukala bihotz ondoan. Ez zekien justu zer zen. Infarto bat edukitzen duzunean moduko angustia bat. Ez nion gehiago galdetu. Esan zuen korrienteak barrabiletan jarri zizkiotela".
Iñaki Esnaolak esan zien juezak erabaki zuela Carabancheleko hospitalean ingresatzea Agustin.
"Arratsaldean joan ginen Carabanchelera eto han esan ziguten ez zegoela. Hospitalera joan ginen eta han ere ez zegoela. Ea desagertu zen edo kezkatzen hasi ginen. Sekretariarengana jo genuen eta berak esan zigun han zegoela. Esan genion juezak zer erabaki zuen, eta erantzun zigun paper hura ez zela agertzen. Non zegoen galdetu eta enfermerian zegoela. Berarekin hitzegin nahi nuela esan, enfermeriara joango nintzela ikustera, eta gartzelako bisitek lokutorioetan babarrik egin daitezkeela esan zidan. Hitzegin nahi nuela eta telefonoz esan zidaten oso ondo zegoela, seigarren galerian zegoela beste preso politikoekin batera. Ez zekiten nik Agustin ikusi nuenik".
Juezaren agindua ez zen betea izan. Agustin ez zuten hospitalera eraman.
Iñaki Esnaola asteazken goizean joan zen berriz Audienciara. Juezari esan zion ez zegoela hospitalean. Beste paper bat egin zuen hospitalera eraman zezaten.
"Asteazkenean joan ginen gu gartzelara, bisita "normal" bat egitera. Han ikusi genuen eta esan zigun enfermerian esan ziotela plakak egitera eramango zutela hospitalera, baina ez ingresatzera. Arratsaldean bueltatu ginen gu Donostiara eta iluntzean sartu zuten hospitalean".
Dena dela juezak egindako paperak ez dira inon agertu antza denez. Bertsio ofizialaren arauera, hospitaleko medikuak Agustin hospitalizatzea erabaki zuen hepatitis posible bat ebitatzeko. Hepatitis posible bat egun batetik bestera agertu eta diagnostikatuko balitz bezala. Azken finean ikasi eta dena egingo ditugu eritasun klase ezberdin gehienak. Joseba Arregiren kasuan bronkoneumonia, oraingoan hepatitis posiblea.
Joseba Arregi gogoan
Gartzelan jada, artean hospitalera eraman gabe zeukaten, moralez fuerte ikusi omen zuen Juliak Agustin.
"Ea orain euskaraz ikasten duen" komentatzen zigun.
Deportetako zapatilak eta erropak eramateko esan omen zion. Buelta batzuk eman beharko zituela patioan. Komisariakoa behintzat atzean geratu da.
"Berak pentsatzen zuen ez zela handik aterako. Esan zidan polizia batzuk esan ziotela "que por allí habia pasado Arregi", ea akordatzen zen. Berak esan zidan, nola ez ziren gelditu igandea bitartean jotzen, "ez dakit noiz arte iraungo duen, baina ni hemen geldituko naiz" pentsatzen zuela.
Interrogatorio guztiak informazio bilatzearen helburu zehatzez egin ziren. Hamar urte errefuxiaturik dagoenak gauza asko ikusi, entzun edo usaindu ditu. Poliziak azkenean amorraturik gelditu omen ziren: "todo lo que sabemos de tí y no nos has contado nada".
Eta hala izan da. Agustinek ez du txintik ere esan. Apustu gogorra benetan. Estaduaren indar guztia pertsona bakarraren gainean eta honek hitzik ere ez.
"Honi esaten zioten "que era el número dos, el número dos...", eta horrekin gelditu da. Ez zeukaten ezer. Nondik heldu" zioen bere emazteak.
Haur txikiena ez da gertatutakoaz jabetu,
"txikiegia da oraindik".
Baina bestea bai. "Non dago ailta?" galdetzen omen dio amari. Amak berriz, gartzelan dagoela. Umeak, ikastolan, aita hospitalean dagoela entzun. "Ama, non dago aita.?". "Gartzelan". "Gogorra da ezta?. "Bai, gogorra da".
J. MOLLARRI
Hamar urtez errefuxiaturik egon ondoren torturarik gogorrenak jasan behar izan ditu Agustin Azkaratek.
Gaixoarena egin duela esan du polizia espainiarrak interrogatorioetan hitzik ere ez diotelako atera.
24-26

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakParapolizialakGAL
PertsonaiazAZKARATE3
EgileezMOLLARRI1Politika

Azkenak
Erromatar kartzela Korinton

Erromatar Inperioko hiri gehienetan kartzelak zeudela pentsatu arren, garai hartako espetxeen arrastorik ia ez da aurkitu  aztarnategietan.

Berriki, ordea,  Matthew Larsen Kopenhageko Unibertsitateko arkeologoak Korintoko erromatar espetxea identifikatu du. 424... [+]


Noiz hasi ginen kantatzen?

Geissenkloesterle (Alemania), dela 42.000 urte. Danubio ibaiaren arroko kobazuloan bizi zirenek txirula bat egin zuten hegazti hezurrak eta mamut bolia erabiliz. Garai bertsuan, Esloveniako Divje Babe kobazuloko biztanleek ere txirula bat egin zuten hartz baten femurra baliatuz... [+]


2024-09-04 | Reyes Ilintxeta
Isa Egiguren
“Libiako kostazainen eta mafiakoen artean ez dago alde handirik”

Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]


“Orain arte alarde baztertzaileak okupatuak zituen espazioak partekatzen hasi beharko dira”

Hondarribiko Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainia desfilatzen aterako dira, urtero bezala, irailaren 8an. Baina orain arte EAJk gobernaturiko udala Abotsanitzek eskuratu du eta egin dituen aldaketek hautsak harrotu dituzte Alarde tradizionalean. “Konpainia guztiak... [+]


Harrera bizkorreko gelak etorri berrientzat

Eroriko askoren artean badira lorpenak ere. 35 urte inguruko ama gazte batek galdetzen zidan aurreko batean nola arraio lortzen zuten beraien eskolan etxean euskara jaso ez zuten ikaskideek etxetik euskaldunak ziren neska-mutikoek bezain ongi ikastea eta hitz egitea euskaraz... [+]


Medailez gain, bideozaintza eta gentrifikazioa ere utzi dizkiete paristarrei olinpiar jokoek

Olinpiar Jokoek eta Paralinpiarrek dakarten "festa" gutxietsi gabe, kostu sozial, ekologiko eta ekonomiko izugarria eragin dutela dioten ahotsak ere badira, entzun nahi izanez gero. Horretan dabiltza Frantziako Legebiltzarretik, LFI Frantzia Intsumisoa alderdiko... [+]


2024-09-04 | Mati Iturralde
Uda baten kronika

Udaldian, erretiratuok ez ohi dugu opor goserik, eta patxadaz aztertu ahal ditugu gure inguruko gorabeherak. Hori dela-eta, gai batzuek harriduraz harrapatu naute, eta honako hauek dira.

Espainia. Eurokopak eta Olinpiar Jokoek uda osoa bete dute. Aldez aurretik, esan behar... [+]


Ibaiak

Mugak Zabalduz karabanarekin, Bosnia Herzegovinako Bihac hirian, Nihad Suljic aktibistak Drina ibaia Balkanetako hilobi handiena dela azaldu zigun. Ahantzi ez daitezen, topatzen diren hilotzak identifikatzeaz eta ehorzketa emateaz arduratzen da, merezi duten duintasuna aitortu... [+]


Zaharrak berri

Dagoeneko ez dakit bero olatuek burmuina kolpatuta gauden, betiko hipokrisia den edo logika sistemiko hutsa den, baina dakigunaren, esaten dugunaren eta egiten dugunaren arteko arrakalak, kezkaz haratago, harridura ere sortzen dit, batez ere uda giroan. Albisteak, ikerketak,... [+]


2024-09-04 | Mikel Zurbano
Kataluniako finantzaketa bereizia

Salvador Illa Generalitateko president izendatzeko oinarrietako bat PSC-ERC arteko ituna izan da. Ez da itun subiranista inondik ere, baina hainbat alorretan ate berriak zabal litezke, ohikoa den PSC-PSOEren balaztaren estrategia politikoa berriz ere nagusitzen ez bada,... [+]


2024-09-04 | Xalba Ramirez
Chiapas
Altxamendu zapatistatik 30 urtera

1994ko urtarrilaren 1ean, ehunka indigenak aurpegia estali zuten, Mexikori eta munduari esateko: “Nahikoa da!”. Ordutik mundu osoan eredu bihurtu da EZLN, autonomiaren eraikuntza helburu, herri indigenak bizi daitezen, kapitalismotik at. Egungo egoera, ordea, inoiz... [+]


Mugikortasun arazoak dituzten haurrekin baso-eskolara: beldurrak eta mugak gainditzen

Mugitzeko eta ibiltzeko zailtasunak dituzten 5 urteko bi ikasleri asteroko baso-eskola saioa egokitu zaie Irungo ikastetxean: muga eta beldur artean hasitako erronkak onura, garapen eta ikasketa handiak izan ditu. "Oso babestuta dauden ikasleak dira eta basoan aske uzteak... [+]


Eguneraketa berriak daude